2024, Mutualiako Arreta-Zentroen udako ordutegia

Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan.

Gure klinikek 24 orduko zerbitzua mantentzen dute: Ercilla eta Pakea 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalean. 

Mutualia Araba laguntza-zentroen 2024 udako ordutegia

  • HAR Vitoria-Gasteiz: 8: 00etatik 20: 00etara mantenduko da astelehenetik ostiralera. Ordutegitik kanpo: San Jose Ospitalea. Abuztuaren 5etik 09ra (Andre Maria Zuriaren jaien astea) ordutegia 08:00etatik 15:30era izango da.
  • LAUDIO: Ekainaren 15etik irailaren 15era
    Ordutegia: 8:00 – 15:30 astelehenetik ostiralera

Mutualia Bizkaia laguntza-zentroen 2024 udako ordutegia

  • ERCILLA KLINIKA: 24 ordu 
  • BASAURI, ERANDIO, GERNIKA, ZAMUDIO: Ekainaren 15etik irailaren 15era
    Ordutegia: 8:00 – 15:30 astelehenetik ostiralera
  • IURRETA, SANTURTZI: Uztailaren 15etik irailaren 15era
    Ordutegia: 8:00 – 15:30 astelehenetik ostiralera

Mutualia Gipuzkoa laguntza-zentroen 2024 udako ordutegia

  • PAKEA KLINIKA: 24 ordu
  • AZKOITIAITXITA
  • BEASAIN, BERGARA, EIBAR, IRÚN:  Ekainaren 15etik irailaren 15era
    Ordutegia: 8:00 – 15:30 astelehenetik ostiralera.

Jendaurrean Erabili Proiektua

Joan den ekainaren7an, Jendaurrean Erabili praktika komunitatearen aurrez aurreko saioa izan zen Mutualiak Bilbon (Henaon) duen egoitzan. Saioaren lehen zatian Jordina Arnauk “Lidergoa, ahalduntzea eta hizkuntzen kudeaketa erakundeen komunikazioan” izenburuko hitzaldia eman zuen. Bigarren zatian, AZK komunikazio eta publizitate agentziak Jendaurrean Erabili komunitatea sortzen dabilen “Erakundeek euskaraz komunikatzeko gida” webgunearen lehen bertsioa erakutsi zuen. Bertan urte hauetan guztietan landutako komunikazio alor ezberdinak agertuko dira, baita euskaraz komunikatzeko baliabideak ere. Datorren udazkenean egingo da gida honen aurkezpen publikoa.

Egitasmo honek aurten 10 urte bete ditu, eta aurtengoa egitasmoaren azkena izango da. Ibilbide oparoa izan du urte horietan guztietan makina bat saio eta ikerketa lan eginez; besteak beste, “Praktika komunitatea hizkuntza gutxituan ere komunikatzen duten erakundeen testuinguruan”, “Hedabide eta erakundeen arteko harremanak eta praktika linguistikoak” eta “COVID19aren pandemiaren eraginak erakundeen komunikazio publikoan”.

Egitasmoaren praktika komunitatearen sorreran talde nuklearra Adegi, AEK, Athletic Club, EITB, Guggenheim, ELA, Getxoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta UPV/EHUk osatu zuten. Ondoren, hainbat erakunde batu dira egitasmo honetara: Artez, Bai Euskarari, CAF, Donostiako Zinemaldia, Donostiako Udala, Elhuyar, Emun, Eusko Legebiltzarra, Kontseilua, LAB, Makina Erraminta Institutua, Malerrekako Mankomunitatea, Mondragon Koop., Mondragon Unibertsitatea, Mutualia eta Sakanako Komunitatea.

Jendaurrean Erabili egitasmoak erakunde ezberdinen arteko elkarlana eta saretzea bultzatu du, helburu zehatz batekin: jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabiltzea, erakunde eta eragileei lagundu eta jardun hori errazteko bide eta bitartekoak eskainiz.

