Berdintasunari buruzko elkarrizketa eta Herritarren arteko Elkarrizketara Marianne Thyssen-ekin

Data: urtarrilaren 26a

Lekua: Bilbaoko Euskalduna Jauregiko A3 aretoan

Programa

  • 11:00etatik 12:00etara: Herritarren Elkarrizketa
  • 12:30etik 14:00etara: Mahai ingurua ”Berdintasun eredu baterantz ODS 5, ODS8 y ODS10”Cristina Gallach gure patroiak moderatuko du, eta partaideen artean Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika Sailburua, Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea,Ibon Uribe CMRE -ko Presidentea,  Cristina Mendia Mutualiako Berdintasun Zuzendaria,  eta Begoña Marañón Euskadiko SER Kateko zuzendaria egongo dira

Zure zain gaude! Eman izena hemen!

Lan-kontrataziorako hobarien/ murriztapenen gidaren 2018ko urtarrileko eguneraketa

Gida honetan, kontratatzeko pizgarrien arloko indarreko araudi guztia jasotzen da, eta erabiltzaileen eta gure lan-merkatuan jarduten duten eragileen informazio-eskaera asetzera zuzenduta dago. Gainera, informazio guztia kontratu moten, langileari dagokion kolektiboaren eta enpresa motaren arabera egituratuta eskaintzen du.

2018ko lanbidearteko gutxieneko soldatari buruzko Errege Dekretua

2017ko abenduaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1077/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa,2018rako lanbidearteko gutxieneko soldata finkatzen duena, Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministro Fátima Bañez andreak proposatu, eta abenduaren 29ko Ministroen Kontseiluak onartuta.

Errege Dekretu horren bitartez, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren zenbatekoak ezarri dira, bai langile finkoentzat bai aldi baterako edo sasoikakoentzat bai etxeko langileentzat.

Zenbateko berriak ehuneko lau handiagoak dira, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean indarrean egondakoak baino.

Igoera, ekonomiaren egoera orokorraren hobekuntza kontuan hartuta ezarri da, eta, horrekin batera, lehiakorrago izateko modu orekatuan bultzatzen jarraitu da; hala, soldaten bilakaera eta enplegua lehengo mailara itzultzeko prozesua batera doaz.

Errege-dekretu honi buruzko kontsulta jaso dute ordezkaritza handiena duten sindikatuek eta enpresaburu-elkarteek.

Nekazaritzako, industriako eta zerbitzuetako edozein jardueratan, langilearen sexua eta adina edozein dela, gutxieneko soldata 24,53 euro egunean edo 735,9 euro hilean izango da, soldata egunaren edo hilaren arabera den.

Gutxieneko soldatak diruzko ordainsaria bakarrik hartzen du kontuan, eta gauzazko soldatak ez du inola ere ekarriko diruzkoaren zenbatekoa gutxitzea.

Errege Dekretuak, halaber, aldi baterako eta sasoikako langileen lanbidearteko gutxieneko soldata arautzen du, baldin eta enpresa batean, gehien jota, ehun eta hogei egun lan egiten badute. Kasu horretan, soldata hau da: 34,85 euro lanaldiko. Orduka lan egiten duten besteren konturako etxeko langileen kasuan, lanbidearteko gutxieneko soldata 5,76 euro da benetako lanordu bakoitzeko.

Errege Dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarri zen indarrean, 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldirako.

Istripu-tasaren eta laneko gaixotasunen etorkizuna

2015ean, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak 20 urte bete zituen. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea indarrean izan zen lehen urteetan, ezbeharren tasa % 25 inguru handitu zen (1996tik 2000ra). Legearen ezarpena hedatzearen ondorioz, 2001 eta 2013 artean ezbeharren tasak behera egin zuen nabarmen. Azken urteotan, berriz ere gora egiten hasi da.

Aldaketa-garaiak bizi ditugu, Laneko Arriskuen Prebentzioari beste bultzada bat emateko eta haren etorkizuna birplanteatzeko unea da, bai eta arrisku berri hauetara egokitzeko unea ere: lehiakortasunaren handitzea, malgutasun-eskariak, epeen txikitzea (arrisku psikosozialak), nahasmendu muskulu-eskeletikoen etengabeko ugaritzea, teknologia berriei lotutako arrisku berrien agerpena (nanopartikulak, substantzia berriak, Big Data, robotika kolaboratiboa, etab.).

Manuel Antonio Rodriguez Perez Valentziako «begian».