Eusko Jaurlaritzak 78/2016 DEKRETUA argitaratu du, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa.

DEKRETUAren garapenak honako eginbehar hauek ezartzen ditu: segurtasun-plan bat abiaraztea, jakinarazpen-sistemak ezartzea, pazientearen segurtasun-batzorde bat sortzea eta segurtasuneko erreferentearen figura ezartzea. Mutualian guztiz bat egiten dugu Osasun sailaren proposamenarekin.

Testuinguru honetan, Mutualiak aurrea hartu zion oraingo proposamen honi 2008an, bere lehen Pazienteen Segurtasun Plana abiaraziz, 2009an Arriskuak Kudeatzeko Unitatea eta Infekzioen Batzordea eratuz, eta urte horretan bertan AHQRren metodologiaren bitartez Pazienteen Segurtasun Kulturari buruzko lehen inkesta eginez eta kirurgia-checklista ezartzen lehenetariko erakundeetako bat izanik.

2010ean, Mutualia Osasunaren Mundu Erakundearen Kirurgia Segururako Estrategiari atxiki zitzaion, eta Farmazia eta Terapia Batzordea eratu zuen. 2011n, gure zentroetan ospitaleratutako pazienteak Zalantzarik gabe Identifikatzeko Sistema sustatu genuen, eta 2012an Pazienteen Segurtasunerako Arriskuen Lehen Mapa osatu genuen, Erorikoen Prebentziorako Gida ezarriz.

2013 oso urte positiboa izan zen segurtasun klinikoari dagokionez Mutualian. Urte hartan, Gorabeheren Berri Emateko Sistema jarri genuen abian, eta Pazienteen Segurtasunerako Arriskuen Kudeaketa Politika onartu zen. Horren ondorioz, UNE 179003:2013 ziurtapena lortu genuen segurtasun klinikoaren arloan.

2014an eta 2015ean, Presio Ultzeren Baloraziorako eta Tratamendurako Gida Klinikoa eta Arrisku Handiko Sendagaien Kudeaketarako Gida Klinikoa prestatu genituen, Arriskuen Maparen bigarren berrikuspena egin genuen eta Zerbitzuagatiko Arriskuen Tratamendurako Planak eguneratu genituen.

Azkenik, aurten, gure kliniketako osasun-laguntzari lotutako Infekzioen Zaintza, Prebentzio eta Kontrolerako Politika onartu dugu, eta ospitaleetako osasun-laguntzari lotutako infekzioen zaintza, prebentzio eta kontrolaren arloko UNE 179006:2013 ziurtapena lortzeko dagokion ikuskaritza pasatu dugu; une honetan, erakunde ziurtatzailearen ebazpenaren zain gaude.

Mutualian berretsi egin nahi dugu pazienteen segurtasunean erreferentziazko erakundea izateko gure konpromiso estrategikoa, baita Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetza-Osasun Zerbitzu Publikoarekin lankidetza estua mantentzeko gure gizarte-erantzukizuna ere. Horretarako, abangoardiako osasun-laguntza eskaintzen diegu gure bazkide diren enpresei, gure babespeko langileei eta atxikitako langile autonomoei, osasun-langileen talde hurbileko, garden eta eraginkor baten laguntzaz, osasun-laguntza eskaintzeko orduan segurtasun klinikoaren ahalik eta mailarik altuena sustatuz eta bermatuz.

Gogobetetze-inkesta

Gure enpresa kidetuen eta aholkularitza kolaboratzaileen satisfazio-maila zein den jakin nahian, Mutualiak 1.200 elkarrizketa baino gehiago egin ditu maiatzetik ekainera bitartean.

