Erakunde baten emaitzak ez dira soilik emaitzen kontuan islatzen. Osasun-arretak, prebentzioak, prestazioak bizkortasunez kudeatzeak, proba medikoak azkar egiteak, pertsonei akonpainamendua eskaintzeak, administrazioei sortutako aurrezkiak eta abarrek ere eragina eta balioa dute gizartearentzat.
Mutualian, gizarte-balio hori 2018az geroztik neurtzen dugu, eragin hori kopuru ekonomikoetan adierazteko aukera ematen duen metodologia baten bidez. 2025ean, sortutako gizarte-balio integratua 663,44 milioi eurokoa izan zen; hau da, diru-sarreren euro bakoitzeko, Mutualiak 1,29 euroko balioa sortu zuen gizartearentzat.
Baina nola neurtzen da? Zer dago balio horren atzean? Nork jasotzen ditu onurak? Eta nola neurtzen da hurbiltasuna edo akonpainamendua bezain ukiezina den zerbait?
Elkarrizketa honetan, Ainhoa Chaperok, Mutualiako Gizarte Monetizazioko Taldeko kideak, sinpleki azalduko digu zer esan nahi duen gizarte-balioa monetizatzeak, nola kalkulatzen den eta zergatik den hura neurtzea pertsonei eta gizarteari eragiten diegun inpaktua ezagutzeko tresna ere.
Irailaren 17an Pazientearen Segurtasunaren Munduko Eguna ospatzen da. Aurten, Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasun transmitiezinentzako arreta segurua gaia aukeratu du, “Arreta segurua bizitza osoan!” lelopean. Era horretan, gaixotasun kronikoak eta arreta luzea eta maiz konplexua behar duten bestelako patologiak dituzten pertsonengan jarri dute arreta.
Mutualiak egunero artatzen ditu pertsonen egoera klinikoa ez da kontsultaren arrazoia izandako prozesura mugatzen. Pazienteetako askok komorbilitateak, tratamendu anizkoitzak eta premia asistentzialak dituzte, eta halakoek pertsonaren ikuspegi integrala eskatzen dute. Hori dela eta, zenbait alderdik are garrantzi handiagoa hartzen dute, hala nola medikazioaren kontziliazioak, segurtasun diagnostikoak, profesionalen eta maila asistentzialen arteko koordinazioak, zainketen jarraitutasunak eta jarraipen kliniko eta errehabilitatzaile egokiak.
Pazientearen segurtasunean ez dute protokoloek, prozedurek eta teknologiak bakarrik eragiten. Egunero profesionaltasunez, zorroztasunez eta konpromisoz hartutako milaka erabakiren bitartez eraikitzen da. Tratamendu bat egiaztatzen dugun bakoitzean, alergia bat berresten dugunean, proba diagnostiko bat arretaz berrikusten dugunean, informazio garrantzitsua beste profesional batzuekin partekatzen dugunean edo paziente bati aktiboki entzuten diogunean, saihestu daitezkeen kalteak prebenitzen eta osasun-emaitzak hobetzen laguntzen ari gara.
Baina segurtasunak gizatiarra den dimentsioa ere badu. Arreta segurua izango bada, pertsona ororen konplexutasun osoa aitortu behar du; beren osasunarekin lotutako erabakietan parte hartzea sustatu behar du; jasotako informazioa ulertzea erraztu behar du, eta prozesu asistentzial osoan konfiantza sortu behar du. Segurtasuna eta humanizazioa ez dira helburu ezberdinak; osasun-asistentzia ulertzeko modu beraren parte dira: pertsona ardatz hartuta, haren beharrak errespetatuta eta zainketen bikaintasunarekin konprometituta.
Mutuaren Zuzendaritza Batzordeak orain arte lehen presidenteordea zena hautatu du, eta lekukoa hartu dio Urtsa Erraztiri entitatearen buru 25 urte egon ondotik.
Mutualia historiako 126 urteetan zuzentzen duen lehen emakumea izango da Nerea Garmendia.
