2018, MUTUALIAKO ARRETA-ZENTROEN UDAKO ORDUTEGIA

horario

Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan,  hain zuzen ere. Irailean ohiko ordutegia egongo da indarrean.

ordutegia

Gure klinikek 24 orduko zerbitzua mantentzen dute: Ercilla eta Pakeak 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalean.


 

Arreta Zentroa 2018/07/30-2018/08/31
ARABA Laudio 08:00-15:00

Arreta Zentroa 2018/07/30-2018/08/31
BIZKAIA Iurreta 08:00-15:00

 

*Zamudio: 2018/07/30-2018/09/09

Santurtzi
Erandio
Basauri
Zamudio
Gernika

 

Arreta Zentroa 2018/07/16-2018/09/07
GIPUZKOA Azkoitia* 08:00-15:00
Beasain
Bergara
Eibar
Irun

 

*Abuztuaren 6tik 24ra itxita, hilaren 13a eta 16a izan ezik. Egun horietan kontsulta 8:00etatik 15:00etara izango da.


 

Arreta Zentroa 2018/06/15-2018/09/15
MADRID Serrano kalea, 199, 28016 Madrid              08:00h-15:00h

Egoitza administratiboa

Francisco Gervás kalea, 12, 28020 Madrid   08:00h a 15:00h

 


  • Gogorarazten dizugu zuen eskura jartzen ditugula gure osasun-zentroen zerbitzu mediko iraunkorrak. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin edo hots egin ondorengo telefonoetara:
Lurraldea Arreta Zentroa Telefonoa
Araba HAR 945.00.90.90
Bizkaia Ercilla Klinika 944.25.25.00
Gipuzkoa Pakea Klinika 943.21.26.00

Epaiaren analisia: Bitarteko kontratua kontratua azkentzean, kalte-ordainik ez

contrato.jpg_670122495

contrato.jpg_670122495

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak sakon aztertu du iraupen jakineko kontratua duten langileen egoera, eta kontratua azkentzean kalte-ordainak emateari dagokionez, kontratu finkoekin aldera daitezkeen edo, aldiz, Langileen Estatutuan jasotzen den iraupen jakineko kontratua duten langileei kalte-ordainik ez ematea justifikatzen duen arrazoi objektiborik dagoen, eta honako hau adierazi du:

 

«Iraupen jakineko lanari buruzko esparru-akordioaren 4. klausulako 1. apartatua –akordioa 1999ko martxoaren 18koa da eta iraupen jakineko lanari buruzko EGK, UNICE eta CEEPren esparru-akordioari dagokion Kontseiluaren 1999ko ekainaren 28ko 1999/70/EE Zuzentarauaren eranskinean jasotzen da– honela interpretatu behar da: ez dio aurka egiten lanpostu bat behin betiko betetzeko hautaketa- edo sustapen-prozesuan lanpostu hori aldi baterako betetzeko iraupen jakineko kontratua duten langileei –esaterako, auzi nagusian aztertzen den bitarteko kontratua dutenei– muga gainditzean kalte-ordaina ematea aurreikusten ez duen, eta aldiz, langile finkoei, lan-kontratua arrazoi objektibo batengatik azkentzen denean, kalte-ordaina ematea aurreikusten duen araudi nazionalari.»

 

Horren ondorioz, erabat aldatzen da auzia kontsideratzeko era, aipatutako Auzitegiaren 2016-09-14ko epaitik (Diego Porras kasua, C-596/14, ECLI:EU:C:2016:683), bi kasuak parekatzearen irizpidean oinarritzen baitzen (iraupen jakineko langileak eta kontratu finkoko langileak), lan-harremana azkentzean zerbitzu-urte bakoitzeko soldataren 20 eguneko kalte-ordaina emateari dagokionez.

 

Hain zuzen ere, aipatutako irizpide horrekin, iraupen jakineko kontratua zuen langile baten egoera eta bere kontratua azkentzea Langileen Estatutuko 52. artikuluan adierazitako arrazoi objektiboetan oinarritutako kaleratze batengatik lan-harremana deuseztatu dioten langile finko batekin parekatzen zen, zeinak, arau horren 53.1.b) artikuluan aurreikusten den bezala, zerbitzu-urte bakoitzeko soldataren 20 eguneko legezko kalte-ordaina jasoko zuen.

 

Orain, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak uste du bi egoerak parekatu daitezkeen arren, tratu desberdina ematea justifikatzeko arrazoi objektibo bat dagoela: langile finko bat kaleratzean kalte-ordaina ematea lan-harremana ustekabean hausteagatik eta hitzartutako egonkortasuna zapuztea konpentsatzeko da; iraupen jakineko kontratuaren kasuan, ordea, kontratua hitzarmenean aurreikusten den unean amaitzen da, eta, kontratua egiten denetik, bi alderdiek dakite kontratu hori noiz edo zergatik amaituko den.

 

EBJAk bitarteko kontratu bat duen langile baten kasua aztertu du; 2008-02-01etik hutsik zegoen lanpostua behin betiko bete arteko kontratua zeukan sinatuta. 2016-07-27an, hautaketa-prozesua gainditu zuen pertsona bati eman zioten lanpostua, eta bitarteko kontratua 2016-09-30ean eman zen amaitutzat.

 

Kasu hori oinarri hartuta, eta Espainiako zuzenbideko araudia Europako Erkidegoko zuzenbideko araudiari kontrajartzen zaion erabakitzeko, hasierako konparazio-alderditzat esparru-akordioren 4. klausulako –«Diskriminazio ezaren printzipioa» izenekoa– 1. apartatua hartzen du, eta bertan, honako hau xedatzen da:

 

«Lan-baldintzei dagokienez, iraupen jakineko kontratua duten langileek ezingo dute langile finko konparagarriek baino tratu txarragoa jaso iraupen jakineko kontratua izate hutsagatik, tratu-desberdintasuna justifikatzeko arrazoi objektiboak ez badaude

 

Beste konparazio-alderdian, Espainiako zuzenbidea dago, Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluak arautzen duena. Horren arabera, iraupen jakineko kontratuak eta aldi baterako kontratuak dituzten langileek iraupen mugagabeko kontratuak dituzten langileen eskubide berdinak izango dituzte. Dena den, kontuan hartu beharko dira kontratu mota bakoitzak dituen ezaugarri bereziakkontratua amaitzeari dagokionez, baita legean berariaz aurreikusita daudenak ere, heziketa-kontratuei dagokienez.

