Mutualiak Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna ospatu du.

  • Apirilaren 28aren bezperetan, Mutualiak oroitzapenezko ekitaldi bat egin du eta, bertan, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko XV. Argazki Lehiaketaren sariak banatu ditu. Horrez gain, 0Bidean aintzatespenak ere banatu dizkie laneko ezbehar-tasa murrizten modu bikainean laguntzen duten enpresa kidetuei.
  • Ekitaldian, Bilboko Mediku Zientzien Akademiako presidente Ricardo Franco Vicario doktoreak «El estrés laboral y sus repercusiones inmunológicas» hitzaldia eskaini du.

 

Mutualiak, Laneko Arriskuen Prebentzioa hedatzeko konpromisoa hartuta, egun seinalatu hau ezagutarazteko hainbat ekitaldi antolatzen eta sustatzen ditu.

Aurten, kanpaina bateratua abiarazi da Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren eta Haurren Lanaren kontrako Munduko Egunaren harira, langile gazteen segurtasuna eta osasuna hobetzeko eta haurren lana behin betiko desagerrarazteko. Mutualiak ekimen hauek babesten ditu hezkuntza-zentroekin lankidetza-proiektuak eginez, esaterako, Mutualia Gaztea proiektua, edo Prebentziozko Begiradak argazki-erakusketak hezkuntza-zentroei lagaz.

Gainera, oroitzapenezko ekitaldi bat egin du Mutualiak; bertan, lan-estresari eta horren ondorio immunologikoei buruzko hitzaldi interesgarria eskaini du Ricardo Franco Vicario doktoreak. Ekitaldi horretan bertan, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko XV. Argazki Lehiaketaren sariak entregatu dira, eta 0Bidean aintzatespenak eman zaizkie laneko ezbehar-tasa murrizten modu bikainean laguntzen duten enpresei, istripu bat bera ere ez izateko helburuarekin.

Mutualiako Eragiketen zuzendari Jorge Arbaiza jaunak, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Jose Antonio Carnero jaunak eta Mutualiako Prebentzio Aholkularitzako arduradun Mª Mar Crespo andreak eman dituzte sariak.  Hauek izan dira saria jaso duten enpresak: Deusto Sistemas SA, Onity SL, Fosroc Euco SAU, Betico Compressors SAU eta Maristak eskola profesional industriala. Bestalde, Carlos de Cos Azcona jaunak jaso du XV. Argazki Lehiaketako lehen saria, «Kiko» argazkiarekin.

Azkenik, 8. Mutualia Sarien bi kategoriak aurkeztu dira. Laneko arriskuen prebentzioko berrikuntzarako saria eta enpresako berdintasunerako saria. Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan ikerketako, teknologia-garapeneko edo berrikuntzako proiektu bat egin dutelako nabarmendu diren enpresak aintzatetsi, ezagutarazi eta sustatu nahi ditu Mutualiak, bai eta enpresaren eremuan genero-berdintasuna sustatzeko egindako ahalegina eta jardunbide egokiak ere.

Mutualiaren argazki-lehiaketako XIV. edizioko irabazleak

Carlos de Cos Azcona “Kiko”

Apirilaren 28an, Laneko segurtasun eta Osasunaren mundu egunean, Mutualiak Laneko Arriskuen Prebentzioko Argazki-lehiaketako XV. edizioko sariak eman zituen. Laneko arriskuen prebentzioko balioak argazki bidez nabarmentzea da lehiaketaren asmoa, alderdi guztietan: arrisku-egoerak, jardunbide egokiak, langileei, enpresaburuei, gazteei eta, oro har, gizarteari helarazi nahi zaizkion mezuak. Azken xedea laneko istripuen aurkako kontzientzia hedatzea da, denon artean, lan-ingurune seguruagoak eratu ditzagun.

