Maiatzan, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Mutualiak BONUS diploma eman zion hainbat enpresa elkartuei.
Enpresa sarituak Ezbehar kopurua murrizteagatik:






Maiatzan, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Mutualiak BONUS diploma eman zion hainbat enpresa elkartuei.
Enpresa sarituak Ezbehar kopurua murrizteagatik:








Kepa Bilbao

– Zertan jarduten du JEZ Sistemas Ferroviarios SLk?
JEZ Sistemas Ferroviarios-ek trenbideetarako aparatuak diseinatzen eta ekoizten ditu, besteak beste, saihesbideetarako edo bidegurutzetarako.
– Nola sortu zen enpresa eta nola zabaldu zen nazioartera?
Enpresa 1926an sortu zen Bilbon eta 1950an, hiriaren erdialdea hazi egin zenez, Laudiora lekualdatu zen.
1990eko hamarkadan nazioartera zabaldu zen esportazioei esker eta 1994an Austriako Voestalpine enpresa multinazionalarekin bat egin zuen.
Gaur egun JEZek saihesbideen % 50 eta bidegurutzeen % 80 esportatzen du.
2010an, lantegi berri bat ireki zuen Arberatzen (Iparralden), eta 2000. urtetik partizipazio bat du trenbideen sektoreko VAE VKN enpresan, Indian.
– Zenbat langile ditu eta zer profil profesional dute?
Laudion 210 langile ditu eta Arberatzen, 105. Profil profesionalak gehienbat teknikoak dira: metalurgialari eta mekanikariak, Lanbide Heziketakoak edo Ingeniaritza Teknikoa egindakoak, goi-mailako ingeniariak, etab.
– Nora esportatzen dira produktuak nagusiki?
Austria, Alemania, Ingalaterra, Argentina, Kuba, AEB, Iran…
– Zerk bereizten du JEZ sektoreko beste enpresetatik?
Gehienbat kalitate altukoak baina garestiak izatearen ospea dugu; orokorrean gama altuko produktuak lantzen ditugu. Horrez gain, neurrira egindako soluzioak ematen espezializatuak gara.
– Zein da enpresaren xede ala ikuspegia? Eta zeintzuk balioak?
JEZ Sistemas Ferroviarios SL trenbideetako material finkoak diseinatu, ekoitzi eta saltzen dituen aldi baterako enpresa-elkarte bat da, Talleres y Fundiciones JEZ SA eta VAE GmbH enpresen artean sortutakoa. Enpresaren xedea trenbideen sektoreko beharrei erantzuna ematea da.
JEZ Sistemas Ferroviarios SLren nahia bezeroen beharrak asebetetzea da, onura atera eta denboran zehar iraun ahal izateko.
JEZ Sistemas Ferroviarios SLk bere jardueraren garapenean duen jokabidea etika-arau eta gizarte-erantzukizunekin bat dator.

Mutualiak gure enpresa elkartuen jardunbide egokien berri eman nahi dizue. Oraingo honetan, hiru euskal aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duen eta Euskalitek koordinatzen duen 3K programa izango dugu hizpide.
Euskalitek, 2007tik du martxan prestakuntzarako eta ekintzarako 3K programa. Egitasmoak, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeen kudeaketa hobetzea du xede.
Abian jarri zenetik, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 250 erakundek baino gehiagok parte hartu dute bertan. Orain artean, 50 izan dira programak emandako diploma lortu duten erakundeak.
Gainera, horietako erakunde batzuek aurrerapausoak ematen jarraitu dute haien kudeaketa-sistemak hobetuz. Hala, hiru kirol-erakundek Kudeaketa Aurreratuko Brontzezko A egiaztapena ere lortu dute.
Hiru urteko programa bat da proiektua (gutxiago ere izan litezke aurretik nahikoa kudeaketa-maila erakusten bada), eta, horren bitartez, erakundeek, prestakuntza-saio eta lantegien bidez, eta hainbat ariketa praktiko eginda, Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdien eta jardunbide egokien berri izatea eta haien erakundeetan lantzea lortu nahi da.
Estrategia definitzea, urteko kudeaketa-planak, antolamendu-sistema, bezeroen kudeaketa, pertsonen kudeaketa, kudeaketa ekonomikoa eta euskararen kudeaketa dira proiektuan aurkituko ditugun arloetako batzuk.
Proiektuaren 10. urteurrena dela eta, 3K programari jarraipena emango dion lankidetza-protokolo baten sinadura iragarri da, kirol-sektoreari bere kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen jarraitzeko.
Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, eskura duzu programaren eskuliburuan, Euskaliten webgunean.
Gune hau gure enpresa guztiei irekita dago, eta zuen edozein jardunbide egoki partekatu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete ohiko bideak erabilita.

