Amparo Sánchez, abeslaria

«Egoera latz bat aurkitu nuen, espero nuen bezala; baina, espero ez nuena irribarreak, kantuak, bizipoza izan ziren»

Aurtengo uztailean, Amparo Sánchez abeslari, konposatzaile, musikari, idazle eta produktoreak, Amparanoia taldeko buru izan zenak, Bartzelonako bere egoitzatik Kongoko Errepublika Demokratikoko Goma hirirako bidaia bat abiatu zuen. Hori Aintzira Handien eskualdea da, hau da, Afrikako bihotz lazgarria.

Haren helburua Kivu Iparraldeko eskualde koloretsu eta kaotikoan barrena egitea zen, zuzenean, gure garaiko dramarik handienetako baten berri izateko: emakumeen aurkako sexu-indarkeria sistematizatua eta orokortua, duela 20 urte baino gehiagotik irauten duen gatazka armatu baten testuinguruan.

Esperientzia xarmagarri, aztoragarri, ezinbesteko horren emaitzak Mamá África du izena. Abesti horrek mina ekartzen du gogora, baina batez ere, Amparok aurrera egin ahala topatu zituen emakumeen ausardia eta itxaropena goraipatzen ditu. Proiektu hau «Gatazkarik gabeko Teknologia» kanpainaren parte da, eta abestiaren playekin eta deskargekin bildutako irabazi guztiak kausa horri laguntzeko izango dira.

(http://www.tecnologialibredeconflicto.org/amparosanchez/)

 

Zerk bultzatu zaitu ALBOANen «Gatazkarik gabeko Teknologia» kanpainan elkarlanean aritzera, Mamá Áfricaabestia ekarri duen elkarlanean, hain zuzen ere?

 

Abestiak beti sortzen dira partekatzeko behar batetik, barruan mugitzen den zerbait kontatzeko beharretik. Nik uste dut Kongoko emakumeek bizi duten errealitate beldurgarria kontatu behar dela. Hortik sortu zen elkarlana ALBOANekin eta bere kanpainarekin.

Eta zer topatu zenuen hara iritsi zinenean?

Susmoa nuen Kongorako bidaia esperientzia ahaztezina izango zela, baina inoiz imajinatu ez nuena baino gehiago izan zen. Errealitate gogor bat imajinatu nuen, eta halakoa topatu nuen; baina ez nuen imajinatu jarrera hain sendoa aurkituko nuenik, ez nituen imajinatu emakumeen irribarreak, kantuak, bizipoza.

Lazgarrikeriaz eta sufrimenduz betatako beren istorioak kontatzeko prest agertu ziren emakumeak, eta benetan hunkigarriak izan ziren topaketa horiek. Moralki eta fisikoki lur jota zeuden emakumeak: ez zekiten non zeuden beren seme-alabak, ezin ziren etxera itzuli, etxerik ez zeukatelako. Batzuk ez ziren nire begiradari eusteko gauza ere, dardarati, markatuta, baina baita indartsu ere.

 

Nondik ateratzen dute indar hori?

Kongoko emakumea indarra eta poza da. Ustekabean harrapatzen zaituzte irribarreek, txerak, maitasunak, nola besarkatzen zaituzten, nola begiratzen zaituzten, nola ahalegintzen diren komunikatzen. Hainbeste min jasan dute, eta bizitzaren amaiera hain gertutik ikusi dute, non benetan sentitzen baitute aukera berri baten aurrean daudela. Hortik dator indar eta poz hori.

Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeekin duzun lotura eta haien egoera Synergie des Femmes pour les Victimes des Violences Sexuelles (SFVS) erakundearen buru den Justine Masikaren eskutik etorri zen.

