MARTXAN JARRI DA LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO MUTUALIAREN XVII. ARGAZKI LEHIAKETA.

Izena emateko epea 2020ko otsailaren 15an ireki, eta martxoaren 31an amaituko da. Sariak 2.700 euroko diru kopuruarekin hornituta egongo dira, eta saridunen izenak Mutualiak apirilaren 28aren, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Egunaren harira antolatuko duen ekitaldian jakinaraziko dira.

Lan Arriskuen prebentzioari buruzko mutualiaren 17. argazki lehiaketa
Lan Arriskuen prebentzioari buruzko mutualiaren 17. argazki lehiaketa

Azken edizioetan interes eta arrakasta handia lortuta, 17. edizioa antolatu dugu aurten, lan arriskuen prebentzioaren errealitatea azaleratzen jarraitzeko helburuarekin. Hori dela eta, gonbit egiten dizuegu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualiako Argazki lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta 2020ko apirilaren amaiera aldera ezagutaraziko da MUTUALIAren web orrian. Sariak honakoak dira:

  • Lehen saria: 1.200 €
  • Bigarren saria: 900 €
  • Hirugarren saria: 600 €

18 urtetik gorako edozein pertsonak eman dezake izena; nahi beste argazki bidal ditzake. Gaia laneko arriskuen prebentzioaren ingurukoa izango da, eta haren balioak nabarmenduko dira argazkien bidez. Gainera, positiboki baloratuko dira arrisku egoerak edota praktika onak irudikatzen dituzten lanak. Aurkeztutako argazki bakoitzeko, “Deskripzio-orria” deituriko formularioaren ale bat bete beharko da; bertan, irudian agertzen den arrisku egoera edota praktika ona deskribatuko da. Lehiaketan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar.

Oinarri osoak web gunean aurki ditzakezu: www.mutualia.eus

Mutualiak animatu egiten zaitu begiak irekitzera, eta zure inguruko arriskuez eta prebentzio-neurriez ohartzera.

Prebentzioa enkoadratzeak saria dauka!

Q Jasangarria deituriko ber ziurtapena

q sostenible

Pasatako otsailaren 10ean, astelehena, Mutualiak  Henaoko eta Ercillako instalazioei dagokienez Q Jasangarria deituriko ber ziurtapena jaso zuen, Q JSANGARRIA EVOLUTION EXCELLENCE gehieneko kalifikazioa lortuz.

Mutualiak denbora darama ingurumen jardunbide egokiak hobetzeko lanetan, eta hori dela eta, Jasangarritasuna egiaztatzeko Agentziaren laguntzaz, gure eraikuntzetan hobekuntzak egin ondoren, aipatu eraikuntzen ber ziurtapena lortu dugu, Q Jasangarria Evolution Excellence zigilua hain zuzen ere.

Ziurtapen honek bermatzen du gure instalazioak berregokituak izan direla, ingurumen-inpaktua txikiagotuz eta baliabideen erabilera efizientea eginez.

Mutualian haur minbiziaren aurkako ekimenekin bat egiten dugu

Otsailak 15 Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Bere helburu minbizia pairatzen duten haur eta gaztetxo guztiek diagnostiko eta tratamentu egoki bat izateko aukera berdinak dituztela gogoraztea da.

Aspanovas, Aspanogi eta Aspanafoa Elkarteek (hau da UMEEKIN osatzen duten Euskal Haur Minbizidunen Federazioak) prozesu osoan laguntzen die familiei, ahalik eta eramangarriena izan dadin saiatuz.

Mutualia osatzen dugun pertsonok ere gaixotasun honen ikerkuntzan eta borrokan lagundu nahi dugunez beraien ekintza desberdinen berri ematea eta ekimen desberdinen bidez diru bilketak egitea da.

PREBENTZIOAREN ARLOKO 2020RAKO DIBULGAZIO JARDUERAK

Mutualian eskaintzen ditugun jarduerek izandako harrera onak urte honetarako programazioa planifikatu eta zabaltzera animatu gaitu.

Ondoren, Mutualian 2020an antolatuko ditugun prebentzioaren arloko dibulgazio jarduerak aurkeztuko dizkizugu. Guztiak espezializatutako langileek irakatsiko dituzte, beste erakunde batzuen lankidetzarekin.

Jarduera bakoitza urtean zehar jakinarazten joango gara.

