
| 2017ko otsailaren 13tik 18ra buletinetan argitaratutako interes orokorreko xedapenak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBEO)
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Informazio juridikoa. 2017ko Otsailaren 13tik otsailaren 18ra bitartean (PDF)

| 2017ko otsailaren 13tik 18ra buletinetan argitaratutako interes orokorreko xedapenak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBEO)
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Informazio juridikoa. 2017ko Otsailaren 13tik otsailaren 18ra bitartean (PDF)

| 2017ko otsailaren 6tik 11ra buletinetan argitaratutako interes orokorreko xedapenak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBEO)
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Informazio juridikoa. 2017ko Otsailaren 06tik otsailaren 11ra bitartean (PDF)

2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak (EAO) onartu zain, Langile Autonomoen Araubide Bereziko (LAAB) gutxieneko kotizazio-oinarriak hileko 893,10 euroan izoztuta jarraituko du –hamar langile autonomotik zortzik kotizatzen dute gutxieneko oinarri horren arabera–.
Horrela jasota dago urte horretarako Gizarte Segurantza, langabezia, jarduera eteteagatiko babes, Soldatak Bermatzeko Funts eta lanbide heziketako kotizazioko lege-mailako arauak garatzen dituen Aginduaren zirriborroan.
Aldiz, autonomo sozietarioen gutxieneko kotizazio-oinarria izoztu ordez % 8 igoko da, hau da, araubide orokorreko gutxieneko kotizazio-oinarriak izango duen igoera berbera izango du.
LAABeko 2017ko gehieneko kotizazio-oinarria araubide orokorrekoaren berbera izango da, hau da, hileko 3.751,20 eurokoa.
Aginduan zehazten denez, 2017ko urtarrilaren 1ean 47 urte baino gutxiago dituzten autonomoen kasuan, beraiek hautatu ahal izango dute kotizazio-oinarria, aurretik zehaztutako mugen barruan (893,1 eurotik 3.751,2 eurora). Era berean, LAABen alta egin, data horretan 47 urte izan eta azken kotizazio-oinarria (2016ko abendua) hileko 1.964,7 eurokoa edo gehiagokoa duten langileek ere kotizazio-oinarria hautatu ahal izango, muga horien barruan.
Urte horretako urtarrilaren 1ean 47 urte dituzten eta hileko 1.964,7 euro baino gutxiagoko kotizazio-oinarria duten autonomoek, ezingo dute zenbateko hori baino handiagoa den oinarririk hautatu, aukera hori 2017ko ekainaren 30a baino lehen gauzatu ezean –urte honetako uztailaren 1etik aurrera izango lituzke ondorioak–.
Bestalde, Agindu honen zirriborroan jasotzen denez, datorren urtarrilaren 1ean 48 urte edo gehiago beteta dituzten autonomoen kotizazio-oinarria hileko 963,30 euro eta 1.964,70 euro bitartekoa izango da, ohiz kanpoko kasuren batean izan ezik.
50 urte bete baino lehenago Gizarte Segurantzaren edozein araubidetan bost urtez edo gehiagoz kotizatu duten autonomoen kasuan, hileko 893,1 euro eta 1.964,70 euro arteko kotizazio-oinarria izan beharko dute euren azken kotizazio-oinarria 1.964,7 eurokoa edo txikiagoa izan baldin bada. Kopuru hori gaindituz gero, kotizazio-oinarria hileko 893,10 euro eta kopuru hori gehi % 1 artekoa izango da.
Kotizazioen koadroa erantsi dugu, iazko datuen alderaketa barne hartuta.


