Mutualiaren XII Argazki Lehiaketa

Lehiaketaren helburua Laneko Arriskuen Prebentzioaren balioak argazki bitartez azpimarratzea da, bere alderdi guztietan: arrisku egoerak, jardunbide egokiak, langileei, enpresariei, gazteei, gizarte osoari… bidalitako mezuak.

Funtsean, lan arriskuen aurkako jarrerak bultzatzea bilatzen da, denen artean, lan inguru osasungarri eta seguruagoak lortu ditzagun.

Hala nahi duten pertsona guztiak aurkeztu ahal izango dira, zaleak edo profesionalak, adin mugarik gabe.

Sariek honako diru-kopuru hauek banatuko dituzte:

  • Lehen saria: 1.200 €
  • Bigarren saria: 900€
  • Hirugarren saria: 600€

Argazkiak aurkezteko epea irekitzen da eta 2015ko maiatzaren 31n amaituko da

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko XII. argazki lehiaketaren oinarriak.

Argazkiaren deskribapen fitxa

Ignacio Lekunberri Mutualiako Zuzendari Kudeatzaile berria

Mutuaren zuzendaritza taldeak izendapena onartu du, eta Ministerioko Enplegu eta Gizarte Segurantzara bidali da, bertan berresteko.

Mutualia, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2 zk.ko Mutuako, zuzendaritza batzordeak, Ignacio Lekunberri Mutualiako Zuzendari Kudeatzaile gisa izendatzeko proposamena bidali du Enplegu Ministeriora eta Gizarte Segurantzara.

Ignacio Lekunberri Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da UPV/EHUtik. Mutuan egin duen ibilbidea 1985ean hasi zen, 1990ean Mutua Vizcaya Industrial-eko Finantza Zuzendari bezala izendatua izanik. 2003tik 2012ra kudeaketa kontroleko zuzendari izan da, hasieran Mutua Vizcaya Industrialen eta 2006tik aurrera Mutualian. 2012an Zuzendari Kudeatzailearen alboko izendatu zuten. Esparru instituzionalean, Ignacio Lekunberri, Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Erakundeko, presidentea izan zen 2011-2013 denboraldian.

Ignacio Lekunberrik lanpostu berrian izango duen helburua, Mutualia sektore horretako erreferentziazko mutua gisa sendotzea izango da, beti ere bezeroaren itxaropenak kontuan izanda, elementu bereizle gisa.

Mutualia, 2006an, gizarte segurantzako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen Euskadiko hiru mutua garrantzitsuenek bat egin ondoren sortu zen. Mutuak laneko istripuen, gaixotasun profesionalen eta ohiko kontingentzien ondoriozko aldi baterako ezintasunak aseguratzen ditu, eta enpresei zerbitzua ematen die laneko arriskuen alorrean.

Azken urteetan, Mutualiak bere bezeroak fidelizatzera eta enpresa sortu berriak bereganatzera zuzendutako jarduera indartu du. Estrategia horri esker Euskadiko Autonomia Erkidegoko lehenengo mutua gisa finkatzea lortu du. 2014. urtea, %42ko merkatu kuotarekin itxi zuen.

BONUS kanpaina 2015

Apirilaren 1ean, 2015eko kanpainako Bonus pizgarriaren eskabideak aurkezteko epea irekiko da. Jarraian, pizgarri horretara jotzeko beharrezko betekizunak gogoraraziko dizkizuegu.

Arauetan aldaketarik izan da?

Alde batetik,  Gizarte Segurantzaren lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen araubide juridikoari dagokionez Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duen abenduaren 26ko 35/2014 Legearen laugarren xedapen gehigarriak ezartzen du gobernuak, urtebeteko epean, Bonus pizgarrien sistema arautzen duen araudia eguneratuko duela, pizgarria eskatzeko, aitortzeko eta ordaintzeko prozesua eta ezbeharren portaera helburu duen sistemaren ezarpena bizkortzeko eta sinplifikatzeko.

Gaur, ez dakigu zer aldaketa-mota ezarriko den indarrean dagoen Bonus pizgarrien sisteman, ez eta horiek aurtengo kanpainan eragina izango duten ere, baina, hura hasteko egun gutxi geratzen direla kontuan hartuta, espero dugu –eta hala nahi dugu– aldaketak 2016ko kanpainan sartzea indarrean.