Mutualiaren Zuzendaritza Batzordeko kidea da Plastigaur Gipuzkoako familia-enpresaren ordezkari gisa.
Bilbo, 2026ko irailaren 14a
Mutualiaren Zuzendaritza Batzordeak Nerea Garmendia hautatu du mutuaren presidente berri. Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak berretsi egin du jada izendapena, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen diren mutuentzat ezarritako prozeduraren arabera.
Garmendia Mutualiaren Zuzendaritza Batzordeko kidea zen 2020ko urtarrilaz geroztik. Urte hartan lehen presidenteordetza ere hartu zuen bere gain, eta kargu horretatik partaidetza aktiboa izan du, batzorde betearazlearen bitartez, entitatearen kudeaketan nahiz gobernuan.
Presidente berriak Urtsa Erraztiren lekukoa hartu du. Erraztu Mutualiaren presidente izan da azken 25 urteotan eta haren agintaldian mutuak finkatu egin du Euskadiko langileak eta enpresak babesteko erreferentziazko entitate gisako posizioa.
Nerea Garmendia Mutualiaren Zuzendaritza Batzordeko kidea da Plastigaur enpresaren ordezkari gisa. Gipuzkoako familia-enpresa bat da, eta haren finantza-zuzendaria da orain. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Bere prestakuntzaren osagarri zenbait master-programa egin ditu nazioarteko merkataritzan, laneko arriskuen prebentzioan eta finantza-zuzendaritzan.
Izendapenak Mutualia historiako 126 urteetan zuzentzen duen lehen emakumea bihurtu du Nerea Garmendia. Gainera, lehendakariorde berria izendatu gabe badago ere, emakumeek bakarrik osatutako batzorde betearazlearen buru izango da. Entitatearen bilakaera erakusten du horrek, eta gobernu-organoetako aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa.
Garmendia presidentetzara iristearekin batera Mutualiaren 2026-2030 aldirako Plan Estrategiko berria ere hasiko da. Heldu diren bost urteetan mutuak zer lehentasun izango dituen zehaztuko du planak. Presidente berriak funtsezko une batean hartuko du bere gain entitatearen lidergoa. Sektoreak, izan ere, arazo konplexuak ere baditu, hala nola kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunaren gorakada eta profesional sanitarioen falta.
Mutualiak, kudeatzen duen euro bakoitzeko, gizarteari 1,29 € itzultzen dizkio.
2025ean 378 000 asistentzia sanitario eman ditu, eta 350 milioi euro ordaindu ditu prestazio ekonomikoetan.
Asistentzia sanitarioa jaso duten pertsona guztien % 94,4 pozik edo oso pozik daude.
Donostia, 2026ko uztailaren 17a
Mutualia Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen 2 zenbakiko mutuak Ohiko Batzar Nagusia egin du, eta bertan 2025eko ekitaldiko balantze ekonomikoa eta jarduera onetsi dira. Lourdes Gondra zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako txostenaren arabera, aurreko urtean zehar kontingentzia arruntek eragindako aldi baterako ezintasunengatiko prestazio ekonomikoen ordainketak nabarmen handitzen jarraitu dute. Prestazio hori Mutualiak ordaindutako prestazio guztien % 63,3 da. Kontingentzia horrek babestutako langileak, ordea, 453 000 afiliatu baino gehiagoren erdia baino ez dira.
Ekitaldian zehar Mutualiak 378 000 asistentzia sanitario eman zituen, eta 350 milioi euro ordaindu prestazio ekonomikoetan. Horrez gain, artatutako pertsonen % 94,4k esan dute pozik edo oso pozik geratu direla jasotako asistentziarekin.
2018az geroztik, Mutualiak urtero kalkulatzen du balio sozialaren monetizazioa, eta adierazle horrek Mutualiak gizartearekin eta han sortzen duen eraginarekin duen konpromisoa islatzen du. 2025ean entitateak 663,4 milioi euroko balio sozial integratua sortu zuen, eta sortutako euro bakoitzeko 1,29 euro itzuli zizkion gizarteari.
