2019an, laneko trafiko-ezbeharrak izan ziren istripu larri eta hilgarrien arrazoi ugarienetako bat.
Hain zuzen ere, mota horretakoak izan ziren laneko istripu larrien ia % 22, eta laneko istripu hilgarrien % 32,4, bai misioan ibilgailuak erabiltzean, hau da, lanaldiaren barruan, bai in itinere, edo, bestela esanda, lantokira joateko eta lantokitik itzultzeko lekualdatzeetan.
Larritasunaz den bezainbatean, heriotza eragin zuten 232 lan-istripuetatik, 98 misioan izan ziren, eta 134 in itinere. Hala ere, in itinere istripuak ugariagoak izan arren, ez daude behar bezala jasota enpresen prebentzio-planetan.
Beste datu esanguratsu bat: Estatuan, egunero, bajaren bat eragiten duten laneko 196 bide-istripu gertatzen dira batez beste.
Hurrengo grafikoan ikus daitekeen bezala, heriotzen bigarren arrazoia da.
Hori dela eta, DGTk Mugikortasun Seguruko Zigiluak sustatuko ditu, Bide Segurtasuneko 2030 Estrategiaren barruan. Laneko bide-segurtasunaren kudeaketa aitortu, bultzatu eta sustatzeko tresna bat da. Helburua da enpresetan mugikortasun seguru eta jasangarriari buruzko planak ezartzea, eta bai langileak bai enpresak berak kontzientziatzea laneko trafiko-istripuen arazoaz.
Mugikortasun-zigiluak ezartzeko ekimena 2016an hasi zen, eta Asturias izan zen aitzindaria. Laneko Arriskuak Prebenitzeko Asturiasko Institutuak eta bertako Trafiko Zuzendaritzak sortu zuten Enpresentzako Mugikortasun Seguruko Asturiasko Zigilua, enpresetan bide-segurtasuneko planak kudeatzea eta ezartzea sustatzeko.
Dagoeneko Kantabriara eraman dute eredu hori, Mugikortasun Seguruko Kantabriako Zigiluaren bitartez. Bi erkidegoetan arrakasta izan duenez gero, bat egin nahi duten beste autonomia-erkidegoentzat erreferentzia izan dadila da asmoa. Zalantzarik gabe, Zigilua sortzea arrastarako giltzarria izan da, balio erantsi eta bereizlea ematen baitie enpresei, lortu nahi zen inplikazio eta motibazio gehigarri hori lortze aldera.
Kantabrian, urte bakarrean, 11 enpresak eskuratu dute zigilua dagoeneko; Asturiasen, berriz, 70 enpresa eta erakundek baino gehiagok, 2016tik hona.Esan daiteke,beraz, zabaltze-fasean dagoen proiektu esperantzagarria dela, eta onura enpresarial zein sozial handiak dakartzala.
Euskadin, INNOVABIDE Sarea garatu da, eta horren parte da Mutualia, Bide Segurtasunaren arloan kudeaketa hobetzeko konpromisoa duen Euskal Enpresen Sarea. 2018an jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak, laneko trafiko-istripuetan hildako eta larri zauritutakoen kopurua % 40 murrizteko helburuarekin (“in itinere” eta “in mision”).
Dagoeneko 60 enpresa baino gehiago dira sare honetan parte hartu ahal izateko edozein euskal enpresa, doan eta edozein dela ere bere tamaina edo lan-esparrua, parte har dezakeen, bide-segurtasunaren arloan enpresa-kudeaketaren konpromiso bakarrarekin eta partekatzeko. sareko gainerako entitateekin izandako esperientziak.
Izan gogoan beti: egun seguru bat egundoko eguna izango da, seguru!