Beste alde batetik, ESS/86/2015 Aginduak, urtarrilaren 30ekoak, 2015erako kotizazio-neurriak garatzen dituenak, 2014ko behaketa-aldirako ezbehar-indize orokorren eta muturrekoen muga-balioak ezartzen ditu. Balio horiek behera egin dute, 2013. urtekoen aldean, jarraian zehazten diren jarduera ekonomikoko kode hauetarako. Gainerako muga-balioek ez dute aldaketarik izan.

JESN

Behaketa-aldia

Ezbehar-indize orokorraren muga 1

Ezbehar-indize orokorraren muga 2

Muturreko ezbehar-indizearen muga

19 Kokeriak eta petrolioa fintzea

2013

13,13

1,19

0,74

2014

6,43

0,58

0,74

70 Egoitza nagusien jarduerak; enpresa-kudeaketarako aholkularitza-jarduerak

2013

6,43

0,58

0,36

2014

4,28

0,39

0,36

99 Lurraldetik kanpoko erakundeen eta organismoen jarduerak

2013

8,5

0,77

0,48

2014

6,43

0,58

0,36

Zer pizgarri lor nezake?

Pizgarrien zenbatekoa ere ez da aldatu eta gertakizun profesionalengatiko kuoten % 5 izatera irits daitezke behaketa-aldian, edo % 10erainokoak, baldin eta enpresak pizgarria aurreko behaketa-aldian eskatu bazuen eta onartu bazitzaion, betiere, lan-arriskuei aurrea hartzeko instalazio, prozesu edo ekipoetan egindako inbertsioak aipatu zenbatekoak baino handiagoak badira

 

Zer behaketa-aldi eskatu behar dut?

Eskatu beharreko behaketa-aldiari dagokionez, zure enpresak 5.000 euroko gertakizun profesionalengatiko kotizazio-bolumena gainditu behar du 4 urteko epean gehienez, 2011 eta 2014 bitartean, kontuan hartuta urte horiek ez direla aurreko behaketa-aldi batekoak –alegia, aurretik pizgarrira jotzeko aukera eman duenekoak–.

Era berean, gutxienez 250 euro kotizatzen duten eta 2011 eta 2014 bitarteko behaketa-aldian (kotizazioen batuketa) 5.000 euro gainditzen ez dituzten enpresa «txikiek» ere pizgarria eska dezakete, betiere, urte horiek ez badira aurreko eskaera bateko zati.

Mutualiak webgunea estreinatuko du eta aukera gehiago eskainiko ditu bere estranetean

Diseinu berritzailea duen webgune berri bat Mutualia, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean diharduen bigarren Mutua Kolaboratzaileak 2015eko apirilean diseinu berritzailea duen webgune berria estreinatuko du. Bertan, informazioa profil profesionalen arabera egituratu da, hau da, informazio enpresen, autonomoen, lan-aholkularien edo langileen arabera egituratu da. Diseinuaren eta edukien aldaketak nabigazioa hobetzera bideratu dira; horrela, gehien interesatzen zaigun informaziora iritsiko baikara.

Eduki gehiago, nabigazio hobea
Mutualiaren webgunearen edukiak erabat berritu dira eta gure webgunea bisitatzen duten profil profesional nagusiek (enpresek, autonomoek, lan-aholkulariek eta langileek) informazio interesgarrienera sarbide zuzenagoa izateko egituratu dira.

Mutualiaren webgunera sartzeko modu berri bat gehitu dugu euskaraz nabigatzen dutenentzat; izan ere, honako domeinu hau jarri dugu martxan: www.mutualia.eus

Estraneta

Gure estraneteko botika-kutxen atala, martxoan, berritu egin da zerbitzu hobea emateko eta, laster, ordezko ordainketa egiteko funtzionalitate berria erakutsi ahal izango dugu, baita jakinarazpenak ere.

 

Aplikaziora sartzeko eskaera egiteko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan zure kontaktuarekin, Kudeaketa Saileko 900.50.60.70 telefono-zenbakira deituta, eta hark esango dizu ordu gutxiren buruan tresna hau izateko jarraitu beharreko urratsak zein diren.