Ordutegi eguneratuak

Datorren astelehenetik aurrera, azaroaren 23tik aurrera, honako laguntza-zentroen ordutegiak eguneratuko dira:

  • Erandioko Laguntza Zentroa: ordutegi jarraitua 08: 00etatik 19: 00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Iurretako Laguntza Zentroa: ordutegi jarraitua 08: 00etatik 19: 00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Santurtziko Laguntza Zentroa: ordutegi jarraitua 08: 00etatik 19: 00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Laudioko Laguntza Zentroa: ordutegi jarraitua 08: 00etatik 19: 00etara, astelehenetik ostiralera.

Gure zentro guztietako ordutegi eguneratuak kontsulta ditzakezu

Antibiotikoak Zuhurtziaz Erabiltzeko Europako Eguna

antibiotico

Javier de la Fuente Dk., Mutualiaren Infekzio Batzordearen arduradunak, erresistentzia horrek osasunean duen eraginaren berri eman digu, baita prebentzio neurriak azaldu ere. 

Antibiotikoekiko erresistentzia noiz eta nola gertatzen da 

Antibiotikoak dira bakterioek eragindako infekzioei aurre egiteko eta haiek tratatzeko erabiltzen diren sendagaiak. Sendagai horiek erabiltzean bakterioak sendagaiari aurre egiteko mutatuz gero, antibiotikoekiko erresistentzia sortzen da. Hau da, bakterioak beraiek bihurtzen dira antibiotikoekiko erresistente, ez gizakiak edo animaliak. Botikekiko erresistentzia duten bakterio horiek, hortaz, infekzioak eragin diezazkiekete gizaki eta animaliei, eta haien infekzioak bakterio ez erresistenteak baino zailagoak izaten dira tratatzeko. 

 OMErentzaterabateko lehentasuna du antibiotikoekiko erresistentziaren kontrako borrokak 

 Osasunaren Mundu Batzarrak antimikrobianoekiko erresistentziari buruzko mundu mailako ekintza plan bat onartu zuen 2015eko maiatzean, zeinak barne hartzen baitzuen antibiotikoekiko erresistentzia ere. Haren xedea da gaixotasun infekziosoak botika eraginkor eta seguruen bidez prebenitzen eta tratatzen jarraitu ahal izateko bermeak ezartzea. 

Sendagaien erdiak baino gehiago modu desegokian agintzen, ematen edo saltzen dira, eta pazienteen erdiak ez ditu hartzen behar den moduan, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) jakinarazi duenez. Beraz, errezetarekin nahiz errezetarik gabe saltzen diren botikak modu desegokian erabiltzen dira, gehiegi erabiltzen direlako, gutxiegi erabiltzen direlako edo behar ez denean erabiltzen direlako. 

Sendagaiak behar ez bezala erabiltzea 

Sendagaien erabilera desegokia dakarten arazoen artean, honako hauek aipatu ditu OMEk: polifarmazia (botika gehiegi hartzea); antibiotiko eta indizioen gehiegizko erabilera; botikak irizpide klinikoekin bat etorri gabe agintzea; eta nork bere burua modu desegokian medikatzea. 

Antibiotikoen gehiegizko erabileraren ondorioak 

Antibiotikoen gehiegizko erabilerak areagotu egiten du antimikrobianoekiko erresistentzia eta gaixotasun infekziosoei aurre egiteko eraginkortasuna galtzen duten botiken kopurua. Kirurgia prozedura eta neoplasiaren kontrako tratamendu asko eta asko ezin egin litezke infekzioei aurre egiteko antibiotiko egokirik gabe. Erresistentziak luzatu egiten ditu gaixotasunak eta ospitaleko egonaldiak, eta sare sanitarioak kolapsatu litzake, gaur egungoaren moduko egoera kritiko batean, pandemia egoerak sistemari eragin dion saturazioa kontuan hartuta. 

 

Sendagaiak desegoki erabiltzen laguntzen duten faktoreak 

OMEren arabera, sendagaien erabilera desegokiaren arrazoi nagusiak dira jakintza teoriko eta praktiko nahikorik eza, diagnostikoari buruzko zalantzak, sendagaiak agintzen dituztenek ikuspegi diagnostiko optimoen behar adinako ezagutzarik ez izatea, informazio independenterik eza, hala nola pazienteen jarraipenerako irizpide klinikoak edo aukerak, eta balizko auziekiko beldurra. 