 

Halaber, Langileen Estatutuaren 49.1 artikuluak honako hau adierazten du:

 

«Lan-kontratua honelakoetan amaituko da:

 

c) Hitzartutako denbora amaitu delako, edo kontratuaren xedeko lana edo zerbitzua burutu delakoKontratua amaitzen deneanbitarteko kontratuen eta heziketa-kontratuen etakasuan izan eziklangileek kalte-ordaina eskuratzeko eskubidea izango dute, eta horren kopurua honela zenbatuko da: zerbitzuan emandako urte bakoitzeko hamabi soldata-eguni dagokiona, edo ezartzekoa den araudi berezian ezarritakoa».

 

Beraz, Espainiako zuzenbidearen araudia aztertuz, aipatutako 1999-03-18ko esparru-akordioari dagokionez, eta kontuan izanik langilearen bitarteko kontratua iraupen jakineko kontratutzat hartzen dela, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazten du «4. klausula hori era murriztailean interpretatu behar ez den Europar Batasuneko gizarte-zuzenbidearen printzipio» gisa ulertu behar dela. Horretarako, gogorarazten du aipatutako 4. klausula horrek debekatu egiten duelalan-baldintzak direla eta, iraupen jakineko kontratua duten langileak langile finkoak baino okerrago tratatzea, iraupen jakineko lan-kontratu bat izate hutsagatik, baldin eta ez bada tratu desberdin hori arrazoi objektiboekin justifikatzen.

 

Oinarri horrekin, irizten du iraupen jakineko lan-kontratua azkentzeagatik kalte-ordaina ematea, eztabaida piztu duen kasuan bezala, aipatutako klausulak jasotzen duen «lan-baldintzak» kontzeptuan sartzen dela, eta, diskriminazio ezaren printzipioari jarraituz, 4. klausulako 1. apartatuan zehatz adierazten dena, langilearen egoera (iraupen jakineko kontratua zuen) eta postua berez ordez bete duen pertsonaren egoera (lanposturako kontratatutako langile finkoa) parekatu daitezkefuntzio berak egiten baitzituzten.

 

Ikusten dugunez, horraino, kontsiderazioak Diego Porras kasuaren ebazpena eragin zuten kontsiderazioen antzekoak dira, baina ondorioa desberdina da bi egoerak modu ezberdinean tratatzea justifikatzeko «arrazoi objektiboak» dauden aztertzean.

 

Dena den, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi duenez, «trataera desberdin horrek benetako behar bati erantzuten dion, bilatzen den helburua lortzea ahalbidetzen duen eta hori egiteko beharrezkoa den egiaztatu behar da». Horretarako, honako hau aztertu behar da: «Iraupen jakineko kontratuak zeregin berezi bat gauzatzeko egin diren… edo, behin-behinean, estatu kide batek politika sozialeko legezko helburu bat eskuratzeko».

 

Kasuari irizpide hori aplikatuz, adierazten duenez, iraupen jakineko kontratu batean, «mota horretako kontratu batek, esleitu zaion muga gainditzean, etorkizunean efektuak izateari uzten dio. Muga honako hau izan daiteke: zeregin jakin baten amaiera, data jakin bat edo, autoen kasuan bezala, gertakari jakin bat jazotzea. Horrela, aldi baterako lan-kontratu baten bi alderdiek kontratua azkentzeko zehazten diren mugak (data edo gertaera) ezagutzen dituzte kontratua egiten den unetik. Muga horrek lan-harremanaren iraupena finkatzen du, eta alderdiek ez dute horren inguruko nahia adierazi behar kontratu hori amaitu ondoren».

 

Aldiz, «enpresaburuaren ekimenez, Langileen Estatutuaren 52. artikuluan aurreikusitako arrazoiengatik kontratu finko bat azkentzea kontratua egin zen unean aurreikusita ez zeuden egoerengatik gertatzen da, eta horrek lan-harremana garatzeko era guztiz aldatzen du». Horregatik, kasu horretan, kalte-ordaina eman beharra ezartzen da, «mota horretako arrazoi batengatik lan-harremana ustekabean hausteaeta, beraz, kontratua hausten denean, harreman horren egonkortasunari dagokionezlangileak izan zitzakeen esperantzen zapuztea konpentsatzeko».

 

Hori dela eta, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ustez, «kaleratzearen ondoriozko kalte-ordainaren xede espezifikoa, Langileen Estatutuaren 53. artikuluko 1. apartatuko b) letran jasoa, eta kalte-ordain hori ematen den testuinguru bereziaera desberdinean tratatzea justifikatzeko arrazoi objektiboak dira». Horrez gain, xedatzen duenez,1999ko martxoaren 18ko iraupen jakineko lanari buruzko esparru-akordioaren 4. klausulako 1. apartatuak ez dio aurka egiten lanpostu bat behin betiko betetzeko hautaketa- edo sustapen-prozesuan lanpostu hori aldi baterako betetzeko iraupen jakineko kontratua duten langileei –esaterako, bitarteko kontratua– muga gainditzean kalte-ordaina ematea aurreikusten ez duen, eta aldiz, langile finkoei, lan-kontratua arrazoi objektibo batengatik azkentzen denean, kalte-ordaina ematea aurreikusten duen Espainiako zuzenbideko araudiari.

