Mutualia Arabak Harrobi Diploma jaso du euskararen kudeaketa aitortzen duen ekitaldian  beste 75 erakunderekin batera 

harrobi logo

2025eko abenduaren 16an Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak aintzatespen ofiziala eman die 75 erakunde publiko eta pribaturi, euskararen kudeaketan eta garapenean egindako aurrerapenengatik. Saritutako erakundeen artean, Mutualia Arabak Harrobi Diploma jaso du, lan-munduan euskara erabiltzeko konpromisoa egiaztatzen duen bereizgarria.


Bultzada bat hizkuntza-normalizazioari


Ekitaldian, Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan zen buru, eta harekin batera, hainbat erakundetako ordezkari izan ziren, hala nola Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko legebiltzar burua eta Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua. Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzea lehentasun estrategikoa dela azpimarratu zuen Aldasorok bere hitzaldian, “euskara gure bizitzako esparru guztietara eramateko”. 
Ekitaldia amaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren helburua berretsi zuen: euskararen normalizazioa gero eta erakunde publiko zein pribatu gehiagotan gauzatzea. 


 
Mutualia Arabaren konpromisoa 

Mutualia Araba

Aurten Harrobi Diploma 29 erakundek lortu dute eta  Mutualia Araba horietako bat da; sari hori ofiziala eta publikoa da, eta arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoa berariaz aitortzen ditu. 



Erakundearentzat aitorpen hau funtsezko laguntza da Araban euskara sustatzeko helburuan aurrera egiten jarraitzeko. Azken hamarkadan, Mutualia Araba osatzen duten pertsonen euskarazko prestakuntza eta zentroetako hizkuntza-paisaia bultzatu dira. Bukatzeko, Mutualiak lurraldeko proiektuetan (“Eskuara” eta “Arabako enpresa foroa”) lankidetzan parte hartu izana azpimarratu behar da. 
 
 

2026ko prestazioak ordaintzeko egutegia

eradainketen egutegia 2026 web

Mutualiak kudeatzen dituen prestazioak ordaintzeko egutegia:

  • HENA: Haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak.
  • GLDAZ: Minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa
  • KPABE: Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa (Kontingentzia Profesionala / Kontingentzia Arrunta.
  • KAABE: Langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa.

Ordainketak hilaren 2tik 8ra artean egingo dira

Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzue, egutegian ikus dezakezue.

Jakinarazten dizuegu beharrezkoa dela prestazioen eskaera egitea. Eskaerak erraz egiteko, gure zentroetara etorri nahi ez baduzu, aukera duzu agiri guztiak eskaneatuta bidaltzeko, helbide elektroniko hauen bidez:

PrestacionesBI@mutualia.es
PrestacionesSS@mutualia.es
PrestacionesBI@mutualia.es

Ordainketen ordutegia 2026

Segurtasuna eta Osasuna Gabonetan ere 

navidades saludables

Ospakizun-egun horietan, ohikoa da lagunekin, senideekin eta lankideekin uneak partekatzea. Mutualiatik azpimarratu nahi dugu oso garrantzitsua dela dieta orekatua izatea, batez ere egun hauetan. Elikadura osasungarri eta jasangarriak bizi-kalitatea eta osasuna hobetzen laguntzen du, eta zahartze aktiboa bultzatzen du.

Mutualiak Elikadura Osasungarriaren Eskuliburua eguneratu du, gomendio eguneratuak eta praktikoak emateko.

Elikadura osasungarriaren eskuliburua.

Bestalde, funtsezkoa da gogoratzea ospakizunek zenbait arrisku ekar ditzaketela. Horregatik, segurtasunak eta prebentzioak lehentasunezkoak izan behar dute jai seguruak eta gorabeherarik gabeak bermatzeko. Arrisku ohikoenen artean, eztarria trabatzeko edo buxatzeko arriskua dago. Azkar eta eraginkortasunez nola jokatu jakitea erabakigarria izan daiteke istripu larriak saihesteko. Ezagutzen duzu Heimlichen Maniobra? Jakingo zenuke nola jokatu bihotz-gelditze baten aurrean? Eta erredura edo ebaki edo zauri baten aurrean?

Horrelako prestakuntzak errazteko, Mutualiak baliabide berri jarri ditu eskuragarri bideo eta infografia formatuan, Educator Programaren barruan:

Azkenik, gogoratu, jai osasuntsuak izateko, moderazioa ezinbestekoa dela. Funtsezkoa da ohitura osasungarrien hiru zutabeen arteko orekari eustea: nutrizioa, jarduera fisikoa eta ongizate emozionala.