2025ean 2021-2025 Plan Estrategikoa amaitu zen, eta plan horretan aurreikusitako ekintza eta mugarri gehienak egitea lortu zen, nahiz eta egoera oso konplexuei aurre egin behar izan zitzaien, esate baterako, pandemiari edo kontingentzia arruntek eragindako aldi baterako ezintasunaren aurrekaririk gabeko areagotzeari. Urtsa Errazti Mutualiako presidenteak 2026-2030 Plan Estrategiko berriaren ildo nagusiak aurkeztu ditu, zeinak proiektu handiak barne hartzen dituen, hala nola Donostian eta Bilbon ospitaleak eraikitzea.
Batzar nagusiaren unerik hunkigarriena Urtsa Erraztiren agurra izan da, presidentetza uzten baitu 25 urte eta gero; aldi hori izan da, zalantza izpirik gabe, entitatearen 126 urteko historiako garrantzitsuena. Zuzendaritza Batzordeak karguan ordeztuko dioen pertsona hautatuko du, eta izendapen hori Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak berretsi beharko du.
Batzar Nagusia Mutualiak Donostian duen Pakea klinikako ekitaldi-aretoan egin da, eta ingurumen-neurriak txertatu dira haren diseinuan eta antolakuntzan, Erronka Garbia metodologiari jarraituz; izan ere, prozedura horri esker ahalik eta gehien murrizten da ekitaldiek ingurumenean duten inpaktu negatiboa
Eguna: 2026ko uztailak 17 Lekua: Pakea Klinika- Arriola pasealekua 26, Ibaeta auzoa Donostia Ordua: 12:00etan lehenengo deialdia 12:30etan bigarren deialdia
GAI-ZERRENDA
Presidentearen agurra eta hasierako hitzaldia
Honako hauek aztertu eta, hala badagokio, onartzea: Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa, Gobernu Korporatiboari buruzko urteko txostena, aldi baterako finantza-inbertsioei buruzko txostena, balantzeak, emaitzen kontua, memoria, diru-fluxuen egoera-orria, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta aurrekontu-likidazioaren egoera-orria, guztiak ere 2025eko ekitaldiari dagozkionak, baita Gizarte Segurantzaren kudeaketa eta ondare historikoaren kudeaketa ere, Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiaren auditoretza-txostenen berri izan ondoren.
2027ko ekitaldirako aurrekontuen aurreproiektua aztertu eta, hala badagokio, onartzea, eta Zuzendaritza Batzordeari ahalmenak eskuordetzan ematea egin beharreko aldaketak egin ditzan, Gizarte Segurantzako Aurrekontuen Proiektuan sartzeko.
Prestazio Berezien Batzordearen kudeaketari buruzko txostena, 2025eko ekitaldikoa.
Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzea.
Batzar Orokorrak, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduari buruzko barne-araudiaren aldaketa berrestea, hain zuzen, bileretara modu telematikoan bertaratzearen ondoriozko konpentsazioak ordaintzeari buruzkoa.
Bilerako akta berresteko eta onartzeko bi kontu-hartzaile izendatzea.
Galde-eskeak
Presidentearen amaierako hitzaldia.
Batzar Orokorrera BERTARATZEKO ESKUBIDEA: Batzar Orokorraren eratze-unean indarrean den elkartze-agiria duten ENPRESA ELKARTU guztiek dute bertaratzeko eskubidea, baita ENTITATEKO LANGILEEN ORDEZKARIAK eta AUTONOMO ATXIKIEN ORDEZKARIAK ere. Halaber, Gizarte Segurantzako Ministerioak batzarrerako ordezkari bat izendatu dezake.
Enpresa elkartuen ORDEZKARITZA beste enpresa elkartu bati ESKUORDETUZ egiletsi ahal izango da, eta idatziz formalizatuko da alderdi hori BERTARATZE-TXARTELEAN EDO BOTO-ESKUORDETZAN. Enpresa elkartuaren ordezkariak edo ahalordedunak izenpetu beharko ditu agiriok, eta kasuan kasuko deialdia eta boto-eskubidea egikaritzeko jarraibideak zehaztu beharko dira.