Satisfazio maila globalaren bilakaera

ENPRESA KIDETUAK
AHOLKULARITZA KOLABORATZAILEAK

Azken gogoeta gisa, honako ondorioak eta hobetu daitezkeen atalak nabarmendu ditugu:

 
ENPRESAS MUTUALISTAK AHOLKULARITZA KOLABORATZAILEAK
  • Balorazio Orokor nabarmen positiboa (% 87 nahiko edo oso pozik).
  • Zerbitzuaren kalitatea eta jasotako tratua nabarmentzen dira.
  • Hobetu daitezkeen atalak: 
    • Kudeaketak egiteko informazioaren eskuragarritasuna.
    • ­Erraztutako dokumentazioaren eta informazioaren argitasuna.
    • Enpresen beharrak ulertzea
  • Aholkularitzen % 92 oso pozik edo nahiko pozik daude Mutualiarekin.
  • Zerbitzuaren kalitatea eta jasotako tratua nabarmentzen dira.
  • Mutualiaren zerbitzua hobea dela ikusten dutenak % 39tik % 45era igo dira.

 

Azkenik, eskerrak ematen dizkiegu galdetegiak hain modu adeitsuan erantzun dituzten pertsonei gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetuko duen informazio baliotsua eskaini digutelako. Mutualiak eskerrik beroenak eman nahi dizkie horiei guztiei. Ekarpenen bat egin nahi izanez gero, bidali gure orri honetara: iradokizunak.

Mutualia. Informazioa juridikoa. 2016ko ekainaren 20tik 25era

Interes orokorreko xedapenak, 2016ko ekainaren 20tik 25era bitarteko aldizkari eta buletinetan argitaratutakoak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBAO).
I.- HITZARMEN KOLEKTIBO SEKTORIALAK:
2016-06-22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala

  • Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, 2016ko ekainaren 13koa. Horren bidez, basogintzako jardueretarako estatuko esparru-hitzarmena erregistratu eta argitaratzen da.- 6064. xedapena – 24 orrialde.

 

II.- ARAUZKO XEDAPENAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-22

OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUNERAKO MINISTERIOA

·        Prozedura administratiboak. Kudeaketa informatizatua.- Idazkariordetzaren ebazpena, 2016ko ekainaren 16koa. Horren bidez, behar besteko prozedura ezartzen da, 081. kodea daukan tasa sistema telematikoaren bidez likidatzeko eta ordaintzeko: “Ingurumen-erabilerako pestiziden arloko, elikagaigintzako eta, oro har, beste biozida batzuen esparruko jarduerak eta zerbitzugintza, 98/8/EE Zuzentaraua kontuan hartuta”.- 6039. xedapena – 4 orrialde.

2016-06-23

ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

·        Gizarte Segurantza.- ESS/1003/2016 Agindua, ekainaren 22koa. Horren bidez, 2015eko ekitaldiko pizgarrietarako eskabideak aurkezteko eta haiei buruzko proposamen-txostenak bidaltzeko epeak luzatzen dira, martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretuaren babespean. Dekretu horren bitartez, gainera, laneko ezbeharren kopuruaren murrizketa eta prebentzioa sustatu dituzten enpresei kontingentzia profesionalengatiko kotizazioak gutxitzeko sistemaren ezarpena arautzen da.- 6083. xedapena – 2 orrialde.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

·        Larrialdiak.- Larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzen duen apirilaren 21eko 5/2016 Legea.- 6084. xedapena – 25 orrialde.

·        Antolamendua.- Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoaren Antolamenduari buruzko ekainaren 2ko 7/2016 Legea.- 6086. xedapena – 9 orrialde.

·        Fundazioak.- Euskadiko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea.- 6088. xedapena – 38 orrialde.

2016-06-25

PRESIDENTETZAKO MINISTERIOA

  • Eraikuntzako materialak.- Zementuak Jasotzeko Instrukzioa (RC-16) onartzen duen ekainaren 10eko 256/2016 Errege Dekretua.- 6167. xedapena – 70 orrialde.

