BAI EUSKARARI ELKARTEA 

bai euskarari elkarrizketa

25 urte euskara lan munduan sustatzen 

Bai Euskarari Elkarteak laguntza ematen die erakundeei euskara beren egunerokotasunean modu progresiboan eta eraginkorrean integratzeko, diagnostiko baten, tresna praktikoen eta aholkularitza espezializatu baten bidez, euskararen erabileran eta ikusgarritasunean aurrera egiteko ingurune profesionalean

 

  1. Zuen 25. urteurrena ospatzen ari zarete aurten. Atzera begiratuz, zein helbururekin sortu zen Bai Euskarari Elkartea eta zeintzuk izan dira urte hauetan guztietan lorpen nagusiak lan-munduan euskararen sustapenean?

Ziurtagiriaren bideragarritasuna bermatzea eta enpresen beharretatik abiatuta erakargarriak diren proiektuak sortzea. Erronka horretatik sortu dira hainbat proiektu: Enpresarean, Lansarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz, Lazarraga Sariak eta besteak beste.

 

  1. Zuen ardatz nagusietako bat Bai Euskarari Ziurtagiria da. Zer da zehazki eta zer onura ekar diezazkioke euskara lan munduan txertatzeko urratsak eman nahi duen enpresa bati?

Bai Euskarari Ziurtagiria tresna estrategikoa da lan munduan euskararen erabilera areagotzeko. Euskara erabiltzeko eta sustatzeko ahalegina egiten duten enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pauso berriak ematen laguntzen ditu.

“Bai Euskarari Ziurtagiria euskara beraien entitateetan txertatu nahi dutenen bidelaguna da, diagnostiko baten bidez bidea egiten laguntzen die eta hurrengo pausuak zehazteko eta emateko bitartekoak/baliabideak eskaintzen dizkie.”

Bestalde, ziurtagiria eskuratzen duten entitateei beste onura batzuk ere ekartzen die; balio erantsia, entitateen lehiakortasuna areagotzea, eskariari profesionaltasunez erantzutea, gertutasuna eta konfiantza transmititzea, barrura begirako motibazioa, atxikimendua eta pertsonak asebetetzea, erantzukizun soziala, irudia hobetzea…

 

  1. Euskararekiko konpromisoan hasi edo aurrera egin nahi duten erakundeentzat, zer prozesu jarraitzea gomendatzen duzue?

Nola laguntzen du hizkuntza-autodiagnostikoak eta zein tresna eskaintzen dituzue?

 

“Bai Euskarari Elkarteak metodologia erraza eta oso efizientea garatu du, bai ziurtagiria lehen aldiz eskuratzeko, baita urtez urteko jarraipena egiteko ere.”

Lehenengo aukera moduan egokia izan daiteke autodiagnostikoa (https://www.baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa) egitea, honi esker erakundearen hizkuntza-egoera zein den ezagutzen lagunduko dio eta auto- diagnostikoaren emaitzari esker, erakundea zein egoeratan dagoen jakin ahal izango du.

Ondoren, Bai Euskarari Elkarteko aholkulari bat jartzen da entitatearekin harremanetan, euskara lanean txertatzeko pausoak egiteko bidelagun bihurtuz:

  1. Lehen harremana eta diagnostikoa: aholkularia entitatearekin biltzen da, haren errealitatea ulertzeko. Elkarrekin aztertzen dute zein den euskararen egoera (langileekiko harremanetan, bezeroekikoan, errotulazioan, ).
  2. Neurrira egindako plana: diagnostiko horretan oinarrituta, aholkulariak entitatearen maila zehazten du (Zerbitzua Euskaraz, Zerbitzua eta Lana Euskaraz, etab.) eta, batez ere, hobetzeko proposamen errealistak eta eraginkorrak egiten dizkio..
  3. Prozesu arina: dokumentazioa eta beharrezko kudeaketa guztia modu sinplifikatuan egiten da, aholkulariaren gidaritzarekin. Horrek izugarri azkartzen du prozesua eta enpresari baliabide (denbora eta esfortzu) gutxi eskatzen dio.

 

 

  1. Urte hauetan zehar hainbat erakunde saritu dituzue Bai Euskarari Sariekin. Azken urteotako praktika onen adibideren bat parteka al dezakezue?

Praktika on eredu asko ditugu gure artean, baina azken urtean saritu ditugunak aipatu ditzakegu. Grupo Gisma saritu dugu, aholkularitzaren sektorean, euskara modu eraginkorrean txertatzeagatik. AZTIk adibidez saria jaso du ikerketa zientifiko eta teknologikoaren esparruan euskararen alde egindako lanagatik eta Ipar Euskal Herriko Egarri Edariak ere saria jaso du. Edari marka berritzaile, gazte eta arrakastatsua euskaraz sortu eta merkaturatzeagatik.

