Snowboarda

ekfb

Moda-modako kirola

Bete-betean gaude neguan sartuta, eta snowboarda da, hain zuzen, kirolaren euskal zaleek sasoi honetan gehien egiten duten jarduera nagusietako bat. Neguko Kirolen Euskal Federazioak hainbat lehiaketa antolatzen ditu hilabete hauetan kirol hau osatzen duten espezialitateetan. Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunaren sail honetan kirol bakoitzaren abantailen berri emateko ohitura dugu, eta denboraldia hasia dela egingo dugu oraingo honetan, askok eta askok dagoeneko beraien oholak hartu baitituzte, eta ikaragarri gozatzen ari baitira. Beste kirol batzuetan gertatzen den bezala, snowboarda egitean asko handitzen da gure erresistentzia fisikoa. Izan ere, egiten diren mugimendu eta jauzietan ahalegin handia egin behar da. Pazientzia eduki behar da, hasieran emaitzak ez baitira berehalakoak izaten, baina erresistentzia poliki-poliki handitu egiten dela ikusiko dugu. Logikoa da snowboarda ikasteko hasierako fase horretan behin baino gehiagotan erortzea lurrera. Edonola ere, modalitate honetan izaten den bilakaeran, oreka ez ezik, bizitasuna ere hobetzen da. Ohola da tresna, eta hura menderatzeko jardun egin behar da, eta trebetasuna eduki. Snowboarda, beraz, erronka bat da, eta ikaskuntza faseei aurre hartu eta haiek gainditu ahala, autoestimua ere hobetu egiten da. Beste hainbat kontzeptu daude kirol honi lotuta, hala nola hobetzeko nahia eta konfiantza, gure esparru pertsonalari hain lotuak. Snowboardari esker, gainera, egiten diren mugimendu ugarien bitartez, bizkorrago ponpatzen du bihotzak, eta handitu egiten dira erresistentzia kardiobaskularra nahiz arnasketarako erresistentzia. Kirol honi esker, gure gorputzak 250 eta 630 kaloria bitartean erratzen ditu, lurraren zailtasunaren eta hankak oholari finkapenen bitartez ondo eutsita egiten diren mugimenduen arabera. Snowboarda, halaber, kirolari askoren bizitzaren parte izan liteke; izan ere, estresaren kontrako antidoto ezin hobea da. Horrez gainera, asko laguntzen dio koordinazioari, eta sentipen berri ugari bizitzeko aukera ematen du. Gaur egun, kirol honetan hasteko modu bat elurretako mendizaletasuna da, ezin hobea alor horretan barneratzeko. Kirol honen hastapenetan, oinarrizko labaintzeak egiten dira, iristen errazak diren guneetan. Snowboardak hainbat modalitate ditu, hala nola: freestylea, elurraren gainean eta airean egindako jauzietan oinarritua, eta, besteak beste, halfpipe, slopestyle, big-air aldaerak dituena; Freeridea oso leku zailetan edo pistetatik kanpoko jaitsieretan oinarritutako modalitatea da; lasterketak edo boardercross delakoa mendietan behera ahalik eta lasterren jaistean oinarritzen da; muturreko snowboardari dagokionez, modalitaterik muturrekoena denez, besteak beste, goi-mendien ezagutza sakona behar da; eta slaloma, jaitsiera banderatxoak saihestuz egiten dena, sigi-sagan. Beste edozein jarduera egitean gertatzen den bezala, snowboarda egitean, gorputzak endorfinak kanporatzen ditu, eta horrek asko laguntzen du minaren pertzepzioa txikitzen, eta askoz hobeto sentitzen dugu geure burua. Gainera, ingurune zoragarrian egiten da, naturan bertan. Eski estazioetan oso boladan dagoen kirola da. Lucas Eguibar da, snowboardaren alorrean, maila handieneko euskal kirolaria. Donostiarrak Munduko Kopa irabazi zuen 2015ean, txapeldunorde izan zen 2017ko munduko txapelketan, eta azken bi Olinpiar Jokoetan parte hartu du.

Gabon osasuntsuak ospatzeko aholkuak

ELIKADURA

Menu orekatua diseinatu: planifika itzazu otorduak menua orekatua eta askotarikoa izan dadin: sar itzazu frutak, barazkiak eta fruitu lehorrak, lagundu egingo baitizute digestio arinagoa izaten eta zure organismoaren defentsak ugarituko baitituzte. Azkenburuko gisa edo plater nagusiaren garnizio gisa jar ditzakezu.

Kontuz alkoholarekin: saia zaitez neurriz edaten, eta otorduetan; izan ere, kaloria hutsak besterik ez ditu ematen, eta digestio- eta nerbio-sistema kaltetu ditzake, epe laburrean. Gogora ezazu, orobat, asko edateak inork nahi ez duen hurrengo eguneko ajea eragiten duela…

Hidratatu zaitez: egun hauetan, edari alkoholdunez eta freskagarriez mukuru egoten dira gure mahaiak; baina ez ezazu ura ahaztu! Heste-igarotzea errazteaz gainera, janarekiko antsietatea murriztuko dizu. Saia zaitez 6-8 edalontzi ur edaten egunean. Nahi izanez gero, zukuak, infusioak edo zopa naturalak ere edan ditzakezu, horiekin ere hidratatuta egongo zara-eta.