 

EHAA (Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-21

OSASUN SAILA

  • Osasuneko sailburuaren AGINDUA, 2016ko ekainaren 2koa. Horren bidez,  botiketan eta farmazietako biltegietan gutxienez zenbat sendagai eta osasun-produktu egon behar diren zehazten duen abenduaren 28ko 270/2004 Dekretuko eranskina aldatzen da.- 2671. xedapena – 5 orrialde.

 

ALHAO (Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala): 
BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
2016-06-20

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 108/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 14koa. Horren bidez, Aurrekontuei buruzko Foru Arau Orokorreko Testu Bateratua garatzen duen Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuei buruzko Araudi Orokorra onartzen da.- 10. or.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko hiri eta landa ondasun higiezinen balioei buruzko txostenak.- 11. or. eta hurrengoak.

2016-06-24

  • Gizarte Ekintza Saila.- Bizkaiko Foru Aldundiaren 113/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 21ekoa. Horren bidez, mendeko adinekoek eguneko zentroetan sartzeko daukaten aukera eta horretarako banakako diru-laguntzak arautzen dira.- 4. or. eta hurrengoak.

 

GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
2016-06-20

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

  • 311/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa. Horren bidez, 2015ean hasitako zergaldietarako 200, 220, 20G eta 22G modeloak onartzen dira, baita aurkezteko eta ordaintzeko modua, lekua eta epea ere.- 4346. xedapena – 120 orrialde.

 

EBAO (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala): 

 

 

 

Kepa Bilbao Zubiaur
Tel.: 94 425 25 15   Faxa: 94 423.22.95
e-posta: informacion.juridica@mutualia.es
• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •
MUTUALIA, GIZARTE SEGURANTZAREKIN LAN EGITEN DUEN 2. MUTUA
HENAO 26 – 48009 BILBO

MUTUALIAren ALBISTEAK, BERDINTASUN, ANIZTASUN ETA KONTZILIAZIO arloetan

MUTUALIAk hainbat jardunalditan parte hartu du, berdintasunaren, aniztasunaren eta kontziliazioaren inguruko bere ikuspuntua eta praktika egokiak azaltzeko.

  • Maiatzak 26, «BERDINTASUN EZA EZ DA BEREZ SORTZEN, egin egiten dugu»

EMAKUNDEk antolatua; 2016ko urri eta abendu bitartean egingo den «Berdintasunaren gunea» prestatzeko. MUTUALIAk hitzaldi bat antolatuz parte hartuko du gune horretan.

 

  • Maiatzak 27. «Emakumeak eta bizi-kalitatea»

Emakundek John Jauregian antolatua; bertan, osasun azterketetako desberdintasunak aztertu ziren, emakumeen berezitasunak kontuan edukiz (orain arte ez bezala).

 

  • Maiatzak 31. EFR FOROA «Desgaitasuna eta kontziliazioa»

Madrilen, ILUNION-ONCEk antolatua

 

  • Ekainak 6. DEBATE FOROA «EMAKUME ZUZENDARIEN SUSTAPENA: LORTUTAKO AURRERAPENAK ETA ERRONKAK»

Susana Camarerok, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren estatu-idazkariak, eta Sara Biegerrek, ISOTES plataformaren presidenteak, emakume zuzendarien talentuaren garapenean eta aniztasunaren kudeaketan lan egiten dugun enpresa eta erakundeei deitu ziguten, esperientziak elkarbanatzeko asmoz.

 

  • Ekainak 17. EMAKUMEA&BERDINTASUNA eta EKINTZAILETZA

COMMUNITY of INSURANCEk antolatua, Bilboko Udalaren babesaz eta DEUSTO BUSINESS SCHOOL eta MET COMMUNITYren laguntzaz. Emakumeen ekintzailetzan gertatzen den bereizketa aztertu zen, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean.

 

  • Ekainak 22. HITZALDIA «SOLDATA-ARRAILAREN aurka, tresna berritzaileekin»

CCOOk antolatua; parte hartzen dutenen artean, erakundeez gain (Enpresako eta Negoziazio Kolektiboko Berdintasunerako Idazkaritza eta Zuzendaritza Nagusia, besteak beste), berdintasun-politikak ezartzen ibilbide luzea egina duten erakundeak ere badaude, bai eta sindikatuko ordezkariak ere.