 

  1. Euskaraz lan egiteko hainbat egitasmo jarri dituzue martxan, horietako batzuk Enpresarean eta Lansarean. Zeintzuk egitasmo lantzen ditu Bai Euskararik eta zein helburu dute?

Bai Euskarari Elkarteak proiektu ezberdinak kudeatzen ditu, zuk esan bezala, Enpresarean edo Lansarean adibidez.

Enpresarean proiektuaren bidez euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi da, horretarako bi urtetik behin enpresarean azoka egiten da eta enpresarean foroak ere antolatzen ditugu. Laster izango da aurtengo bigarren foroa, azaroaren 20an: ‘Muga: aukera edo oztopo?’ izenburuarekin.

Lansarean lana bilatzeko eta lan bila ari diren profesional euskaldunak topatzeko lan-ataria da.

Baina beste proiektu batzuk ere baditugu esku artean, hala nola Euskaragileak, Elkarrengandik ikasiz solasaldiak, Lazarraga sariak, Arabako enpresen foroa, Lanetik lekora… Hainbat proiektutan murgilduta gaude.

 

  1. Amaitzeko, zein aholku praktiko emango zeniekete euskararen erabile ra egunerokoan areagotu nahi duten enpresei?

Momentu honetan 2026-2028 Plan estrategikoaren definizioan murgilduta gaude eta bertan identifikatuko ditugu Bai Euskarari elkarteak etorkizunean izango dituen erronka eta helburuak.

Dena den, nabariak dira gaur egun lan munduan irekitzen ari zaizkigun erronka berriak, adibidez migrazioari lotutakoak, digitalizazio azkarra, langileak topatzeko zailtasuna sektore batzuetan, belaunaldi aldaketa… Testuinguru honek behartzen gaitu euskara erdigunean izango duten konponbide adostuak abiaraztera. Horretarako, gaiarekin lotura dugun entitate eta instituzioen arteko elkarlan bat sustatu beharko genuke, ahalik eta proposamen eraginkorrenak egiteko.

 

  1. Etorkizunerako Bai Euskarari Elkarteak zein erronka ditu? Non kokatzen duzue Elkartea 10 urte barru?

 

Laguntza eskatzeko, entitateek aukera ezberdinak dituzte laguntza hori izateko eta horietako bat Bai Euskarari Ziurtagiria ere izan daiteke.

 

Erronka egunerokoa da eta beraientzat egokiena izan daitekeen tresna identifikatzea ezinbestekoa izan daiteke bide hori egin ahal izateko.

 Podcast

 

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Mutualiak, eta hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoa indartu du

mutualia euskararen eguna 2025

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Mutualiak hizkuntza-aniztasunaren aldeko apustua berretsi du, eta 18. Garapen Iraunkorreko Helburua (18. GJH) sartu du bere estrategia korporatiboan. Eusko Jaurlaritzak Ahots Batuak ekimenaren bidez bultzatutako 18. helburu honen bidez, hizkuntza eta kultura guztien aitortza bermatu nahi da, gizarte-kohesioaren, berrikuntzaren eta giza eskubideen zutabe gisa.

Mutualiak lau ildo estrategiko ditu:

  • Identitate linguistikoa ikusaraztea, euskaratik hasita.
  • Zerbitzuetan hizkuntzen presentzia bermatzea, batez ere osasun-arretan.
  • Erakundean eredu elebidunak eta eleaniztunak bultzatzea.
  • Eten digitala murriztea, hizkuntza guztietan irisgarritasuna ziurtatzeko.

Ekimen honen barruan, Mutualiak 18. GJHari buruzko mahai-ingurua egin du. Jone Goirigolzarri (Deustuko Unibertsitatea) eta erakundeko ordezkariekin, hizkuntza-aniztasuna zerbitzuaren iraunkortasunean eta kalitatean nola txertatu eztabaidatzeko.

Lanak tenperatura txikietan

trabajador frio

Tenperatura txikietan lan egitea arrisku garrantzitsua da zenbait sektoretan, hala nola nekazaritzan, arrantzan, eraikuntzan, basogintzan, elikagaigintzan eta hotz-ganberetako jardueretan. Horrelako egoerek baliteke osasunaren gainean berehalako ondorioak izatea eta segurtasuna arriskuan jartzea, prebentzioko neurri egokiak ezarri ezean. Horrenbestez, funtsezkoa da lan-inguruneko hotzaren ondoriozko arriskuak ulertzea langileen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.

«Hotzak eragindako estresa: langileek truke termikoan eragina duten faktore fisikoen eta klimatikoen interakzioaren ondorioz (ingurune-baldintzak, jarduera fisikoaren maila eta erabilitako jantziak) jasaten duten gehiegizko bero-galerak eragindako karga termiko negatiboa». (Erreferentzia: NTP-1036. Hotzak eragindako estresa).