Halaxe da. Justine ezagutzeko aukera izan nuen Donostian aurtengo martxoan, eta lehen unetik, bion arteko konplizitatea erabatekoa izan zen. Justine emakume indartsu bat da, irribarrea inoiz galtzen ez duen horietakoa. Ez ditu baikortasuna eta itxaropena galtzen, egoera hain gogorra izanik ere. Eta gainera, Justinek talde handi bat du inguruan, hurbiltzen diren emakumeei eta herrialdea suntsitzen duen sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei maitasuna, arreta, laguntza psikologikoa, laguntza juridikoa… eskaintzen dieten emakumeak. Nik Justine eta bere lagunak superemakume ikusten ditut, ikaragarrizkoak.

SFVSen zereginetan Bulengo Etxea funtsezkoa da, emakume horien abegi-lekua.

 

Bai, Bulengo Etxea nire bizitzan emakumeei begira ikusi dudan gauzarik onenetako bat da. Jakina, bortxaketan izugarrizko zauria eragin diete, baina niri gehien helarazten zidatena etorkizunari begirako itxaropenik eza zen, etortzeko dagoenarekiko esperantza falta. Baina, aldi berean, itxaropen-izpi bat adierazten zuten, haiek bezalako emakumez inguratuta ikusten baitute beren burua, handik igaro diren eta beste fase batean dauden emakumez. Zentzu horretan, etxearen zeregina funtsezkoa da, lehen une batean maitasuna, babesa ematen baitie, eta bigarren une batean, aurrera egiteko tresnak.

Oso gustuko izan nuen alderdi bat bertan egiten duten alfabetatze-lana izan zen. Nola ari diren gazteak trebatzen, eta nola ikusarazten dieten beharrezkoa dela hezkuntza izatea, trebakuntza horrek indarra ematen baitie duten ahultasun-egoeraren aurrean. Ikasketak izanda gauzak beste modu batean uler daitezke.

 

Bidaia horren, esperientzia horren emaitza izan zen Mamá África abestia eta bideoklipa

Hala da, MAMÁ ÁFRICA idazteko han bizitako eta entzundako guztian oinarritu naiz; emakume horiek helarazi zidaten indarra agertu nahi nuen, eta batez ere, emakume gisa bizi duten drama.

Musika lagun izan nuen bidaia guztian; han musika tradizionala entzuten zen, baina baita reggaea eta afro-beata ere. Ideiak hartu nituen, horrela abestiaren letrarekin indarra eta salaketa transmititzeko, baina baita amorrua eta ezintasuna adierazteko ere. Uste dut nazioarteko abesti bat dela, alaia, indar asko duena.

 

Amparo Sánchez bizitza guztian aritu da musikaren munduan. Estiloak batzearen eta mestizajearen aitzindari, zortzi album argitaratu ditu Amparanoia taldearekin, Europa eta Latinoamerika guztian zehar egin ditu birak, eta musika-mugimendu horren erreferente bihurtu da. Amparo Sánchez, zalantzarik gabe, indar handiko emakume nekaezina da, salaketari eta giza eskubideen aldeko borrokari lotua, batez ere, emakumeen giza eskubideen alde.

 

EIAS Mutualia

José Ramón Quintelari elkarrizketa

Mercedes-Benz España, SAU enpresako Berdintasuneko arduraduna

Mercedes-Benz Españak VII. Mutualia saria irabazi du «Prebentziorako eta esku-hartzeko protokoloa jazarpena gertatuz gero, zuzendaritzaren eta ordezkaritza sozialaren arteko esku-hartze bateratuan oinarrituz» proiektuari esker. Sari honen helburua da erakunde mutualisten prozedurak errekonozitzea, laneko jazarpen sexuala eta sexista saihesteko eta horri aurre egiteko. José Ramón Quintela elkarrizketatu dugu, enpresako Berdintasun arduraduna, eta saria lortzeko ezinbesteko giltzarrietako bat.

1-     Zertan datza sortutako «Jazarpenaren prebentziorako eta esku-hartzerako protokoloa»?

Berdintasun Planari «Jazarpenaren prebentziorako eta esku-hartzerako protokoloa» eransteko helburua izan da edozein motatako jazarpenik gabeko lan-harreman askeak eta osasungarriak sustatzea eta horien inguruan sentsibilizatzea, zuzendaritzaren eta ordezkaritza sozialaren partaidetza eta elkartze ikuspuntutik. Horretarako, enpresako beharrezko kide guztien arteko elkarlanean eta partaidetzan oinarrituko da prozedura. Gainera, aurkeztutako salaketen ebaluatzearen eta indargabetzearen alde izango da, eta erabateko onarpena eta zilegitasuna emango die.

