
Azken berri juridikoak.
Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).
2019ko maiatzaren 24tik 31rako astea.

Azken berri juridikoak.
Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.).
2019ko maiatzaren 24tik 31rako astea.
Boluntariotza korporatiboa enpresa batek sustatu eta laguntzen dituen jarduerek osatzen dute, bertako langileak –euren denboraren, gaitasunen eta talentuaren bidez– kausa, proiektu eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan sartu daitezen eta modu librean parte har dezaten.
Izenpetu den akordioari esker, Gurutze Gorriak Boluntalia Taldeari elkarrekin lan egiteko jarduerak helaraziko dizkio, zeintzuetan ez den profil profesional zehatzik behar, eta edozein pertsonak parte har dezakeen. Desgaitasuna duten pertsonei laguntzea, familiarik gabeko adineko pertsonei laguntzea, jostailuen kanpaina, ekitaldietan laguntza eskaintzea, adineko pertsona edo bikote linguistikoentzako alfabetatze digitala, besteak beste.

Hurbiltzen ari zaigu arraunaren denboraldi berri baten unerik gorenetako bat. Sustrai sendoak ditu kirol honek gure artean, eta jarraipen handia du beti, bai horretan jarduten dutenei dagokienez bai Kantauri itsasoan udan hain ugariak diren estropadak ikustera joaten direnei dagokienez. Kirolari asko daude sartuta euskal klubetan: Arkote, Bermeoko A. E., Orio, Donostia Arraun Lagunak, Deustuko Arraun Taldea, Hernaniko A. E., Getxoko Arriluze, Getariako A. E., Hondarribi, Hibaika, Mundakako A. E., Mutriku, Kaiku, Lutxana, Itsasoko Ama, Ilunbe, Isuntza, Kaiarriba A. E., Ondarroa, Zumaia, Zierbena, San Pedro, Santiagotarrak, San Nicolás, Tolosaldea, Pasai Donibane Koxtape, Raspas del Embarcadero, Zarauzko A. E. eta Ur Kirolak. Jarduera fisiko osoenetako bat proposatzen dute horiek guztiek; izan ere, arraunak gorputzeko gihar gehienak aktibatzea lortzen du.
Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunaren sail honetatik jakinarazten dizuegu arraunarekin irabazi egiten dela erresistentzia fisikoa, eta, aldi berean, indartu egiten dela sistema kardiobaskularra; horrez gainera, murriztu egiten da estres maila. Bestalde, aire zabalean zein indoor egin daitekeen kirola da, hainbat arraun makina baitaude, eta horiek guztiak oso aukera ona dira entrenamendurako, arriskuan jarri gabe bizkarra edo artikulazioak. Arrauna hautatzen dutenek pisua gal dezakete, kaloriak erretzen dituzte eta beren egoera fisikoa hobetzen dute, maila handi batean. Izan ere, gorputz osoa aktibatzen duen modalitatea da arrauna. Besoek, enborrak, aldakak eta hankek bat egiten dute, eta bihotza, birikak eta burua jartzen dituzte lanean, norberak erabakitzen duen errendimenduaren arabera.
Gorputzeko giharrak mugimendu maila handian luzatu eta uzkurtzen dira jarduera mota honetan. Horrez gainera, egiten den ariketa fisikoa, indoor arraun makinetan esate baterako, ezin hobea da lesio baten ondoren errehabilitazioa behar duten pertsonentzat. Eta beste entrenamendu aerobikoek ez bezala, hala nola korrika, indoor arraunak inpaktu txikia eragiten die kaltetuta dauden artikulazioei. Onuragarria da, halaber, koordinazioa, malgutasuna eta oreka lantzeko. Batzuek arrauna egiten dute osagarri gomendagarria delako beste kirol mota batzuetarako, esate baterako txirrindularitzarako edo igeriketarako. Denboraldiro egin liteke, forma ez galtzeko, edo beste jarduera fisiko batekin batera, gihar multzo desberdinen arteko desorekak saihesteko helburuarekin.