Mutualiak, osasunarekin eta ongizatearekin duen konpromisoan, baliabide horiek eskaintzen ditu guztiek ospakizun seguruez gozatzeko aukera izan dezaten.

Prebentzio-aholkularitza

Deskonexio digitala 

trabajadora con portatil

Eraldaketa digitalak goitik behera aldatu du lan egiteko, ikasteko eta elkarri eragiteko dugun modua, eta aukera ugari eskaintzen ditu, baina, aldi berean, erronka esanguratsuak planteatzen ditu pertsonen segurtasunerako eta osasunerako.

Testuinguru horretan, deskonexio digitala oinarrizko eskubide bat da, hau da, langileek lan-ordutegitik kanpo lan-jarduerarik ez egiteko duten eskubidea, batez ere baliabide digitalekin zerikusia dutenak (mezu elektronikoak, deiak, mezuak).

Eskubide horren helburua atsedena, kontziliazioa eta hiperkonektibitateak eragindako arriskuen aurreko babesa bermatzea da.

Mutualiak deskonexio digitalaren kontzeptuari buruzko infografia bat jartzen du eskuragarri. Infografia horretan, lotutako arrisku nagusiak, haiek ezartzeko gomendatutako neurriak, haiek aplikatzeak dakartzan onurak eta deskonexio digitalerako eskubideari buruz indarrean dagoen araudia jasotzen dira.

Arrisku nagusiak: Hiperkonektibitateak ondorio negatiboak eragin ditzake langileen segurtasunean eta osasunean, atsedena eta kontziliazio pertsonala zailduz.

Ezarri beharreko neurriak: Funtsezkoa da lan-jarduera ezarritako ordutegitik kanpo ez egiteko jarraibide argiak ezartzea, batez ere baliabide digitalak erabiltzeari dagokionez, hala nola mezu elektronikoak, deiak eta mezuak.

Onurak: Deskonexio digitalerako eskubidea aplikatzeak atsedena, bateragarritasuna eta hiperkonektibitatetik eratorritako arriskuen aurreko babesa sustatzen ditu.

Araudia: Lege-esparru bat dago, langileek deskonexio digitalerako duten eskubidea aitortzen eta arautzen duena, lan-ingurune jasangarriagoak eta bidezkoagoak bermatuz.

Mutualia Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuko Euskal Saria.

euskalit premio a la gestion avanzada

Mutualiak Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso du Berrikuntza Elementuan, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren aintzatespen-banaketan. Ekitaldia Donostiako Kursaal Jauregian izan da, abenduaren 17an.

Mutualia Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren elementu guztietan saritutako lehen osasun-erakundea da.

Horrela, 2015 urtean urrezko A jaso zuen, 2016an Pertsonak elementuan saritua izan zen, 2018an Bezeroak, 2020an Estrategia, 2024an Gizartea eta 2025ean Berrikuntza,

ereduaren bost elementuak osatuz.

“Ideia bakoitzak balio du, lankidetza bakoitzak egiten du ekarpena” izan da Role Model praktika aitortua. 

Praktika on hori hausnarketa estrategiko sakon batetik eta Urrezko A lortu ondorengo etengabeko ikasketa prozesu batetik sortu da. Ebaluazio-txostenak nabarmentzen duenez,”Mutualiak jakin du bere izaera juridikoaren ondoriozko mugak eraldatzen -Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutua gisa, berrikuntzan inbertitzeko marjina urriarekin-, antolaketa-berrikuntzaren eredu propio, parte-hartzaile eta iraunkor bat garatzera eraman duen estimu sortzaile bihurtu baitu”.

Iratxe Ijalba Mutualiako Berrikuntza Batzordeko koordinatzaileak jaso du saria Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiaren eskutik.

Berrikuntzan lortutako aintzatespen berri honekin, Mutualiak bere bosgarren osagaia gehitu du, eta Euskalitek bere kudeaketa aurreratuagatik aintzatetsitako Euskadiko bi erakundeetako bat da.

Mutualex-Kontsulta juridikoa 2025ko Abendua

consulta

ZER GERTATZEN DA EZINTASUN IRAUNKOR OSO BATEN ZERGAPEKOA IZANIK LAN-MERKATURA SARTU EDO ERRETIRO PARTZIALA HARTZEN DENEAN, EDO BIGARREN KONTRATU HORI AMAITZEN DENEAN? 

kontsulta

Bateragarritasunen eremuaren barnean, eta oro har jorratu ezinezko kasuistika kontuan izanik, galdera horiei –zalantza ugari sortzen dutenei, horien ondorio ekonomikoa dela eta– erantzungo diegu. 