Izena emateko epea 2017ko otsailaren 17an ireki, eta martxoaren 17an amaituko da.
Azken edizioetan interes eta arrakasta handia lortuta, 14. edizioa antolatu dugu aurten, lan arriskuen prebentzioaren errealitatea azaleratzen jarraitzeko helburuarekin. Hori dela eta, gonbit egiten dizuegu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkigintzaren Mutualiako Lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko.
Aurten hainbat berritasun ditugu:
Beraz, parte hartzeko epeak aurreratu ditugu aurten. Hortaz, unea iritsi da kamera atera, eta laneko arriskuen prebentzioaren errealitatea harrapatzeko, laneko segurtasunaren eta osasunaren arazoari buruzko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortzen laguntzeko.
Sariak, ordea, ez dira aldatu:
Argazkien gaia lan arriskuen prebentzioa izango da, argazkien bidez horren balioak nabarmenduz, eta, horretarako, arrisku-egoerak edo praktika onak erakutsiz; azken horiek oso modu positiboan baloratuko dira. Gaiak Estatuko errealitatea soilik izan behar du oinarri. Aurkezten den argazki bakoitzeko, “Deskribapen-orria” izeneko formularioaren ale bat bete beharko da. Bertan, irudian ikusgai dagoen arrisku-egoera edo praktika ona deskribatu beharko da.
Informazio gehiago: Mutualia.eus prevencion@mutualia.es
944 042 105 943 440 526 945 009 077

Gure aholkularitza kolaboratzaileetako batek KPI aplikatzeari buruzko zalantza bat helarazi dio gure Aholkularitza Juridikoari. Jarraian jaso dugu zalantza, gaia gehixeago argitzeko asmoz, behin baino gehiagotan galdetzen baituzue.
Probintziako hitzarmen kolektibo batean adierazi digute KPI SOLDATA-TAULEN GAINEAN aplikatu behar dela. Zein KPI aplikatu behar dugu, probintziakoa ala Estatukoa?
Adibidez: Bizkaiko Ostalaritza Hitzarmenekoak xedatutakoaren arabera, 2017ko ekitaldirako I. eranskineko Ordainsarien Taularen berrikuspena zera da: 2016ko KPI portzentajezko 0,40 puntu handituta.
ESTATUKO KPI portzentajezko 1,6 da, eta BIZKAIKO KPI, berriz, portzentajezko 1,7.
Zer gertatzen da KPI zehazten ez den hitzarmen kolektiboekin? Zein irizpideri jarraitu behar diogu?
Iruzkina:
Kontsumoko prezioen indizeak (KPI) familiek kontsumitzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen, kontsumo-funtzio zehatzetan, prezio normaletan lortutakoen prezioen eboluzio koiunturalaren neurri estatistiko bat eskaintzen du.
Informazio-iturria Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) egindako estatistika da; hilero egiten du eta Estatuari dagokio. Indize orokor bat eskaintzen da, baita produktu- eta zerbitzu-multzokako prezioen indize bat ere, dela Estatu osorako dela Euskal Autonomia Erkidegorako; urteko batezbestekoen berri ematen da, baita erreferentzia-aldien arteko aldakuntzen eta gehikuntzen berri ere.
EUSTATek EAEkoak ematen ditu.
Negoziazio kolektiborik ezean, ez dago inongo gidalerrorik, KPI datu estatistiko bat baita. Hala ere, Estatukoa aplikatuko dela ulertzen da, probintziakoa aplikatu nahiko balitz, ziur aski, legokiokeen hitzarmenean jasota bailegoke.

Urtarrilean eguneratu genuen kontratuen gidak lan-kontratuen eta kontrataziorako pizgarrien arloan indarrean den araudi osoa jasotzen du.
Gidaren xedea gure lan-merkatuan jarduten duten erabiltzaile eta eragileen informazio-eskaerari erantzuna ematea da; gainera, kontratu-ereduen administrazio alorreko sinplifikazio berrira egokitzen da, eta lau kontratu-ereduak (mugagabea, aldi batekoa, prestakuntzara eta ikaskuntzara xedatua, eta praktikak egiteko kontratua) erraz ezagutzeko eskuliburu gisa egituratuta dago. Era berean, horien ezaugarri eta baldintza zehatzak jasotzen dira, langilearen eta/edo enpresariaren berezitasunak kontuan hartuta.

