2019/04/23
Laneko Segurtasunaren Eguna dela-eta, Mutualiak ekitaldi bat antolatu du heldu den maiatzaren 3an Bilbon. Hitzaldi bat hartuko du jardunaldiak eta horrez gain 0Bidean aitorpenak eta Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualiaren XVI. Argazki Lehiaketaren sariak emango dira.
2019/04/16
Ahotsaren Munduko Eguna ospatzen dugun honetan, ahotsa zaintzea laneko osasunaren alderdi garrantzitsua dela gogorarazi nahi dizuegu eta, gaur egun, jarduteko eta hobetzeko aukera handiak dituela ere.
2019/04/15
2019ko apirilaren 15etik maiatzaren 31ra bitartean egongo da irekita Bonus Pizgarria 2019 eskatzeko epea (231/2017 ED, Laneko ezbehar-tasa nabarmen gutxitu duten enpresei laneko gertakariengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistema bat ezartzea arautzen duena).
2019/04/05
Bihar, apirilaren 6an, Jarduera Fisikoaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Mutualiatik ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugu, pertsona eta enpresa osasuntsuak lor ditzagun. Ba al dakizu nola?
2019/03/28
Datozen apirilaren 9an eta 10ean berri txarrak komunikatzeko mintegi teknikoa antolatu du Mutualiak. Hilaren 9an Gasteizen (Erabakimen Handiko Ospitalea) izango da eta 10ean Donostian (Pakea Klinika), eta, beste gai batzuen artean, berri txarren sailkapena, erantzunik ohikoenak eta emozioen kudeaketa landuko dira.
2019/03/25
Prebentziozko Begiradak erakusketa egongo da ikusgai heldu den apirilaren 14ra arte Zarauzko museoan. 31 argazkik osatzen dute bilduma, lan arriskuen prebentzioaren garrantziaz kontzientzia hartzeko.
2019/03/06
Mutualiaren estranetean funtzionalitate berria dago erabilgarri: Osasunaren kudeaketarako adierazleei buruzko txostena, zenbait formatutan. Txostena eguneko 24 orduetan eskatu ahalko da, urteko 365 egunetan, eta modu sinple eta arinean sortuko da hemen.
2019/03/05
Prebentziozko Begiradak, Mutualiaren argazki erakusketa, gaurtik hasi eta heldu den martxoaren 20ra arte izango da ikusgai Leioako campuseko liburutegi nagusian (EHU).
2019/02/27
Mutualiak prebentzioaren arloko jarduera dibulgatibo berri bati ekin dio, harekin elkartutako enpresei zuzendua: adin simulagailua. Tresna indartsua da, adin handiko langileen eta nahaste muskuloeskeletikoak nozitzen dituztenen gaitasunen aldaketetara egokitzeko.
2019/02/22
Otsailaren 13an eta 14an, Mutualiak jardunaldia egin zuen Mutualiaren Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko gida aurkezteko, Euskadiko hiriburuetan; guztira, enpresa elkartuetako 200 pertsona baino gehiago joan ziren horietara.