Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko XV. Mutualia Argazkilaritza Lehiaketa

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Egunaren harira (apirilak 28), Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkilaritza Lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Mutualiak.

Aurreko edizioek harrera bikaina izan zutenez, eta lan esparruko prebentzioaren egoera erakusteko eta hari buruz sentsibilizatzeko asmoz, Mutualiaren Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkilaritza Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

18 urtetik gorako edozein pertsonak eman dezake izena; nahi beste argazki bidal ditzake. Gaia laneko arriskuen prebentzioaren ingurukoa izango da, eta haren balioak nabarmenduko dira argazkien bidez. Gainera, positiboki baloratuko dira arrisku egoerak edota praktika onak irudikatzen dituzten lanak. Aurkeztutako argazki bakoitzeko, “Deskribapen orria” deituriko formularioaren ale bat bete beharko da; bertan, irudian agertzen den arrisku egoera edota praktika ona deskribatuko da.

Izena emateko epea otsailaren 15ean irekiko da, eta apirilaren 1ean amaituko da.

Saridunen izenak apirilaren 28an jakinaraziko dira, Mutualiak Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Egunaren harira antolatzen duen ekitaldian.

Sariak honakoak dira:

  • Lehen saria: 1.200 €
  • Bigarren saria: 900 €
  • Hirugarren saria: 600 €

Informazio gehiagorako:   Mutualia.es    prevención@mutualia.es

944 042 105      943 440 526       945 009 077

Lehiaketaren oinarriak

Oinarri guztiak

Deskribapen orria

2018ko ekitaldirako Gizarte Segurantzaren #kotizazioen oinarriak argitaratu dira.

Argitaratu da BOEn ESS 55/2018 Agindua, urtarrilaren 26koa, 2018ko ekitaldirako Gizarte Segurantzaren #kotizazioa, langabezia, jarduera eteteagatiko babesa, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta lanbide heziketaren lege arauak garatzen dituena.

 

 

Urriaren 30eko 8/2015 legegintzako errege-dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 19. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2017ko Estatuaren Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 106. artikuluak Gizarte Segurantzako kotizazioaren oinarriak eta tasak, langabezia, jarduera eteteagatiko babesa, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta lanbide-heziketa arautu zituen 2017ko ekitaldirako. Era berean, baimena ematen zion Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroari aipatutako artikuluan aurreikusitakoa aplikatu eta garatzeko beharrezko arauak emateko.

Datozen asteotan, eta zuen eguneroko lana errazteko asmoz, 2018rako Kotizazioen Esku-liburua presatu eta helaraziko dizuegu Mutualiatik, urtero egiten dugun bezala.

http://www.boe.es/boe/dias/2018/01/29/pdfs/BOE-A-2018-1142.pdf

Emakumeen lana seguruagoa eta erosoagoa dela pentsatzen dugu oraindik?

EBko azterketa batek adierazten duenez, lanaren sexuen araberako banaketak emakumeen osasunean eragiten du. Izan ere, emakumeen lanek ezaugarri zehatz batzuk dituzte: errepikakorrak izatea, monotonia, ahalegin estatikoa edo aldi berean hainbat zeregin izatea. Gainera, espazioak, lantaldeak eta ordutegiak gizonen batez besteko gorpuzkerarekin eta bizimoduarekin lotuta diseinatuta daude.

 

Juan Ramón Apella Eguiluz: Beste lanpostu batzuk.