 

Horrek, dena den, irtenbide bat uzten dio eskatzaileari kasu zehatz honetan. Izan ere, bitarteko kontratuaren iraupena ohi baino luzeagoa zenez eta kontratua noiz amaituko zen eta zenbateko iraupena izango zuen aurreikusterik ez zegoela kontuan izanik, Auzitegiak kontratu finkotzat har daitekeen aztertu behar du, eta baiezkoa erabakitzen badu, dagozkion ondorioak izango ditu.

 

 

PEDRO FRAILE

Mutualiako Aholkularitza Juridikoa

Irailaren 30ra arte eman dezakete alta RED sisteman langile autonomoek

RECEMA-WEB.jpg_2142931170

Izapideak elektronikoki egin beharko dituzte, urriaren 1etik aurrera jakinarazpenak jaso eta sinatzea barne.

Norberaren konturako langile horiek Datuak Bidaltzeko Sistema Elektronikoan (RED sistema) sartu beharko dute ordutik aurrera, eta, beraz, bide horretatik egin beharko dituzte afiliazioarekin, kotizazioarekin eta kuota-bilketarekin loturiko izapideak. Derrigortasun horrek jakinarazpenak jasotzea ere barne hartzen du, beraz, horiek kontsultatu eta sinatzeko, Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoko (GSEE) dagokion zerbitzuan sartu beharko dute.

Hori bera xedatzen du ESS/214/2018 Aginduak, martxoaren 1ekoak; sei hilabeteko epea ematen du (apirilaren 1etik urriaren 1era) norberaren konturako langileak izapideak egiteko sistema honetara egoki daitezen. Eginbehar hori betetzeko, izapideak hiru eratara kudeatu daitezke: REDen baimendutako baten bidez, zuzenean Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoan (GSEE) edo aurrez aurre.

Nori eragiten dio 2018ko martxoaren 1eko ESS/214/2018 Aginduak?

Zehazki, honako hauei eragiten die: norberaren konturako langileei, Nekazaritzako Langileen Sistema Berezian (NLSB) izena eman duten pertsonei eta Itsasoko Langileen Araubide Bereziko I. taldeko pertsonei.

Autonomo naizen heinean, zer betebehar berri ditut?

Ministro Aginduak xedatzen du elektronikoki kudeatu behar direla afiliazioarekin, kotizazioarekin eta kuota-bilketarekin loturiko izapide guztiak. Horrek, GSEEan agertuz, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzea barne hartzen du.

Noiztik aurrera?

2018ko urriaren 1etik aurrera egongo da indarrean betebeharra, egun horretan eraginpeko araubideetan alta emanda dauden pertsona guztientzat. Aldez aurretik ez da posta bidez betebehar horren inguruko jakinarazpenik bidaliko.

Non kudeatu ditzaket Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekiko izapideak?

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (GSDO) bi bide elektroniko eta aurrez aurreko bat ditu, eta langileek bide horien bidez egin ditzakete kudeaketak:

Elektronikoak:

•             RED sistema (Datuak Bidaltzeko Sistema Elektronikoa). Sistema horren bidez, RED sisteman baimena duen pertsona derrigortuta dagoen pertsonaren ordezkaria izango da. Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoan (GSEE) daude RED sistemako baimen bati langile autonomoaren afiliazio-zenbakia (AZ) esleitzeko edo esleipena kentzeko zerbitzuak.

•             Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoa (GSEE). Langile autonomoak GSDOarekiko izapideak zuzenean GSEEan eskuragarri dauden hainbat zerbitzu elektronikoren bidez egiteko aukera dauka. Zerbitzu batzuek eskaerak Erregistro Elektroniko bidez (EE) aurkezteko aukera ere ematen dute.

Aurrez aurrekoa:

FR 103 ereduaren bidez: «RED sistemaren eremuan afiliatu baten (AZ) ordezkari gisa jarduteko baimena».

Kasu horretan, Mutualiak kudeaketa erraztuko dizu: FR 103 eredua PDF dokumentu batean emango dizu, atxikitako Excel dokumentuan agertzen diren pertsonen datuak jarrita.

Jar zaitezte harremanetan Mutualian normalean zuen kudeaketa-lanak egiten dituen pertsonarekin eta eman iezaiozue Excel dokumentua eskatzen dizkizuegun datuekin. FR 103 ereduaren PDF dokumentuak itzuliko dizkizue, eremuak beteta, GSDOan aurkeztu ahal izateko.

Osasun ona duen kirola

surf.jpg

–         Surf egiteko garaia heldu da gure hondartzetara. Euskal Herriko Surf Federazioak hainbat txapelketa programatu ditu udarako.