Jendaurrean Erabili
Jendaurrean Erabili

VISION ZERO IKUSPEGIA. Urrezko 7 arau. 

vision zero

2023-2027 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako Estrategiak, Gizarte Segurantzaren prebentzio-jardueren plan orokorra aplikatuz, mutuei agintzen die helburu jakin batzuk betetzera bideratutako aholkularitza-, laguntza- eta informazio-ekintzak barne hartzeko beren programetan; helburu horietako bat da VISION ZERO hedatzea, lanari lotutako osasun-arazoei buruzkoa.  

VISION ZERO mundu mailako kanpaina bat da, GIZARTE SEGURANTZAREN NAZIOARTEKO ELKARTEAK (GSNE) bultzatua, eta LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO EUROPAKO AGENTZIAREN (EU-OSHA) laguntza jasotzen du; kanpainak prebentzioari buruzko ikuspegi eraldatzailea du, hiru alderdi hauek integratzen baititu lanaren maila guztietan: segurtasuna, osasuna eta ongizatea.  

Hiru alderdiak 

Ideia honetan oinarritzen da ikuspegia: laguntzaileen ongizateak kalteak murrizten ditu, eta lanari lotutako kalteak prebentzio-kultura sendo bat eraikiz saihestu daitezke. Lan-ingurune osasungarriak sortzea du helburu, eta, kausak murriztuta, heriotzak, istripu larriak eta gaixotasun profesionalak prebenitzea da haren lehentasunik handiena. 

VISION ZEROk soluzio zehatzak, malguak eta enpresa bakoitzaren premietara eta lehentasunetara egokitzen direnak proposatzen ditu, ez du betebeharrik ezartzen, eta ez du ez eperik eta ez ikuskaritzarik. Erakundeak berak ezarriko ditu bere aurrerapen-erritmoak, helburuak, egin beharreko ekintzak eta proiektuan lan egingo duten pertsonak. Malgutasun horri esker, VISION ZERO onuragarria da leku, enpresa eta industria guztietan, edozein dela ere haien tamaina eta munduko edozein eskualdetan. 

Prebentzioa ulertzeko modu berri bat da, eta pertsonak dira osasunerako zero kalte izango duen lana diseinatzera eta mantentzera bideratutako estrategia horren ardatza. Pertsonen inplikazioari ematen zaio garrantzia gorabeherak ahalik eta ondoena kudeatzeko. 

Lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak ez dira patuaren emaitza, eta saihestu daitezke, beti kausaren batek eragiten baititu. Prebentzio-kultura sendo bat eraikita, kausak ezabatu daitezke, eta laneko kalteak prebenitu daitezke. Horregatik, hobetzeko aukera gisa ikusten dira istripuak.  

Lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikuspegi tradizionalaren eta VISION ZEROren arteko alderaketa 

Ikuspegi tradizionala VISION ZERO 
Helburua: Istripuak eta gaixotasun profesionalak saihestea Helburua: Lan-ingurune segurua 
Lehentasuna: Lan-arriskuen prebentzioa Lehentasuna: Segurtasuna, osasuna eta ongizatea 
Motibazio estrintsekoa. Eginbehar gisa Motibazio intrintsekoa: Uste osoz 
Arriskuak kudeatzeko sistema Lidergoaren eta ikaskuntzaren kultura 
Jokabideak aldatzea / Akatsak saihestea Pertsonak ahalduntzea, modu seguruan lan egin dezaten 
LAP formala, dokumentala eta espezializatua LAP dinamikoa eta partizipatiboa 
Emaitzen adierazleak Prebentzio-ahaleginaren adierazleak 
Pertsonen jokabidea arazo gisa Pertsonak soluzio gisa 

Komunitaterekin bat egin nahi baduzu, esteka hauetan bidez egin ahal izango duzu: 

VISION ZEROREN TRESNAK 

Erakundeko langileak dira akatsak saihesteko eta aldaketak egiteko gakoa, baina, haien konpromisorik gabe, arauak eta dokumentazioa ez dira nahikoa zerbait aldatzeko.  