MUTUALIAk mahaietako batean parte hartuko du Berdintasunerako Zuzendariorde Nagusiarekin eta Sabadell Bankuarekin batera, SOLDATA-ARRAILAREN AURKAKO EKINTZAK ENPRESAN aurkezteko.

MUTUALIA, Getxoko Fadura Lanbide Heziketako Ikastetxearen Berdintasun Planaren aurkezpenean.

Ekainaren 8an, Getxoko FADURA Lanbide Heziketako Ikastetxeko zuzendaritzak gonbidatuta, Cristina Mendiak, MUTUALIAko Berdintasunerako Zuzendari eta efr Managerrak, Getxoko Fadura Lanbide Heziketako Ikastetxearen Berdintasun Planaren aurkezpenean parte hartu zuen.

EMAKUNDEren zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta Getxoko Udaleko Keltse Eigurenek ere parte hartu zuten.

MUTUALIAko Cristina Mendiak enpresetako berdintasun planen aplikazioa eta Mutualiak berdintasunean, aniztasunean eta kontziliazioaren kudeaketan izan duen ibilbidea aurkeztu zituen.

MUTUALIA, efr enbaxadore

Ekainaren 2an, Madrilen, efr (Familiarekiko Arduratsu den Enpresa) markaren Enbaxadoreen Izendapen ekitaldia egin zen.

Más familia Fundazioak, bere hamargarren urteurrenaren harira, esker ona agertu nahi izan die kontziliazio-kudeaketa eredua beren enpresetan txertatzeko eta beste enpresa eta instituzio batzuetara zabaltzeko lan egin duten pertsonei. Ereduari, aldez aurretik, efr arauaren ziurtagiria emana zioten (eredu desberdinak, ziurtagiria ematen zaien enpresen tamainaren arabera).

Gaur egun, 500 enpresa inguruk dute ziurtagiria (495ek, zehazki); horien artean, Estatuko hiru pertsona eta Kolonbiako bi nabarmendu nahi izan dira, eta horietako bat CRISTINA MENDIA da, MUTUALIAko efr managerra.

Beste bi enpresak REALE eta MUTUA MADRILEÑA dira; ibilbide luzea dute efr enpresa gisa, eta gaur egun, A+ kategoriaren ziurtagiria dute.

Ekitaldiaren protokoloan, Rafael Fuentesek, Más Familia Fundazioaren Zuzendari Nagusiak, ongietorria eman zuen, eta Roberto Martinezek, Fundazioaren Zuzendariak, Fundazioaren historia labur bat aurkeztu zuen. Ondoren, bere lan-bizitza amaituta Fundazioan laguntzen duen boluntario batek hartu zuen hitza.
Gizartean lana eta familiaz arduratzea bateragarri egiteko beste eredu bat ezartzearen alde egiten dituen kudeaketak azaldu zituen.

Cristina Mendiak, MUTUALIAkoak, enpresen izenean hitz egin zuen, eta ekitaldiari amaiera emateko, Más Familiako taldeak ideia garrantzitsu bat adierazi zuen: «Gizartea eraldatzen ari gara. Ez zalantzarik izan hala dela

«Estresa saihesteko eta gatazkak konpontzeko, gaitasun profesionalak entrenatzea» mintegi teknikoa

Ekainean zehar Mutualiak antolatutako «Estresa saihesteko eta gatazkak konpontzeko, gaitasun profesionalak entrenatzea» mintegi teknikoa egin da Bilbon, Gurutze Gorriko zentroko ikasgeletan.