Uda betean gaude dagoeneko, eta garaiotan gehien praktikatzen den kiroletako bat surfa da. Negu gogor bat eta ia nabaritzerik ere izan ez dugun udaberria igaro berri, Euskal Kirol Federazioaren Batasunaren baitako Euskal Herriko Surf Federazioak helburu argi bat dauka: surflariek udako hilabeteetan gure hondartzez ahalik eta gehien goza dezaten ahalbidetzea. Ildo horretan, kontuan izan behar da espazio hau surfari eskaini genion aurreko aldian zehaztu genuen bezala, Euskal Herriko Surf Federazioan 3.000 surflari baino gehiago daudela federatuta. Orain, azkenean, eguraldia lagun izatea besterik ez da falta! Surf denboraldia apirilean hasi zen Euskal Herrian eta abendura bitartean izango da indarrean. Euskal Herriko Surf Federazioak hainbat lehiaketa ditu programatuta euskal hondartzetan surflariek entrenatzeko eta euren kirol maila hobetzeko aukera izan dezaten. Federazioko teknikarien lanari, sistema teknologiko berritzaile bati eta profesional talde zabal bati esker, surflariek kalitatezko lehiaketez gozatzeko aukera izango dute. Zehazki, denboraldi honetako egutegia 23 probek osatuko dute, eta horietako bederatzi udan jokatuko dira. Proba horiek, honako hiru zirkuitu hauetan banatuko dira: surfa, bodyboarda eta SUP Race (Stand Up Paddle) modalitatea. Azken zirkuitu hori gero eta onarpen zabalagoa lortzen ari dira, eta, uda honetan zehar, bertako lau proba jokatuko dira. Lehendabizikoa Sestaokoa izango da, uztailaren 1ean, Euskal Herriko titulua jokoan dela. Uztailaren 7an, SUP Race modalitateko zirkuitua Aldaieta Arabako Klub Nautikora helduko da, Gasteizetik oso gertu, Uribarri Ganboako urtegian. Irailean, berriz, beste bi proba jokatuko dira, bat Debako hondartzan eta bestea Plentziakoan. Bestalde, Donostiako Zurriolako hondartzan Billabong Gazte Surf zirkuituko bigarren proba jokatuko da, zaleentzat erakargarrienetako bat, Gipuzkoako hiriburuko hondartza baita kategoria honetako lehiaketak hartzeko euskal kostaldeko leku onenetariko bat. Udaren amaierarekin bat, urteko hitzordu garrantzitsuenetariko bat ere helduko da: kultura eta surfa uztartzen dituen Sopela Kostafest jaialdia. Sopelako Udalak antolatutako jaialdia irailaren 22ko eta 23ko asteburuan ospatuko da Bizkaiko herrian. Euskal Herriko Federazioak, bere aldetik, lau hitzordu antolatu ditu Sopelan, Arriatara eta Atxabiribil hondartzen artean banatuta. Lehendabizikoan Euskal Surf Zirkuituko bigarren proba jokatuko da; hain zuzen ere, bertan erabakiko da zein surflarik eskuratzen dituzten rankingeko lehen postuak eta lortzen duten Orruan eta Mundakan jokatuko diren proba berezietan parte hartzeko txartela. Kontuan izan behar da Euskal Surf Zirkuituan nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duten surflariak ere lehiatzen direla. Atxabiribil hondartzan, berriz, bodyboard zirkuituko lehendabiziko proba jokatuko da. Azpimarratzekoa da aipatu bi zirkuituon helburu nagusien artean parekidetasunaren eta berdintasunaren alde egitea dagoela. Irailean, Atxarabilen jokatuko dira ere beteranoen eta longboardeko txapelketak. Euskal surfa oso osasun ona duen kirola da, eta horren erakusle dira Aritz Aranburu, Imanol Yeregi, Ruben Vitoria, Natxo Gonzalez, Axier Muniain, Garazi Sanchez, Ainara Aymat, Nadia Erostarbe eta Maddi Aizpurua bezalako surflari bikainak.

Horrez gain, aipatu beharra dago FederArte Euskal Surf Kultura egitasmoak jaialdi zirkuitu oso bat antolatzea ahalbidetu duela, lehiaketa eta kultura uztartuz. Horren erakusle dira honako hitzorduak: Gipuzkoako Txapelketa, Donostian egingo dena uztailaren 6an, 7an eta 8an; abuztuak 11n Deban egingo den SUP Race proba; urriaren 6an jokatuko den Euskal Herriko SUP Race zirkuituko finala; eta urriaren 20an Zumaian egingo den bodyboard txapelketa.

Surfak onura ugari ditu, naturarekin harremanetan jartzen baikaitu eta gure bihotza eta nerbio-sistema indartzen baititu, bide batez osasun mentalarentzat berarentzat ere onuragarria izanik. Izan ere, surf egiteak estresa gutxitzen laguntzen du: kanpoko guztiarekin deskonektatzea lortzen du surflariak eta olatu on bat hartzeak eragindako adrenalina deskarga aparta da tentsioa ezabatu eta egunerako buruhausteak uxatzeko.  Surfarekin muskulatura ere indartzen da, batez ere gorputz-enborrean, baina baita hanketan, besoetan eta bizkarrean ere, arraun eta surf egitean indartzen direnak. Muskulu-masa eta indarra areagotzea lesioak saihesteko ere bada onuragarria. Azken finean, surfak norbanakoaren egoera fisikoa hobetzen du, eta, bide batez, bizitza bere ere aberasten du. Adrenalina askatu eta naturarekin kontaktuan etengabe ikasten jarraitzeko kirol bikaina da surfa. Horrenbestez, badakizue, surf egiteko garaia da!

«Prebentzio-baliabidearen» figura, eskumenak, eginkizunak eta erantzukizunak (administratiboa, zibila eta penala)

57E2013.jpg

– Gure araudian ez da prebentzio-baliabidearen figuraren definiziorik ematen, baina azaltzen da prebentzio-baliabidetzat hartzen direla enpresak izendatutako eta prestakuntza- eta gaitasun-maila egokia duten eta beharrezko bitartekoak eta ezagutzak dituzten pertsonak. Horrez gain, pertsona horiek arrisku bereziko lanakgauzatzen dituzten eta lan-baldintzak aldatzen diren enpresetan prebentzio-baliabidea izatea eskatzen duten prebentzio-jarduerak betetzen direla zaintzeko bezainbeste dira (Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren definizioa), eta, oro harenpresako langile bat izaten da, nahiz eta bertako edo kanpoko Prebentzio Zerbitzuko teknikari bat ere izenda daitekeen prebentzio-baliabide (Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 32bis artikulua). Honako hau azaltzen du Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 22bis artikuluaren 4. zenbakiak:

«4. Presentzia prebentzio-neurri gehigarri bat da eta prebentzio-jarduerak behar bezala betetzen direla zaintzea du helburu, horien premia zehazten duen egoeratik eratorritako arriskuekin lotuta eta arrisku horien kontrol egokia lortu ahal izateko.