Hotzak eragindako ondorioak

Lan-ingurunean hotzaren eraginpean egoteak baliteke eragina izatea osasun fisikoan nahiz mentalean. Gorputz-tenperatura jaisteak baliteke hipotermia eragitea; haren hasierako sintomen artean daude sorgortasuna, hotzikarak eta nahasmendua, eta ondorioak larriak izan litezke behar bezala tratatu ezean. Larruazalak arriskua du gainazaleko izoztea edo izozte sakona izateko, batez ere ageriko aldeetan, hala nola aurpegian, eskuetan eta oinetan.

Tenperatura txikiek gutxitu egiten dute trebetasuna nahiz malgutasuna, eta gainera, nekea eragiten dute, kontzentratzea zailtzen dute eta produktibitatea murrizten dute; horrez gain, handitu egiten dituzte estres- eta antsietate-mailak, eta eragina dute bai gaitasun fisikoetan, bai kognitiboetan eta psikomotorretan. Halaber, aire hotzaren ondorioz gerta liteke arnasbideak narritatzea eta arnas infekzioekiko sentikortasuna areagotzea, eta horrek dakar laneko istripu eta lesio gehiago egotea.

Arrisku-faktoreak

  • Ingurumen-baldintzak: haizea, hezetasuna eta tenperatura.
  • Esposizioaren iraupena.
  • Jarduera mota: lan estatikoak versus dinamikoak.
  • Ekipamendu desegokia.

Hotzean lan egitea prebenitzeko neurri nagusiak

Funtsezkoa da gomendio hauek hartzea tenperatura txikien eraginpean dauden pertsonen gorputz-beroa atxikitzeko eta osasuna babesteko:

  • Jantzi egokiak erabiltzea, baita arropa termikoak eta iragazgaitzak.
  • Gorputz-adarrak oinetako eta osagarri egokien bidez babestea.
  • Lehor egotea, eta arropa hezea ordeztea hotz-sentsazioa larriagotu ez dadin.
  • Giro beroetan atsedenaldiak egitea eta elikagai beroak kontsumitzea.
  • Langileei informazioa eta gaikuntza ematea (hotzaren arriskuen gainean eta hipotermia- eta izozte-sintomak goiz antzematen jakiteko).
  • Langune isolatuak eta klimatizatuak bermatzea, posible den aldiro.
  • Nork bere burua babesteko ekipo espezializatuak erabiltzea.
  • Egoera meteorologikoa monitorizatzea eta prebentzio-neurriak haren arabera egokitzea.

Laneko hotzari aurre egiteko teknikaren eta antolamenduaren arloko neurriak

  • Lanaren plangintza: berreskuratze termikorako ordutegiak eta aldiak antolatzea; lehenetsiko da hotz biziko uneetan hotzaren eraginpean ez egotea; zereginen txandaketa ezartzea giro hotzetan egondako denbora ahalik eta txikiena izan dadin; aldian behingo etenaldiak ezartzea gorputza berriz berotu dadin.
  • Babes kolektiboa: instalazioak isolatzea eta klimatizatzea, eta behar bezala egokitutako atsedenguneak ematea; ingurune-egoera nahiz langileen osasun-egoera ikuskatzea, eta jarduerak bertan behera uztea behar izanez gero.
  • Babes pertsonala: arropa eta babes-ekipo egokiak ematea, hala nola jantzi termikoak eta oinetako isolatzaileak.
  • Prestakuntza eta zaintza: langileei arriskuen, diagnostiko goiztiarraren eta prebentzio-neurrien gaineko prestakuntza ematea; komunikazio-bide errazak izatea, arrisku-egoeren berri emateko eta proaktiboki jarduteko.

Larrialdien aurrean jarduteko protokoloak

  • Hipotermia: berehala eramatea ingurune bero batera, arropa hezeak eranztea eta kanpoko beroa aplikatzea.
  • Izozteak: ukitutako eremua ez igurztea, beroa mailaka aplikatzea eta arreta mediko espezializatua bilatzea.

Etenaldien eta atsedenaldien garrantzia

Hotzaren eraginpean egin beharreko lanetan funtsezkoa da maiz etenaldiak egitea osasuna zaintzeko eta energia berreskuratzeko. Ezinbestekoa da langileek atsedenaldiak baloratzea eta enpresek politikak hartzea halakoak ezar daitezen errazteko. Tenperatura txikien eraginpean egoteak ekarritako arriskuak gutxiagotzeko prebentzio-plan guztietan elementu nagusiak dira etenaldien kudeaketa egokia eta etengabeko prestakuntza.

Dokumentazioa:

Osalanen aurkezpena