Saihestu azukre gehiegi hartzea: gozoki batek guztioi egiten digu on, baina izan dadila bat eta bakarra! Ez ezazu tradiziozko gabonetako azkenburuko gehiegi jan. Turroiaz eta mazapanez gain, sasoiko frutak ere jan ditzakezu; laranjak, esate baterako: C bitamina emango dizute, eta asetze-efektua sorrarazi.

 

ARIKETA FISIKOA

Eguneroko ariketa fisikoko errutina aldatu egiten da ospakizun-egun hauetan; hala ere, oraindik ere bai baitituzu sedentarismoa alde batera uzteko tresnak. Adi: ez al dituzu opari guztiak erosi? Jantzi itzazu zapatilarik erosoenak; ibil zaitez hirian erritmo bizian, eta eskailerak igo eta jaisten badituzu, hobe. Ariketa aerobiko aparta da: kaloriak erre eta tentsioa zein kolesterol txarra jaitsarazteaz gainera, hesteak erregulatzen laguntzen du.

Eta animatuenentzat: zer deritzozue izotzetan irristatzeari edo urtarrilaren 1ean mendira joateari?

 

ONGIZATE PERTSONALA

Nutrizioari eta ariketa fisikoari jaramon egiteaz gainera, ezin dugu alde batera utzi gure ongizate pertsonala. Egun hauek emozio bizien eta antolakuntzaren ondoriozko estresaren iturri izan daitezke. Gure ongizate emozionala orekatuta izateko, zer hobeto ekitaldi bakoitza aurrez planifikatzea baino? Hurbileko pertsonez inguratu, hitz egin, barre egin, eta are eurekin ibilaldia egitearen parekorik ez dago. Horrek guztiak oxigenatzen eta tentsio arteriala jaisten lagunduko digu. Halaber, garrantzitsua da atseden-ohitura onei eustea. Jaiegun hauetan, egun batzuetan ordutegiak aldatu, eta loaren ordua atzeratu egiten da. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) gomendatzen du gutxienez egunean 6 orduz lo egitea, nahiz eta onena 8 orduz egitea den. Saia zaitez hori betetzen, eta lo hartzea kostatzen bazaizu, gogoan izan ariketak egin ditzakezula, bai eta meditatu, arnasketa-teknikak landu edo bainu erlaxagarri bat hartu ere.

 

 

Mutualia Gipuzkoak Bikain ziurtagiria lortu du

Mutualia Gipuzkoak zilarrezko Bikain ziurtagiria eskuratu du. Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskararen Kalitate Ziurtagiriak esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du. Txomin Solabarrietak jaso zuen ziurtagiria Mutualiaren izenean, atzo Vitoria-Gasteizeko Europako Jauregian ospatu zen ekitaldiaren baitan.

 

 

 

 

 

GABONETAKO ORDUTEGIAK 2018-2019

Gabonetan, Mutualiaren laguntza zentroen ordutegia aldatuko da.

Ordutegia (2018/12/24tik 2019/01/04 arte): 08:00-15:00 EAE eta Madrileko zentroetan, hauek izan ezik:

– Iurreta: 08:00-15:00 Abenduaren 24an eta 31ean, bestela 17:00 arte

-Azkoitia: ITXITA 2018/12/2018tik 2019/01/04 arte

Gure asistentzia sarearen ordutegia zein den jakiteko segi ondorengo lotura.

Informazio gehiago behar badozu, jarri harremanetan gurekin galdeiguzu formularioaren bitartez edo kudeaketa sailaren telefonoan:

– ARABA: 945 00 90 90

– BIZKAIA: 94 425 25 00

– GIPUZKOA: 943 42 65 00

Oharra: Ercilla eta Pakeako klinikak 24 orduko zerbitzuarekin jarraituko dute.

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria Bezeroetan jaso du Mutualiak

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria Bezeroetan eskuratu zuen atzo Mutualiak. Eder Etxeverria, Mutualiaren Pakea Klinikako medikuak jaso zuen saria Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren eskuetatik, Euskalduna Jauregiak hartu zuen ekitaldian.

Euskalitek banatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria kudeaketa-eremuan eman daitekeen Euskadiko sari garrantzitsuena da, eta bost elementuk osatzen dute: estrategia, berrikuntza, bezeroak, pertsonak eta gizartea. Aipatutakoen artean, aurten Bezero saria jaso du Mutualiak, eta 2016an Pertsonei dagokiena eskuratu zuen.

Halaber, Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria Pertsonetan  jaso zuten atzoko ekitaldian Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratua-Osakidetzak eta Gorabidek.