Sendagaien erabilera hobetzeko estrategiak 

“Garabidean dauden herrialdeetako lehen arretan botiken erabilera hobetzeko estrategia eraginkorrenaren oinarriak dira langile sanitarioen prestakuntza eta ikuskapena, kontsumitzaileen hezkuntza eta botika egokien hornidura, kantitate egokitan”, OMEk dioenez; nolanahi ere, orobat dio esku-hartze bakartuak egiteak eragin murritza duela. 

Gaur egungo adierazleen arabera, beren burua medikatzen dutenen artean, gehienek modu kontzientean eskuratzen dute botika –jakin arren antibiotikoak erabiltzeko errezeta behar dela– eta beren kasa kontsumitzen dute, erabilera desegokia eginez. 

Antibiotikoekiko erresistentziaren ondorioz, garestitu egiten dira kostu medikoak, luzatu ospitaleko egonaldiak eta handitu hilkortasuna. Antibiotikoen aurkako erresistentzia, gaur egun, osasun publikoaren mehatxurik nagusietako bat da. Oso garrantzitsu da guztiek, bereziki osasun adituek, elkarrekin lan egitea, mehatxu handi hori geldiarazteko. 

Javier de la Fuente Dk. 

Mutualiaren Infekzio Batzordearen Arduraduna 

COVID-AREN GARAIAN GIDATZEA!!

Bizi-kalitatea aldatzen duen larritasun handiagoko edo txikiagoko koadro batekin azaltzen da, DGTren arabera, koronabirusak eragindako infekzioa; beraz, gidatzeko gaitasunari eragin diezaioke, eta zirkulazio-istripu bat izateko arriskua areagotu dezake. Hauek dira, besteak beste, gaixotasunaren seinale fisikoak: sukarra, eztula, dastamena galtzea, muskuluen ahultasuna, zorabioak, arnas zailtasun akutuaren sindromea (SDRA), alterazio kardiobaskularrak, glukosaren metabolismoa, kontzientzia maila, eta abar. Gainera, osasun mentaleko adituek diote areagotu egin direla estresa, kontzentraziorako zailtasunak eta insomnioa. Ikus dezakegunez, bizitzako eremu guztiei eragiten diete sintoma horiek guztiek, eta, beraz, bide-segurtasunean ere eragiten dute, istripu-arriskua areagotzen baitute.

Valentziako Unibertsitateak bide-segurtasunari eta ibilgailuak gidatzeari buruz egin duen azterketa baten arabera, gidari profesionalen %38k larrialdi-egoeraren aurretik sumatzen zuena baino istripu-arrisku handiagoa sumatzen du orain. Profesionalen ia %55ek azaldu du gidatzerakoan lehen baino errazago galtzen duela arreta; %41ek dio krisiaren aurretik baino nekatuago dagoela, eta 10etik 6k, lo egiteko eta atseden hartzeko arazo gehiago dituztela alarma-egoeran gaudenetik. Azpimarratu behar da, halaber, azterketan parte hartu zuten gidarien %58k aitortu duela arau-hauste gehiago egin dituela alarma-egoera indarrean jarri zenetik, batez ere gizarte-bizitzarako beharrezkoak diren produktuak hornitzerakoan denbora aldetik izan duten presioagatik, nekeagatik eta estresagatik.

Horren aurrean, galdera garbia da: zer egin dezakegu gure egunerokoan gidatzen ari garenean? Plutarkoren Bizitza paraleloak liburuan dagoen adibideari jarraituz, COVID-19aren pandemia eta zirkulazio-istripuak (gure garaiko beste pandemia handia) alderatuko ditugu. 

SEGURTASUN-TARTEA. Argia da bien arteko paralelismoa: gizarte-tartea eta segurtasun-tartea. Lehenak %90 murrizten ditu kutsatzeak, eta bigarrenak, berriz, urtean 19.000 zirkulazio-istripu saihesten ditu. Tartea edo distantzia dago guztiaren oinarrian. 

