Zure etxeko botikinean iraungitako edo behar ez dituzun sendagaiak badituzu, edo botiken ontzi hutsak (prospektua barne) gertuen duzun farmaziako SIGRE PUNTUAN utzi behar dituzu. Mutualian sortzen direnak farmazia-zerbitzura bidaltzen dira edo centro bakoitzeko berariazko edukiontzietan uzten dira. Medikamentu hauek EZIN DIRA EMAN, suntsitu egin behar dira.

ZER ERAMAN BEHAR DA SIGRE PUNTURA?
- Iraungitako sendagaiak
- Sendagai-kutxak
- Behar ez dituzun sendagaiak
- Ontzi hutsak
SIGRE PUNTUAn medikamentuak emateak onura asko ditu, bai ingurumenari dagokionez, bai osasunari dagokionez.
INGURUMEN ONURAK
- Sendagaien hondakinak ingurumenera iristea saihesten da, gure planetako fauna eta flora babestuz.
- Ontzietako materialak (kartoia, beira, plastikoa, etab) birziklatzea errazten da, zuhaitzak moztea saihestuz.
- Energia elektrikoa sortzen laguntzen da medikamentu-hondarren balorazio energetikoaren bidez, eta, horrela erregai fosilen kontsumoa murrizten da.
- Alderantzizko logistikari esker, urtero 1400 tona CO2 inguru isurtzea aurrezten da.
OSASUN ONURAK
- Etxeko botikinean sendagaiak pilatzea saihesten da. Horrela, automedikazio desegokiaren ondoriozko arriskua gutxitzen duzu, baita iraungita edo egoera txarrean dauden sendagaiak erabiltzeran ondoriozkoa ere.
- Osasun-ohitura osasungarriak sustatzen dira, hala nola osasun-profesionalek agindutako tratamenduak betetzea edo botikina aldizka berriskutea.