Epaimahaia Bilbon bildu eta jasotako argazkiak aztertu ondoren, epaimahaiko kideek, aho batez, 2018an sari hauek ematea erabaki dute:

 

  1. Saria, 1.200 eurokoa:  Carlos de Cos Azcona  “Kiko” argazkiarengatik.Carlos de Cos Azcona “Kiko”
  2.  Saria, 900 eurokoa:  Javier Larrea  “Soldadura” argazkiarengatik.Javier Larrea “Soldadura”
  3.  Saria, 600 eurokoa: Jose Ramón Varela “Percebeiro” argazkiarengatik.percebeiro

Zorionak irabazleoi!

Sariak banatzeko ekitaldia iragan apirilaren 27an egingo da, 0Bidean sarien banaketa-ekitaldiarekin batera.

Prebentzio Sailak eskerrak eman nahi dizkie argazkiak bidali dizkiguten parte-hartzaile guztiei eta hurrengo edizioetan parte hartzera animatzen ditugu.

Abian da Mutualia Sarien 8. Edizioa

Mutualiak  MUTUALIA SARIAREN 8. edizioa antolatu du, CONFEBASKADEGICEBEKSEA eta OSALANekin elkarlanean, laneko berdintasuna, segurtasuna eta osasuna sustatzeko.

Mutualia sarien xedea da, kategoria guztietan, Mutualiako kide diren enpresek eta langile autonomoek egindako lana saritzea, ezagutzera ematea eta sustatzea, dela laneko arriskuen prebentzioaren alorrean ikerketa-proiektu bat, garapen teknologiko bat edo berrikuntza bat garatzeagatik, dela enpresetan genero-berdintasuna sustatzeko abian jarri diren jardunbide egokiengatik eta esfortzuagatik.

PREBENTZIOKO BERRIKUNTZAREN SARIRA aurkezten diren proiektuek hainbat alderdi gara ditzakete: prebentzioko esku-hartzeak, produktuak, sistemak nahiz tresna berriak, irakasmateriala, konponbide teknologikoak, kudeaketarako metodologiak edo beste edozein jarduera, betiere helburua bada enpresetako eta haien inguruneko antolakuntza, lan-baldintzak eta pertsonen ongizatea hobetzen laguntzea.

BERDINTASUNAREN SARIRA aurkezten diren proiektuek hainbat alderdi gara ditzakete: prebentzioko, prozedura arloko edo metodologiako edozein esku-hartze, betiere helburua bada enpresetako eta haien inguruneko sexuagatiko diskriminazioa prebenitzen eta genero-berdintasuna hobetzen laguntzea.

 

Mutualia Sariaren oinarriak

PREBENTZIOKO BERRIKUNTZAREN SARIRAKO INPRIMAKIA

BERDINTASUNAREN SARIRAKO INPRIMAKIA

 

 

Metalaren sektoreko langileentzako gutxieneko prestakuntza Laneko Arriskuen Prebentzioan.

Ia duela urtebete argitaratu zen Metalaren II. Hitzarmen Kolektiboa. Dagoeneko jakingo duzuen arren –iristen zaizkigun zalantza mordoa dela eta–, hitzarmenak LAPeko prestakuntzari buruz dioena laburtzen ahaleginduko gara. Honako hau da nabarmengarriena:

  • Metalaren sektoreko langile guztiei eskatuko zaie Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza egitea, bai eraikuntza-obretan lan egiten dutenei bai eraikuntza-obretan lan egiten ez dutenei. Dena den, behar desberdinak ezartzen dira eraikuntza-obretan lan egiten duten eta lan egiten ez duten enpresentzat.
  • Birziklatzeari buruzko 4 orduko prestakuntza egin behar dute, hiru urtean behin.
  • Gainera, lanpostuari loturiko arriskuen inguruko prestakuntza egin behar dute, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 19. artikuluaren arabera.

Ondorengo tauletan, metalaren sektoreko langile GUZTIENTZAKO gutxieneko prestakuntza-edukiak aurkezten dira, xehe-xehe.