Izan ere, behin eta berrizko doktrinak (azkena: Auzitegi Gorenaren epaia, 25-09-30ekoa – 840/2025) hau ezartzen du: ezintasun iraunkor eta osoko pentsio bat (EIO) bigarren lanbide batekin lotutako erretiro partzialagatiko geroagoko pentsio batekin bateragarri egiteko aukera (ulertzen da bigarren pentsio hori EIO aitortua eragin zuela), hau da, langileak partzialki lan egiten jarraituko du dagokion soldata-murrizketarekin. 

Prestazio horien helburua soldataren ordezko errenta bat ematea da, Ezintasunaren esleipenagatik nahi gabe jasotzeari uzten zaiona. Hortik dator ehuneko murriztua (% 55), beste jarduera batean erabili beharreko lan-gaitasuna kentzen duela adierazten duena, eta soldata hori bateragarria da emandako EIOarekin. Horregatik, egoera hori bateragarri dela ulertuta, era berean, partzialki erretiratzea erabakiz gero, bigarren jarduera horretatik jaso gabeko soldataren ordezko pentsio hori jaso beharko du. 

Aztertu beharreko gaietako bat zera da, langileak bere lan-bizitzan zehar gauzatutako kotizazioen erabilera faktikoa; hala, erretirorako zenbatzen diren kotizazioak (nola gabealdiari dagokionez hala zenbatekoa kalkulatzeari gagozkiola) beste prestazio batzuk sortu dituzten kotizazioak dira, hala nola langabeziakoak edo aldi baterako ezintasunekoak bere bizitzan zehar. Horregatik, ez da koherentea esandako sistemarekin, EIO emateko zenbatu ziren kotizazioak ezin direla kontuan hartu erretiro-pentsio bat emateko, prestazio horiek hasierako EIO hori emateko erabili badira, kontuan izanik, halaber, prestazio berriak sortu direla bigarren lan-jarduera horrekin. 

Zentzu hori bera aplikatzen da langabezia-prestazioetan, hau da, behin EIO baten zergapekoa denean eta hasierakoaz bestelako lan-jarduera bat gauzatzen denean eta, langilearen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, hura egiteari uzten zaionean, bigarren lan-ekitaldi honetako langabezia-prestazioa eskuratzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berriki emandako 2025eko urriaren 9ko Epaian gogorarazi den bezala. 


María Urizar Pérez 


Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua      

Mutualex epaia 2025ko Abendua

sentencia

AUZITEGI GORENAREN EPAIA – LAN-ARLOKO SALA – 857/2025 ZENBAKIA, (5529/2023 ERREK.), 2025EKO URRIAREN 1EKOA 

mazoa

Epai honek alarguntza-pentsioa eskuratzeko kasu bat aztertzen du, more uxorio bizikidetzaren kasuan –hau da, izatezko bikote bat osatzen duten bi pertsonaren arteko bizikidetza egonkorra dagoenean–, ezkontzaren antzekoa izanik, baina lotura juridiko baten medioz euren esteka formalizatu gabe. 

Planteatzen den arazoa zera da, ea alarguntasun-pentsiorako eskubidea izan lezakeen, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 221. artikuluari jarraikiz betiere, hogei urtetik gorako bizikide more uxorio batek, izatezko bikote gisa euren harremana ezein erregistro publikotan inskribatu ez zutela kontuan izanik, kasu batean, non COVID-19aren ondoriozko alarma-egoera aitortu baino hiru egun lehenago erregistro zibilaren baimena lortu zuen notarioaren aurrean ezkontzeko, baina ezkontza hori ezin izan baitzen gauzatu aitorpen haren ondoriozko konfinamendu-neurriengatik eta kausatzailea 2020ko maiatzaren 30ean hil baitzen. 

Salak zera ohartarazten duerabateko salbuespenez bada ere, inguruabar bereziak kontuan hartuta, legez eskatutako baldintza betetzat jo daitekeela, Salak behin eta berriz adierazi duenez, ezkontza-loturarik ezean, izatezko bikoteen administrazio-erregistroan inskribatzea edo egoera hori eskritura publiko bidez formalizatzea izaera eratzaileko arau-betekizun bat da alarguntza-pentsioa eskuratzeko, baina, adierazten duenez, Salak inoiz aztertu gabeko kasu bat da aztergai duguna. 

