SUESKOLA Fundazioak bere 15. urteurrena ospatu du 50.000 pertsona baino gehiago trebatuta

sueskola

SUESKOLA Fundazioak 15 urte bete ditu suteak prebenitzeko eta itzaltzeko prestakuntzan. Sorreratik, 50.000 pertsona baino gehiago igaro dira instalazioetatik, segurtasunarekin eta larrialdien aurreko erantzunarekin lotutako hainbat arlotan trebatzeko. 


sueskola talde argazkia

15. urteurrena ospatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldi instituzional bat antolatu zuen martxoaren 28an, SUESKOLAren laguntzaile, babesle eta bezero nagusiak omentzeko, tartean MUTUALIA. Ekitaldia Eider Mendoza diputatu nagusiak zuzendu zuen, eta Fundazioaren ibilbidean bidelagun izan diren  50 erakunde baino gehiago bildu ziren 


15. urteurrena ospatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldi instituzional bat antolatu zuen martxoaren 28an, SUESKOLAren laguntzaile, babesle eta bezero nagusiak omentzeko, tartean MUTUALIA. Ekitaldia Eider Mendoza diputatu nagusiak zuzendu zuen, eta Fundazioaren ibilbidean bidelagun izan diren  50 erakunde baino gehiago bildu ziren 

Iñigo Aldasoro, Su Eskolako zuzendariak fundazioak etengabeko prestakuntzarekin eta arrisku berrietara egokitzearekin duen konpromisoa azpimarratu zuen. Adierazi zuenez, helburua da Gipuzkoan eta Euskadin suteak prebenitzeko lanean jarraitzea, “SUESKOLAk, arrisku berriei nola aurre egin irakasteaz gain, teknika eta gailu berritzaileekin ere egiten du trebakuntza, larrialdi egoerei modu eraginkorragoan erantzun ahal izateko”. 

15 urte hauetan, SUESKOLAk Ordiziako instalazioetan eta Bizkaiko Foru Aldundiak Ispasterren duen maniobra-parkean garatu du bere prestakuntza-jarduera. Azpiegitura horiei esker, trebatze praktiko eta errealistak egin daitezke, segurtasun estandar gorenekin. Talde prestatzailearen esperientzia eta ezagutza funtsezkoak izan dira arrakasta lortzeko. Bere instruktoreek ibilbide eta errekonozimendu luzea dute, eta sektoreko prestakuntza zentro nagusietan jaso dute formazioa. Gainera, trebakuntza jaso dute Frantzian, Ingalaterran eta Suedian, eta segurtasun eta larrialdietako kongresu nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartu ohi dute. 

Enpresentzako trebakuntza eta sentsibilizazioa 

SUESKOLAren prestakuntza-eskaintzan enpresetako langileentzako programak daude, beren behar espezifikoen arabera diseinatuak, arrisku maila txikiko konpainietatik hasi eta substantzia arriskutsuekin lan egiten duten industria kimikoetaraino, istripu larriak 

Beste jarduera-eremu bat ikerketa eta garapena izan da, enpresa eta zentro teknologikoekin lankidetzan. Landu dituen proiektuen artean, sute kasuan trenak kolapsatzeko probak, sukalde industrialetan eta autozerbitzuko gasolindegietan sua itzaltzeko sistemak garatzea eta suhiltzaileen jantzietan hobekuntzak egitea daude. 

“Prebentziozko begiradak” lehiaketako sari-banaketa

concurso de fotografia 2025

Martxoaren 25ean, “Prebentziozko begiradak” lehiaketaren hogeita bigarren edizioko sariak banatzeko ekitaldia egin zen Gasteizko Mutualiako Erabakimen Handiko Ospitaleko ekitaldi-aretoan, Mutualia Sarien banaketa-jardunaldiaren eta gure 125. urteurrenaren ospakizunen barruan. Prebentziozko Begiradak lehiaketa, zeinak hasiera batean laneko arriskuen prebentzioaren arloko argazkirik onenak saritzen baitzuen, aldatuz joan da, eta kategoria berriak gehitu zaizkio, hala nola adimen artifizialak sortutako irudirik onenaren saria eta laneko segurtasunari eta osasunari buruzko bideo labur onenaren saria. 