HIGIENEA ETA MANTENTZE-LANAK. Higieneari eta mantentze-lanei dagokienez, funtsezkoa da eskuak eta ibilgailuaren puntu kritikoak desinfektatzea (atea irekitzeko heldulekuak, bolantea, keinukariak, abiadura-palanka, etab.). Gainera, oso gomendagarria da sarri aireztatzea, gidatzeak sortzen duen nekea murrizteko; eta, era berean, funtsezkoa da leku itxietan, COVID gaitza kutsatzea saihesteko. 

BABESA: SEGURTASUN-UHALA ETA MASKARA. Musukoa edo maskara erabiltzeak %17tik %3ra bitartean murrizten du kutsatzeko arriskua, eta segurtasun-uhala erabiltzeak, berriz, %50 murrizten du istripuetan hiltzeko arriskua.

OBJEKTUAK BOTATZEAK DUEN ARRISKUA. Ibilgailuetatik objektuak botatzeko jarrera arriskutsua zabaldu zenean, jokabide hori zigortzeko arauak onartu beharra sortu zen, jarrera horrek istripuak eragin baititzake, eta, zigarro-punten eta kristalen kasuan, suteak ere sortu baititzake. Antzeko beharra sortu da orain: COVID-19ak eragindako pandemian, maskarak kalean eta bideetan botatzeko ohitura txarra zabaldu da, eta, beraz, jokabide hori errotik erauzi beharra dago, ingurumenari kalte egiten diolako eta osasunarentzat arriskutsua delako (kutsatzeko arriskua).

Ondorio gisa, Bide Segurtasuna sistema seguru deritzonera heldu da mundu mailan; oinarrian, guztiok dugun erantzukizuna da, eta, nahiz eta akats puntual batzuk egin, hainbat elementu inplementatu behar dira, teknologia, esaterako, emaitza kaltegarriak minimizatzeko. Eta aditu batzuen arabera, esperientzia hori COVID-19aren pandemiara eraman daiteke, hor ere elementuak inplementatuz, hala nola hezkuntza, erantzukizuna, hirigintza arduratsua, eta abar.

Horregatik, bete ditzagun gizarte-erantzukizuneko arauak eta espero dezagun dena azkar pasatzea.

GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK: GJH 4

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-1.jpeg
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-2.png

MUTUALIA ETA GJH 4 : KALITATEZKO HEZKUNTZA 

HELBURUA 

Enplegu betea eta produktiboa lortzea, eta lan duina bermatzea gizon eta emakume guztientzat, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonak barne. 

EKINTZAK 

  • Prestakuntza-planak 
  • Jasangarritasunaren alorreko sentsibilizazioa, enpresan 
  • Jasangarritasunaren alorreko sentsibilizazioa, hornitzaileei 
  • Hitzarmenak unibertsitate eta LHko zentroekin  
  • Prestakuntza, lan-esparrutik harago 

ADIERAZLEAK 

G4- LA9 Langile bakoitzak urtean egiten dituen trebakuntza-orduen batez bestekoa, sexuaren eta lan-kategoriaren arabera banakatuta. 

Abian da IX. Iradokizun hoberenari saria. Bidali zurea!

Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari IX. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu. Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.

Horien lanaren eta lankidetzaren bila gabiltza, zerbitzurik onena eskaintzen lagun diezaguten eta horien mutualitatea izaten jarrai dezagun. 

Parte hartu 

Gure laguntza-zentroetan eskuragarri daude parte hartzeko txartelak

Zure iradokizuna gure web-orriaren bidez ere bidal diezagukezu, inprimaki bat betez

Aurten, berrikuntza gisa, postontzi bat dugu iradokizunak jasotzeko: sugerencias@mutualia.es  

Iradokizunak 2020ko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2021eko urtarrilean argitaratuko da. 
Irabazleak iPad Mini bat eskuratuko du. 

Mila esker hobetzen laguntzeagatik! 

Enpresa-jardueren Koordinazioa

Mutualiaren Campus Birtualak bere eskaintza zabaldu du, “Enpresa-jardueren Koordinazioa” jarduera elebidun berriarekin.

Ekintza Mutualiari atxikitako langile autonomoei zein enpresa elkartuei eta horien langileei zuzenduta dago.