                                             

ERAIKUNTZA-LANAK EGITEN EZ DITUZTEN ENPRESETAKO LANGILEAK

IKASTORDUAK

EMATEKO MODALITATEA

Zuzendariak

6

Aurrez aurrekoa edo teleprestakuntza

Bulegoko langileak

6

Aurrez aurrekoa edo teleprestakuntza

Ekoizpeneko eta/edo mantentze-lanetako langileak

20 ordu (ikasgai nagusiak, 12 ordu; eta lanpostuari loturikoak, 8 ordu)

Aurrez aurrekoa

Birziklatzeari buruzko prestakuntza (hiru urtean behin)**

4

Aurrez aurrekoa (zuzendariek eta bulegoko langileek teleprestakuntza egin ahalko dute)

 

ERAIKUNTZA-LANAK EGITEN DITUZTENENPRESETAKO LANGILEAK

IKASTORDUAK

EMATEKO MODALITATEA

Zuzendariak

10

Aurrez aurrekoa edo teleprestakuntza

Bulegoko langileak

6

Aurrez aurrekoa edo teleprestakuntza

Ekoizpeneko eta/edo mantentze-lanetako langileak

Ikasgela iraunkorra, 8 ordu

Lanbideei buruzkoak, 20 ordu (ikastaro nagusiak, 14 ordu; eta lanpostuari loturikoak, 6 ordu)*

Aurrez aurrekoa

Birziklatzeari buruzko prestakuntza (hiru urtean behin)**

4

Aurrez aurrekoa (zuzendariek eta bulegoko langileek teleprestakuntza egin ahalko dute)

(*) 20 orduko prestakuntzak barne hartzen du 8 orduko ikasgela iraunkorra.

(**) Langilea sektoretik kanpo gutxienez urtebete egon ondoren lanpostura itzultzen denean ere emango da ikastaroa.

Hitzarmenean jasotzen dira adierazitako prestakuntzen edukiak, baita ekoizpen-arloko lanbide batzuetako prestakuntzen edukiak ere:

Zer gertatzen da zure lanbidea ez badago berariaz hitzarmenean jasota?

Ikastaroen diseinuak eta ikastarook emateko erak hitzarmeneko zerrendako 1. eta 2. lanbideetako prestakuntzetan xedatutakoari jarraituko diote. Zerrenda hitzarmeneko II. Eranskineko C.1. eta C.2.) moduluetan jasotzen da.

 Zer gertatzen da langile batek lanbide bat baino gehiago badu?

Ordu gehiago ematen dituen lanbideko prestakuntza izan (20 ordu) eta gainerako lanbideei loturiko prestakuntzak egin beharko ditu langileak (8 ordu).

Nork eman dezake prestakuntza?

Metaleko Fundazioak homologatutako erakundeek bakarrik eman ditzakete prestakuntzak. Homologazioa eskatu duten kanpoko prebentzio-zerbitzu edo mankomunatuei bakarrik emango zaie, baita prebentzio-modalitate propioa duten eta homologazioa eskatu duten enpresei ere.

Prestakuntza izan behar dute nire enpresako langileek?

Hitzarmenak xedatzen du, gehienez ere, hitzarmena indarrean jarri eta hiru urteko epean eman behar zaiela prestakuntza enpresetako langileei. Seihileko bakoitzean, zure enpresako langileen seiren batek izan behar du prestakuntza, gutxienez. Beraz, une honetan, langileen heren batek izan beharko luke prestakuntza.

Hitzarmena indarrean jarri aurreko prestakuntzari dagokionez, ondorengo taulan laburtzen dira baliozkotzeak:

 

AURREKO PRESTAKUNTZA

PRESTAKUNTZA HAUETARA SARTZEA:

ALDEZ AURRETIKO BETEBEHARRAK

Metalari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (50 h)

Eraikuntzari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (60 h)

Lanbideen gaineko ikasgai nagusiei buruzko 14 orduko modulua, oinarrizko eredu gisa definitua (Hitzarmeneko B atalaren VI. Eranskina)

Metalari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (50 h)

Eraikuntza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h)

Lanbidearen zati espezifikoari buruzko modulua (6 h)

Eraikuntzari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (60 h)

Metalari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (50 h)

Baliozkotze automatikoa

Eraikuntzari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (60 h)

Metalgintza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h)

Lanbidearen zati espezifikoari buruzko modulua (8 h)