 

Aurtengo edizioan, hauek izan dira kategoria bakoitzeko irabazleak: 

BIDEO LABUR ONENAREN saria (1200 €): David Gómez Díez / Bideoaren izenburua: «La prevención nuestra mejor opción» (bideoa) 

 

Hauek osatu dute epaimahaia, eta eskerrak eman nahi dizkiegu horregatik:   

  • Iñaki Olaizola Nogales, Osalaneko Plangintzako zuzendariordea  
  • José Antonio Carnero Fernández, Bizkaiko lan-ikuskaria 
  • Jorge Arbaiza Zabalo, idazkari nagusia – Gerentziako Zuzendaritzaren albokoa  
  • María del Mar Crespo Millán, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzako arduraduna  

 

Zorionak eman nahi dizkiegu sarituei, eta eskerrak parte hartu duten guztiei. Espero dugu hurrengo edizioetan ere parte hartzea. 

Etenaldi aktibo txinatarraren ahalmena

tai chi

Milaka urteko jakinduria txinatarra laneko sedentarismoari aurre egiteko 

Lanaren kultura eta ongizatea kultura txinatarrean 

Milaka urtetik hona, Txinako lanaren kultura oso lotuta egon da ahaleginaren eta ongizatearen arteko orekarekin. Filosofia taoistaren eraginez, antzinako langile txinatarrek ondo ulertzen zuten zeinen garrantzitsua zen jarduera eta errekuperazioa txandakatzea, eta horrela sortu ziren tai jia, txi kunga eta antzeko beste teknika batzuk. Berez, monje eta gerlariek erabiltzen zituzten diziplina horiek, gorputza eta adimena indartzeko, baina aldatu egin dira, eta, gaur egun, tresna irisgarri bihurtu dira gaur egungo lan-ingurunean osasuna hobetzeko. 

Tai jia eta txi kunga lanean erabiltzeari buruzko ebidentzia zientifikoa 

Gaur egun, gero eta kezkagarriagoa da laneko sedentarismoa; hori dela eta, tai jian eta txi kungean inspiratutako etenaldi aktiboak soluzio irisgarria eta eraginkorra dira. Teknika horiek mugimendu leunak, arnasketa kontrolatua eta meditazioa konbinatzen dituzte, eta horrek mesede egiten dio oreka fisikoari eta mentalari. 

Ebidentzia zientifikoaren arabera, tai jiak eta txi kungak jarrera hobetu dezakete, min muskuloeskeletikoak murriztu, eta giltzaduren mugikortasuna areagotu. 2020an argitaratutako azterlan batek bi langile-talde konparatu zituen: egunean 10 minutuz tai jia egiten zuen langile-talde bat, eta jarduerarik egiten ez zuen kontrol-talde bat. Emaitzek frogatu zuten bizkarreko min gutxiago eta malgutasun handiagoa zutela egunean 10 minutuz tai jia egiten zutenek. 

Horretaz gain, azterlan askok erakutsi dute teknika horiek muskulatura indartu dezaketela, koordinazioa eta oreka hobetu, eta laneko lesioak saihesten lagundu. 

Tai jia eta txi kunga etenaldi aktibo gisa 

Lanaldian tai jiko edo txi kungeko saio laburrak egiteko, ez da inbertsio handirik egin behar, eta laneko arriskuak prebenitzeko beste estrategia batzuekin konparagarriak diren onurak ekar ditzakete. Bi diziplina horiek “mugimendu-parentesitzat” har daitezke, sedentarismoari aurre egiteko hautabideen sortako beste tresna bat, indar-ariketak edo ibilaldi laburrak egiteko etenaldien parekoa. Lehen monjeek eta gerlariek erabiltzen zituzten teknika horiek, baina, orain, ohikoak bihurtu dira mundu osoko langileen osasuna hobetzeko. 

Onurak eta gauzatzea 

Tai jia eta txi kunga hautabide ekonomikoak eta onuragarriak dira laneko sedentarismoari aurre egiteko. Egunero eginez gero, osasun fisikoa eta mentala hobetzen da, eta produktibitatea eta kontzentrazioa handitzen dira. Etenaldi aktibo horiek lan-ingurune osasungarriagoa eta atseginagoa sortzen dute, eta, ondorioz, langileen ongizatea sustatzen da. 

Jarri harremanetan gurekin, eta jakin nola inplementatu ditzakezun estrategia horiek eta nola egin dezakezun zure lan-ingurunea osasuntsuagoa eta produktiboagoa! 

Bibliografia 

  • Cocchiara, R. A., Dorelli, B., Gholamalishahi, S., Longo, W., Musumeci, E., Mannocci, A., & La Torre, G. (2020). “Tai Chi and workplace wellness for health care workers: a systematic review”. International journal of environmental research and public health, 17(1), 343. 
  • Krause-Parello, C. A., Park, J., & Newman, D. (2024). “Examining Preliminary Efficacy of a Qigong Intervention in Veterans with Chronic Low Back Pain: A Randomized Controlled Pilot Study”. Pain Management Nursing