Eskolak:

– ESTRESA kudeatzea: otsailean, ekainean eta urrian, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

– AHOTSA: martxoan, ekainean eta azaroan, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

– Bide segurtasuna: maiatzean, Bilbon. BERRIA

Tailerrak:

– Absentziari buruzko 2. tailerra: otsailean eta martxoan, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

– Absentziari buruzko 3. tailerra. Oraindik data gabe. Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

Mintegiak:

-ISO 45001: martxoan, Donostian eta Gasteizen. Bertan behera

Smartworking: irailean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

– Arauen araberako ebaluazio ergonomikoa: azaroan, Bilbon.

Foroak:

– Absentziari buruzko topaketak: martxoan, Bilbon.

Segurtasunaren eguneko ekimena: maiatzaren 8an, Bilbon.

Izena emateko epea bakoitzaren deialdia bidali ondoren hasiko da, dagokion saioa egin baino lehen.

BERRIKUNTZAK MUTUALIAREN CAMPUS BIRTUALEAN

Gogorarazten dizuegu dagoeneko erabilgarri dagoela Mutualiaren campus birtuala.

Hilero, bertan eskainitako jarduerak osatuko dituzten berrikuntzen berri emango dugu, eta zuen interesekoak izatea espero dugu.

Edozein zalantza argitzeko, Prebentzio Aholkularitzarekin jar zaitezkete harremanetan:

prevencion@mutualia.eus

944.042.105 (Bilbo), 943.426.500 (Donostia), 945.009.077 (Gasteiz)

ZIENTZIAREN ARLOKO EMAKUME ETA NESKATOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Otsailaren 11n, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Emakume ikertzaileen lanak bistaratu eta balioa emateko eta neskatoen bokazio zientifikoa sustatzeko xedea du egun honek.

POLYMAT gure enpresa mutualistak emakume zientzialarien lidergo femeninoa sustatzen du argi eta garbi.

POLYMAT polimeroen alorreko Nazioarteko bikaintasuneko ikerketa zentro bat da, eta Donostia-San Sebastiánen dago. Ikerbasquek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sustaturikoa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundia Fundazioaren babeslea da.

Mutualia Sarien aurreko edizioko Berdintasun sariaren irabazlea izan zen, Polimeroen alorreko emakume zientzialarientzako Emakiker bekarenproiektuari esker.

Emakiker polimeroetan eskarmentua duten emakume zientzialariei zuzendutako deialdia da, eta beraien ikerketa-proiektuen lidergoa hartzeko aukera ematen die, beraien taldea zuzenduz. Emakume zientzialarien lidergo femeninoa sustatzen duen ekimena da, eta gurekin partekatu dute, beste erakunde batzuentzako eredu eta esperientzia gisa.

Elkarrizketa: Sonia Diaz de Corcuera, INNOVABIDE proiektuari buruz

Sonia Díaz de Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak, INNOVABIDE proiektuari buruz hitz egin digu. Euskal enpresen kudeaketan bide segurtasuna sartzeko Trafiko Zuzendaritzak sustatutako proiektua da.

Zer da Innovabide?

Bide segurtasunean, praktika onen kudeaketa hobetzearekin konpromisoa hartu duten enpresa sare bat da. Proiektuak konpromisoaren bidez ekarpena egin nahi du, eta ezagutzak eta esperientziak partekatu.

Zeintzuk dira helburuak?

Proiektuan hiru helburu banatu ditzakegu:

– Ezbehar-kopurua murriztea Euskadiko gure errepideetan, trafikoan dugun eskumen eremuaren barruan.

– Ezbehar-kopuruak sortutako biktima kopurua murriztea. Helburua laneko trafiko istripuetan (in itinere eta in mision) hildako eta zauritutako pertsona kopurua % 40 murriztea da.

– Mugikortasun seguru eta jasangarria enpresa gehienak eta gizartea orokorrean arduratzen dituen kontua da. Guztiek irizten diote garrantzitsu laneko bide segurtasunak planteatzen duen erronkari erantzuna ematen dioten neurriak hartzeari.

Zein dira Innovabide Proiektuan sartzen diren enpresentzako onurak?

Euskal enpresek kultura handia dute; gehienak berrikuntza eta ezberdintasunaren bidez lehiakortasuna bilatzen duten enpresa txiki eta ertainak dira, zein bere eremu eta sektorearen barruan.

