GURASO BAKARREKO FAMILIAK: AMATASUN ETA AITATASUN BAIMENAK BATZEKO AUKERA

pies
pies

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak guraso bakarreko familiei amatasun eta aitatasun baimenak gehitzea onartzen die. Hala ere, Auzitegi Gorenak izango du azken hitza, aurkaratu egin baita epaia.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baimena ematen dio ama bati seme-alabak jaiotzeagatik eta zaintzeagatik ematen zaion prestazioaren 8 aste gehigarriak baliatzeko, amatasunagatiko prestazioa agortu ondoren.

Guraso bakarreko familia bat osatzen zuen langileak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari eskatu zion eskubidea zuela 8 aste gehigarriko baimena hartzeko adingabearen jaiotzagatik eta zaintzagatik, Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaileak, INSSk, beste gurasoari 2019rako ematen ziona. Eskaera ukatu egin zen administrazio bidean, ez zegoelako babestutako egoera bakar batean ere Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 183. eta 318. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta zegokion demanda aurkeztu zuen Bilboko lan-arloko auzitegien aurrean.

Lehen auzialdian, Bilboko Lan-arloko 5. Epaitegiak ezetsi egin zuen langilearen eskaera, ulertzen baitzuen adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioa guraso bakoitzaren eskubide besterenezina dela, eta, beraz, horietako bat baino ez badago, ez dagoela beste prestaziorik, eta, beraz, 6/2019 arauaren xedearen beraren arabera, eskubidearen egikaritze bakarreko kasu bat dela eta ez dela diskriminazio elementurik hauteman, guraso bakarreko familiak, gizonezkoa zein emakumezkoa izan, eskubideaz gozatzen baitu, besterentzeko aukerarik gabe.

Epaiaren aurrean, langileak dagokion Erregutze Errekurtsoa aurkeztu zuen. Errekurtso hori, oro har, 6/2019 Errege Lege-dekretutik ondorioztatzen den diskriminazioan oinarritu zen, hau da, 8 asteko prestazioa ezartzen duenean (2019. urtea delako) beste gurasoarentzat seme-alabak jaiotzeagatik eta zaintzeagatik, guraso bakarreko familiei tratu desberdina eskaintzen baitie bi gurasoko familien aurrean: bi gurasoko familiek 24 aste dituzte, 16 amarentzat eta 8 aitarentzat, eta guraso bakarreko familiek, berriz, 16 aste baino ezin dituzte hartu. Era horretara, oinarrizko eskubideak kentzen dizkiete bai genero berdintasunari bai babesik gabe geratzen diren seme-alabei dagokienez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, 2020ko urriaren 6ko epaian, aintzat hartu zuen langilearen asmoa; izan ere, onuradunari prestazioa ukatzen bazaio, eskatzen duen moduan, urratu egiten da Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak ematen duen berdintasun eskubidea, eragindako adingabearen arretak, zaintzak eta garapenak murrizketa nabarmena jasango baitute bi gurasoko familia baten baitan dauden beste adingabeen aldean. Adingabea diskriminatzen bada, adingabe izate hutsagatik, gurasoaren egoera zibilagatik edo bere egoeragatik guraso bakarreko seme-alaben taldearentzako zaintza eta arreta aldi bat sartzen dugunean, bi gurasoko familietan ematen den arreta murrizteaz gain, haurraren garapena hausten duen alborapen bat ere sortzen da, gurasotzat hartzen denak denbora gutxiagoz eta inplikazio pertsonal gutxiagorekin artatuko baitu.

Azken batean, Justizia Auzitegi Nagusiak adingabearen babesa baloratzen du; izan ere, bi gurasoko familietan arreta, zaintza eta garapena guraso bakarreko familietan baino handiagoak izango dira egoera babestuak parekatzen ez badira, eta guraso bakar direnei aukera ematen zaie beren bikotekideek edukiko luketen baimenaz gozatzeko, halakorik eduki izan balute edo bi gurasoko familia tradizional bat eratu izan balute.

