MUTUALIA Berdintasuneko Bereizgarrien entregan egon da

Joan den uztailaren 14an, Berdintasuneko Estatu Idazkaritzan, Madrilen, Berdintasuneko Bereizgarriak eman zizkieten 2013ko ekitaldian bereizgarri hori lortu zuten enpresei. Hala, jada 95 enpresak daukagu Berdintasuneko Bereizgarria.

Oraingoan, 14 enpresari eman diete Berdintasuneko Bereizgarria, beren berdintasun planak integratzaileak direla eta plan horietan lana lortzeko eta lanpostu maila handitzeko neurriei, eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko prozedurei garrantzi handia ematen zaiela frogatzeagatik.

Bereizgarria lortu duten enpresek adierazi dutenez, lan esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten jarraitzeko akuilua da bereizgarri hori.

Entrega ekitaldian, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko ministroak goraipatu zuen gero eta enpresa gehiago saiatzen direla berdintasun arloan egin duten ibilbidea balioztatzen. Gainera, adierazi zuenez, aurten, lehenengo aldiz, lehenengo deialdian lortu zuten enpresen bereizgarria berritu dute; 2010ean lortu zuten ia denena berritu ere.

Ministroak bere hitzaldian esan zuenez, Ministerioa bereizgarria ematearen inguruko araua berritzeko lanean ari da. Horrez gain, hurrengo deialdian beste alderdi batzuk ere kontuan hartuko direla zehaztu zuen, adibidez: generoen arteko soldata bereizketa eta gizonei zuzendutako lana eta familia uztartzeko neurriak. Halaber, 2014-2016 aldirako soldata-berdintasuneko plan berezian lan egiten ari dela ere aurreratu zuen. Soldaten arteko aldea ezabatzeko eta emakumeek lanpostuari eusteko neurriak jasoko ditu, besteak beste.

Berritasunak aldi baterako ezintasunaren kudeaketan, 2014ko uztailaren 18ko 625/2014 Errege Dekretua.

Joan den 2014ko uztailaren 18an, 625/2014 Errege Dekretua onartu zen. Horrek, bada, aldi baterako ezintasun-prozesuen kudeaketa eta kontrolaren lehen hirurehun eta hirurogeita bost egunetako zenbait alderdi arautzen ditu.

Gure enpesa kidetu eta bulego kolaboratzaileei Errege Dekretu hau onartzeak ekarri dituen aldaketen analisia errazteko, uneko araudia eta aurrekoa alderatzeko koadro batzuk prestatu ditugu.

Horiek kontsultatzeko, sakatu esteka honetan. 625/2014 Errege Dekretuaren koadroak

Faktura elektronikoa

Jasotako fakturen kudeaketa eta ordainketa prozedurak azkartu nahiean eta abenduaren 27ko 2013/25 Legea bete nahiean, Mutualiak fakturak jasotzeko modua “Facturae” formatura egokituko du. Lege honek estatuko, erkidegoko, eta tokiko sektore publikoa faktura elektronikoa ”Facturae 3.2” formatuan erabiltzera behartzen du. Fakturak Espainiako Zerga Agentziak onarturiko ziurtagiri digital baten bidez sinatuak egon beharko dira.

Erabaki honek 5.000 euro gainetiko fakturetan bakarrik izango du eragina. Zenbateko hau gainditzen ez duten fakturen kasuan igorleak erabakiko du paperezko formatua edo eta formatu elektronikoa erabiltzen duen.

Hau dela eta, 2015ko urtarrilaren 15etik aurrera,  5.000 eurotik gorako fakturak igorri behar dituzten hornitzaileek,  beti ere sozietate anonimo edo mugatuak badira (pertsona fisikoak ez),  fakturak bidaltzeko derrigorrez formatu elektronikoa erabili beharko dute.  Mutualiak  ezin izango du beste formaturik onartu.

Hurrengo jakinarazpenetan formatu berria erabiltzeko modua eta faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra erabiltzeko informazioa zabalduko dugu. Bitartean, fakturazio elektronikoari buruz  informazio zehatza izan nahi baduzuewww.facturae.gob.es web orrian aurki dezakezue.

Edozein zalantzatarako  facturelectronica@mutualia.es helbidean aurki gaitzakezue.

MUTUALIAk KUDEAKETA AURRERATUAREN XX. EUROPAR ASTEAN parte hartuko du

2014ko azaroaren 11a – 11:00etatik – 13:30etara

Bizkaiko Medikuen Elkargoa, Lersundi kalea 9-5. solairua – BILBO
“Kudeaketan aurreratuz pertsonak zainduz”

Izen-emateak: mendia@mutualia.es – Cristina Mendia 944252504 / 605715511

MUTUALIAk urtero Euskalit erakundeak antolatzen duen KUDEAKETA AURRERATUAREN XX. EUROPAR ASTEAN parte hartuko du

Datorren azaroaren 11rako, MUTUALIAk, “másfamilia” deituriko Fundazioarekin batera, “Kudeaketan aurreratuz pertsonak zainduz” jardunaldia antolatu du eta Bizkaiko Medikuen Elkargoan ospatuko da, Areilza Aretoan, Lersundi kalea, 9 – 6. solairuan, 11.00etatik 13.30etara.

 

Jardunaldiari Josetxo Hernandezek, Euskaliteko Presidenteak, emango dio hasiera eta Aenor erakundeak eta “Más Familia” Fundazioak parte hartuko dute, FEE (Familia Erantzukizuneko Enpresa) Ziurtagiriaren gaiaren inguruan arituko direlarik.

Ondoren, FEE Ziurtagiria duten hiru enpresa euskaldunek, GUGGENHEIM MUSEOAK, URKIDE Ikastetxeak eta MUTUALIAK Kontziliazio gaiean dituzten Praktika Onak azalduko dituzte.

 

MUTUALIAko Zuzendari-Kudeatzailea eta CONFEBASK-eko Presidentea den Miguel Angel LUJUAk emango dio amaiera jardunaldiari.

 

Zuen zain egongo gara