Gero eta gehiago lantzen da gorputza arraun makinan, eta oso egokia da gihar multzo bat baino gehiago aldi berean landu nahi denean, edo erresistentzia fisikoa, malgutasuna eta indarra sendotu eta hainbat giltzaduraren mugikortasuna hobetu nahi denean. Arraunean, gorputzaren parte handi batek jarduten du, eta gorputzaren goiko aldea zein behekoa lantzen dira. Esate baterako, besoak etengabe luzatzen eta tolesten dira, eta horregatik lantzen dira gihar guztiak, baita besagainak ere. Hori bera gertatzen da hankekin, batera erabiltzen baitira bernak, izterrak, ipurmasailak eta aldakak. Arraunak, halaber, enborraren goiko aldea indartzen eta tonifikatzen du, besagainek, bularrak eta bizkarrak parte hartzen baitute mugimenduan. Horrez gainera, erresistentzia ariketa bikaina da, gantza erretzen du eta oso onuragarria da bihotzaren eta zirkulazio sistemaren funtzionamendurako. Gihar multzo ugariren mugimendua eragiten duenez, hobetu egiten du gorputz osoko odol zirkulazioa, eta aurrea hartzen die osasun kardiobaskularrari kalte egin diezaioketen gaixotasunei. Arrauneko saio bizi batean 125 kaloria erre litezke ordu laurdenean, eta 500 kaloria inguru ordubetean. Beste abantailetako bat adrenalinaren deskarga da, handitu egiten da endorfina kopurua eta arindu egiten ditu tentsioak; hori dela eta, urduritasuna eta estresa murrizten laguntzen du.
Hori bai, treineru estropada batean ikus daitekeenez, sakrifizio handia egin behar da goren mailan lehiatzeko. Kirol honetan, gihar multzo asko lantzen dira mugimendu zabal baten bitartez. Belaunek, aldakek, besoek eta besagainek 90 eta 130 gradu bitarteko errotazioa egiten dute arraunkada bakoitzean, gainerako jarduera aerobiko gehienetan baino gehiago. Inpaktu txikikoa denez, hanketan indarra lantzen duten gainerako jarduerak baino egokiagoa da belaunentzat. Estropada sasoia dugu hau. Euskal Herriko herri askotan antolatzen dira estropadak, eta indoor arraunarekin ere saia zaitezkete. Bai gizonezkoen bai emakumezkoen treineruetarako, baten batek egingo du jauzi itsasora egunen batean.
GKN Driveline Taldea munduko liderra da automobil-sektoreko sistema hornitzaileetan eta transmisio soluzioetan. Presentzia du 22 herrialdeetan eta 46 ekoizte-zentro ditu. Horien artean, Zumaia eta Legazpiko fabrikazio planteen 550 langileek datorren maiatzaren 1etik aurrera Mutualiaren estaldura izango dute kontingentzia profesionaletan.
Enpresaren historiak 79 urte ditu, eta Eibarren sortu zen Ayra Durex enpresan izan zuen hasiera 1940an.
Gaur egun automobil-sektorea industria-sektore lehiakorra da, baina 4.0 Industrian egindako apustu indartsuak eta, gainontzekoekin alderatuta, gauzak egiteko modu berezia izateak balio izan die beraien britainiar multinazionalak eman dien lehiakortasunari saria.
Horretaz gain, duela gutxi jaso dute lanean osasuna sustatzeko ereduari aitorpen-errekonozimendua.
Driveline dibisioak, automobil-sektorean, barne hartzen ditu transmisio-lerroak, motor elektrikoak, diferentzialak eta par kontrolak
Gure doktrinaren oinarrietako bat da langileen osotasun fisikorako eta laneko arriskuen prebentzio-politika egokirako eskubidea. Langileen Estatutuko 4.2. artikuluak oinarrizko lan-eskubidetzat jasotzen du, eta, hala, enpresaburuari laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan babes eraginkorra bermatzeko betebeharra ezartzen dio.
Auzitegi Goreneko epaiek aztertzen dute sakon printzipio horiek betetzen diren, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen 22.1. artikuluan jasotako betebeharra betetzeari dagokionez. Artikulu horren bidez, enpresaburuak bere zerbitzupean dauden langileei bermatuko die aldian-aldian euren osasuna zaintzea, lanari datxezkion arriskuak aintzat hartuta.
Hala, bere garaian erakunde honek Auzitegi Nagusiaren 2015eko ekainaren 16ko epai osoari egindako aurretiko analisiarekin batera, Auzitegi Gorenak 2018ko martxoaren 7an igorritakoa gehitzen du.