 

2-     Noiz eta zergatik sortu zen protokolo hau sortzeko ideia?

«Jazarpenaren protokoloa» sortu zenetik, hau da, 2010eko irailaren 27an onartu zen lehen Berdintasun Planaren garaitik, Berdintasun Komisioko kideok hainbat ikerketa-prozedura ezarri ditugu. Horretarako jaso ditugun salaketa eta kexetan oinarritu gara, gehienak laneko jazarpenari edo mobbingari lotuak. Gure ustez, hura une egokia zen salaketa horiek giza baliabideen bidez era arruntean konpondu baino, denen lankidetza eta partaidetza eskatuko lukeen prozedura zehatz bat esplizituki idazteko.

3-     Zein da jarraitzen duzuen prozedura?

 

Salaketen instrukzio-faseari dagokionez, prozedura orokorrak hainbat elkarrizketa egitea eskatzen du, alderdi sozialeko kide baten eta Berdintasun Komisioko arduradunaren eskutik (zuzendaritzak eta sindikatuek adostua). Horren bidez, salaketaren nondik norakoak argitu nahi dira. Ondoren, instrukzio-fasetik lortutako ondorioak eta irizpen orokorrak egingo dira dagokien informean.

 

Azkenik, kasu bakoitza ebazteko egoki uste diren gomendioak eta jokaerak idatziko dira. Gainera, Komisioak komenigarria ikusi dezake amaierako bilera bat egitea, Berdintasuneko arduradunak eta alderdi sozialeko kideak zuzenean kaltedunak aurkeztutako salaketaren azken irizpenaren inguruan jakinarazteko.

 

4-     Prozedurak ezarri zenituztenetik ikasitakoak aintzat hartuta, zer ekarpen egin dizkiete enpresari eta langileei?

 

Prozeduraren zabalkundeak kontzientziazio handia lortu du maila guztietan, errespetuzko eta jazarpenik gabeko lan-harreman libreak arautzeari dagokionez. Salaketak Berdintasun Komisioari zuzentzen zaizkio, eta onarpen orokorra egon behar da aurkeztutako ebazpen guztietan. Horrela, zuzendaritzaren eta alderdi sozialaren artean dagoen lankidetzak konfiantza ematen du, eta erabateko garantiaren isla da.

 

5-     Zein ezaugarri bereizgarri ditu protokolo honek?

 

Protokoloak bi alderdi ditu, «prebentiboa» eta Komisioaren «zuzeneko jarduna». Bi kasuetan, zuzendaritzaren eta ordezkaritza sozialaren arteko esku-hartze bateratuak konpromiso eta babes-maila handia sortuko du.

Prebentzioari dagokionez, zuzendaritzak eta alderdi sozialak errespetuan oinarritutako lan-giroa egon dadin zainduko dute.

Jardunari dagokionez, bi maila bananduko dira, salaketaren larritasunaren arabera. Batetik, bitartekaritza-fasean, irteera adostu bat lortzea da helburua, etorkizunean egoera okertu ez dadin. Bestetik, ongitze-fasean, jardunerako proposamenak eta iradokizunak egingo dira.

Horretarako, enpresarentzat ezinbestekoa da aurkeztutako jazarpeneko egoera potentzialen salaketen partaidetza eta erantzunkidetasuna onartzea. Gainera, oinarrizkoa da Komisioko kideek helburu hori betetzearen arabera Komisio bera eratzea, eta Berdintasun arduradunak (zuzendaritzak eta sindikatuek adostua) lankidetza pozgarri eta eraginkor horretarako beharrezkoak diren konpromiso, gardentasun eta konfiantza baldintzak eratzea.

 

6-     Beste enpresa batzuetan aplika daitekeela uste al duzu?