Epaia ez da irmoa, Fiskaltzak helegitea jarri baitio Auzitegi Gorenean, eta, beraz, Auzitegi Gorenak gaiari buruz erabakitzen duena bete beharko da.

David Erauskin Pérez. Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

2020: NEGURIK “HOTZENEAN” GIDATZEA

conducir en invierno

Beste behin ere, negua heldu da, eta ez edonolakoa, gogoratzen ditugunen artean “hotzena”, koronabirusaren negua eta XXI. mendeko beste pandemia handiarena, trafiko istripuena, hain zuzen.

Negua urteko urtarorik arriskutsuena da (RACEren datuen arabera, hildakoen eta zauritu larrien % 30 inguru urtaro honetan gertatzen dira, gutxien gidatzen den urteko garaia izanik ere).

Hori Bide eta Inguru Faktorea dela-eta gertatzen da, urteko garai honetan bere bertsiorik okerrena ematen baitigu (euria, lainoa, haizea, elurra, izotza…), eta, beraz, beste bi faktoreentzako garairik zorrotzena izaten da: Giza Faktorea eta Ibilgailu Faktorea.

Negua hastean, ibilgailuko likido guztiak egiaztatu behar ditugu (bereziki, izotzaren aurkakoa), bai eta erregai-tanga beteta dagoela ere, eta pastillak, diskoak eta sistema zuzentzailea ere egiaztatu behar ditugu. Bateria ahaztu gabe, garai honetan osagai elektrikoek gehiago eskatuko baitiote. Halaber, garrantzi handia dauka, baita ere, argiztapen sistemak, ikusteko eta ikusiak izateko. Gurpilek egoera ezin hobean egon behar dute, eta kateak edo homologatutako gailu analogoak eta klimatizazioa ere aztertu behar dira.

Ez ahaztu segurtasun pasiboko gailuak (segurtasun uhala, airbaga eta buru-euskarriak) eta arriskua seinaleztatzeko triangeluak. Ibilgailuaren puntu orokor hauek berrikusi ostean, kontrako klima baldintzak daudenean, buruan gogoeta batzuk izan behar ditugu gidatzen gauden bitartean:

– Ondorio okerrenak dituen klima fenomenoa EURIA da, eta ez euri indartsua, espero zitekeen bezala, zirimiria baizik, gidaria erlaxatuago doalako eta zoruak gehiago irristatzen duelako. Ez ahaztu, errepide lehorrarekin alderatuta, balaztatze distantzia bikoiztu egiten dela. Beraz, aurreko segurtasun distantzia handitu behar da, abiadura murriztu eta maniobra eta bat-bateko balaztatzeak saihestu. Arreta berezia jarri ur-putzuetara hurbiltzean, aquaplaning-a dela-eta. Arrisku horren aurrean, norabidea mantendu behar dugu, eta balazta ez zapaldu, gurpilak ura ateratzeko eta itsaspena eta norabidea errekuperatzeko gai izan arte.

-LAINOA istripu gehien sortzen dituen bigarren fenomenoa da. Kasu honetan, garrantzitsuena IKUSTEA ETA IKUSIA IZATEA da, eta abiadura ikusgarritasun baldintzetara egokitzea, maniobra arriskutsurik egin gabe.

-Hirugarren arrazoia HAIZEA da, batez ere alboko haizea. Haizearen intentsitatea eta norabidea kontrolatu behar dugu beti. Aintzat hartuko dugu ibilgailuaren gainean duen eragina ez duela tamainak bakarrik baldintzatzen, baita grabitate zentroak, zamak eta ibilgailuko banaketak ere. Gidatzean, haizearen efektuak murriztuko ditugu bolanteari gogor eutsiz (mugimendu suabeak eta progresiboak haizearen kontrako noranzkoan, beharrezkoa

izatekotan), abiadura murriztuz eta dimentsio handiko ibilgailuak aurreratzean kontu handiz ibiliz, baita tunelen sarrera eta irteeretan ere, pantaila efektua dela-eta.