Biak azterketa medikoak egiteko derrigortasunari buruzkoak dira. Derrigortasunaren doktrina finkatzen dute, eta Konstituzioarekin bat datozela onartzen dute. Azterketa horiek derrigorrezkoak direla esaten dute, langileen edo hirugarrengoen osasuna arriskuan egon daitekeela ziur jakiten bada, edo berariazko arriskuetatik eta arriskugarritasun bereziko jardueretatik babestea beharrezkoa den sektoreetan. Aitzitik, derrigortasunaren aukerari uko egiten diote, baldin eta langilearen osasuna soilik badago arriskuan, arrisku erantsiren bat edo modu objektiboan har daitekeen arriskuren bat ez dagoen kasuetan.
Lehen epaiak larrialdiko landa-brigadetako langileen kasua jasotzen du: basoko suak itzaltzen ibiltzen dira. Bigarren epaia segurtasuneko jagoleak eta bizkartzainak aipatzen ditu.
Epai horietan, dikotomia bat sumatzen da: alde batetik, langilearen oniritzia azterketa horiek egiteko; eta bestetik, enpresak langileen osasuna zaintzeko derrigortasuna, baliatutako intimitaterako eskubidearekin (EK 18. art.) eta babestutako beste ondasun juridikoren batekin talka egin gabe, hala nola hirugarrengoentzat arriskurik gabeko lana bermatzeko aukera emango duten osasun- eta segurtasun-baldintzetarako eskubidea. Beraz, aitortza horiek ezinbestekotzat jotzen dira.
Auzitegi Gorenaren 2019ko urtarrilaren 21eko epaian beste kasu bat aztertzen da: lehen aipatutakoa jasotzen da, baina garraio publikoko gidarien kolektiboari aplikatzen zaio. Inori ez zaio itzurtzen kasu horretan behar-beharrezkoa dela Lanerako Arriskuen Prebentziorako Legearen 22.1. artikuluan jasotako aginduak aplikatzea. Izan ere,
ezinbestekoa da egiaztatzea langile horien osasun-egoera beraientzat arrisku bat izan daitekeen, bai eta beste langileentzat eta hirugarrengoentzat ere.
Horren kontra argudiatutako aurkako arrazoi nagusiaren oinarria da beharrezkoa dela kontrol horiek ezartzeko derrigortasunaren eta intimitaterako oinarrizko eskubidearen esku-sartzearen arteko proportzionaltasuna biltzea. Harrigarria da, kontrako argudio horiek emateko, goian aipatutako Auzitegi Gorenaren epaietan jasotako Konstituzio Auzitegiaren doktrina bera erabiltzea. Horregatik, adierazten dugu beste urrats bat eman dela Auzitegiek gai hori aztertzeko garaian. Izan ere, doktrina berari helduz, emaitza kontraesankorra da, eta a fortiori kontraesatea aplikatu behar da. Hau da, motibo handiagoaz, justifikazio handiagoaz, arrazoi handiagoaz nagusitu behar da, kasu horretan, azaldutako doktrina, gaur aztertzen ari garen kasuan intentsitate- eta larritasun-maila handiagoa baita, bidaiarien garraio publikoko autobusak gidatzen dituzten langileei eragiten dien aldetik.
Epaian aztertzen den azken gaia da arlo horrek bat egiten duen gida-baimenak ematearekin eta mantentzearekin. Hau da, baimena berritzeko aldian-aldian azterketa mediko bat egiteko betebeharrak berekin dakarren enpresak beste azterketa mediko osagarri batzuk ezartzeko premia ez izatea. Ondorioztatzen da azterketa mota horiek, administrazio-baimen bat berritzeko xede hutsa dutenek, ez dutela aztertzen lanpostu baten jarduera zehatza. Horrenbestez, ez dituzte aintzat hartzen lanpostuan izan daitezkeen laneko arriskuak, eta ezin dira beste azterketa horien ordezko gisa erabili.
María Urizar
Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko abokatua
Mutualiak, Construcciones Murias S.A. enpresarekin akordioa lortu du, Bilboko Barrainkua eta Heros kaleen artean dagoen eraikina eskuratzeko. Bertan eraikiko da Bizkaian erreferente izango den ospitale berria.