 

Lortutako emaitzak ikusita, prozedura beste enpresa batean arazorik gabe erabili daitekeela uste dugu. Horretarako, apustu nagusia da gisa honetako gai sentsitiboekiko adostasun-jarrera ageria izatea. Ondorioz, elkarrekiko konfiantza sortzeko erraztasunak eman behar dira, baita partaide diren alderdien arteko gardentasuna indartu ere. Laburbilduz, beharrezkoa da alderdi guztien arteko partaidetzari esker sortuko diren, eta gai horietan beharrezkoak diren asepsia eta egiazkotasun baldintzak bultzatzea eta proiektatzea.

Mendi-lasterketak

Erronkei aurre egiteko ahalegina

Mendi-lasterketak modan daude. Proba zorrotzetako lehiak ugaritzen ari dira, eta geroz eta jende gehiago ausartzen da erronka horiei aurre egitera. Korrikalari ugari hasi dira mendi-lasterketetan azkenaldian. Lasterketa mota horrek izugarrizko gorakada izan du, bai antolatutako lehiaketen kopururi dagokionez, bai zaletu kopuruari dagokionez. Mendi-lasterketek korrikalarien zoriontasuna eta ongizatea handitzen dituzte.

Trail running deritzon lasterketen abantailetako bat muskulatura nabarmen handitzen duela da. Hankek eta oinek askoz biziago egiten dute lan mendian errepidean baino. Hankek lur motetara eta desnibeletara egokitu behar dute. Ondorioz, giharrak eta tendoiak etengabe aritu behar dira erresistentzia handitzeko. Jardueraren ondorioz, bihotzak errendimendu osoan garraiatzen du odola. Horregatik, arterietako presioa txikitzen da eta biriketako hondar-airea garbitzen da. Gainera, modalitate honek pisua kontrolatzen, begiak, eskuak eta oinak koordinatzen eta oreka hobetzen laguntzen du. Desnibel nabarmenek hankak indartzeaz gain, lasterketetako teknika hobetzen laguntzen dute; igoera eta jaitsiera, esaterako. Lurren bihurguneek eta aniztasunak erritmo aldatzea ekartzen dute, eta, horri esker, gorputzak azkarrago indarberritzeko aukera du. Atsedeneko pultsazio kopurua txikitzen du. Bidean aurkituko ditugun oztopoekin (zuloak, harriak, adarrak edota desnibelak) adi egon behar dugu.

Exijentzia maila handia denez, entrenamendu gogorra eskatzen du. Edonola ere, lesio batetik atera berri direnek ez lukete lur aldapatsuetan ibili behar, berriz ere lesionatzeko arriskua dute eta. Mendi-lasterketen ondorio atseginenetako bat naturarekin bat izateko aukera da. Mendian ibiltzeak hirian bizi ez ditugun sentsazio jakinak izango ditugu. Partaideak bakarrik egotean eta naturarekin bat egitean sekulako askatasun sentsazioa izango dute. Gainera, gisa horretako jarduerek psikologikoki estimulatzen gaituzte. Ikerketen arabera, mendiko bide luzeko lasterketek onura psikologiko ugari dituzte. Horrez gain, halako eremuetan adimenak ere bidaiatu egiten du, gure gozamenerako. Korrika ibiltzean, tentsioak arintzen dira eta konpondu gabeko auziei irtenbidea aurkitzeko gai izaten gara. Onura sozial bat ere badu, lagunak egiten laguntzen duelako. Lasterketak aukera ezin hobeak dira gure zaletasun bera duten pertsonak ezagutzeko. Lasterketetan ezagutzen ditugun pertsonak lagun bilakatzen dira elkarrekin zailtasunei aurre egitean. Hala, hurrengo probetan elkarrekin izena emango dugu. Halako pertsonak ez genituzke beste leku batzuetan ezagutuko. Bidaiatzea eta mendiak ezagutzea dira kirol hau egiteko motibazio nagusietako bat.