Eraikuntza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h)

Metalgintza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h)

Lanbidearen zati espezifikoari buruzko modulua (8 h)

Metalgintza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h)

Eraikuntza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h)

Lanbidearen zati espezifikoari buruzko modulua (6 h)

 

Metala lantzeko Txartel Profesionalari (MTP) dagokionez: Txartelak egiaztatu egiten ditu Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruan jasotako prestakuntza, titularraren kategoria edo talde profesionala eta bere esperientzia profesionala eta titularrak jasotako mota guztietako prestakuntza. MTPa igorri eta 5 urteko epean iraungiko da. Epe horren ondoren, titularrak txartela berritu ahalko du, baldin eta, aurreko 36 hilabeteetan, metalaren sektoreko enpresan gutxienez 30 egun altan eman dituela egiaztatzen badu.

Prestakuntza horrekin betetzat emango dira langileek LAPen inguruan dituzten prestakuntza-betebeharrak?

Prestakuntza horrek ez du ordezten enpresaburuak langileei lanpostu edo funtzioaren arabera bermatu behar dien prestakuntza. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 19. artikulua betetzeko, arriskuen ebaluazioan antzemandako beharren arabera bere lanpostu eta zereginak eskatzen duenarekin osatu beharko da prestakuntza.

Azkenik, beste datu garrantzitsu bat: nori aplikatuko zaio hitzarmena?

Hitzarmenaren I. Eranskinean agertzen den EJSNa duten enpresa guztiei aplikatuko zaie.

Ba al dago salbuespenik?

Bai. Metalaren Sektoreko Estatuko II. Hitzarmena argitaratu baino lehen, indarrean dagoen legeriarekin bat, hitzarmen propioa duten enpresak hitzarmenean xedatutakotik salbuetsita geratuko dira, guztiz ala zati batean, hala adosten badute eta berariaz adierazten badute. Baina kontuan izan behar da prestakuntza horiek egin beharko dituzula hitzarmena berritzen denean; hortaz, gomendatzen dizugu prestakuntzok planifikatzea eta horiei hasiera ematea. .

 

Beraz, enpresak planifikatu behar du bere langileen prestakuntza. Epea bi urte baino gutxiagokoa da.

Auzitegi Gorenaren epaia

2018ko urtarrilaren 18koa, Jose Manuel López García de la Serena jauna txostengilea duen 2853/2015 DBKEn emandakoa.

ALDIZKAKO LANGILE FINKOEN ANTZINATASUNA ZENBATZEAN, HITZARMENAK BESTELAKORIK ADIERAZI EZEAN, JARDUERA GABEKO EGUNAK KENDU BEHAR DIRA

Egitatea honako hau da: Zerga Administrazioko Estatu Agentziak lan-kontratu jakin batzuk sinatu ditu aldizkako lan finkoak, mugarik gabe, egiteko, errenta-kanpainaren aldizkako jarduera ziklikoaren barruan; lan horiek 1-5 hilabete arteko iraupena izaten dute, agentziaren beharren arabera.

Langile talde batek, prestazio ekonomikorako (antzinatasuna eta hirurtekoak) eta lanbide-sustapenerako eskubideak eskuratzen dituzten data zehazteko orduan, zerbitzu-prestazioko denbora gisa lan-harremanaren denbora osoa zenbatzeko eskatu zion enplegatzaileari. Enplegatzailea, ordea, ez dator bat irizpide horrekin; bere iritziz, izan ere, langileei deitu zieten ondoz ondoko kanpainetan benetan egindako zerbitzuena baino ez zen zenbatu behar zerbitzu-prestazioko denbora gisa.

Lan arloko epaitegiak –langileen erreklamazioa lehenik aztertu duenak– haien uzia baietsi zuen, eta Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusiak, 2015eko maiatzaren 15eko epaian, zati batez baietsi zuen Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren (ZAEA) errekurtsoa; hala bada, onartu egin zuen sustapen ekonomikorako eskubideetarako eskatutakoa, kontratu-lotura hasieratik baitago indarrean, zerbitzuak emateko denbora nola banatzen den alde batera utzita; ez zuen hori onartu, ordea, sustapen profesionala zenbatzeko, benetako zerbitzu-prestazioan denbora gehiago egoteak ematen duen gaitasun profesional handiagoan oinarritzen baita azken hori.