-Azkenik, ELURRA eta IZOTZA ditugu, beldur gehien sortzen duen egoera, baina uste dugunaren aurka, kuantitatiboki garrantzi txikiena duena. Istripuen % 8 soilik izaten da errepidea izoztuta edo elurtuta dagoenean. Hala ere, baldintza horietan gidatzea benetan zaila da, eta EZ gidatzea gomendatzen da.

Kotxea hartu behar badugu, neguko gurpilak edo kateak erabiliko ditugu. Beste ibilgailuek utzitako marken gainean ibili, ahalik eta martxarik altuenean, ez irristatzeko eta itsaspena laguntzeko. Jaitsieretan, aldiz, motorraren balazta erabili ibilgailuak abiadura handia ez hartzeko, eta, beraz, martxarik laburrenean ibili. Itsaspen faltak balaztatze distantzia 10 bider handitzea dakar; beraz, bolantearen mugimenduak oso suabeak izan behar dira, eta maniobrak aurrez prestatuak eta oso progresiboak.

Eta IZOTZA? Izotzarekin prebentzioz jardun behar dugu; izotza dagoela aurreikusi, termometroak 0ºC inguruko tenperaturak markatzen dituenean eta zona ilun edota hezeetatik igaro behar garenean, eta batez ere errepidean zona distiratsuak ikusten ditugunean.

Datu bitxi bat; ba al zenekien izotz plakak errazago sortzen direla eskuinerako bihurguneetan? Bada, hala da, errepidearen inklinazioa dela-eta hezetasun handiagoa pilatzen delako zona horretan.

Gainera, azaldutako guztiaren arabera, neguan gidatzeak exijentzia handiagoa eta nekea eta estresa handitzea sortzen du (bidaietan geldiune kopurua handitzea gomendatzen da).

Beraz, gaztelaniaz esaten den bezala, “Eguraldi txarrarekin ere, aurpegi ona”, eta koronabirusaren aurkako txertoari buruz hitz egiten ari diren honetan, gure “txerto txikia” jarriko diegu trafiko istripuei, zuhurtzia, erantzukizuna eta bide hezkuntza trafiko istripuek osatzen duten beste pandemia handi honen aurkako gure ekarpena izan daitezela.

GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK: GJH 5

MUTUALIA ETA 5. GJH 
GENERO BERDINTASUNA 

HELBURUA 

Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume guztiak ahalduntzea. 

EKINTZAK 

  1. Enplegu bete eta produktiboa lortu nahi dugu, bai eta gizon-emakume guztiei lan duina bermatu ere, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonak barne. 
  1. Egiten dugun pertsonen kudeaketa Great Place to Work sarirako hautagai izateari begira egokitu. 
  1. Aniztasunaz, berdintasunaz eta kontziliazioaz egiten dugun kudeaketa sariketetara aurkeztuz indartu. 
  1. Kudeaketa etikoan eta sozialean ez ezik, ingurumenaren eta aniztasunaren kudeaketan ere oinarrituta dagoen erantzukizun-politika landu. 
  1. Adin Kudeaketarako proiektu bat garatu. 
  1. V. Berdintasun Plana landu eta garatu. 

ADIERAZLEAK 

G4-EC1 Sortutako eta banatutako zuzeneko balio ekonomikoa. 

G4-EC5 Sexuaren arabera banakatutako hasierako soldataren eta tokian tokiko gutxieneko soldataren arteko erlazioa, eragiketa garrantzitsuak egiten diren lekuetan. 

G4-EC7 Azpiegituretan eta zerbitzu-motetan egindako inbertsioaren garapena eta haren eragina. 

