MUTUALIAK EXOESKELETOAREN ERABILPENA ERAKUTSIKO DU PREVENCIA 2019 BATZARREAN

Ekainaren 24an eta 25ean Bilbon ospatuko da Prevencia 2019 Laneko Arriskuen Prebentzioa Iberoamerikan Batzarraren XI. Edizioa, Euskalduna Jauregian. “Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren erronkak” lelopean, esperientzia eta ezagutzak partekatuko dira, aurrerapen teknologiko eta lanerako modu desberdinen aurean laneko segurtasunaren eta osasunaren egoera aztertze aldera. Hori guztia langileen laneko arriskuen prebentziozko maila hobetzeko helburuarekin. Bi egun horietan, Sesio Plenarioak, Panelak nahiz Tailerrak hartuko ditu batzarrak areto espezialduetan.

Mutualiak hilaren 24eko jardunaldian hartuko du parte, exoeskeletoen erabilpena erakutsiz. Tresna honek esfortzu fisikoaren eraginez sortutako gerri eta bizkar aldeko lesioak murrizten eta prebenitzen laguntzen du, eta oso lagungarria da jarrera behartuak hartu edo/eta kargak manipulatzen dituzten langileentzat.

Mutualiaren Ahotsaren Eskola: deialdi berria

Mutualiak Ahotsaren Eskolaren deialdi berria zabaldu du.

Ahotsa lanabes moduan erabiltzen duten pertsonei zuzenduta dago eskola, eta ahots-teknikak ikastea da helburu nagusia. Hala, fonazio-aparatuak nola funtzionatzen duen eta ondo erabiltzen ikasiko dute; horrez gain, ahots-higiene eta -ohitura egokiak erakutsiko zaizkie, eta gaitz eta patologia nagusiak prebenitu ahalko dituzte.

Jardunaldiak doakoak dira enpresa elkartuentzat eta esperientzia handiko logopeda batek emango ditu. Saioetan ahots-teknika era praktikoan landuko da, talde txikietan.