Zaintza horren barnean, plangintzan aurreikusitako prebentzio-jardueren eraginkortasuna egiaztatuko da, baita jarduera horiek aurreikusi nahi diren arriskuekin bat datozela edo aurreikusi gabeko arriskuen agerpenarekin bat datozela ere, horiek prebentzio-baliabideak behar izatea zehazten duen egoeratik eragiten direnean».

– Bere eskumen eta eginkizunei dagokienez, honako hau adierazten dute Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 22bis artikuluaren 5. eta 6. zenbakiek:

«5. Zaintzaren emaitza gisa prebentzio-jarduerak behar bezala betetzen ez direla ikusten bada, presentzia esleitzen zaien pertsonek:

a) Prebentzio-jarduerak modu egokian eta berehala betetzeko argibideak emango dituzte.

b) Egoera horiek enpresaburuari jakinarazi beharko dizkiote, hark hautemandako gabezia horiek zuzentzeko beharrezko neurriak har ditzan, horiek oraindik konpondu ez badira.

6. Zaintzaren emaitza gisa prebentzio-neurrien gabezia, gutxiegitasuna edo egokitzapenik eza hautematen bada, presentzia esleitzen zaien pertsonek enpresaburuari jakinarazi beharko dizkiote egoera horiek. Izan ere, hark gabezia horiek zuzentzeko beharrezko neurriak hartu eta prebentzio-jardueraren plangintza aldatu beharko du berehala, eta hala badagokio, baita lan-arriskuen ebaluazioari dagokionez ere».

Beraz, prebentzio-baliabideak ez du ez ahalmen ez eskumenik segurtasun-neurriak ezartzeko, segurtasun-neurriak aplika daitezen agintzeko, erabakiak hartzeko ezta ekintzak gelditu edo gauzatzeko ere. Aldiz, bere eginkizunen, eta, ondorioz, bere betebeharren artean, egoeraren arriskuekin lotutako prebentzio-jarduerak behar bezala betetzen direla zaindu behar du, bai eta aurreikusitako prebentzio-jardueren efikazia eta

 

 

 

jarduera horiek aurreikusi nahi diren arriskuekin edo aurreikusi gabeko arriskuen agerpenarekin bat datozela egiaztatu ere.

Eta, prebentzio-jarduerak behar bezala betetzen ez direla ikusi edo prebentzio-neurrien gabezia, gutxiegitasuna edo egokitzapenik eza hautematen badute, beharrezko argibideak eman eta enpresaburuari jakinaraziko dizkiote egoera horiek, hark hautemandako gabezia horiek zuzentzeko beharrezko neurriak har ditzan.

– «Prebentzio-baliabide» batek izan dezakeen erantzukizunari dagokionez, azaldutako betebeharretatik abiatuta eta oinarrizko printzipio gisa, prebentzio-baliabideak ez du erantzukizunik izango soilik prebentzio-baliabide izateagatik, betebeharrak ez betetzeagatik bakarrik izan ahalko du.

Horren inguruan, Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak, «Prebentzio-baliabideen erantzukizun juridikoak» izeneko lanean, azaltzen du prebentzio-baliabide izendatutako pertsonek ez dutela inolako erantzukizun administratiborik. Dena dela, prebentzio-baliabide izendatutako pertsona fisikoek ekintzengatik edo ez-egiteagatik sor daitezkeen erantzukizun penal edo zibilak izan ditzakete, horiek prebentzioaren arloko beste edozein egileri dagozkion berberak izanik.

OSALANEK antzekoa adierazten du bere «Prebentzio-baliabidearen eskuliburuan»: «Ez da prebentzio-baliabideentzat administrazio-erantzukizunik aurreikusi; izan ere, horiek izendatzen dituzten enpresek eta pertsonek bere gain hartzen dituzte arlo honetako arau-hausteen inguruko administrazio-erantzukizunak. Hori guztia, gainera, ekintzengatik edo ez-egiteagatik sor daitezkeen bestelako erantzukizunak (penal edo zibilak) baztertu gabe, horiek prebentzioaren arloko beste edozein egileri dagozkion berberak izanik.

Ikusten dugunez, ez da administrazio-erantzukizunik aurreikusi; hala badagokio, prebentzio-baliabideak izendatzen dituzten enpresek edo pertsonek hartu beharko dute ardura hori.

Erantzukizun zibilari dagokionez, aseguru apropos batek estali beharko du, prebentzio-baliabidea eta enpresa eta erantzukizun hori izan dezaketen gainerako pertsonak babesten dituena.

Erantzukizun penalari dagokionez, kontuan izan behar da, segurtasunaren arloan, beheko mailaren aurrean gaudela eta, prebentzio-baliabideak ez duenez ez ahalmen ez eskumenik segurtasun-neurriak ezartzeko, segurtasun-neurriak aplika daitezen agintzeko, erabakiak hartzeko ezta ekintzak gelditu edo gauzatzeko ere, arlo honetan izan dezakeen erantzukizuna soilik bere eginkizun edo betebeharrak (prebentzio-jarduerak behar bezala betetzen direla zaindu eta hautemandako gabezia horiek enpresaburuari jakinaraztea) zuhurtziarik gabe (zuhurtziarik gabeko ekintza edo ez-egitea) edo doloz (berariazkoa) ez betetzeagatik izan daitekeela.

 

 

 

 

Ikusten dugunez, prebentzio-baliabideari sor dakiokeen erantzukizunaren eremua oso murriztua geratzen da, eta, berariaz iruzurrez egindako ekintzetan izan ezik, zaila izango da erantzukizunik izatea, ez baitute segurtasun-neurrien inguruan erabakitzeko botererik. Horrez gain, prebentzioan, ez dute zuzendaritzako eginkizunik ez eginkizun teknikorik, ezta antolakuntza edo planifikazio prebentiboko eginkizunik ere, eta, prebentzioaren arloan, ezin dute ez erabakirik hartu ez agindurik eman.