Auzitegi Gorenak Agentziaren kasazio-errekurtsoa baietsiko du, lehenik eta behin, oinarrizko azterketa bat oinarri hartuta, –aplikatu beharreko Hitzarmen Kolektiboarena, alegia–, hori baita soldataren eta haren osagarrien zenbatekoa autonomia osoz arautzen duen araua, betiere lansarien arloko beharrezko zuzenbideko legezko minimoak errespetatzen badira. Aztertu egin ditu, era berean, lanaldi partzialeko kontratuaren eta aztertutako kontratuaren –hau da, «aldizkako kontratu finkoa»ren– artean dauden diferentziak, eta bereizi benetako zerbitzuen prestazioa eta aldizkako kontratu finkoaren indarraldia (haren hasierak zehaztuta). Zerbitzu-prestazioaren denbora errealaren eta kontratuaren indarraldi-egunaren arteko bereizketa hori jasota dago langile erreklamaziogileei aplikatu beharreko hitzarmenean, eta hitzarmenean diferentzia hori egon ezean, Auzitegi Gorenak eginiko interpretazioa kontuan hartu beharko da.

Auzitegi Gorenak «antzinatasun-sari»aren zentzua aztertu du, zeinaren xedea baita langileak enpresan emandako denbora saritzea, enplegu-egonkortasunarekin batera esperientzia handia lortzen duelako; eta leialtasuna ere saritu nahi du (hots, enpresaz ez aldatzea; hartutako ezagutzak beste batera ez eramatea, alegia). Halaber, baztertu egin ditu desberdintasunari eta proportzionaltasunik ezari buruzko argudioak (aldizkako langile finkoei langile finkoen edo lanaldi osokoen, edo partzialekoen, aldean tratamendu ezberdina emateak eragingo lukeena), behin eta berriz berretsitako konstituzio-doktrina baita egitezko eta zuzenbidezko egoera berberei tratu ezberdina ematen zaienean baino ez dela urratzen Konstituzioaren 14. artikulua, baina ez, aldiz, egoera ezberdinek tratu ezberdina jasotzen dutenean, hori izanik aztergai dugun kasua; are gutxiago aldizkako langile finkoei antzinatasun-osagarria ez zaiela kentzen kontuan hartuta, baizik eta, besterik gabe, hori zenbatzeko beste sistema bat ezartzen dela. Sistema hori, azken batean, zerbitzu-prestazioaren denboraren araberakoa da, eta, Auzitegiaren iritziz, ezin zaio tratamendu hobea eman aldizkako langileari urte osoan lan egiten duenari baino, benetan lanean denbora gutxiago egonda Hitzarmen Kolektiboak antzinatasun handienari emandako onurak lortuko bailituzke.

Auzitegi Gorenak aldizkako lan finkoaren kontratu horren gaineko azterketa osoa egiten du, hortaz, haren izaerari dagokionez, eta interpretazio-irizpide garrantzitsuak ematen ditu lan-harreman horren barruan sor litezkeen gatazkak konpontzeko.

Mutualia eta GAZTEA egitasmoa

Mutualiak 2017. urtean MUTUALIA GAZTEA egitasmoa jarri zuen martxan. Bilboko, Gazteizeko eta Donostiako osasun zentroetara hiruhilabetero 11 eta 13 urte bitarteko gazteak etortzen dira bisitan.

GAZTEA egitasmoak Heziketarekin eta Euskadiko Gazteriarekin dugun konpromisoa indartu nahi du, lan arriskuen prebentzioan sentzibilizatuz eta lehen laguntzen praktikak erakutsiz. Gainera osasun zerbitzuetan egiten dugun lana gertutasunez eta era errazean gizarteratzea du helburu.

