
Posible al da aparteko ordainsaria erreklamatzea hilero banatuta kobratzen bada?

Hemen azalduko dugun kasua honako hau da: aparteko ordainsaria hilero banatuta kobratuz gero, erreklamatu al daiteke dagokion hilean?
Ezinezkoa dirudi ordainsaria banatuta jaso baita, baina halako kasuek eman dute zeresanik.
Aparteko ordainsariak askatasunez itundu daitezke.
Hala, Langileen Estatutuko 31. artikuluak honako hau dio: hala ere, aparteko haborokinak urteko hamabi hilabeteetan hainbanatzea ere erabaki daiteke hitzarmen kolektiboetan.
Horrenbestez, hitzarmen kolektiboan aparteko ordainsariak urteko hamabi hiletan banatzea ezartzen bada, horixe aplikatuko da eta ordainketa jaso ondoren ezingo da berriz ordaintzeko eskatu.
Dena den, zenbait hitzarmenetan aparteko ordainsaria banatuta ordaintzea berariaz debekatzen da eta, hilero banatuz gero, zenbatekoa ordainsari arruntzat joko da.
Kasu horretan, debekua argia denez eta ordainketa ordainsari arruntzat joko dela adierazi denez, aparteko ordainsaria hamabi hiletan banatuta ordainduta egon arren, dagokion zenbatekoa ordainsari arruntzat joko da eta aparteko ordainsariak ordaintzeko egongo dira. Horrenbestez, haien ordainketa erreklamatu ahal izango da.
Gai hau Auzitegi Gorenera iritsi zen eta 2012ko urtarrilaren 25eko epaian erabaki zen. Horren arabera, hitzarmen kolektiboan aparteko ordainsaria banatuta ordaintzea debekatu bada, zenbateko hori ordainsari arruntzat joko da eta enpresaburuak aparteko ordainsariak ordaintzeko izango ditu. Beraz, erreklamatu ahal izango dira. Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2012ko urriaren 16ko epaian erabilitako irizpidea (2152/2012 erreguzko errekurtsoa).
Horrenbestez, hitzarmen kolektiboan aparteko ordainsariak banatzea debekatu ez bada edo banatuta ordaindu diren zenbatekoak ordainsari arruntzat jo ez badira, aparteko ordainsariak banatuta ordaindutzat joko dira. Aitzitik, banatuta ordaintzea debekatu bada eta ordaindutako zenbatekoak ordainsari arruntzat jo badira, aparteko ordainsariak ordaindu gabe egongo dira eta erreklamatu egin ahal izango dira.
Pedro Fraile. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua
Gure gorputza makina harrigarria da, baina mugak ditu

José Luis Zubiri / Desegiten
2014ko datuen arabera, gainesfortzu fisikoek istripu guztien % 39,8 eragin zituzten. Horren atzetik, alde nabarmenarekin, honakoek eragin zituzten istripu gehien: objektuen kontra talka egiteak (% 24,5) eta mugitzen ari zen objektu baten kontra talka egiteak (% 13,4). Europako zenbait azterlanek dudarik gabe frogatu dute bizkar, lepo eta goiko gorputz-adarretako lesioak osasun-arazo bat direla eta lan-kostu handiak eragiten dituztela; gero eta handiagoak, gainera. Eskura dauden lesio-mota horiei buruzko datuen arabera, kostua Europako BPGaren % 1,5 eta % 2 bitartekoa da.
Mutualiako 2017ko Eguberrietako Zorion Mezua
Mutualiak,eguberri zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizue. Hau dela eta, prestatu dugun zorion mezua ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Irristaketa artistikoa