Gainera, erabakitzeko ahalmenik ez duenez eta soilik hauteman eta jakinarazi egin behar duenez, bere parte-hartzea eta erantzukizuna erantzukizun-katearen bukaeran egongo dira beti, alegia, erabakitzeko, agintzeko eta xedatzeko ahalmena dutenen atzetik.

Hori dela eta, auzitegiek «enpresan zuzendu edo agintzeko eginkizunak gauzatzen dituztenek» eta «langileei derrigorrez eta agindua emanez xedatutako prebentzio eta kautelak zentzuz eta zuzen bete ditzaten eskatzen dietenek» «arduradun» edo «obrako buru» gisa duten erantzukizuna azpimarratzen dute (Valentziako Probintzia Auzitegiaren epaia, 2009-03-26koa).

Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera, prebentzio-baliabidea penalki erantzule da bidegabe penalaren tipo subjektiboa betetzen denean, hau da, arriskuaz jakitun denean, eta egileak, hori jakinda ere, arriskua ekiditeko neurri egokiak eta beharrezkoak jartzen ez dituenean.

Kasu zehatzei helduta, eta erantzukizun hori hautemandako kasuak direla adierazita, baina ez-betetze nabarmen eta larri batengatik eta ekintzaren barruan salbuespen izateagatik, Cáceresko Probintzia Auzitegiak, 2013-12-26ko epaian (1182/2013 zenbakiko aplikazio-errekurtsoa) adierazi zuen zuhurtziagabekeria astunaren ondoriozko arau-hauste penala dagoela kasu honetan: azpikontratatutako enpresako kudeatzaile batek eta izendatutako prebentzio-baliabide batek beren langileek altueran segurtasun-baldintza eskasekin lan egitea onartu zuten; ondorioz, langile bat erori zen, eta erantzukizuna prebentzio-baliabideena zen, ez baitzieten kasurik egin laneko ikuskaritzak alturako lanetarako segurtasun-neurrien inguruko eskakizunei (aipatu beharra dago, kasu horretan, pertsona bera zela kudeatzaile eta prebentzio-baliabide, eta erantzukizun hori prebentzio-baliabidearena zela adierazi zen arren, uko egin zitzaion bere erantzukizuna eskatzeari, eta errugabetzat jo zuten).

Erantzukizun hori, halaber, prebentzio-baliabide bati zegokiola adierazi zen, istripu batean, langileak segurtasun-kaskorik eta oinetako aproposik gabe ari ziren lanean, nahiz eta erraz hauteman zitekeen eta prebentzio-baliabideak horren berri eman behar zuen (Madrilgo Probintzia Auzitegiaren epaia, 2014-04-24koa, 440/2013 zenbakiko apelazio-errekurtsoa).

Beste kasu batean, Valentziako Probintzia Auzitegiak obrako prebentzio-baliabidea kondenatu zuen, bi langileri agindu baitzien instalatutako plataforma desmunta zezaten, altuerako lanetako segurtasun-neurri kolektiboak hartu gabe –plataformaren azpian sare bat jartzea– eta, gainera, segurtasun-neurri indibidualik edo pertsonalik jarri gabe –segurtasun-soka bat jartzea, langilea, arnes edo gerriko baten bidez ainguratu ahal zedin–.

Prebentzio-baliabide baten erantzukizuna hauteman zen, baita ere, langile bat teilatu-hegal batetik erori zen kasuan. Teilatuak 4,20 metroko altuera zuen, eta % 20ko malda; «ez zuen segurtasun-baranda, ez sare, ez babes-neurri indibidual edo kolektiborik», eta oinarrizko segurtasun-neurri horiek ez zeudela ez hautemateagatik jarri zen zigorra(Madrilgo Probintzia Auzitegiaren epaia, 2007-01-26koa, 2007/62022 EDJ).

Erantzukizun berdina ebatzi zuen Jaengo Probintzia Auzitegiak, 2006-12-20ko epaian (2006/435255 EDJ). Istripu bat izan zuen langile batek: eskua moztu zuen eskuak zerra erradial batekin egiten ari zen ebakerara ihes egin zionean. Zerrak ez zuen babesik, nahiz eta astebete lehenago jakinarazi zen eta erabili ohi den makina bat denIstripu bat izateko arrisku handia zegoen arren oinarrizko segurtasun-neurri baten berri ez emateagatik jarri zen zigorra.

 Prebentzio-baliabidearen erantzukizuna hauteman zen beste kasu batean, langile bat soldadura-lanak egiten hasi zen pintura eta material sukoiak zeuden kabina batean, eta ondorioz, deflagrazioa eragin eta bi langile zauritu ziren. Kasu horretan, prebentzio-baliabideari jarritako zigorra soldadura-lanak zuen arriskuari buruzko informaziorik ez emateagatik eta inguruan material sukoia zegoela ez jakinarazteagatik izan zen (Zaragozako Probintzia Auzitegiaren epaia, 2009-07-15koa, 2009/170576 EDJ).

Adibide gisa ematen diren kasu horiek salbuespenak dira jardueran; prebentzio-baliabideak ez zuen bere eginkizuna beteez baitzien kasurik egin laneko ikuskaritzaren aholkuei edo ez baitzuten eman prebentzio-baliabideak jakinarazi behar dituen segurtasun-neurri nabarmen eta larrien berri.

Beraz, erantzukizuna ez zen hauteman soilik prebentzio-baliabide izate hutsagatik, baizik eta prebentzio-baliabideak dituen eginkizun eta betebeharren ez-betetze nabarmen eta larriagatik.

Are gehiago, kasu askotan, prebentzio-baliabide den pertsona baten erantzukizuna hautematen denean, aldi berean arduradun edo obrako buru delako izaten da, eta horrek erantzukizun penala bidezkoa dela hautemateko balio du.