Gizarte Segurantzako egoitza elektronikoak kotizazioaren informazioaren berri erraz izateko aukera eskaintzen die langileei. Zehatz-mehatz azalduko dizugu nola sartu zerbitzu horretara eta zertarako balio duen.
Zer eratako kontratua duzu? Zein kotizazio-taldetan zaude? Zure enpresak zuzen eman al du zure kotizazio-oinarrien berri? Datu horien mende dago gure lan-bizitza, eta horien arabera kalkulatzen dira gure prestazioak. Ikus dezagun nola lor ditzakezun modu erraz batean, Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren bidez.
Sartu Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoan, hautatu «Hiritarrak» atala eta aukeratu «Kotizazioa» aukera. Ziurtagiri digitalarekin sar zaitezke (NAN elektronikoa eta Gizarte Segurantzak jaulkitako beste ziurtagiri batzuk) edo erabiltzailea eta pasahitza sistemaren bitartez; azken hori Cl@ve sistemaren bidez lortzen da.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak, hilabetea amaitutakoan, zure kotizazioari dagokion informazioa emango dizu. Horrek zure kuotak kalkulatzeko behar duzun informazio guztia jasotzen du: kontratu mota, kotizazio-taldea, enpresaren jarduera eta zure kotizazioan eragiten duten egoerak, adibidez, gaixotasuneko edo amatasuneko bajak.
Gainera enpresak zure soldataren arabera, kalkulatutako kotizazio-oinarriak agertuko dira. Gizarte Segurantzaren prestazioak kalkulatzen direnean kontuan hartzen direnak dira.
Kotizazio-tasa era agertuko da; kotizazio-oinarriari aplikatzen zaion portzentajea da, kuotak kalkulatzeko; enpresari dagokion tasa eta langileari dagokiona bereizten dira.
Langile gisa zein kuota ordaintzen duzun jakingo duzu. Zati hori zure soldatatik kentzen dizutena da. Baita enpresak zugatik zein kuota ordaintzen duen ere.
Zerbitzu hori Likidazio Zuzeneko Sisteman edo RED Zuzenean sartu diren enpresetako langileentzat dago eskura. Izatez, 2011. urtetik, ia enpresa guztiek dute datuak modu telematikoan bidaltzeko betebeharra.
Sistema horien bidez bidalitako aldietako informazioa ematen da bakarrik. Hori bai, hau zure enpresak zure kotizazio-oinarrien berri zuzen eta garaiz ematen duen jakiteko modu egokia bada ere, informazio horrek ez du esan nahi kuotak sartu direnik.

itsasoko araubide bereziko bigarren eta hirugarren taldeetako langileek 2017an Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioaren oinarriak
ESS/77/2017 Agindua, otsailaren 3koa, itsasoko araubide bereziko bigarren eta hirugarren taldeetako langileek 2017an Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioaren oinarriak ezartzen dituena.
Agindu horren bitartez, gertakari arruntengatiko edo profesionalengatiko kotizaziorako oinarri bakarrak zehazten dira, probintziaren, arrantza-modalitatearen eta kategoria profesionalaren arabera, 2016. urtean jasotako ordainsarien batez besteko balioak aintzat hartuta.
Itsasoko langileen Gizarte Segurantzako araubide berezian babestutako kontingentzia eta egoera guztietarako, Arrantza-sektoreko langileen gizarte-babesa arautzen duen Legearen (urriaren 21eko 47/2015 Legea) 10. artikuluko bigarren eta hirugarren taldeetako langileen kotizazio-oinarri bakarrak agindu horren eranskinetan agertzen diren zenbatekoak izango dira 2017rako, kalterik egin gabe koefiziente zuzentzaileei buruz urriaren 21eko 47/2015 Legearen 11. artikuluan ezarritakoari.
Norberaren konturako langileei dagokienez, eta kontuan izanik beren kotizazioak hilekoak direla, kotizazio-oinarria aldatu behar duten kasuetan –probintzia, arrantza-modalitatea edo kategoria profesionala aldatzeagatik–, aldaketa horiek hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera sortuko dituzte ondoreak, eta, ordura arte, lehen kotizatzen zuten kotizazio-oinarriarekin jarraituko dute.
Kotizazio-alderik egonez gero agindu horretan ezarritako kotizazio-oinarrien eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako kotizazioen artean, 2017ko apirilaren azkeneko egunean bukatzen den epean sartu ahal izango dira kotizazio-alde horiek, errekargurik gabe.
2017ko otsailaren 5ean jarri zen indarrean, baina 2017ko urtarrilaren 1etik izanik ondoreak.