Doako jarduera hori koordinazioa eskatzen duten balizko egoeren benetako adibideen bidez egingo da, eta lan egiteko lantoki berean elkartzen direnean langile autonomoen, enpresen eta beren langileen eskubideak eta betebeharrak nabarmenduko dira bertan.

Sakatu hemen gure Campus Birtualeko dibulgazio-jarduera honetan edo beste edozeinetan izena emateko.

Jorge Darpont elkarrizketa- INGEMAT

INGEMAT enpresa Bizkaiko 2020ko ETErik onena izendatu dute. INGEMATen Corporate Director Jorge Darpont elkarrizketatu dugu; berak azaldu digu haien jarduera zertan den, eta egunerokoaren berri eman digu.

1.- Zein da INGEMATen jarduera?

INGEMAT ingeniaritza-enpresa bat da, eta ibilgailuen karrozeriaren mihiztadurarako linea robotizatuak diseinatu, eraiki, instalatu eta abiarazten ditu. Proiektuak kontratupean eta giltza eskura egiten ditu.

2.- Noiz sortu zen eta non eskaintzen ditu zerbitzuak?

1986an sortu zen; instalazio nagusiak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuta daude. Mexikon filial bat daukagu, eta partnerrak ditugu Txinan (Asiako merkaturako) eta Argentinan (MERCOSUR-erako). Gure salmenten % 75 esportatzen dugu batez beste, Europara (Alemania, Frantzia, Italia, Belgika, UK, Txekiar Errepublika, etab.), Asiara (batez ere Txina), Hego Afrikara eta NAFTA eremura (Mexiko eta AEB). OEM enpresei (SEAT, NISSAN-Renault, Toyota) nahiz estanpatzaileei (CIE Automotive, Martinrea, SNOP Automotive, etc.) saltzen dizkiegu zerbitzuak.

3.- Zenbat pertsonak osatzen dute enpresa eta zein dira profil profesionalak?

100 pertsona gara, batez ere ingeniariak, hala mekanikoak nola elektrikoak, robot programatzaileak, PLC eta abar.

4.- Hauek dira INGEMAT enpresaren balioetako batzuk: kultura korporatiboa, garapena, talde lana, konfiantza, malgutasuna, erronka berriei ekiteko ausardia… Zein nabarmenduko zenuke zuen balioen proposamen horretatik?

Enpresek oro har sustatzen dituzten BALIOEZ gainera, INGEMATek apustu argia egin du pertsonen alde. Gogor lan egin du enpresa-eredu bat lantzen, zeinean aukera berdintasuna, gardentasuna, ardurak besteren esku uzten eta hartzen jakitea eta abar sustatzen den. Ahalegintzen gara talde lanean oinarritutako kultura sortzen; hartara, pertsonak seguru sentituko baitira bezeroek jartzen dizkiguten erronken aurrean, eta ETE txikia izatearen abantaila nagusietako bat, malgutasuna, galdu gabe.

5.- Zer ekarri dio INGEMATi Bizkaiko 2020ko ETErik onena izendatzeak? Are gehiago, gaur egungo pandemia-egoera kontuan hartuta.

Gaur egungo egoeran, ahalegin handia egin dugu osasun protokoloak betetzeko, eta INGEMAT osatzen duten pertsonen erantzuna bikaina izan da. Ilusio handia egiten digu izendapen honek, langileak bertako kide izatearen harrotasunari eta enpresaren izen onari dagokienez esan nahi duenagatik. Eta eskerrak eman nahi dizkiegu hiru babesleei (Banco Santander, Merkataritza Ganbera eta El Correo), hori eman izanagatik.

6.- Zer erronkari egin nahi diezue aurre etorkizunean?

INGEMAT bezala ibilgailuen sektorean horren espezializatuta dauden enpresen erronkak bi alorretan banatzen ditugu:

– Ibilgailuen industria jasaten ari den eraldaketara egokitzeko gaitasuna: elektrifikazioa, ibilgailuen pisua murriztea, auto autonomoak, auto partekatuak…

– Automatizazio eta robotizazio enpresa garenez gero, gai izan nahi dugu beste sektore batzuetan ere automatizazio soluzioak garatu eta ezartzeko.

MUTUALEX 129

mutualex

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 

2020ko urriaren 27tik 31rako astea.