Orain dela gutxi Euskal Kirol Federazioen Batasunetik ezagutzera eman bezala, euskal gimnasta gazteek emaitza oso onak lortu berri dituzte Eskola Adineko Espainiako Txapelketan. Horren erakusle, Euskal Federazioko taldeak hirugarren postua lortu du sailkapen nagusian. Hori horrela, gure kirolariek aurrez aurre etorkizun oparoa dutela esan daiteke. Gaurkoan, baina, gimnastikak dituen onurak azpimarratu nahi ditugu lerrootatik, kirol modalitate bakarrean tranpolina eta gimnastika akrobatikoa, aerobikoa eta erritmikoa bezalako modalitateak uztartzen baititu. Gimnastika indarra, malgutasuna, dotoretasuna eta arintasuna eskatzen duten ariketa fisiko sekuentzietan oinarritutako kirola da. Alde batetik, gimnastika akrobatikoa dago, hainbat modalitatetan egiten den diziplina: gizonezkoen bikoteak, emakumezkoen bikoteak, bikote mistoak, emakumezkoen hirukoteak eta gizonezkoen laukoteak. Gimnastika akrobatikoan, taldeko adierazpen gimnastikoak egiten dira gorputza eragile motor gisa erabiliz. Lehen kirol aerobika bezala ezagutzen zen gimnastika aerobikoa, berriz, 90 segundoko errutina baten errepikapenean oinarritutako diziplina da. Errutina horretan aerobik tradizionaletik eratorritako intentsitate altuko mugimenduak eta zailtasunezko hainbat elementu uztartzen dira. Mugimendu jarraituetan oinarritutako errutinotan, kirolariak indarra, malgutasuna eta zailtasuneko elementuak modu perfektuan egiteko gaitasuna izatea frogatu behar du. Gimnastika artistikoa eta erritmikoa aparatuekin zein gabe egiten dira, araututako neurriak dituen azalera baten gainean. Azkenik, tranpolina hainbat aparatu elastikotan ariketa serie bat egitean oinarritzen da, betiere akrobaziak izanik protagonista nagusi. Haurrak oso gaztetatik hasten dira gimnastika egiten, bereziki erritmikoa. Hori bai, onurak adin guztietan lortzen dira, kirol honek bai muskuluen elastikotasuna bai egoera fisikoa bera hobetzen baititu. Gorputzeko muskulu talde guztiak indartzeaz gain, arintasuna, malgutasuna eta elastikotasuna hobetzen ditu gimnastikak. Gainera, lateralitatea, oreka eta mugimenduen koordinazioa garatzen ditu, orientazio espaziala hobetuz. Erreakzio abiadura, odol-zirkulazioa eta likido eta toxinen drainatzea ere hobetzen ditu, gehiegizko pisua ez izaten laguntzeaz gain. Gorputz-jarrera desegokiak eta sortzetiko nahasmenduak zuzentzen ere laguntzen du gimnastikak, iraupen laburreko zein luzeko oroimena landuz eta harmoniaren eta estetikaren zentzua garatuz. Emozioak adierazten ere laguntzen du.
Atletismoarekin,borrokarekin eta pisuak altxatzearekin batera ( halterofilia), gimnastika artistikoa kirol modernoaren aitzindaria dela esan ohi da. Gainera, adin tarte oso zabaletan ikas eta egin daiteke. Gimnastika artistikoan, zoruko ariketak egiteaz gain, emakumezkoek oreka barra, jauzi-zaldia eta barra asimetrikoak erabiltzen dituzte. Gizonek, berriz, zoruko ariketak egiteaz gain, eraztunak, barra finkoa, jauzi-zaldia eta barra paraleloak erabiltzen dituzte. Zehaztasun eta kontzentrazio handia eskatzen duen kirola da, horregatik, orekarekin lotutako koordinazio gaitasuna oso garrantzitsua da. Gainera, gorputza beste diziplina batzuetan baino elastikotasun askoz gehiagorekin mugitzen da, malgutasuna eta koordinazioa sustatuz. Horrenbestez, gimnastika etxeko txikienak kirolean hasteko oso jarduera gomendagarria dela esan daiteke, dituzten gaitasunak hobetzeko oso lagungarria baita. Eta ez bakarrik haurrentzat!