Konpromisoa, komunikazioa, kultura prebentiboa eta akatsetatik ikastea dira Zero Ikuspegiranzko aldaketetan arrakasta lortzeko funtsezko 4 faktoreak 

4 faktoreak 

URREZKO 7 ARAUAK 

VISION ZEROk proposatzen du lau faktoreak lantzea, Urrezko 7 Arauen bidez; arau horiek kudeaketa-kontzeptu eraginkor eta praktikoetan oinarritzen dira, eta, hala, ikuspegi proaktibo bat bultzatzeko aukera ematen dute, lantokian prebentzioaren kultura sustatzeko. 

1. Lidergoa nork bere gain hartzea – konpromisoa erakustea.  

2. Arriskuak identifikatzea – arriskuak ebaluatzea. 

3. Helburuak definitzea – programak lantzea. 

4. Sistema segurua eta osasungarria bermatzea – ondo antolatuta egotea. 

5. Segurtasuna eta osasuna zaintzea makinetan, ekipamenduetan eta lantokietan. 

6. Kualifikazioak hobetzea – eskumenak garatzea. 

7. Pertsonengan inbertitzea – partaidetzaren bidez motibatzea.  

Arau bakoitzak egiaztatze-zerrenda bat dauka, modu bizkorrean ebaluatzeko enpresan dagoeneko urrezko zer arau barne hartu diren, zer hobetu daitekeen eta non hartu behar diren neurri zuzentzaileak. “VISION ZERO: lan osasungarria eta istripurik gabea lortzeko Urrezko 7 Arau” gida. Enplegatzaileentzako eta zuzendarientzako gida. 

Langileen segurtasuna, osasuna eta ongizatea kudeatzeaz enplegatzailea bakarrik arduratzen den negozio eta enpresa txikietarako (enplegatzailea da erantzule bakarra). “VISION ZERO: enpresa txikietarako Urrezko 7 Arau” gida 

VISION ZERO IKUSPEGIAri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, https://visionzero.global/ kontsultatu dezakezue, edo harremanetan jar zaitezkete Mutualiako Prebentzio Aholkularitzarekin hemen: prebentzioa@mutualia.eus 

Elkartasunezko kotizazio gehigarria

cotizacion adicional

2025/01/01etik aurrera, tasa berri bat aplikatuko zaio gehieneko kotizazio-oinarria gainditzen duen soldata-tarteari. Hauetan arautzen da elkartasunezko kuota: Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren (GSLO) 19 bis artikuluan eta 42. xedapen iragankorrean eta abenduaren 22ko 2064/1995 Errege Dekretuaren 72 bis artikuluan (duela gutxi barne hartu da martxoaren 26ko 322/2024 Errege Dekretuaren bidez —2024/03/27ko BOE—).

Adierazitako araudian, GSLOren 147.1 artikuluan ezarritakoaren esparruan, zehazten da gehieneko kotizazio-oinarriaren zenbatekoa gainditzen duen besteren konturako langileen ordainsarien zenbatekoa elkartasunezko kotizazio gehigarri bati lotuko zaiola kuota-likidazio orotan; zenbateko hori ezarriko da Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak urte bakoitzerako ezartzen duen kontingentzia arruntengatiko gehieneko kotizazio-oinarriaren zenbatekotik aurrera langileak duen ordainsari-soberakinaren arabera. Kotizazio hori gradualki aplikatuko da, 2025etik 2045era.

Elkartasunezko kuota zehazteko, urteko ehuneko bat aplikatuko zaio urte bakoitzeko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako gehieneko kotizazio-oinarria gainditzen duen ordainsariko zenbatekoari, GSLOren 42. xedapen iragankorrean ezarritako tarteekin bat etorriz, eta modu horretan egingo da 2045a arte. Ondorioz:

2025701/01etik aurrera, ehuneko hauek aplikatuko dira elkartasunezko kuota gisa

  • % 0,92ko kotizazio gehigarria, gehieneko oinarritik gehieneko oinarri hori % 10 bitarte gainditzen duen soldata-zatiari.
  • % 1, gehieneko oinarritik gorako % 10 eta % 50 bitarteko soldata-zatiari.
  • % 1,17, gehieneko oinarritik gorako % 50etik aurrerako soldata-zatiari.