Gorputzerako onuragarria izan arren, esan bezala, gehiegizko konfiantza eta prestakuntza falta arriskutsuak izan daitezkeela azpimarratu beharra dago. Lasterketek esfortzu handia eskatzen dute, eta komenigarria da prestaketa egokia izatea. Mendi-lasterketak ez daude runningean hasiberriak direnentzat pentsatuta. Funtsezkoa da mendian korrika egiteko beharrezko teknikak eta zailtasunak ezagutzea, baita norberaren mugak ere. Trail lasterketa gehienek kilometro asko izan ohi dituzte, eta oso lagungarriak izaten dira erresistentzia lortu nahi dutenentzat. Sekulako akatsa da mendiko lasterketak errepideko lasterketen denboran egin daitezkeela pentsatzea: gogortasun maila eta erritmo exijentzia ezberdina dituzte.

Informazio juridikoa. 2017ko Otsailaren 13tik otsailaren 18ra bitartean

2017ko otsailaren 13tik 18ra buletinetan argitaratutako interes orokorreko xedapenak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBEO)

 

 

I.- HITZARMEN KOLEKTIBO SEKTORIALAK:

 

Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2017/02/14

  • ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA. Lan hitzarmen kolektiboak.- Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren erabakia, 2017ko otsailaren 2koa, zeinaren bidez erregistratzen eta argitaratzen baita Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen eta Haien Langile Laguntzaileen II. Hitzarmen Kolektiboaren interpretazioari buruzko arbitraje laudoa. 1505. xedapena – 14 or. 

 

  • ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA. Lan hitzarmen kolektiboak.- Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren erabakia, 2017ko otsailaren 2koa, zeinaren bidez erregistratzen eta argitaratzen baita Erauzketa industria, beira industria, zeramika industria eta material horien merkataritza esklusibistarako industrien hitzarmen kolektiboko 2014, 2015 eta 2106ko soldaten berrikuspenak. 1508. xedapena – 2 or. 

 

  • ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA. Lan hitzarmen kolektiboak.- Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren erabakia, 2017ko otsailaren 2koa, zeinaren bidez erregistratzen eta argitaratzen baita Produktu kimiko industrialen eta lurringintzakoen handizkako saltzaileen eta inportatzaileen eta atxikien hitzarmen kolektiboko 2015, 2016 eta 2017ko soldaten berrikuspena. 1509. xedapena – 2 or. 

 

 

Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2017/02/05  

 

  • ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA. Lan hitzarmen kolektiboak.- Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren erabakia, 2017ko otsailaren 2koa, zeinaren bidez erregistratzen eta argitaratzen baita Industria kimikoaren hitzarmen kolektiboko 2015, 2016 eta 2017ko soldaten berrikuspena. 1559. xedapena – 3 or. 

 

 

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2017/02/17

  • EUSKO JAURLARITZA. LANA ETA JUSTIZIA.- Arte Grafiko eta Industria Laguntzaile, Paperaren eta Kartoiaren Manipulazio eta Argitaletxeen Gipuzkoako hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspena. 920. xedapena – 3 or. 
 

II.-XEDAPEN ARAUTZAILEAK:

 

BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala): Estatuko Aldizkari Ofizialaren linka
 

2017/02/13

  • KANPO arazoetako ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA. Nazioarteko akordioak.- Patenteen europar erakundea. Administrazio Kontseiluaren erabakia, 2001eko ekainaren 28koa, Europako Patentearen Hitzarmenaren testu berria onartzen duena. 1406. xedapena – 48 or. 
  • KANPO arazoetako ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA. Nazioarteko akordioak.- Europako Patentearen Hitzarmenaren exekuzio araudia. 1407. xedapena – 60 or.
  • Hezkuntza, KULTURA ETA KIROLETAKO MINISTERIOA.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duen abenduaren 26ko 26 1105/2014 Errege Dekretuaren akats zuzenketa. 1409. xedapena – 1 or. 

 

2017/02/14

  • OGASUN ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA. Aurrekontuak.- HFP/114/2017 agindua, otsailaren 13koa, zeinaren bidez ematen baitira 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrak egiteko arauak. 1458. xedapena – 36 or.