Auzitegi Gorenaren Zigor Arloko Salak, 2017ko otsailaren 23an, epaia eman zuen (1916/2016 zenbakidun kasazio-errekurtsoa). Bertan langileen eskubideen kontra pertsona juridiko batek egindako delituari buruzko epaia eman zuen (BIGARREN zuzenbideko oinarria).
Zehazki, Zigor Kodearen 318. artikulua aztertu zuen. Horren arabera: «Titulu honetako artikuluetan ezarritako egitateak pertsona juridikoei eratxikitzen zaizkienean, adierazitako zigorra administratzaileei edo zerbitzuaz arduratzen direnei ezarriko zaie, egitate horien ondorioz erantzule izan badira, bai eta egitate horiek jakinda, eta konponbidea bila dezaketelarik, neurririk hartu ez dutenei ere. Kasu horietan, autoritate judizialak, gainera, Kode honen 129. artikuluan aurreikusitako neurriren bat edo batzuk dekretatu ahal izango ditu»
Azterketaren helburua zen erabakitzea ea 318. artikulu hori (eta beraz, Zigor Kodeko XV. Tituluan dauden mota penal guztiak –langileen eskubideen kontrako delituak–) pertsona juridiko batek eginak izan ote daitezkeen, Zigor Kodearen 31.bis artikuluaren arabera (pertsona juridikoen erantzukizun penalaren araudi berria 5/2010 eta 1/2015 Lege Organikoetan)
Auzitegiak gogora ekarri zuen 318. artikulu horrek 11/2003 Lege Organikotik indarrean dagoen testua dakarrela, 5/2010 Lege Organikoaren bidez, beste mota penal batzuetarako, pertsona juridikoen erantzukizun penala ezarri aurrekoa.
Aipatutako epaiak baieztatzen zuen, Zigor Kodearen 31.bis eta ter artikuluen arabera, langileen eskubideen kontrako delitua ezin duela, berez, pertsona juridiko batek egin, ez baitu Zigor Kodeak berariaz jasotzen.
Hala ere, aipatutako 129. artikuluak Epaileari edo Auzitegiari aukera ematen dio kasu horietan, modu arrazoituan, enpresei, erakundeei, taldeei, entitateei edo elkarteei (barruan edo horien laguntzaz edo horien bidez egindako delituen kasuan), -auziaren instrukzioa egin bitarteko kautelazko neurri gisa ere-, honako neurri hauek ezartzea (Zigor Kodearen 33.7. artikuluko c)-tik g)-rako letretan aurreikusiak):
– haien jarduerak 5 urtera bitartean etetea,
– lokalak eta dendak 5 urtera bitartean ixtea,
– etorkizunean, 15 urtera arte, jarduerak egitea debekatzea, baldin eta horiek egitean delitua egin, hari lagundu edo hura estali bada,
– sektore publikoarekin kontratatzeko diru-laguntzak eta laguntza publikoak lortzeko eta onura eta pizgarri fiskalak edo Gizarte Segurantzaren onura eta pizgarriak izateko gaitasunik gabe uztea, 15 urtera bitartean,
– edo judizialki ikuskatzea, langileen edo hartzekodunen eskubideak babesteko, 5 urtera arte.
Beraz, nahiz eta Zigor Kodearen XV. Tituluko –311. artikulutik 318. artikulura– langileen eskubideen kontrako delituak ezin duen, berez, pertsona juridikoaren erantzukizun penalerako aukera eman, zigorra pertsonalki delitua egindako administratzaileei esleitzeko aukera jasotzen du, eta gainera, hari jada deskribatutako Zigor Kodearen 129. artikuluko neurri batzuk ezartzea aurreikusten du.
Jose Angel Moral. Mutualiako aholkularitza juridikoko abokatua

| «Laneko arriskuaren pertzepzioari buruzko ebaluazioa» azterketaren arabera (industria-enpresa bateko produkzio-ataletako 185 langilez osatutako lagin batean oinarritzen dena), ohiko produkzio lerroko arriskuen pertzepzioarekin lotutako galderan, %60k arrisku maila atxikia ertaina zela adierazi zuen, % 35ek arrisku maila baxua eta gainerako % 5ak arrisku maila handia. Aldiz, jarduera bereziei buruzko galderetan, % 78k altutzat jo zuen arrisku maila atxikia, % 20k ertaintzat eta % 2ak bakarrik txikitzat. Azken urteko lehenengo asistentziak gainbegiratuta, istripuen % 3 jarduera berezietan gertatu ziren eta % 97 produkzio ildoko ohiko lanean. |
Juan Ramón Larrocea Ormaechea Zerua soldatzen.

Maiatzaren 16an Global Innovation day ekimenaren barruan antolatutako ekimenen barruan Emakundek antolatutako tailer honetan parte hartu zuen Mónica Carcallok Euskalduna Jauregian, Mutualiaren ordezkari gisa: «Berdintasunez jokatuz berritzea». Virginia Imaz arduratu zen gidari-lanez; komiko ezaguna, halere, «pailazo» bat baino askoz gehiago da: emakume solidarioa, maisua, idazlea, ahozko kontalaria, gidoilaria, zuzendaria eta Oihulari Klown antzerki-taldearen sortzailea.
Proposamen bat egin zuen genero-ikuspegitik, eta, horri esker, taldeko hainbat dinamikaren bitartez, honako hau ikasi genuen:
Adierazpen- eta sormen-ariketa ugari egin genituen
Bi ordu bizi horietan guztion baitan dagoen neskatxa aske uzteko aukera izan genuen…» (Funtsean emakumeak ziren parte-hartzaileak)