GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK: GJH 3

gjh

MUTUALIA ETA GJH 3: OSASUNA ETA ONGIZATEA

HELBURUA

Pertsona guztien bizitza osasuntsua eta ongizatea sustatzea.

EKINTZAK

1. Gure kudeaketa indartu, ziurtagiri eta aitorpenen bidez.

2. Gizarte-erantzukizuneko politika bat egin, kudeaketa etikoan, sozialean, ingurumenekoan eta aniztasunean oinarritua.

3. Gazteei eta gizarteari, oro har, LAPera hurbiltzeko programak garatu.

4. Erosketa eta kontratazio publiko berdeko plan bat diseinatu eta hedatu, Eusko Jaurlaritzarekin Erosketa eta kontratazio publiko berdearen programari egindako atxikimenduaren arabera.

5. Eraldaketa digitalari ekin.

6. Laneko segurtasuna, osasuna eta ongizatea sustatu.

7. Bezero mota bakoitzari egokitutako zerbitzua diseinatu.

8. Hirugarrenentzako zerbitzuen negozio-plana egin.

ADIERAZLEAK

G4-EC8 Zeharkako eragin ekonomiko esanguratsuak eta horien irismena.

G4-EN20 Ozonoa agortzen duten substantzien emisioak.

G4-EN 21 NOx, SOx eta beste emisio atmosferiko esanguratsu batzuk.

G4-EN 22 Ur-isurketa guztira, kalitatearen eta helburuaren arabera.

G4-EN 23 Hondakinen pisua guztira, motaren eta tratamendu-metodoaren arabera.

G4-EN 24 Isurketa esanguratsuen kopurua eta bolumena guztira.

G4-EN25 Basileako hitzarmenaren I., II., III. eta VIII. eranskinen arabera arriskutsutzat jotzen diren hondakin garraiatuen, inportatuen, esportatuen edo tratatuen pisua eta nazioartean garraiatutako hondakinen ehunekoa.

G4-LA 6 Lesio-mota eta -tasa, gaixotasun profesionalak, galdutako egunak, absentismoa eta lanarekin lotutako hildakoen kopurua, eskualdearen eta sexuaren arabera.

G4-LA7 Gaixotasun-intzidentzia edo gaixotasun-arrisku handiko lanbideak dituzten langileak.

Sorbaldako minaren tratamendu ia ez inbaditzailea, irrati-maiztasun pultsatuarekin nerbio supraeskapularra blokeatuz

RADIOFRECUENCIA

Nerbio supraeskapularra blokeatzea neurri lagungarria da sorbaldako patologia mingarri gehienentzat. Entrenatutako profesionalak egin beharreko teknika da, eta oso emaitza onak lortzen dira, minak eta funtzionalitateak hobera egiten baitute, pazienterik gehienetan hiru hilabete baino gehiagoz ondorio analgesikoak dituelako.

Sorbaldako inerbazio sentsitibo gehiena hartzen dute nerbio supraeskapularrak eta nerbio axilarrak; ondorioz, garrantzi handia dute errehabilitazio prozesuan. 

Nerbio supraeskapularrak zuntz motorrak, sentsitiboak eta sinpatikoak ditu. Zuntz sentsitiboek honakoen sentsibilitatea jasotzen dute: sorbaldako artikulazioaren %70arena, akromion azpiko poltsarena, sorbaldako eta akromion-lepauztai artikulazioetako lotailuena, periostioarena eta errotatzaile zorroaren tendoiena, baina ez ditu sorbaldaren aurreko edo barreneko eremuak eta azala inerbatzen. Zuntz motorrek inerbatzen dituzte: muskulu supraespinosoa, infraespinosoa eta muskulu biribil txikiaren zati bat.

Min akutua eta kronikoa tratatzeko eraginkorra da eremuaren blokeo nerbiosoa, 3 arrazoi hauengatik:

  1. Estimulu nozizeptoreak jatorritik eteten dituelako.
  2. Nerbio periferikoen, bizkarrezurrekoen eta kranialen zuntz nozizeptiboak blokeatzen dituelako.
  3. Nerbio autonomikoekin doazen zuntz nerbioso aferenteak blokeatzen dituelako.

Mekanismo erreflexuen aferentzia anormalak ere eteten ditu blokeoak, min kronikoaren sindrome batzuk sortu baititzakete.

Gomendioak:

Sorbaldako minaren tratamenduan erabiltzen da, batez ere patologia hauetan: kapsulitis itsaskorrean, sorbalda izoztuan, errotatzaile zorroaren lesioan, endekapen prozesu batek edo hanturazko gaixotasun batek eragindako sorbaldako artritisean, sorbaldaren haustura anitzean, kirurgia ondorengo minean, etab. Tratamendu honen ondoren errehabilitazioko programa bat egiten da artikulazioaren biomekanika lehengoratu eta gaitasun funtzionala hobetzeko.

Teknika:

Pazientea eseri egiten da.

Ekografia bidez identifikatzen da nerbioa non dagoen, eta, horretarako, zunda ekografiko lineala (7-13 MHz) erabiltzen da; zunda hau plano koronalean jartzen da hodi supraeskapularraren gainean, nahiz eta batzuetan zunda convex bat ere (2-5 MHz) erabiltzen den gorputz handiagoa duten pazienteetan.

Nerbio supraeskapularraren irrati-maiztasuna sortzen duen orratz berezi bat erabiltzen da, eta orratzaren punta aktiboa nerbioaren ondoan jartzen da.

Tratamendua hasi aurretik, estimulu sentsitibo bat eta estimulu motor bat egiten dira erantzun zuzena ematen duela ziurtatzeko. 

Arydol emandako irudia
Arydol emandako irudia
Arydol emandako irudia

Azkenean, irrati-maiztasunaren tratamendua egiten zaio nerbioari zenbait minutuz.

Tratamendu anbulatorioa da, anestesia lokalarekin egiten da, eta tratamendua egin eta 30-60 minutura ematen zaio alta pazienteari.

Agustín Gutiérrez Ruiz
Mutualian, Medikuntza Fisikoan eta Errehabilitazioan espezialista