Jarduera atsegina eta dibertigarria
Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren barruan gurpil gaineko hainbat irristaketa-klub daude. Zale asko dituzte, eta askotariko txapelketa, teknifikazio-jardunaldi, erakustaldi, kirol eskolako jardunaldi eta talde-entrenamendutan parte hartzen dute. Gainera, ate irekien egunak ere egiten dituzte, espezialitatea sustatzeko jarduerak antolatuta. Euskal Kirol Federazioen Batasunak tarte hau baliatu nahi du diziplina horren abantailak ezagutzera emateko. Gurpil gaineko irristaketa artistikoan, patinak erabiltzen dira, eta elementu teknikoak eta erabat artistikoak uztartzen. Egokia da pisua galtzeko, baita pisuari eusteko ere, eta prestaketa fisiko eta kontzentrazio handia behar dira. Gainera, kirolariak musikarako oso belarri ona izan behar du, eta mugimenduak musikaren erritmora egokitzeko trebetasuna. Onura asko dakartza: erresistentzia fisikoa hobetzen, eta gorputz osoa indartzen da; 300 kaloria bitarte erre ahal dira; kontzentrazioa, oreka eta entzumena hobetzen da; gorputz-malgutasuna areagotzen da; hanketako giharrak, birikak, bihotza, gerria, sabela eta ipurmasailak indartzen, eta odol-zirkulazioa aktibatzen da; eta sistema motorra hobetzen da. Gainera, kirol dibertigarria da, eta haurrei energia eta ongizatea ematen die. Talde-lana ere aipatu behar da abantailen artean.
Gainera, ariketa mota hori beste kirol batzuetan ere balia daiteke, adibidez: patin gaineko hockeyan, eta, beste pauso bat emanda, izotz-hockeyra ere pasa daiteke. Irristaketa artistikoan ezinbestekoa da gogoaren eta gorputzaren arteko oreka ezin hobea izatea eta, aldi berean, koordinazio zentzumen-motor handia, orekaren eta espazioaren erabileraren zentzua garatzeko eta fintzeko. Izan ere, sentipen berezia da gainazal erregular baten gainean irristailuekin ibiltzea. Kirol aerobikoa da; izan ere, oxigeno-emari jarraitua behar da, eta indarra, trebetasuna eta erresistentzia ere bai. Oso garrantzitsua da muskuluen eta giltzaduren ekintza, tolesteko eta luzatzeko mugimenduak transmititzeko. Irristaketa da aukera onenetako bat kontzentrazioa, koordinazioa eta oreka hobetu nahi dutenentzat. Nagusiki hanka-mugimenduetan oinarritutako kirola denez, beheko gorputz-ataletako muskuluak sendotzen dira. Gorputz osorako da ona, halere; izan ere, mugimendu batzuetan, birak ematean, frenatzean edo norabidea aldatzean, goiko gorputz-atalak ere erabili behar dira, aldakak eta sorbaldak barne. Klub hauetan parte har daiteke: Arrigorriagako Arri-Gorrin, Barakaldoko Baratzalde eta Gurutzetan, Sestaoko Altzairun, Bilboko Irrizbizin, Getxoko Giragetxo eta Shown, Portugaleteko Kiribilen, Gasteizko Elurran, Ugaoko EPA Ugaon, Leioako Irristaketan eta Laudioko Lautxirrinkan. Horien helbideak Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren webgunean daude: fvpatinaje.eus
Mutualia informazio juridikoa

Mutualiako 2017ko Eguberrietako Zorion Mezua

Mutualiak,eguberri zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizue. Hau dela eta, prestatu dugun zorion mezua ikustera gonbidatzen zaituztegu.
Gabonetako ordutegiak 2017-2018

Gabonetan, Mutualiaren laguntza zentroen ordutegia aldatuko da.
Ordutegia (2017/12/26tik 2018/01/05 arte): 08:00-15:00 EAE ko zentroetan, hauek izan ezik:
– Azkoitia: (2018/01/02tik 2018/01/05 arte) 08:00etatik 15:00etara.
-Eibar: 2017/12/26tik 2017/12/29 arte): 08:00-15:00. Hilabete osoa itxita 2018ko urtarilean egingo diren mantentze lanengatik
– Iurreta: (2017/12/26tik 2018/01/05 arte): 08:00-17:00
Gure asistentzia sarearen ordutegia zein den jakiteko segi ondorengo lotura.
Informazio gehiago behar badozu, jarri harremanetan gurekin galdeiguzu formularioaren bitartez edo kudeaketa saliaren telefonoan:
– ARABA: 945 00 90 90
– BIZKAIA: 94 425 25 00
– GIPUZKOA: 943 42 65 00
Hautu segurua, segur aski ez da azkarrena eta errazena izango, baina epe luzera, gutxien kostako zaizuna da

Enpresetako arduradunen % 87,7k ez du bere lantokian gertatutako istripuek eragindako kostu ekonomikoei buruzko daturik; 250 langiletik gorako enpresak dira gai horren inguruan sentsibilizatuen daudenak. Hala eta guztiz ere, enpresa handien % 27k baino ez ditu istripuen eragin ekonomikoari buruzko datuak. Enpresetako segurtasunaren eta osasunaren kudeaketari buruzko inkesta nazionala (EKIN, 2009), LSHIN.
José Luis Rodriguez Moran