2045/01etik aurrera, ehuneko hauek aplikatuko dira elkartasunezko kuota gisa

  • % 5,50eko kotizazio gehigarria, gehieneko oinarritik gehieneko oinarri hori % 10 bitarte gainditzen duen soldata-zatiari.
  • % 6, gehieneko oinarritik gorako % 10 eta % 50 bitarteko soldata-zatiari.
  • % 7, gehieneko oinarritik gorako % 50etik aurrerako soldata-zatiari.

Kotizazio-tasaren banaketa

Elkartasunezko kotizazio-tasa enpresariaren eta langilearen artean banatuko da, eta kontingentzia arruntengatiko kotizazio-tasaren banaketaren proportzio berdina izango du.

Gizarte Segurantzarako kotizazioa kotizazio-oinarri edo kuota finkoen bidez egiten diren kasuei dagokienez, kontuan izan behar dugu kotizazio gehigarri hau ez zaiela aplikatu behar langile autonomoei; besteren konturako langileei bakarrik aplikatuko zaie.

Elkartasunezko kotizazio gehigarria ordaintzeko oinarrizko epea

GSLOren testu bateginaren 19 bis artikuluan zehazten diren ordainsariak ordaindu behar diren hilabetearen hurrengo hilabeteko azken egunean amaitzen da.

Enpresek jakinarazteko duten betebeharra

Enpresek informazio hau jakinaraziko diote Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari, baliabide elektronikoen bidez: kotizazio gehigarri horren eraginpeko langileen identifikazio-datuak, ordainsariak zer epetan ordaindu behar diren, aplikatu beharreko gehieneko kotizazio-oinarria gainditzen duen kotizazio-oinarria duten ordainsarien zenbatekoa eta gehieneko oinarriaren eta ondorio hauetarako konputagarri diren ordainsariei dagokienaren arteko kotizazio-oinarrien zenbatekoa.

Zaintza eta egiaztatzea

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari dagokio, bere eskumenen barruan, artikulu horretan ezarritako betebeharrak betetzen diren zaintzea. Eskumen horien kalterik gabe, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak GSLOren testu bateginaren 36.1 artikuluan adierazitako egiaztapenak egiteko ahalmena izango du elkartasunezko kotizazio gehigarri honi dagokionez, une oro eskura dituen eta kuota-likidazioak birkalkulatzeko aukera ematen duten datuetan oinarrituta.

Cristina Cearra Guezuraga


Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

Ingurumenaren mundu eguna

medio ambiente

Mundu guztian ospatzen da Ingurumenaren Mundu Eguna, eta “Gure lurrak, gure etorkizuna” da aurtengo leloa. Nazio Batuen Erakundeak dioenez, helburua gai hauei buruz kontzientziatzea da: ekosistemek dituzten arriskuak, lurzoruaren degradazioa, basamortuak eta lehorteak.

NBEk gogorarazi digu denbora amaitzen ari dela eta natura larrialdi-egoeran dagoela. Mende honetan berotze globala 1,5 °C-ren azpitik mantentzeko, berotegi-efektuko gasen urteko emisioak erdira jaitsi behar dira.

Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiak (KLIMA 2050) helburu hau ezarri du: 2030erako emisioak % 40 murriztea.

Mutualia eta karbono-aztarna

Karbono-aztarna neurtzea funtsezkoa da Mutualiaren jardueren eta eguneroko bizitzan guztiok sorrarazten ditugun emisioen ingurumen-inpaktua murrizten lagunduko diguten ekintzak identifikatzeko eta planifikatzeko.

Mutualiako lantalde batzuk modu koordinatuan ari dira lanean, irismen hauetako bakoitzaren inpaktua minimizatzen lagunduko duten hobekuntzak identifikatzeko eta proposatzeko:

Iturria: GHG Protocol
  • 1 irismena: Gure jardueran sortzen diren guztiak
  • 2 irismena: Berotegi-efektuko gasen emisioen iturri handienetako bat dira mundu mailan
  • 3 irismena: Enpresa aitortzaile baten balio-katean sortzen diren zeharkako emisio guztiak barne hartzen ditu

Guztiok lagundu dezakegu KLIMA 2050en ezarritako helburua betetzen