Batzar Orokorrean BOZKATZEKO ESKUBIDEA: bertaratzen diren ENPRESA ELKARTUEK dute bozkatzeko eskubidea, baldin eta sozietate-betekizunak EGUNEAN BADITUZTE. Enpresa bakoitzak BOTO BAKARRA emateko eskubidea izango du, esleituta daukan kotizazio-kontuaren kode kopurua eta entitatean kudeaketa-esparruan babestutako langile kopurua edozein direla ere. ENTITATEAREN ZERBITZURA DIHARDUTEN LANGILEEN ORDEZKARIAK ere boto bakarra emateko eskubidea izango du. Mutualitateari atxikitako NORBERAREN KONTURAKO langileen ORDEZKARIAK boto bakarra emateko eskubidea izango du, baldin eta gizarte-kotizazioen ordainketak egunean baditu.
Bertaratzea berresteko eta botoa emateko eskubidea egiaztatzeko, «BERTARATZE-TXARTELA EDO BOTO-ESKUORDETZA» eredua bete eta izenpetu beharko da. Mutualiaren zentro guztietan dago eskura, baita www.mutualia.eus webgunean ere. Hala ere, bertaratzeko eta botoa emateko eskubideak Batzar Orokorra egiten den egunean bertan ere egiaztatu ahal izango dira. Horretarako, indarreko elkartze-agiria eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira, baita bertaratzen den pertsona fisikoaren ordezkaritza ere.
Batzar Orokorrerako dokumentazio eskuragarria: aldi baterako finantza-inbertsioen txostena, memoria, balantzeak eta emaitzen kontua, Gobernu Korporatiboari buruzko urteko txostena, aurrekontuen aurreproiektua, Zuzendaritza Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduari buruzko barne-araudia eta Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiak emandako auditoretza-txostenak. Mutualitatearen webgunean kontsultatu ahalko dira (www.mutualia.eus), Batzar Orokorra egin aurreko hamabost egunetan, txosten horiek Mutualiari jakinarazi bazaizkio, edo, edonola ere, jakinarazten direnetik aurrera.
Mutualiak lankidetza-hitzarmena sinatu du Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Bizkaiko egoitzarekin. Hitzarmenaren helburua da indarrak batzea minbiziarekin lotutako prebentzioan, pazienteentzako laguntzan eta bizi-ohitura osasungarrien zabalpenean.
Lourdes Gondra Egusquiza Mutualiako zuzendari-gerenteak eta María Milagrosa Gullón Álvarez AECCren Bizkaiko egoitzako presidenteak sinatu dute akordioa, eta askotariko lan-ildoak barne hartzen dituen baterako jardun-esparrua ezartzen du.
Lourdes Gondra Egusquiza Mutualiako zuzendari-gerenteak eta María Milagrosa Gullón Álvarez AECCren Bizkaiko egoitzako presidenteak sinatu dute akordioa, eta askotariko lan-ildoak barne hartzen dituen baterako jardun-esparrua ezartzen du.
Aurreikusitako ekimen nagusien artean, bi erakundeek minbiziaren prebentzioari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak bultzatuko dituzte, adituen tailerrak eta hitzaldiak antolatuko dituzte bai gaixorik daudenentzat bai haien familientzat, eta onkologiaren arloko prestakuntza-programak garatuko dituzte. Mutualiak, gainera, AECC elkartearen kanpainak eta ekintzak ezagutaraziko ditu bere kanalen bidez, eta Elkarteak ematen dituen zerbitzuen berri emango die langileei, enpresa elkartuei nahiz babestutako pertsonei.
Hitzarmenak barne hartzen du, orobat, Mutualiak bere komunitatea bultzatzea AECCren boluntario gisa parte hartzera, bai eta elkartekideei askotariko alderdiei buruzko doako prestakuntza emateko aukera ere (pazienteekiko komunikazioa, arretaren humanizazioa eta ikerketa onkologikoa, besteak beste).