Mintegia oso arrakastatsua izan da, ehun parte-hartzailetik gora izan baititu aurreikuspen guztiak gaindituz. Parte-hartzaileak Mutualiako bazkide diren enpresetako prebentzio eta giza harremanetako profesionalak izan dira hein handi batean, horietako asko erdi mailako agintariak.

Lehen hitzaldia Izaskun Angulo psikologo, hezitzaile eta coach ziurtatuak eman zuen. Angulo Adimen Emozionalean, Programazio Neurolinguistikoan (PNL) eta Mindfulness meditazioan aditua da. Lehenik, emozioak kontrolatzeko hainbat teknika garatu zituen Angulok; teknika horien bidez, estres-sentsazioa eta emozioen kontzientzia-falta txikitzen nola ikasi landu zuten parte-hartzaileek. Gainera, denbora kudeatzeari begirako teknikak eta gure artean komunikatzeak duen garrantzia ere sakon landu zen, gure trebetasun sozialak sustatuz.

Mintegiko bigarren zatian, Maria Eugenia Ramos Zuzenbidean lizentziatu, gatazken kudeaketan aditu eta Gizagune Fundazioko koordinatzailearen hitzaldia izan zuten parte-hartzaileek. Hain zuzen ere, enpresetan gatazken kudeaketa nola jorratu aztertu zuen Ramosek.  Gatazkek eragin handia dute enpresetan, bai maila ekonomikoan bai langileen ongizatean eta osasunean. Hori dela eta, beharrezkoa da haien berri izatea eta haiek kudeatzeko tresnak izatea; horrela, eragin negatiboak saihestuko ditugu. Imq Prevención eta Gizagune Fundazioak sortutako tresna baten berri ere eman zuen Ramosek, ICMA metodoa. Metodo horrek gatazka-egoerak sor ditzaketen enpresaren osagaiak neurtzen ditu, eta ageriko gatazka handien kasuan diagnostiko eraginkor bat ere egiten du.

Bai hitzaldi batean bai bestean nabarmendu zenez, talde heterogeneoetan lan egiteko beharraren eta egunero bizi ditugun egoeren aniztasunaren ondorioz, gaur egun gero eta beharrezkoagoa da profesionalek gatazka-egoerei modu egokian erantzuteko ezagutza eta espezializazioa izatea. Izan ere, horrek eguneroko gatazka-egoerei modu modu eraikitzaile eta positiboan aurre egitea ahalbidetzen du.

2016, Mutualiako arreta-zentroen udako ordutegia

Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan, , hain zuzen ere.Irailean ohiko ordutegia egongo da indarrean.

2016, Mutualiako arreta-zentroen udako ordutegia
Gipuzkoa Azkoitia Itxita abuztuaren 1etik 21era arte (biak barne)
Beasain Udako ordutegia.

Uztaila: Astelehenetik Ostiralera 8:00etatik 19:00etara

Astelehenetik Ostiralera 8:00etatik 15:00etara Abuztuaren 1etik Irailaren 2ak arte (biak barne)

 

Bergara
Eibar
Irun
Araba Laudio
Bizkaia Basauri
Erandio
Gernika
Iurreta
Santurtzi
Zamudio
Gogorarazten dizuegu Mutualiak zuen eskura jartzen dituela gure erietxeen zerbitzu mediko iraunkorrak. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin  edo kudeaketa sailaren 902 540 250 telefonora deitua.

Uda honetan, ez ezazu segurtasuna etxean ahaztu

Zortzi aholku eta bideo bat udako oporretan segurtasunez gidatzeko.

Udako oporrak ate joka ditugu eta asko gara autoa garraiobide gisa hautatuko dugunok.  Udan zehar, gainera, joan-etorri ugari ematen dira errepideetan, eta, horrenbestez, gure ibilgailuaren segurtasuna arreta bereziz zaintzea behar-beharrezkoa da. Errepasa itzazu hurrengo aholkuak eta kontuan har itzazu errepidez edozein joan-etorri egin aurretik. Gogoratu oporrak etxetik irteten zaren unean bertan hasten direla. Ezerk ez diezazula bideaz gozatzea galarazi!

