Garapen Iraunkorreko Komitea (GIK)

Zuzendaritza Batzordearen Etika Komisioa eratzearekin batera, Garapen Iraunkorreko Komitea (GIK) sortu da erakundean.

Garapen Iraunkorreko Komitea (GIK)

Mutualiak erantzukizun sozialarekin zerikusia duten alderdiak lantzen ditu duela 15 urte baino gehiagotik. Horregatik, Zuzendaritza Batzordeak lan horri zentzua emateko beharra ikusi du, erakundean lan egiten dugun pertsona guztiek eta gobernu-organoek onartutako balioekin uztartuz.

GIKek ardura hartuko du Garapen Iraunkorreko Plana Mutualiaren estrategiaren barruan ezartzeko: pertsonen inplikazioa bilatu, GIKen bitartez egunerokoan nola laguntzen duten informatu, erakundean iraunkortasuna bermatzen dela ziurtatu eta plana betetzen dela zainduko du, eta Zuzendaritza Batzordearen Batzorde Etikoari horren garapenaren berri emango dio.

GIKaren sorrerarekin, Mutualiak Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen xedeak lortzen inplikatu nahi du.

IRADOKIZUN ONENAREN SARI-EMATEA

Joan den martxoaren 03an Iradokizun Onenaren Saria eman zuen Mutualiak. Ekimen honen helburua hobetzen lagunduko digun kanpoko ekarpen onena aitortu eta saritzea da. Azken edizioaren irabazlea Ivens Clérigo Coterón ,ren iradokizuna izan da, Rubix – BramerIbericako langilea.

 Ivens Clérigo Ipad jasotzen

Sekzio bat sortuko nuke bideo edo kontakizun idatziak jasotzeko. Bertan istripua izan duten pazienteek daukaten lesioarekin izan duten esperientzia kontatuko dute (onuragarriak zaizkien ariketak, denboran zehar izan duten bilakaera, gaur egungo egoera, eta abar). Arrakasta izan duten kasu errealak izango dira. Kontatzen duten horretan beste pertsona batzuk isladatuta sentitu daitezke, eta zalantzak argitzeko baliagarria izango litzaieke, baita animikoki indarra emateko ere.

 Ivens Clérigo Coterón

Jasotako iradokizunen kopurua eta kalitatea eskertu nahi ditugu. Horiei esker gure zerbitzuak hobetzeko aukera izango dugu eta gure bezeroen beharretara egokitu ahal izango gara.