G4-LA1 Kontratazio-kopuru osoa eta horien tasa, eta langileen batez besteko txandakatzea, adin-tartearen, sexuaren eta eskualdearen arabera banakatuta. 

G4-LA3 Amatasuneko edo aitatasuneko bajaren osteko lanera itzultzeko eta atxikitzeko mailak, sexuaren arabera banakatuta. 

G4-LA4 Aldaketa operatiboen aurre-abisua emateko eta horiek hitzarmen kolektiboetan aukeran sartzeko gutxieneko epeak. 

G4-LA9 Langile bakoitzaren trebakuntzarako urteko orduen batez bestekoa, sexuaren eta lan-kategoriaren arabera banakatuta. 

G4-LA11 Egindako lanaren eta garapen profesionalaren ebaluazio erregularrak jasotzen dituzten langileen ehunekoa, sexuaren eta kategoria profesionalaren arabera. 

G4-LA12 Gobernu-organoen osaera eta langileriaren banakapena, hurrengo adierazleen arabera: kategoria profesionala, sexua, adina, gutxiengo baten kidea izatea, eta aniztasunari buruzko beste adierazle batzuk. 

G4-LA14 Laneko praktikei buruzko irizpideen arabera aztertutako hornitzaile berrien ehunekoa. 

G4-LA15 Hornidura-kateko laneko praktiken benetako inpaktuak, direnak eta izan daitezkeenak, eta horiei dagokienez hartutako erabakiak. 

G4-HR3 Bereizkeriazko kasu-kopurua eta horiek zuzentzeko hartutako erabakiak. 

QH 3 IZARREN EGIAZTAGIRIA BERRITU DUGU

QH3

Aurten, 2020an, Osasunaren Garapen eta Integraziorako Institutuak (IDIS) emandako saririk handiena berritu dugu: Asistentzia Kalitateko Bikaintasunaren QH 3 Izarren Egiaztagiria.

2015ean lortu genuen lehen aldiz Asistentzia Kalitateko Bikaintasunaren QH Egiaztagiria, eta QH 1 Izar kategoriako Egiaztagiria lortu genuen. 2016an, maila hobetzea lortu genuen (QH 2 Izarren Egiaztagiria), eta, 2018an, IDISek emandako sari gorena jaso genuen: QH 3 Izarren Egiaztagiria, mutualitateek asistentzia-kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren esparruan egindako ahalegina aintzatesten duena.

Sari horiek ematen dituen antolakuntzak kontuan hartzen ditu azken urteotan lortu ditugun sari eta ziurtagiri guztiak.

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, VII. Edizio honetako banaketa ekitaldia birtualki egin da, abenduaren 4an.

Horrelako egiaztagiriak gure bezeroen, aliatuen eta, oro har, gizartearen aurrean asistentziaren kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoaren ebidentzia dira.

Zentro berria daukagu Gernikan!

gernika mutualia

Mutualiak bazuen presentzia Gernikan, baina, azkenaldian, asistentzia zentroak arazo ezberdinak izan ditu; hori dela eta, toki berri batera mugitu gara.

Abenduaren 1ean jarri da abian Gernikako zentro berria, obrak amaitu eta aurreko tokiko mudantza amaitu ostean. Bizkaiko udalerriko Juan Kaltzada kaleko 14. zenbakian dago.

Kokapen berri honetan, Gernika eta inguruko enpresa mutualistei osasun eta administrazio asistentzia ematen jarraituko dugu, zonako 7.000 langile ingururi zerbitzu emanez. Egokitzeko eta hornitzeko, 420.000 € inguruko inbertsioa egin da, eta Mutualiako eraikin guztietan aitortutako jasangarritasun eta irisgarritasun baldintzak betez diseinatu da. Zentroak 250 metro karratuko azalera du. Bertan, bi mediku kontsulta, sendaketa gela bat, azken teknologiako ekipamendua duen erradiodiagnostikorako gela bat eta 62 metro karratuko errehabilitazio zonaldea daude.