 

  • presidentETZA eta lurralde administrazioeTako ministerioa. Segurtasun nazionala.- PRA/115/2017 agindua, otsailaren 9koa, zeinaren bidez argitaratzen baita Segurtasun Nazionalaren Kontseiluaren erabakia, Segurtasun Nazionaleko Estrategia 2017 lantzeko prozedura onartzekoa. 1459. xedapena – 3 or. 

 

  • presidentETZA eta lurralde administrazioeTako ministerioa. Segurtasun nazionala.- PRA/116/2017 agindua, otsailaren 9koa, zeinaren bidez argitaratzen baita Segurtasun Nazionalaren Kontseiluaren erabakia, Segurtasun Nazionaleko Sistemaren funtzionamendu integratua bermatzeko mekanismoak inplementatzeari buruzkoa. 1460. xedapena – 5 or.

 

2017/02/16

  • OGASUN ETA FUNTZIO PUBLIKOko MINISTERIOA. Gizarte Segurantza. Kontabilitatea.- Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiaren erabakia, 2017ko otsailaren 9koa, zeinak aldatzen baitu 2011ko uztailaren 1ekoa, Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra Gizarte Segurantzako sistema osatzen duten entitateei egokitzea onartzen duena. 1572. xedapena – 3 or.

 

  • presidentETZA eta lurralde administrazioeTako ministerioa. Gizarte Segurantza. Pentsioak.- Akats zuzenketa, honako errege dekretu hau zuzentzen duena: 746/2016 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, 2017ko ekitaldiko Klase Pasiboen pentsioen errebalorizazio eta osagarriei, Gizarte Segurantzaren Sistemako pentsioei eta beste prestazio sozial publikoen errebalorizazioari buruzkoa. 1573. xedapena – 1 or.
  • presidentETZA eta lurralde administrazioeTako ministerioa. Airearen kalitatea.- Akats zuzenketa, honako errege dekretu hau zuzentzen duena: 39/2017 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, zeinaren bitartez aldatzen baita 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatearen hobekuntzari buruzkoa.  1574. xedapena – 1 or.

 

  • enplegu eta gizarte segurantzako ministerioa. Laguntza.- Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren erabakia, 2017ko otsailaren 1ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita honako honen indarraldia: 2013ko abuztuaren 1eko erabakia, 2014ko uztailaren 30ekoak aldatzen duena; azken horrek urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretuak luzatutako langabezia babesa agortzen duten pertsonen lanbide birkualifikazioko programaren baitako diru-laguntza osagarrien eskariak aurkezteko eta izapidetzeko modua eta epeak zehazten ditu. 1620. xedapena – 6 or. 

 

2017/02/17

  • OGASUN ETA FUNTZIO PUBLIKOko MINISTERIOA. Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia. Kontabilitatea.- Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren erabakia, 2017ko otsailaren 13koa, zeinak aldatzen baitu 2015eko martxoaren 10ekoa, Estatuko zergen eta beste administrazio eta erakunde publiko batzuen baliabideen egiturari, justifikazioari, izapidetzeari eta kontu emateari buruzkoa. 1632. xedapena – 2 or. 

 

2017/02/18  

  • ESTATUBURUTZA. Dopina.- 3/2017 Errege Dekretua, otsailaren 17koa. Honen bitartez, aldatu egiten da 3/2013 Lege Organikoa, ekainaren 20koa, kirol jardunean kirolarien osasuna babesteari eta dopinaren aurka borrokatzeari buruzkoa, eta 2015eko Dopinaren Aurkako Munduko Kodeak ezarritako aldaketetara egokitzen da. 1674. xedapena – 32 or. 

EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria): Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren linka
 

2017/02/13  

 

  • ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA.- AKATS ZUZENKETA, dekretu honena: urtarrilaren 17ko 16/2017 Dekretua, Gizarte-larrialdiko laguntzen dekretua aldatzen duena. 784. xedapena – 1 or.