Akordioaren bitartez, Mutualiak berretsi egiten du konpromisoa duela pertsonen osasun integralarekin eta gizartean benetako eragina duten aliantzak eraikitzearekin.
Mutualian erizaintzako profesional ugari dugu, eta laguntza asistentzial bat baino askoz gehiago egiten dute egunero; izan ere, gainera, konpromisoa, bokazioa eta zaintza erakusten dute.
Eta bereziki gaur, Erizaintzaren Nazioarteko Egunean, haien lana aitortu nahi dugu.
Zaintzarekiko konpromisoa
Erizaintza da giza eragin handieneko lanbideetako bat. Keinu bakoitzak, erabaki bakoitzak, lagun-egite bakoitzak aldatu egiten du pertsonen egunerokoa.
Baina lan asistentzialetik haratagoko zerbait nabarmendu behar badugu, haien konpromisoa da. Konpromisoak lotura du erakundearekin eta, jakina, zaintzeko jomugarekin.
Ebidentziak zer esaten digun
Deustuko Unibertsitateak egin berri duen azterlanak, Elsevier-en 2026ko martxoan argitaratutakoak, EAEko Erizaintzako profesionalen erakunde-konpromisoa aztertzen du.
Lourdes Gondrak, Mutualiako gerente kudeatzaileak, Kontziliazioaren eta Erantzunkidetasunaren aldeko Tokiko Hitzarmena sinatu du, Bilboko Udalak gizarte berdinago, jasangarriago eta inklusiboago baterantz aurrera egiteko bultzatutako ekimena.
Helburua da lan-bizitzaren, bizitza pertsonalaren eta familia-bizitzaren arteko oreka sustatzea, baita zainketen banaketa bidezkoagoa ere, Mutualiaren Berdintasun Planetan jasotzen den berdintasunaren eta kontziliazioaren arloan egiten ari garen lanarekin bat etorriz.
Borondatezko atxikimendu horrekin, Mutualiak bere gain hartzen ditu itunean ezarritako printzipio, helburu eta konpromisoak:
Bizi-beharretara egokitutako inguruneak, zerbitzuak eta prozesuak bultzatzea.
Pertsonak babesteko neurriak ezartzea.
Zaintza-lanetan gizonen inplikazioa bultzatzea.
Balio- eta kultura-aldaketa sustatzea, zaintza gizarte-lehentasuntzat duten ekintza berritzaileen bidez.
Bilboko Udalak, bere aldetik, konpromiso hauek hartzen ditu:
Toki Itunaren esparruan jarduerak bultzatu eta koordinatzea.
Kontziliazioko eta erantzukidetasuneko jardunbide egokien aitorpen publikoa sustatzea.
Ituna funtsezko urratsa da lan-ingurune malguagoak eta arduratsuagoak sustatzeko, eta erakundeak, enpresak eta gizarte-eragileak inplikatzen ditu pertsonak erdigunean jartzen dituen baterako konpromisoan. Hala, Mutualiak zeregin aktiboa du kontziliazioaren kudeaketan, eta zuzeneko eragina du gure erakundean eta gizartean.
Mutuak Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzeko ekitaldia egin du Bilbon, eta 0Bidean aitorpenak eta prebentzioko argazki-lehiaketaren XXIII. edizioko sariak banatu ditu.
Bilbon, 2026ko apirilaren 24an. Mutualiak apirilaren 28an izaten den Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzeko ekitaldia egin du gaur. Topaketa horretan, mutuak berriro adierazi du konpromiso irmoa duela laneko arriskuen prebentzioarekin eta lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak sustatzearekin.
Lourdes Gondra Mutualiako zuzendari kudeatzaileak eman dio hasiera ekitaldiari, eta ongietorria egin die bertaratuei. Hitzaldian nabarmendu duenez, «aurtengo jardunaldia gure lan-zentroetan lan-ingurune psikosozial osasungarria bermatzean ardaztu dugu», azpimarratu nahi baita mutuek langileen zaintzan eta enpresentzako laguntzan betetzen duten funtsezko zeregina.