  1. Lehenik eta behin, autoa aztertu. Autoaren azterketa sakona egitea joan-etorri luzeren bat egin behar baduzu da bereziki garrantzitsua. Azterketan kontuan izan beharreko puntuetako batzuk honakoak dira:

a)      Pneumatikoak dira errepidera itsasteko gure puntu bakarra: Sakonerako legezko muga 1,6 milimetrokoa bada ere, gutxienez 3 milimetrokoa gomendatzen dugu, pneumatikoek behar bezala erantzun dezaten. Egoera onean ez dauden edo presio desegokia duten pneumatikoek frenatze distantzia areagotu eta ibilgailuaren egonkortasuna murrizten dute, gidatzearen arriskua nabarmen areagotuz.

b)       Olioa funtsezkoa da motorraren funtzionamendurako: Olioa maila egokietan ez badago edo egoera onean ez badago, motorrak ez du behar bezala funtzionatuko. Olioa maila egokietan izatea edo olio behar denean aldatzea funtsezkoa da motorrak luzaro iraun dezan. Horrela egin ezean, nahi ez dugun ustekabekoren bat izan dezakegu.

c)       Ez ibili freno gabe… beharko dituzu eta: Frenatzerakoan autoan behar bezala erantzuten ez duela edo diskoek zarata desatsegina egiten dutela konturatu al zara? Hori freno diskoak eta pastillak erabilpenarekin gutxika-gutxika hondatzen joaten direlako gertatzen da. Arazoa eraginkortasun galera horretaz konturatzen ez garenean ematen da; izan ere, egun batean frenoak beharko ditugu eta ez dute behar bezala erantzungo. Gogoratu, era berean, denboraz frenatzeko ezinbestekoa dela freno-likidoa maila egokian izatea.

d)      Argiak garrantzitsuak dira, ikus zaitzatela: Zure ibilgailuko argiek behar bezala argitzen ez badute, ez zaituzte ikusiko, eta, berriz, argiak ondo doitu gabe badaude, gainontzeko gidariak itsutu ditzakezu. Horregatik, tailerrean argi-doigailu batekin zure autoko argiak behar bezala dauden egiaztatzea gomendagarria da. Era berean, egiazta ezazu ez duzula funtzionatzen ez duen argirik.

e)      Beira-garbigailuak ura, hautsa, intsektuak… kendu behar ditu: Beira-garbigailuaren gomak aldatzea ahaztea oso ohikoa da. Ez dira betiko, eta euria egiten duenean ura behar bezala kentzen ez badute edo beira zikin uzten baldin badute, aldatu egin behar diren seinale izan ohi da. Are ohikoagoa da beira-garbigailuko likido maila oso baxu egotea; era berean, hobe ura bakarrik baino likido garbigarriren bat erabiltzea. Ezin dugu behar bezala ikusi gabe gidatu.

f)       Autoak zuzen ibili behar du: Bolantea askatzen baduzu, autoak zuzen-zuzen jarraitu behar du, alde batera desbideratu gabe. Autoa desbideratu egiten bada, ondo lerrokatu gabe dago, hau da, desorekatuta. Bazterren baten aurka jotako kolperen bat edota higadura izan daiteke arrazoia. Tailerrean egiten diren ohiko azterketek paraleloaren egoeraren egiaztapena barne hartzen dute.

g)      Bidaiatu segurtasun eta erosotasunez: Esekidura-sistema edo motelgailuak nekez hondatzen dira, baina, egiten dutenean, bideko zulo bakoitza eragozpen bihurtzen da eta arriskua asko handitzen da. Horregatik, esekidura-sistema aztertuta segurtasuna eta erosotasuna irabaziko ditugu.

h)      Beharrezko elementu osagarriak dituzula egiaztatu: Ibilgailuan eraman beharreko elementu osagarri guztiak dituzula eta egoera onean daudela egiaztatu: ordezko gurpila (presioa eta egoera onena dagoela egiaztatu gainontzeko lau gurpilekin egin bezala), txaleko islatzailea, katua, giltza eta larrialdietako triangeluak.