Jardunaldietan ikusentzunezko materialea erabiltzen da eta tailer praktikoak egiten dira, horrela gazteek Mutualiaren izaera, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen Mutua, ulertzeko aukera dute; norberaren eguneroko aktibitateak dituen arriskuak ikusarazi (eskolan, etxean edo aisialdian) eta ohikoenak diren lan eremuetan erabilten diren norbera babesteko ekipamenduen ezagutzak jasotzen dituzte.

Gainera, gure langileek Bihotz Biriketako Bizkortze praktikak irakasten dizkiete, arrisku egoeretan jarraibideak zeintzuk diren irakastsiz eta bizitzak salbatzeko duten paperaz kontzientziatuz.

Ondoren osasun zerbitzu ezberdinak bisitatzen dituzte Larrialdiak, Kontsultak, Ospitalizazioa eta Errehabilitazioa lekuko teknika eta ekipamenduak ezagutzeko.

Azkenean, eskola egun bereziarengatik “Mutuakide” diploma eta oroigarria ematen zaie.

Gaur egun arte, 6 zentro ezberdinetako 17 bisitaldi izan ditugu eta guztira 409 gazte. Ikasleek eta irakasleek egindako balorazioa oso positiboa izan da, baita heziketa ikuspuntutik ere. Gainera esperientzia atsegina izan dela eta ikasitakoa erabligarria dela adierazi dute.

Talde gehiago jaso nahi ditugu eta beraien jakin-minetik gehiago ikasi!

Mutualiak apirilaren 28a ospatuko du, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna.

Aurtengo leloak, Belaunaldi Segurua & Osasungarria, langile gazteen segurtasuna eta osasuna hobetzeak eta haurren lanaren fenomenoa behin betiko desagertzeak zer garrantzi duten azpimarratuko du.

Mutualiak XV. Argazkilaritza Lehiaketako sariak eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko 0Bidean aitorpena banatuko ditu, eta 8. Mutualia Sarien deialdia egingo du. 

Aurten, kanpaina bateratua abiarazi da Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren eta Haurren Lanaren kontrako Munduko Egunaren harira, langile gazteen segurtasuna eta osasuna hobetzeko eta haurren lana behin betiko desagerrarazteko.

Mundu osoan, 15 eta 24 urte bitarteko 541 milioi langile gazte daude (horien artean, lan arriskutsuetan ari diren 37 milioi neska-mutiko), hau da, munduko langileriaren % 15. Kolektibo horrek 25 urtetik gorako langile helduek baino % 40 lesio ez-hilgarri gehiago izaten dituzte lanean.

Mutualian gure ekarpentxoa egin nahi dugu egoera hori hobetzen laguntzeko; adibidez, ikastetxeekin lankidetza-proiektuak abiaraziz (esate baterako, Mutualia Gaztea proiektua) eta Prebentzio Begiradak izeneko gure erakusketa utziz.

Mutualiak ekitaldi bat antolatu du apirilaren 28rako. Bertan izango dira XV. Argazkilaritza Lehiaketaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko 0Bidean ekimenaren irabazleak, eta Ricardo Franco Vicario doktoreak ere parte hartuko du, «Laneko estresa eta horren ondorio immunologikoak» izeneko hitzaldi interesgarri batekin.  Ekitaldiaren amaieran 8. Mutualia Sarien aurkezpena egingo da. 

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguneko ekitaldia:

2018ko apirilaren 27a

Yimby Sota aretoa,

On Diego Lopez Haroren Kale Nagusia, 45. Bilbo

Guztioi egiten dizuegu egun berezi hori ospatzeko gonbita.