 

 

ALHAO (Arabako LHren Aldizkari Ofiziala):  Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala
 

 

BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala): Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren linka
 

 

GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala): Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren linka

 

 

2017/02/14

  • OGASUN ETA FINANTZA SAILA.- Akats zuzenketa. 21/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa, zeinaren bidez onartzen baitira Ondare eskualdatze eta egintza juridiko Dokumentatuen Zergaren, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren, Garraiobide jakin batzuen gaineko Zerga Bereziaren eta Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergaren kudeaketan aplikatu daitezkeen ibilgailu eta itsasontzien salmentarako batez besteko prezioak. 986. xedapena – 2 or. 

 

2017/02/16

  • OGASUN ETA FINANTZA SAILA.- Akats zuzenketa. 21/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa, zeinaren bidez onartzen baitira Ondare eskualdatze eta egintza juridiko Dokumentatuen Zergaren, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren, Garraiobide jakin batzuen gaineko Zerga Bereziaren eta Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergaren kudeaketan aplikatu daitezkeen ibilgailu eta itsasontzien salmentarako batez besteko prezioak (21/2017 Foru Agindua, urtarrilaren 10ekoa). 1089. xedapena – 2 or. 

 

EBEO (Europar Batasunaren Egunkari Ofiziala): Europar Batasunaren Egunkari Ofizialaren linka

Informazio juridikoa. 2017ko Otsailaren 13tik otsailaren 18ra bitartean (PDF)

Informazio juridikoa. 2017ko Otsailaren 06tik otsailaren 11ra bitartean

2017ko otsailaren 6tik 11ra buletinetan argitaratutako interes orokorreko xedapenak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBEO)

 

 

I.- HITZARMEN KOLEKTIBO SEKTORIALAK:

 

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 2017/02/08

 

  • HITZARMEN KOLEKTIBO PROBINTZIALA. ARABA. Eusko Jaurlaritza (Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila).- Arabako hezkuntza-aisialdiko eta animazio soziokulturaleko enpresen sektorearentzako hitzarmen kolektiboa. 409. xedapena – 44 or.

 

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2017/02/09

 

  • HITZARMEN KOLEKTIBO PROBINTZIALA. BIZKAIA. Lan eta Justizia Saila.-Erabakia, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde ordezkariena. Honen bidez, Bizkaiko Kirol-lokalen eta Kirol-zelaien sektoreko hitzarmen kolektiboaren 2017ko soldaten berrikuspena erregistratu, gordailatu eta argitaratzea xedatzen da (hitzarmen kodea 48001455011981). 15. or. eta hur.

 

 

 

II.-XEDAPEN ARAUTZAILEAK:

 

BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala): Estatuko Aldizkari Ofizialaren linka
 

2017/02/96

  • ENERGIA, TURISMO ETA AGENDA DIGITALAREN MINISTERIOA. Gas, petrolio eta kondentsatuen erauzketaren balioaren gaineko zerga. 2017/78/ETU agindua, urtarrilaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira Gas, petrolio eta kondentsatuen erauzketaren balioaren gaineko zergari buruzko eta hidrokarburo hobiak ustiatzeko emakiden gaineko lurren jabeei egin beharreko ordainketak zehazteko erreferentziazko parametroei buruzko zenbait alderdi. 1169. xedapena – 11 or.