  1. Dokumentazio guztia prest. Bidaia hasi aurretik egiaztatu bai zure bai ibilgailuaren dokumentazio guztia hartu duzula.
  2. Planifikatu ibilbidea. Har ditzakezun ibilbide guztiak aztertu egokiena aukeratzeko. Jada bidea ezagutzen baduzu ere, ibilbidea planifikatu aurreikusitako trafikoa edo balizko herri-lanak kontsultatuz.
  3. Atseden hartzea beharrezkoa da. Bi ordutik behin gutxi gorabehera atseden hartzea beharrezkoa da. Har ezazu denbora atseden hartzeko, hankak luzatzeko, pixka bat ibiltzeko, ikusmena pausatzeko, postura aldatzeko… Kontuan izan nekeak erreakzio denbora luzatzen duela eta gidatzeko koordinazioa bera ere zailtzen duela. Umeekin bidaiatzen baduzu, atsedenaldiak baliatu jarduera fisikoren bat egin dezaten.
  4. Ibilgailu barneko eta kanpoko tenperatura. Udan kontu berezia izan behar dugu bero handieneko orduekin, beroak eragina baitu bai gure gidatzeko ahalmenean bai ibilgailuan bertan ere.  Bidean tenperatura altuak izango ditugula aurreikusten badugu, kontuan izango dugu bidaia noiz egin erabakitzeko; hobeto litzateke goizean goiz edo arratsean bidaiatzea. Auto barruko tenperatura 19 eta 24 gradu artekoa izan dadin ahaleginduko gara.
  5. Pazientzia izan eta beharrezko segurtasun distantziak zainduz gidatu: Behin errepidean, ez ezazu iritsiera ordurik jarri, zure burua presionatzeko besterik ez baitu balio. Bidaiaren iraupena errepidearen eta trafikoaren baldintzen araberakoa izango da. Maiztasunez atseden hartu eta lasai ibili, oporretan zaude eta!
  6.  Ekipajearena kontuan izan beharreko auzia da: Etxe guztia zurekin eramaten duten horietakoa bazara, ziur izan guztia maletategian ondo-ondo jartzen duzula, bai bidaiariak eroso izan daitezen bai zuk behar bezala ikusi ahal izateko. Kontuan izan istripu bat izaten baduzu solte dauden objektu, maleta edo gauzak oso arriskutsuak izan daitezkeela.
  7. Haurrekin bidaiatzen baduzu, haurrak lotzeko sistema egoki bat erabili: Aukeratutako sistemak lotu beharreko haurraren altuera eta pisua kontuan izan behar ditu, eta haurra fabrikatzaileak emandako jarraibideen arabera lotu behar da beti. Haurrek pazientzia gutxi izan ohi dute eta hori kutsagarria izan daiteke, gidatzeko batere egokia ez dena.  Garrantzitsua da haurrek lo egiteko eta jateko dituzten ohiturak kontuan izatea bidaia planifikatzerakoan.

Nola jartzen zara bolantearen aurrean? Funtsezkoa da bolantearen aurrean nola jartzen garen, eta, aldiz, oso denbora gutxi eskaintzen diogu hori erabakitzeari, irteteko gogoz izaten baikara beti. Zer posturatan gidatzen dugun funtsezkoa da segurtasunerako.   Ikusi hurrengo bideoan askok egiten ditugun akatsik ohikoenak zeintzuk diren eta egiazta ezazu zure gidatzeko postura egokia den edo ez.

BOLANTEAREN AURREN GIDARIAN IZAN BEHARREKO POSIZIO EGOKIA

Jarri ibilgailua martxan, merezitako oporrez gozatzea besterik ez baitzaizu geratzen jada!