Egitasmo honek, Lana, Migrazioak eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren oniritzia du. Guztira 30 miloi euro baino gehiagoko inbertsioa izango du eta eraikin berria egiteko Mutualiaren ondare historikoa erabili da. Ospitaleak 6000 metro karratu izango ditu eta bertan, gaur egun Ercilla Klinikan ematen diren zerbitzu berak emango dira: larrialdiak, kirurgia ortopedikoa eta traumatologikoa, eskuaren unitatea, errehabilitazioa, hidroterapia, erradiodiagnostikoa, barne medikuntza, ospitalizazioa, eta abar. Horretaz gain, gaur egun Henaoko egoitzan ematen diren zerbitzuak, kontingentzia arruntaren jarraipena eta beste prestazio batzuk, kasu, bertan ere egongo dira.
Lanak aurtengo abuztuan hastea eta 2021eko abendurako eraikin berrira joatea aurreikusten da. Ordurako, Ercilla Klinikako lekualdaketa egingo da eta horrekin batera eraikuntzaren salmenta.
Mutualiaren Ospitale berri honetan Bizkaian babestuta dauden 200.000 pertsona artatuko dira, ia-ia Lurralde Historikoko lan populazioaren %45. Etorkizun hurbilean, langileak artatzeko Euskadiko osasun zentro handi eta aurreratuena izango da.
Editoren oharra: Mutualia irabazi-asmorik gabeko eta erantzukizun mankomunatuko enpresa-elkartea da. Gizarte Segurantzarekin lankidetzan dihardu, enpresentzako, haien langileentzako eta bestelako bezeroentzako osasun-zerbitzuak kudeatzen, prestazio ekonomikoak eskaintzen eta prebentzioa sustatzen. Hiru ospitale eta hamalau zentro asistentzial ditu, Euskadiko 390.000 langile babesten ditu, beraz, Euskadiko mutua erreferentea da merkatu kuotaren %42 baino gehiago duelako.

Oharra: Prozedura eguneratua 2021 urtean.
2019ko urtarrilaren 1az geroztik, langile autonomoak Kontingentzia Profesionalak nahitaez kotizatzen hasi dira. Horren arabera, erabateko babesa ematen die mutuak, bai gaixotasun arruntaren kasuan, eta bai laneko istripu edo gaixotasun profesional egoeretako kasuetan.

Langile autonomoek istripuen jakinarazpenak Delta sistemaren bidez ezagutarazi beharra
Horrenbestez, hemendik aurrera, langile autonomo batek lan-istripuren bat izaten baldin badu, nola bajarekin hala bajarik gabe, nahitaez Istripu Jakinarazpena egin beharko du, eta Delta sistemaren bidez ezagutarazi.
https://delta.empleo.gob.es/Delta2Web/info/faq/faq.pdf
· Soldatapeko langiledun autonomoak : baldin eta ezbeharra izan duen langilea autonomoa bada, soldatapeko langilerik gabeko autonomoa balitz bezala egin beharko du jakinarazpena. Haren soldatapekoei istripua gertatu baldin bazaie, Araubide Orokorreko edozein langilek bezala jakinarazi behar du.
· Soldatapeko langilerik gabeko autonomoak: soldatapeko langilerik gabeko autonomoen jakinarazpenetan ez da bete behar Kotizazio Kontu Kodea (KKK) eta Laneko Istripu Jakinarazpenaren barruan Soldatapeko langilerik gabeko autonomoak aukera aktibatu behar da.
Bai, Lan Ikuskaritzak zigor dezakeen arau-haustea delako (5/2000 Errege Dekretu Legegilearen 11. eta 12. art.)
Gizarte babeserako premiazko neurriei eta lanaldian prekarietateari aurre egitearen inguruko 2019ko martxoaren 8ko 8/2019 Errege Lege Dekretua argitaratu ostean, Lan Zuzendaritza Nagusiak hainbat kontsulta jaso ditu lanaldia erregistratzeari dagokion arloan.

Hori dela eta, Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioak eskuliburua osatu du, arauaren aplikazio praktikoa bideratu ahal izateko; hor, enpresa-betebehar formal horrekin lotutako irizpideak jasota daude, informazio emateko helburuarekin, gizarte egiturako Epaitegi eta Auzitegiei dagokien arauaren interpretazioari kalterik eragin gabe.

Azken berri juridikoak.
Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2019ko maiatzaren 18tik 24rako astea
Erretiro partzialean, nola kalkulatzen dira hartu ez diren oporrak, erretiro hori hasi baino lehen eta ondoren ABEn egonez gero?

Lehenengo eta behin, oso kontuan hartu beharra dago erretiro partzialean langileek aktibo eta Gizarte Segurantzako Sisteman alta emanda jarraitzen dutela, oraindik euren lan-zerbitzuak eskaintzen dituztelako (lanaldiaren ehunekoa txikiagoa bada ere) eta kotizaziopeko lan-harremanak bere horretan dirauelako (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 215.2.g) artikulua eta arau horren 10. xedapen iragankorra). Hori dela eta, oporrak hartzeko eskubidea dute, eta modu generikoan aitortuta dago Langileen Estatutuaren 38.1 eta 2. artikuluan.
Aldi baterako ezintasuneko epealdiarekin bat datozen oporrei dagokienez, Auzitegiek hainbat aldaketa egin dituzte eskubide horretan, harik eta gaur egungo arauketara iritsi arte. Bertan, hain zuzen ere, langileek opor horiek hartzeko eskubidea dute aldi baterako ezintasuna amaitu ondoren, betiere, opor horiei dagokien urtearen amaieratik 18 hilabete baino gehiago igaro ez badira.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak bete beharreko lerroa eta irizpidea zehaztu zituen 2009ko urtarrilaren 20ko epaian. Bertan adierazitakoaren arabera, oporrak hartzeko aukerarik eduki gabe baja bera urtearen amaierara arte luzatzen bazen, langileek hurrengo urtean hartzeko eskubidea zeukaten. 2010eko apirilaren 27ko epaiaren bidez, Auzitegi Gorenak irizpide hori ekarri duenez, egiaztatu da enpresan zehaztutako oporraldia baino lehen aldi baterako ezintasunean dagoenak epealdi berria esleitzeko eskubidea izango duela, urtearen amaierara iristen denean oporrak hartzeko aukerarik eduki ez badu.
Erretiro partzialari dagokionez, honakoa da zalantza: eskubidepeko oporrak garatutako lanaldi partzialaren araberakoak diren, eta, horren ondorioz, ordu gutxiagokoak diren, edo, bestela, Langileen Estatutuaren 12.4.d) artikuluaren arabera, lanaldi partzialeko langileek lanaldi osoko langileek bezalako eskubideak dituztenez, erretiro partzialean ere eskubide berbera daukaten, arau horretan bertan eskubide horiek lan egindako denboraren araberakoak izango direla xedatzen dela kontuan hartuta. Edonola ere, zer da lan egindako denbora? Urtean lan egindako orduak edo 365 eguni modu proportzionalean dagozkien urtea eta egunak?
Galdera horri erantzuteko, esan behar dugu, oporraldia bera urtekoa dela argi eta garbi dagoenez, oporraldia kalkulatzeko erreferentzia urtea bera eta osagai dituen egunak izango direla, eta ez egunero benetan lan egindako orduak.
Hartara, urte horretako zerbitzu guztiak ematen badituzte, urteko opor guztiak hartzeko eskubidea izango dute.
Beraz, Langileen Estatutuaren 38. artikuluan xedatutakoaren arabera, langile guztiek urtean gutxienez 30 opor-egun natural hartzeko eskubidea izango dute, garatzen duten
lanaldia edonolakoa dela ere, hau da, partziala, murriztua edo osoa. Horren ondorioz, lanaldi partzialeko langileek lanaldi osoko langileek beste opor-egun izango dituzte.
Horretarako, gainera, ez da eragozpena izango erretiro partzialeko langileek euren lanaldiaren % 25 hilabete batzuetan metatutako epealdian garatzea, azken batean urtean egin beharreko zerbitzu guztiak eskaintzen dituztelako, nahiz eta hilabete horietan metatu eta pilatu. Izan ere, aktibo jarraitzen dute, eta urte osoan kotizatzen dute.
Hori dela eta, hartu beharreko oporraldia hitzarmen bidez urteari dagokiona izango da, lanaldi osoko langileen antzera, nahiz eta lanaldi partziala garatu eta urte osoko zerbitzugintza hilabete zehatz batzuetan metatu.
María Urizar
Mutualiako Aholkularitza Juridikoa