Hori dela eta, ondoriozta daiteke, ez-betetze nabarmen, larri eta oinarrizkoen kasuetan izan ezik, ez dela egokia izango erantzukizun penala hautematea, batez ere, kontuan izanik, zigor-arloanarau-hauste nabarmen eta egiaztatu bat egon behar dela erantzukizuna agertzeko; izan ere, zalantzarik egotekotan, inputatuaren alde agertuko da.

 

 

Ondorioak:

– Ez dago jasota prebentzio-baliabideen administrazio-erantzukizunik.

Erantzukizun zibilari dagokionez, aseguru apropos batek estali beharko du, prebentzio-baliabidea eta enpresa eta erantzukizun hori izan dezaketen gainerako pertsonak babesten dituena.

– Erantzukizun penalari dagokionez, ez-betetze nabarmen, larri eta oinarrizkoen kasuetan izan ezik, ez da egokia izango erantzukizun penala hautematea, batez ere, kontuan izanik, zigor-arloanarau-hauste nabarmen eta guztiz egiaztatu bat egon behar dela erantzukizuna agertzeko; izan ere, zalantzarik egotekotan, inputatuaren alde agertuko da.

 

Pedro Fraile

Mutualiako lege-aholkularitzako legelaria

Gaixotasun profesional gisa onartu da birikako minbizia langileak kristal-silizearen inhalazioaren esposiziopean egotea dakarten lanbideetan

silicie.jpg_837429314

Silizea silizioak eta oxigenoak osatutako konposatu bat da, SiO2 formakoa (silizio dioxidoa edo kristal-silizea). Naturan presente dago hondarrean, granitoan eta buztinetan, nagusiki, eta zenbait konposatu artifizialetan ere agertzen da, esaterako, kuartzozko konglomeratuak direlakoetan. Silize-hautsaren laneko esposizioa gertatzen da honako jarduera hauetan: lurpeko meatzaritza eta harrobiko meatzaritza; eraikuntza; galdaketa; zementugintza eta agregakinen ekoizpena; beira, zeramika, marmola eta konglomeratuak ekoitzi, manipulatu eta eraldatzeko lanak.

Aspalditik jakina da silize-hautsa arnasteak silikosi izena jasotzen duen pneumokoniosi bat eragin dezakeela gizakiengan. 1997an, Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC), monografia espezifiko batean, 1. taldeko kartzinogeno gisa sailkatu zuen lan-eremuko kristal-silize arnasgarria, kuartzo edo kristobalita formakoa. Ordutik, ebatzi gabe jarraitzen du auziak. Silizeak zuzenean eta berez eragin dezake minbizia edo, kontrara, beharrezkoa da silikosia izatea gerora birikako minbizia garatzeko? Urteetan zehar, herrialde batzuek kristal-silizeak eragindako minbizia berariaz sailkatu dute gaixotasun profesionalen artean. Hori egin dute herrialde hauek;: Alemania, Brasil, Danimarka, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Kolonbia (modu generikoan, laneko minbiziekin) eta Monako.

 

 

Espainian, Batzordearen 2003ko irailaren 19ko Gomendioa (gaixotasun profesionalen Europako zerrendari buruzkoa) betez, azaroaren 10eko 1299/2006 Errege Dekretua onartu zen (Gizarte Segurantzaren sisteman gaixotasun profesionalen taula onartzen duena eta haiek jakinarazteko eta erregistratzeko irizpideak ezartzen dituena). Errege Dekretu horren 2. eranskinean sailkatu zen silizearen izaera kartzinogeno posiblea, laneko jatorria izan dezaketelako susmoa dagoen gaixotasunen zerrenda osagarri batean. Gaixotasun horiek 1. eranskinean sar zitezkeen (gaixotasun profesionalen taula) etorkizunean, garapen tekniko eta zientifikoaren arabera.

Iragan maiatzaren 5ean, 257/2018 Errege Dekretua onartu zen. Bertan, gaixotasun profesional gisa onartu da birikako minbizia langileak kristal-silizearen inhalazioaren esposiziopean egotea dakarten lanbideetan. 1. eranskinean, gaixotasun profesionalen taulan (kodifikazioa), 6. taldean, agente kartzinogenoek eragindako gaixotasun profesionalen taldean, alegia, zera txertatu da:

Errege Dekretu hau izapidetzeko prozesuan, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren eta Laneko Segurtasun eta Osasuneko Batzorde Nazionalaren txostenak jaso dira. Gainera, entzunaldiaren jendaurreko informazioaren izapideak egin dira, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren webgunean argitaratuta, eta zuzeneko entzunaldia egin da eragile sozialekin.

 

Haurdun dagoen etxeko langile baten kontratuaren atzera egite

pregnant-1245703_1920.jpg_1422996966

Haurdun dagoen etxeko langile baten kontratuaren atzera egite
egoera eta horren arauketa planteatzen da:

 

  1. Kasu horretan, langilea kaleratzeko erabakia hartuz gero, deuseza izango litzateke, Langileen Estatutuaren 55.5.b) artikuluak ezartzen duen erabateko deuseztasuna aplikatuta, etxeko langile ez den haurdun batek izango lukeenaren pareko tratamendua emanda.

 

Bi kasuen arteko interpretazio analogikoan eta, 1620/2011 Errege Dekretuaren 11.2 artikuluak kaleratze bidegabea soilik aipatzen duen arren, kaleratze deuseza jaso gabe, auzitegien iritziz, kaleratze deuseza aplikatu behar da, oinarrizko eskubide bat urratzen baita (Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia, 2008-11-24koa, 8610/2008 zk., 4191/2008 errek.) (hamazazpigarren zuzenbideko oinarria).

 

‒    Baina, kaleratzearen deuseztasun-kalifikazioa eman eta gero, lanera itzultzea izan beharko litzateke ondorioa.

 

Hala ere, horrek oinarrizko beste eskubide baten aurka egingo luke; hain zuzen ere, etxeko kideen intimitate pertsonala eta familiarra babesten duena, etxean gatazkaren aurreko konfiantza ez duen pertsona bat izan beharko bailukete.

