2018/10/22
Mutualia Sariaren hainbat ediziotan saritu eta aitortu dute AZTI. Laneko Arriskuen Prebentzioan ikerketarako, garapen teknologikorako edota berrikuntzarako proiektuak garatzen dituzten erakundeen lana aitortzea da sariaren helburua.
2018/10/15
Gure Esperientzia Partekatuak egitasmoak aurrera darrai. Aurreko urteetan Mutualia sarietara aurkeztu diren proiektuak partekatu nahi ditugu gure enpresekin, eta bide bat ireki besteek laneko arriskuen prebentzioaren arloan izan dituzten #LapEsperientziak eta bizipenak gainerakoei kontatzeko.
2018/10/08
Gure Esperientzia Partekatua izeneko egitasmoaren barruan, esperientzia berriak aurkezten dizkizuegu. Oraingoan, Laneko jazarpen sexuala eta sexista borrokatzeko prebentzio-prozedurak eta horien aplikazioak jasotzen dituztenak.
2018/10/08
Mutualia finalista izan da Prevencionar Sarien 2. edizioan, Komunikazioa LAP-en kategorian, hain zuzen, Mutualia Gaztea egitasmoari esker.
2018/10/05
Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra egingo du, 25. urteurrena ospatzeko, datozen azaroaren 14an, 15ean eta 16an Bilboko Euskalduna Jauregian.
2018/09/27
Urriaren 15ean hautagaitzak aurkezteko epea amaituko da. Aurten, hautagai finalistek aurkezpena egingo dute Mutualia Sarien ekitaldian, Osalanek antolatutako Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra ekimenaren barruan.
2018/09/27
Mutualia Sarien 8. edizio honetan, CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALAN erakundeen lankidetzarekin antolatuta, lehen aldiz saritu nahi da, modu esklusibo eta independentean, enpresek genero berdintasuna sustatzeko gauzatu dituzten jardunbide onak eta egin duten esfortzua.
2018/09/26
Mutualiako Prebentzio Sailean uste dugu, esperientziak, ezagutzak eta gako-ideiak (prebentzioan eraginkortasuna handitu dutenak) partekatzean, bai esperientziaren berri ematen duen pertsona nahiz entzuten duena aberasten direla.
2018/09/25
Mutualiak Estresa Kudeatzeko Eskola garatu du aurten, enpresei zein langileei estresaren prebentziozko kudeaketa lantzen laguntzeko.
2018/07/06
“Prebentziozko Begiradak” izenburupean, Mutualiak argazki erakusketa inauguratu zuen atzo Gasteizen, Osalan eta Vital Fundazioarekin elkarlanean.