Halterofilia

Indar maximoaren garapena

Gaur, Euskal Kirol Federazioen Batasunari eskainitako atalean, minoritarioa baina beti erakargarria den kirol bati buruz jardungo gara: halterofiliari buruz. Gainera, euskal ordezkariek emaitza onak lortu ohi dituzte espezialitate horretan. Esaterako, orain dela gutxi, Kirol Kontseilu Gorenaren Madrilgo pabilioi nagusian. Hain zuzen, han egin zen 17 urtez azpiko Espainiako XVI. Halterofilia Txapelketa, eta Euskadik parte hartu zuen. Guztira, ia ehun parte-hartzaile izan ziren gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan. Euskal ordezkariek oso emaitza onak eskuratu zituzten; Urbi klubeko Bruno Sotok urrea erdietsi zuen 94 kiloko kategorian, 181 kiloko guztizko olinpikoarekin. Danok Danena klubeko Jon Kepa Kortajarenak brontzea eskuratu zuen 50 kiloko kategorian (122 kiloko guztizko olinpikoa); eta Indarra klubeko Álvaro Jiménezek ere brontzea erdietsi zuen 85 kiloko kategorian (188 kiloko guztizko olinpikoa).

Azpimarratzekoa da, halaber, halterofilia edozein adinetako pertsonek praktikatu dezaketela. Neska-mutikoak ez dira ibiltzen pisu handiekin; izan ere, altxatze-teknika ikasten ez ezik, jarrera-akatsak zuzentzen, mugimenduen koordinazioa hobetzen eta errendimendu kognitiboa lantzen jarduten dira adin horretan. Halterofilian unitate motorrak estimulatzen da, indar maximoa garatzeko. Beraz, zenbat eta unitate motor gehiago landu, orduan eta indar handiagoa garatzen da. Hainbat kiroletan erabiltzen da entrenamendu mota hori, ondoren, garatutako indar maximoa kirol modalitate bakoitzak berea duen indar esplosibora transferitzeko. Ariketa anaerobikoek sortzen duten estresak denbora-tarte bat irauten du organismoan, eta, horren ondorioz, aerobiari eragiten dioten aldaketak sorrarazten ditu, eta, halaber, onurak sortzen ditu sistema kardiobaskularrean. Halterofilia kirol poliartikular oso dinamikoa da; izan ere, muskulu batek edo gehiagok parte har dezakete ekintza bakoitzean, eta egindako lana modu integral batean banatzen da.

Ondo lan egiteko, zelulek energia kontsumitu behar dute, eta, hori egiten dutenean, organismoak erreserbako gantz-azidoetara jotzen du. Hori dela eta, entrenamendu gogorren ostean izaten den energia-gastua beste ariketa batzuekin izaten dena baino handiagoa da; egoera horrek gantza galtzen eta muskulu-masa handitzen laguntzen du, testosterona eta halako hormonak funtzionatzen hasten baitira. Kirol honek, era berean, muskulu-uzkurdura isotonikoa eta isometrikoa hobetzen laguntzen du. Indar-kirolek estresa sorrarazten dute hezurretan, eta, hori dela eta, hezurren dentsitatea handitzen da eta zenbait gaixotasun prebenitzen dira, hala nola osteoporosia. Hezurren birsorkuntzak erantzun bat sortzen du, non odol-hodiek eta zelulek parte hartzen duten. Halterofiliaren gakoetako bat pisua galtzearekin lotuta dago; izan ere, energia-gastua handitu egiten da entrenamenduetan. Gainera, geldirik egon arren, organismoak kaloriak erretzen jarraitzen du.

Zenbait pertsonak uste du halterofilia praktikatzeak kirol-lesio bat izateko arriskua handitzen duela. Hala ere, uste horri buruzko azterlanak eta ikerketak egiten dira, eta eskuratutako emaitzek kontrakoa diote: halterofilian egiten diren mugimenduak seguruak dira, eta kirol horretan gertatzen diren lesioak karga-lana erabiltzen den beste kirol batzuetakoak baino arinagoak izan ohi dira. «Halterak» jasotzeak, esan dugun bezala, muskulu asko lantzea dakar, eta, era berean, entrenamendu jarraitu bat egitea; eta, horren ondorioz, muskulu-masa handitu egiten da eta bihotz-maiztasuna gutxitzen da atsedenean gaudenean, bai eta tentsio arteriala ere. Kirol hau maiz praktikatzeak bihotzeko bentrikuluen paretak lodiarazten ditu, eta, ondorioz, gure gorputzeko muskulu garrantzitsu hori tonu eta osasun onean izatea lortzen da.

EKFB