Erakunde kudeatzaileak auzi-jartzailearen uziak ezetsi dituenez, epaitegiak baloratu egiten du administrazio-ebazpena, eta Salak baiesten du bizirik geratzen de interesdunaren errekurtsoa. Organo kudeatzaileak kasazio-errekurtsoa jarri du doktrina bateratzeko. 

Egiaztatuta dago auzi-jartzaileak ezkontzaren antzeko lotura izan zuela 20 urtez baino gehiagoz, erroldaren eta kontu korronte komunaren, medikuarenganako bisiten, testamentuan elkarrekiko jaraunsle unibertsal gisa ezarrita egotearen, eta, bereziki, «ezkontzaren antzeko afektibitate-harremanean» oinarrituta. 

Errekurritutako epaiaren arabera, Gizarte Segurantzaren arauen interpretazio malgua eta finalista –araua aplikatu behar deneko garaiaren errealitate sozialari jarraikitzen diona (Kode Zibilaren 3.1 artikulua)– egin behar da, honako hauek kontuan izanik alarguntza-pentsioa aitortzeko: a) bizikidetzaren iraupena, b) Erregistro Zibil Bakarraren autoa, eta c) ezkontza azkenean ez zela gauzatu ez aldez aurretik Erregistroaren baimena lortu baina ezkontideek ez zutelako ezkondu nahi izan, berebiziko garrantzia duen inguruabar batengatik baizik: alarma-egoera eta konfinamendua. 

Erakunde kudeatzaileak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 221.2 artikulua urratzen duela salatu du, jurisprudentziari dagokionez. 

Errekurtsoa ezestea eragiten duten konbikzioagatiko arrazoiak: 

– Ez dago inolaz ere jasota ezkontza-izapideak hasi aurretik gaixorik zegoenik. Bikoteko kideek elkarrekin ezkondu nahi zuten, eta ezkontza zibikoko espedientea abiarazi zuten Erregistro Zibilarekin horretarako. 

– Zalantzarik ez dago, halaber, notarioaren aurrean ezin izan zela ezkontzarik gauzatu, ez ezkongaiek borondatez hala erabaki zutelako, ezta borondatez atzeratu zutelako ere; eragozpena aparteko eta beren borondatetik kanpoko gertaera baten ondorioz gertatu zen, aztergai dugun kasuan, Covid-19aren ondoriozko pandemiaren agerpena. 

– Egoera ezin zen aurreikusi espediente judiziala ezkontzeko hasi zutenean, eta notarioaren aurrean bertaratzeko eta ezkontza berresteko izapidea baino ez zitzaion falta. 

Hauxe ondorioztatzen du: Pandemiak izandako ondorio eta inguruabarren eta alarma-egoeraren aitorpenak eragindako ondorio eta inguruabarren eta aurreikusitako ezkontza ez ospatzearen arteko kausazko erlazioak, aurreikusezintasunak, saihestezintasunak eta ezintasunak, ezinbestean, arauaren interpretazio finalista bat aplikatuz betiere, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 221.2 artikuluak eskatutako betekizun formala betetzat jotzera eramaten dute, alderdien borondatetik kanpoko ezein egitate kaltegarrik ezin baitie eragin, besterik gabe, efektu kaltegarririk interesdunei. 

María Urizar Pérez 


Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua      

1065/2025 ED, PRESTAKUNTZA-KONTRATUEI BURUZKOA 

Bi ataletan banatutako ilustrazioa: Ezkerrean: ikaslea liburuekin eta ordenagailu eramangarria gela batean. Eskuinean: profesional gazte bat bulegoan lanean tutore batekin.

Berriki argitaratu den 1065/2025 Errege Dekretu berriak bi prestakuntza-kontratu mota arautzen ditu Espainian, eta zehazten du nola egin behar diren, zenbat irauten duten, zenbat kobratzen den eta zer betebehar dituzten enpresek eta langileek. Aurreko arauak ordezten ditu sinplifikatzeko eta bateratzeko. 

 

Zer prestakuntza-kontratu mota daude? 

 

1) Ikas-ekinezko prestakuntza-kontratua 

Ikasten ari diren (LH, unibertsitatea edo SEPEren katalogoko ikastaroak) eta aldi berean lan egin nahi duten pertsonentzat. 

Ideia honako hauek bateratzea da: 

Prestakuntza teorikoa → ikastetxea 

Ordaindutako lana → enpresa 

 

2) Lanbide-praktika lortzeko kontratua 

Ikasketak amaitu dituzten eta tituluarekin lotutako lanbide-praktika lortu behar duten pertsonentzat. 

