garapen iraunkorreko helburuak: GJH 1

GJH 1 POBREZIA DESAGERTZEA 

Mota guztietako pobrezia desagerraraztea gainerako helburuen oinarria da. 

MUTUALIA ETA GJHak 1 

 Mutualia, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen mutualitatea den aldetik, prestazio ekonomikoak egiten dituen erakundea da; horrenbestez, pertsonen diru-sarreretan eragina du, baita horiek oinarrizko beste elementu batzuk eskuratu ahal izateko baliabideetan ere. Era berean, pertsonak eta hornitzaileak kontratatzen ditu; beraz, beste interesdun batzuek diru-sarrerak eskuratzeko eta haiek pobreziaren gurpiletik irteteko prozesuan eragina du.  

HELBURUA 

Hazkunde ekonomiko jarraitu, inklusibo eta jasangarria sustatzea.  

Erakundearen politika, estrategia eta planetan neurriak ezartzea eta Nazio Batuen Esparru Konbentzioarekin hartutako konpromisoa praktikan jartzea. 

EKINTZAK 

  1. 1.GKE eta elkarteentzako funtsak lortzeko kanpainetan parte hartzea eta halakoak sustatzea: azterketa oftalmologikoak, elkartasun-saskien zozketak, mugikorren eskaintzak “Mujeresen Marcha”-ren  (Laguntza ekonomikoa eta boluntariotza). 
  2. EHBk(Ezintasuna, Heriotza eta Bizirautea) eragindako familiei laguntzak ematea, Prestazio Berezien Batzordearen bidez. 
  3. Berdintasun politikak sustatzea, soldata egokiak eta baldintza berdinetan bermatzeko pertsona guztiei.
  4. Tokiko ekonomia sustatzea.
  5. Gure zentroetako ingurumen-eragina murriztea.

ADIERAZLEAK 

Dirua biltzeko edo/eta boluntariotza kanpainen bidez, pobreziaren eragina gutxitzen laguntzen duten proiektuen kopurua.  

Prestazio Berezien Batzordeak urtean ematen dituen laguntzen kopurua. 

G4-EC5 Sexuaren arabera hasierako soldata banakatuaren eta tokiko gutxieneko soldataren arteko erlazioa. 

G4-EC8 Zeharkako eragin ekonomiko esanguratsuak eta horien irismena. Fakturatu diguten tokiko hornitzaile guztien (EAE) ehunekoa. 

G4-SO2 Tokiko komunitateen gainean eragin negatiboak (errealak edo izan litezkeenak) dituzten jarduera zentroak. 

Enplegu zentro bereziei edo birgizarteratze enpresei kontratatutako kopuruaren ehunekoa.  

MUTUALIA SARIEN 9. EDIZIOA ATZERATU EGIN DA

IMAGEN APLAZAMIENTO EUSK

COVID-19aren ondoriozko osasun krisiak sortutako egoera berezia dela-eta, Mutualiaren Zuzendaritzak erabaki du MUTUALIA SARIEN 9. edizioa 2021. urtera arte atzeratzea, gure ustez, oraingo egoera honek enpresa elkartuen parte-hartzea zailtzen baitu.

Hautagaiak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 28ra arte luzatuko da. Hautagaitzak ezarritako epean aurkeztu dituzten enpresek eraginkorrak izaten jarraituko dute, eta igorritako informazioa eguneratu edo osatu ahal izango dute, hala nahi badute.

MUTUALIA SARIAK hautatzeko eta emateko aurreikusitako eguna 2021eko maiatzaren 7a izango da, Mutualiak Bilbon egitekoa duen Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiarekin bat etorriz.

Tele-errehabilitazioa mutualian

te-rehabi-mutualia-1

Mutualiaren helburu nagusia, babestutako eta atxikitako pertsonei osasun-zerbitzuak ematen dizkienean, pazientearen segurtasuna eta kalitatea, ongizatea eta babesa gure laguntzaren oinarri izatea da. 

OVID-19ak eragindako pandemian zehar, gure lan egiteko modua egokitu dugu. Une oro pazientearen segurtasuna zainduta, gure langileen prebentzio, segurtasun eta laneko osasun neurriak ere indartu ditugu, Mutualia Segurua lortzeko: koronabirusik gabeko espazio bat, gure osasun laguntzaren kalitateari kalterik egin gabe. 

Tele-errehabilitazioa edo urrutiko errehabilitazioa izan da hartu dugun neurrietako bat. Modu horretan, gure mediku errehabilitatzaileek eta fisioterapeutek gure pazienteen tratamenduan beharrezkoak diren zerbitzuak ematen jarraitu ahal izan dute, eta une oro jarraitu dituzte segurtasunaren eta datuen babesaren arloko irizpideak

NOLA EGIN DUGU? 

Edozein errehabilitazio-tratamendutan, behar-beharrezkoa da pazientearekin kontaktu hurbil eta zuzena izatea:

Fisioterapeuten eta pazienteen arteko deiak bideodeiak. Gehiagotan egin ditugu: 

  • Zinesiterapia gidatuko ahozko orientazio deiak. 
  • Ariketak gomendatzea, erakustea eta gainbegiratzea beste bitarteko telematikorik ez duten pazienteei. 

Posta elektroniko bidezko harremana. Ariketak plataforma hauen bidez bidaltzea:

Esperientzia oso positiboa izan da. Gure fisioterapeutek zein pazienteek hala baloratu dute. Fisioterapeuta/paziente arteko lankidetza oso estua izan da, eta konfiantzazko eta lasaitasunezko harremana ezarri du. Pazienteak motibazio nahikoa izan du ezarritako errehabilitazioarekin aurrera jarraitzeko. Fisioterapeutaren irudiaren bidez, mediku errehabilitatzaile, traumatologo eta kirurgialariekin zubi bat ere ezarri da, eta, horrela, eguneroko telefono bidezko harremanaren bidez, pazienteek formulatu dituzten zalantzei, kontsultei eta sor litezkeen konplikazioei erantzun diete. 

Eraldaketa digitalaren garaian, Mutualiak teknologia berrien aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta gure pazienteei osasun arretarik onena eta seguruena emateko laguntza zerbitzu guztiak egokitu ditu.