CRETA PROIEKTUA: EGUNGO EGOERA

Lerro hauen bidez, Likidazio Zuzeneko Sistemaren (CRETA Proiektua) garapena zer-nola dagoen errepasatu nahi dugu, horri buruz zalantza eta galdera asko helarazi baitizkiguzue.

 

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak berak eman digun informazioaren arabera,

 

–       Aurreikusten denez, aurtengo urrian edo azaroan onartuko da Gizarte Segurantzaren kuoten likidazio eta sarrerei buruzko neurrien Legea. Lege hori gabe, ezin da abiarazi likidazio-sistema berria.

–       Legea 2015eko urtarrilean onartuta, baina, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra enpresak Likidazio Zuzeneko Sistema berrira sartzera animatzen hasiko da.

–       Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak igorritako jarraibideen arabera, aldi baterako ezintasunaren kenkariekin lotutako gertakariak –edozer dela gertakaria eta estaldura-erakundea (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala edo mutua)– Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak kudeatu eta ebatziko ditu beti. Horrengana jo beharko da, bada, aurrez aurre edo posta elektronikoz.

 

Mutualian, sistema berria abiarazteko zain gaude. Ezarpenari eta hobekuntzei buruzko informazio-kanpaina bat egingo dugu gure ESTRANETEAN; hobekuntzok oso baliagarriak izango dira gure enpresa kidetu eta bulego profesional kolaboratzaileentzat.