 

Beraz, oinarrizko bi eskubideren arteko gatazka dago: alde batetik, sexuarekin lotutako diskriminazio ezari dagokiona, eta bestetik, etxeko kideen intimitate pertsonal eta familiarrari dagokiona.

 

Egoera horretan, irizten dutenez, ez da lanera itzultzea inposatu behar «etxeko kideei neurrigabeko sufrimendua eragingo liekeelako familian, eremu oso pribatu eta intimoan, kanpoko pertsona baten presentzia fisikoa onartzea, lehendik zegoen konfiantza hautsi ondoren».

 

Hala ere, lanera itzultzea posible ez denez, bidezko kalte-ordaina kaleratze bidegabearena izatea erabaki dute (Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia, 2008-11-24koa, 8610/2008 zk., 4191/2008 errek.) (15., 16., 19. eta 20. zuzenbideko oinarriak).

 

Hortaz, etxeko langile haurdun bat kaleratzean lan-harremana azkentzeari emango litzaiokeen kalifikazioa kaleratze deuseza izango litzateke, erabateko deuseztasunagatik, eta kaleratze bidegabearen kalte-ordain berdina emango litzaioke.

 

‒    Une horretan sortzen den kezka da izapide-aldiko soldatak ordaindu beharko diren edo ez, kaleratze bidegabearen kasuan ez baitira ordaindu behar.

 

Kasu horretan, eta kaleratze bidegabearen kalte-ordaina lanean berriz onartu ahal ez izatearen ondorioz aplikatu denez, auzitegiek adierazi dute Langileen Estatutuaren 56.2) artikuluan xedatutakoa aplikatu eta izapide-aldiko soldatak ordaindu behar direla (Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia, 2008-11-24koa, 8610/2008 zk., 4191/2008 errek.) (21. eta 22. zuzenbideko oinarriak).

 

Laburbilduz, etxeko langile haurdun bat kaleratzen den kasuetan, kaleratzea erabat deuseza izango da, eta kaleratze bidegabearen kalte-ordain berdina eskuratzeko eskubidea izango du, bai eta izapide-aldiko soldatak eskuratzekoa ere; horietatik, aldi baterako ezintasuneko aldiei dagozkienak deskontatu beharko dira.

 

 

  1. Kontsultatu den kasuan, eta etxeko langile bat denez, enplegatzaileak kontratuan atzera egin dezake (1620/2011 Errege Dekretuaren 11.3, 4 eta 5 artikuluan arautua), baina ez litzateke kaleratzea bezala tratatuko.

 

Kasu honetan, azkentzea ez litzateke erabat deuseztzat jo beharko, baizik eta oinarrizko eskubide bat urratu dela egiaztatu beharko litzateke (sexuarekin lotutako diskriminazioa edo osotasun fisikoa izateko eskubidea), eta enplegatzaileak bere erabakia justifikatzeko arrazoiak alegatzeko aukera izango luke.

 

Hain zuzen ere, ezin da azkendu, besterik gabe, atzera egiteagatik, etxeko langile haurdun baten kontratua, baina horrek ez du esan nahi etxeko langile haurdun baten kontratuan atzera egite guztiak deuseztzat hartu behar direnik –deuseztasun objektiboaren teoria aplikatuz– ez badago diskriminazio-zantzurik edo, egotekotan, enpresak egiaztatzen badu lanpostutik kausa arrazoitu eta justifikatuengatik kendu duela (Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia, 2015-10-26koa, 714/2015 zk., 552/2015 errek) (3. zuzenbideko oinarria) (Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia, 2014-10-07koa, 6550/2014 epaia, 2838/2014 errek.) (bigarren zuzenbideko oinarria, 16. paragrafoa eta hurrengoak).

 

Beraz, atzera egitea eta kaleratzea bereizi behar ditugulehenengoa probaldian atzera egiteari dagokiola ulertu behar dugu, eta, lan-harremana azkentzearen deuseztasuna aitortzeko, oinarrizko eskubide bat urratu beharra dago.

 

Beraz, langileak erakusten badu atzera egitea haurdunaldiaren ondorioz izan delaenpresak, atzera egitea haurdunaldian zehar nahiz ondoren izanda ere, frogak aurkeztu beharko ditu, bere erabakia haurdunaldiaren ondorioz izan ez dela eta erabakia zentzuzkoa dela erakutsiko luketen arrazoi nahikoak, benetakoak eta funtsezkoak dituela egiaztatzeko.

 

 

Ondorioak:

 

–       Etxeko langile haurdun bat kaleratzeaerabat deuseztzat joko litzateke, eta kaleratze bidegabearen kalte-ordain berdina eskuratzeko eskubidea emango luke, bai eta izapide-aldiko soldatak eskuratzekoa ere; horietatik, aldi baterako ezintasuneko aldiei dagozkienak deskontatu beharko dira.

 

–       Enplegatzaileak etxeko langile baten kontratuan atzera egiten badu ez litzateke deuseza izango ez bada oinarrizko eskubiderik urratzen. Kasu horretan, langileak oinarrizko eskubideren bat urratu dela egiaztatzen duen froga bat aurkeztu beharko du, eta baldintza hori betetzen bada, enplegatzaileak urraketarik izan ez dela frogatu beharko du.

 

–       Langileak erakusten badu atzera egitea haurdun egotearen ondorioz izan delaenpresak, atzera egitea haurdunaldian zehar nahiz ondoren izanda ere, frogak aurkeztu beharko ditu, bere erabakia haurdunaldiaren ondorioz izan ez dela eta erabakia zentzuzkoa dela erakutsiko luketen arrazoi nahikoak, benetakoak eta funtsezkoak dituela egiaztatzeko.

 

 

PEDRO FRAILE

Mutualiako Aholkularitza Juridikoa

Ekaina 2018