Gero, «Organización psicosocial saludable: del liderazgo al cuidado» hitzaldia eskaini du Patxi Rocha prestakuntza eta coachingeko adituak. Rochak nabarmendu du zuzendariek eta erdi mailako arduradunek garrantzi berezia dutela lan-ingurune osasungarrien sustapenean, eta azpimarratu du lidergo kontziente eta taldeen zaintzara bideratua funtsezko palanka dela arrisku psikosozialak prebenitzeko eta antolakunde jasangarriagoak eraikitzeko.
Prebentzioko argazki-sarien XXIII. edizioa
Ekitaldian, halaber, Mutualiak antolatzen duen Prebentziozko Begiradak argazki-lehiaketaren sariak banatu dira. Aurtengoa hogeita hirugarren edizioa izan da. Epaimahai espezializatu batek argazki hauek hautatu ditu: Equilibrio de fuerza, Celia Monge Estebanek aurkeztutakoa, etaEl legado que protege el mañana, Jon Basaguren Martínezek aurkeztutakoa. Bi irudi horiek nagusitu dira prebentzioaren kulturaren balioak ikuspegi artistikotik transmititzeko gaitasuna dela eta.
Equilibrio de fuerza
El legado que protege el mañana
0Bidean aitorpenak AERNNOVA, BYCAM eta GESTAMP enpresei
Ekitaldia amaitzeko, 0Bidean aitorpenak banatu dira. Mutualiak aitorpen horiek urtero ematen dizkie lan-istripuak murrizteko egiten duten lanagatik nabarmentzen diren enpresei. Aurtengo edizioan, AERNNOVA AEROSPACE SAk, BYCAM SERVICIOS EDIFICIOS E INFRAESTRUCTURAS SAk etaGESTAMP SERVICIOS SAk jaso dituzte sariak, plantillen segurtasunarekin eta prebentzio-politiken etengabeko hobekuntzarekin konpromiso eredugarria izan dute-eta hiru konpainiek.
AERNNOVA AEROSPACE SA
BYCAM SERVICIOS EDIFICIOS E INFRAESTRUCTURAS SA
GESTAMP SERVICIOS SA
Ekitaldi horrekin, Mutualiak laneko arriskuen prebentzioarekin duen konpromisoa berretsi du aurten ere, langileen osasuna babestea enpresek eta, oro har, gizarteak egin dezaketen inbertsiorik onena dela sinetsita.
Apirilaren 28an Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Eguna izango da, eta Mutualiak, aurreko urteetan bezala, ekitaldi bat egingo du datorren ostiralean, apirilaren 24an, Bilboko Yimby Ercilla aretoan.
EKITALDIAREN PROGRAMA
12:00 Ekitaldiaren hasiera eta hitzaldiaren aurkezpena
Patxi Rochak parte hartuko du. Patxi psikologoa eta ongizate emozionalean eta coaching exekutiboan eta banakoen zein taldeen coachingean aditua da eta “Antolaketa psikosozial osasungarria: lidergotik zaintzara” hitzaldia eskainiko du. Helburua da prebentzioko eta giza baliabideetako profesionalei tresna zehatzak ematea, antolaketetan lidergo osasungarria eta ongizate psikosozialaren zaintza ezartzeko. Akidura prebenitzeko, harremanen kalitatea hobetzeko eta lan-ingurune osasungarri eta jasangarriagoak aldezteko ikuspegiak eta jarraibide praktikoak azalduko dira.
Ondoren, XXIII. Prebentziozko Begiradak Lehiaketako argazkientzako sariak banatuko dira. Eta amaitzeko, 0Bidean Aintzatespenak emango zaizkie XV. edizio honetan hautatutako enpresei, azken urteetan laneko istripu-tasa murrizten izandako bilakaera ona saritzeko.