Segurtasunaren bidez bizi-kalitatea bilatzen dugu, gure kasuan bide segurtasunaren bidez. Enpresa batek borondatez Innovabiden sartzea erabakitzen duenean, pertsonei dagokienez, urrats handi bat ematen ari da; izan ere, duen kapital garrantzitsuenaz arduratzen ari da, giza kapitalaz, alegia.

Innovabide sare bat da, eta, sare bat den heinean, esperientzien trukea bilatzen du. Enpresa txikienentzat zein handienentzat izan daitezke onuragarriak sareari helarazitako ezagutzak eta konpromiso guztiak.

Zein da Innovabide sarearen parte?

Edozein euskal enpresak har dezake parte sarean, kostu ekonomikorik gabe. Dagoeneko 30 dira proiektuan parte hartzen ari diren enpresak. Oinarri sendoak jarri nahi ditugu, eta enpresak pixkanaka atxikitzen joatea. Poliki goaz, baina urrats sendoak emanez.

Nola har dezaket parte sare horretan?

Hauek dira eman beharreko urratsak:

1.- Enpresek bide segurtasunaren kudeaketaren gaineko aurretiko gogoeta egitea. Onena litzateke, enpresaren tamainaren eta ezaugarrien arabera, taldea ahalik eta anitzena izatea, enpresaren prozesu guztiak, lan mota, lan bakoitzak eskatzen duen mugikortasuna… aztertu ahal izateko.

2.- Dokumentua Trafiko Zuzendaritzak sortuko duen kontraste talde batera bidaliko da. Sareak enpresa aholkatu, gidatu eta orientatzeko bilera bat egingo du, enpresaren ezaugarri eta beharretara egokitutako laneko bide segurtasunaren hobekuntzetan aurrera egiteko aukera ematen duen irteera dokumentu bat egin ahal izateko.

Zalantzaren bat izanez gero, gure web orrian, www.innovabide.eus-en, irizpide eta exijentzia guztiak kontsultatu ahalko dituzue.

Nola egiten duzue proiektuaren zabalpena?

Gaur egun, oso erraza da zabalpena, sare sozialei eta web orriari esker.

Mutualia bezalako enpresei, adibidez, bide segurtasuneko praktika onak aitortu zitzaizkien; hala, abenduaren 12an, sarera atxikitako enpresekin egindako lehenengo topaketan, saria eman zitzaien.

Gainera, Mutualiak “Bide Segurtasunaren Kontzientzia hartzeko Astea” izeneko jardunaldia antolatu zuen, eta hori hedatze hutsarekin zabaltzen lagundu zuen.

Ingeteam enpresak, aldiz, Safety Day eguna antolatu zuen. Beraiek zabaltzeaz gain, guk gure web orrian ere jaso genuen.

Zer transmititu diezaiekegu proiektura atxikitzea pentsatzen ari diren enpresei?

Bide segurtasunaren alorreko prebentzioa landu egin behar da, eta langileez eta bide segurtasunaz arduratu; gizarteari mugikortasuna –jasangarria eta segurua– bezain garrantzitsua den zerbait eskaini. Emaitzak lortzeko eta in itinere eta in mision istripu kopurua murrizteko oinarrizkoa da.

Kontraste taldearekin bileran parte hartzen duten enpresek adierazten dute lana eta esfortzua eskatu diela. Gogoetak esan nahi du norbere buruari begiratzea, eta puntu ahulak eta hobekuntzak ikustea.

Langileek eta enpresako exekutiboek osatzen dute enpresa. Beraz, merezi du.

@MutualiaHealth jarri dugu abian

Mutualiahealth

Osasun alorrari osorik eskainitako espazio digital berria da. Mutualian egiten ditugun jarduera guztien artean, garrantzitsuena osasun-jarduera da, pertsonen zaintzarekin eta osasunarekin zerikusia duen aldetik, eta, orain arte, ez genuen tokirik alor horretako praktikak, esperientziak eta berrikuntzak sarean partekatzeko, gure ospitaleetan eta osasun-zentroetan artatzen ditugun pertsonen osasuna, segurtasuna eta ongizatea hobetzeko xedearekin.

Jarrai iezaguzu twitterren dugun profilean (@mutualiahealth), edo, zuzenean, gure webgunearen bitartez.