 

 

Enpresa batek izan ditzakeen prestakuntza-kontratudun pertsonen kopurua 

 

Lantokiaren tamainaren araberakoa da: 

  • 10 langile arte → 3 prestakuntza-kontratu 
  • 11–30   7 kontratu 
  • 31–50   10 kontratu 
  • 50 baino gehiago → gehienez langileen % 20 

Desgaitasuna duten pertsonak ez dira kontuan hartuko mugarako. 

 

 

Ikas-ekinezko prestakuntza-kontratua (ikasten ari direnentzat) 

 

  •  Baldintzak: 

Praktikaldiko kontratu bat egitea ahalbidetuko lukeen kualifikaziorik ez izatea. 

LHn, unibertsitatean edo SEPEko espezialitate batean matrikulatuta egotea. 

Azken 6 hilabeteetan lanpostu berean lan egin ez izana. 

SEPEko ikastaro pribatuetan: gehienez 30 urte, desgaitasun edo baztertze sozialeko egoeretan izan ezik. 

  • Iraupena 

Gutxienez, 3 hilabete 

Gehienez, 2 urte 

(3 urte kolektibo babestuetarako) 

Aldizka bete daiteke (adibidez, ikasturtean bakarrik). 

  • Lanaldia 

Lanaldiaren barruan lana + prestakuntza sartzen dira. 

Benetako lanak ezin ditu gainditu: 

Lanaldiaren % 65 lehen urtean 

Lanaldiaren % 85 bigarren urtean 

Ezin dituzte egin: Aparteko orduak (ezinbestekoa denean izan ezik), txandak eta gaueko lana (prestakuntzarako ezinbestekoa denean izan ezik). 

  • Ordainsariak 

Nahitaezko gutxienekoak: Hitzarmeneko soldataren % 60 1. urtean, % 75 2. urtean, inoiz ez  lanbidearteko gutxieneko soldata baino gutxiago, lan egindako denborari dagokion proportzioan. 

  • Ez dago probaldirik. 
  • Derrigorrezko tutoretza, ikastetxeko tutore bat, enpresako tutore bat (gehienez tutorizatutako 5 pertsona) 
  • Prestakuntza-plana: Enpresan zer eta nola ikasten den azaltzen duen dokumentua. 
  • Hobariak: Enpresak tutoretza- eta prestakuntza-laguntzak jaso ditzake (prestakuntza enpresak berak ematen badu). 

 

 

 Lanbide-praktikako kontratua (ikasketak amaitu dituztenentzat) 

 

  • Baldintzak 

Sinatzeko, pertsona horrek unibertsitate-titulua, LHko C, D edo E graduak edo arte-irakaskuntzak edo kirol-irakaskuntzak edo baliokideak izan behar ditu, eta ikasketak amaitu eta 3 urteko epean sinatu behar da, edo 5 urteko epean, pertsonak desgaitasunen bat baldin badu. 

Ezin da sinatu langileak enpresan 3 hilabete baino gehiago lan egin badu jarduera horretan. 

 

  • Iraupena 

Gutxienez, 6 hilabete 

Gehienez, urtebete 

(2 urte kolektibo babestuetarako) 

  • Hitzarmenaren araberako ordainsaria. Ez da inoiz izango ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuaren gutxienekoa baino txikiagoa, ezta lanbidearteko gutxieneko soldata proportzionala baino txikiagoa ere. 
  • Probaldia egon daiteke → gehienez hilabete 
  • Oinarrizko prestakuntza-plana eta tutorea 
  • Azken ziurtagiria 

Enpresak dokumentu bat aurkeztu behar du, zer zeregin egin zituen, zenbat iraun zuen eta zer gaitasun lortu dituen azaltzeko. 

 

  

Bi kontratuetarako arau komunak 

 

  • Kontratuak idatzizkoa izan behar du beti, eta iraupena, lanpostua eta prestakuntza-plana jasoko ditu 
  • SEPEri 10 eguneko epean jakinaraziko zaio 
  • Amatasunagatik, aldi baterako ezintasunagatik eta abarregatik hartutako bajak ez du eraginik izango kontratuaren iraupenean 
  • Kontratua amaitzean ez dago kalte-ordainik (aldi baterako kontratu berezi baten antzekoa da) 
  • Iruzurra: Benetako prestakuntzarik ez badago edo betebeharrak betetzen ez badira, kontratua mugagabe bihurtuko da 

 

 Araubide iragankorra 

 

2025eko abenduaren 17a baino lehen sinatutako kontratuek arau zaharrak beteko dituzte. 

Finantzaketa-arauek bere horretan jarraituko dute arau berriak onartu arte.