Azkoitiko Sorospen-zentroaren ordutegi berria

Azkoitiko Sorospen-zentroaren ordutegi berria, Martxoaren 1etik aurrera, ondorengoa izango da:

Astelehenetik ostegunera:   8:30h – 13:00h eta 14:00h – 17:00h

Ostirala:                                  8:30h – 15:30h

 

Ordutegiaren aldaketak eragin positiboa izango duela espero dugu.

MUTUALIA SARIAREN 7. EDIZIOA Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikerketa, berrikuntza edo garapen teknologikoko saria

Mutualiaren sariketaren helburua laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako proiekturen bat burutu duten Mutualiako enpresa kidetuak eta langile autonomoak aitortzea da.

Bi urtean behin ematen den saria Mutualiako enpresa kidetuei, langile autonomoei zuzenduta dago, baldin eta laneko arriskuak prebenitzeko ikerketa-, berrikuntza- edo garapen teknologikoko proiektuak aurkezten badituzte.  Proiektuak askotariko prebentzio-ekintzei buruzkoak izan daitezke, besteak beste: produktuak, sistema edo tresna berriak, ikasteko materiala, irtenbide teknologikoak, metodologiak, kudeaketan laguntzeko baliabideak edota erakundeko edo enpresako lan-baldintzak hobetzen lagun ditzaketen bestelako ekintzak.

Aurten, lehenengo aldiz, Mutualiak sari berri bat eman nahi du: sexu jazarpenaren prebentzioan esfortzua eta praktika egokiak egindako enpresak saritu nahi ditu. Horretarako, prebentzio prozedurarik hoberena burutu duen enpresa akzesit batekin ezagutaraziko da; prozeduraren helburua izango da lantokian ematen diren sexu eta sexista diren jazarpenei aurre egitea eta bere aplikazioa.

Proiektuak Mutualiaren Zuzendaritzako eta Prebentzio Saileko, Osalaneko eta Confebaskeko kidez osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Aurkeztutako proiektua ez ezik, horren ezarpena eta emaitzak eta enpresaren prebentzio-ibilbidea ere balioztatuko ditu. Saritutako pertsonek eta enpresek diploma eta Carlos Ciriza artistaren «Punto Central» izeneko eskultura bana jasoko dituzte.

Hautagaitzak aurkezteko epemuga 2016ko martxoaren 14a da. Parte hartzeko, bete hemen argitaratutako formularioa.

 

Sariketaren oinarriak edo bestelako informazioa kontsultatzeko, sartu www.mutualia.es webgunean edo bidali mezu elektroniko bat prevencion@mutualia.es helbidera.

Ahotsaren Eskolarako izen-ematea zabalik

Mutualiak 2016rako eskaintza zabaldu du, iaz lortutako arrakasta dela-eta.

Mutualiak 2016ko Ahotsaren Eskolan izen-emateko epea ireki du. Urtean gutxienez hiru deialdi egingo dira probintziako, eta prestakuntzarako ordutegi-eskaintza zabalduko da.

Ahotsaren Eskola ahotsa lanabes moduan erabiltzen duten pertsonei (besteak beste, irakasleak, abeslariak, aktoreak, teleoperatzaileak eta esatariak) zuzenduta dago, beren ahotsaren zaintzan hobetzeko eta geroko disfoniak saihesteko.

Alfonso Muñoz Etxebarria jauna logopeda izango da tailerrak zuzentzeko eta emateko arduraduna, eta hiru saio egingo dira horietako bakoitzean. Nagusiki era praktikoan ikasiko dute ahots-teknika egokia erabiltzen. Taldeak oso murritzak izango dira.

Mintegiak doakoak dira, eta ez diete kostu osagarririk eragingo enpresa kidetuei eta joaten diren langileei.

Lehen deialdia eskaintzen da oraingoan, baina deialdi gehiago egingo dira:

• VITORIA-GASTEIZEN: Otsailaren 16an eta 23an eta martxoaren 1ean, 09:30etik 11:30era

• BILBON: Otsailaren 17an eta 24an eta martxoaren 2an, 09:30etik 11:30era

• DONOSTIAN: Otsailaren 18an eta 25ean eta martxoaren 3an, 09:30etik 11:30era

 

Lekua gordetzeko beharrezkoa izango da izen-emateko orria beteta bidaltzea helbide honetara: prevencion@mutualia.es