2017/02/07

  • GORTE NAGUSIAK. Premiazko neurriak.- Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 31koa, Diputatuen Kongresuarena, zeinak ematen baitu agindua errege lege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko: 1/2017 Errege Lege Dekretua, abenduaren 20koa, zoru-klausulen arloan kontsumitzaileak babesteko premiazko neurriak arautzen dituena. 1203. xedapena – 1 or.
  • GORTE NAGUSIAK. Premiazko neurriak.- Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 31koa, Diputatuen Kongresuarena, honako errege lege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 6/2016 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, Gazte Bermearen Sistema Nazionala sustatzeko premiazko neurriak arautzen dituena. 1204. xedapena – 1 or.
  • GORTE NAGUSIAK. Sektore elektrikoa.- Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 31koa, Diputatuen Kongresuarena, honako errege lege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 7/2016 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, bonu sozialaren kostuaren finantzaketa mekanismoa eta energia elektrikoaren kontsumitzaile ahula babesteko beste neurri batzuk arautzen dituena. 1205. xedapena – 1 or.
  • BARNE MINISTERIOA. Prozedura Administratiboak. Kudeaketa informatizatua.-  Zuzendariordetzaren ebazpena, 2017ko otsailaren 3koa, zeinak ezartzen baitu Nortasun Agiri Nazionalari, Pasaporteari eta Azterketa, Baimen eta Lehiaketei dagozkien tasak bitarteko telematikoen bidez ordaintzeko prozedura. 1206. xedapena – 3 or.

2017/02/10

  • OGASUN ETA FUNTZIO PUBLIKOAREN MINISTERIOA. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.- HFP/105/2017 agindua, otsailaren 6koa. Honen bidez, honakoak onartzen dira: 121 eredua, “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Familia ugariagatiko edo ezintasuna duten pertsonak kargura izateagatiko kenkariak. Aitorpena aurkeztera behartuta ez dauden zergadunek kenkarirako eskubidea lagatzearen jakinarazpena”, eta 122 eredua, “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Familia ugariagatiko, ezintasuna duten pertsonak kargura izateagatiko edo bi seme-alabaren guraso izan eta legez banandutako edo ezkontza-loturarik gabeko aurreko ahaide izateagatiko kenkariak. Aitorpena aurkeztera behartuta ez dauden zergadunen kenkarirako eskubidea arautzea”; era berean, horiek aurkezteko tokia, modua eta epea ezartzen da, eta beste zerga arau bat aldatzen da. 1334. xedapena – 10 or.
  • balore merkatuaren batzorde nazionala. Barne Araudia.- Ebazpena, 2017ko otsailaren 7koa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluarena, zeinaren bidez aldatzen baita Batzordearen Barne Araudia. 1335. xedapena – 3 or.

2017/02/11

  • ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA. Gizarte Segurantza.- ESS/106/2017 agindua, otsailaren 9koa, 2017ko ekitaldirako Gizarte Segurantzaren, langabeziaren, jarduera eteteagatiko babesaren, Soldata Bermeko Funtsaren eta lanbide prestakuntzaren kotizazioen legezko arauak garatzen dituena. 1369. xedapena – 34 or.

EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria): Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren linka
 

 

ALHAO (Arabako LHren Aldizkari Ofiziala): Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala
 

 

BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala): Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren linka
2017/02/07

  • OGASUN ETA FINANTZA SAILA.- Bizkaiko Foru Aldundiaren 6/2017 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 31koa. Honen bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 28ko 118/2016 Foru Dekretuak onesten duen Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroaren Erregelamendua aldatzen da. 3. or. eta hur.

2017/02/08

  • GIZARTE EKINTZA SAILA.- Gizarte Ekintzako foru diputatuaren 5218/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa. Honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak indarrean duen egiturara egokitzen da 2013ko martxoaren 7ko 13451/2013 Foru Agindua. 3. or. eta hur.

GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala): Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren linka

 

 

2017/02/07

  • GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK. Diputatu nagusia. 2017ko urtarrilaren 24ko 2/2017 FORU DEKRETUA, 2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua aldatzen duena; Dekretu horrek Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzen du. 207. xedapena – 3 or.

EBEO (Europar Batasunaren Egunkari Ofiziala): Europar Batasunaren Egunkari Ofizialaren linka

Informazio juridikoa. 2017ko Otsailaren 06tik otsailaren 11ra bitartean (PDF)

Langile autonomoen 2017ko kotizazioak.

2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak (EAO) onartu zain, Langile Autonomoen Araubide Bereziko (LAAB) gutxieneko kotizazio-oinarriak hileko 893,10 euroan izoztuta jarraituko du –hamar langile autonomotik zortzik kotizatzen dute gutxieneko oinarri horren arabera–.

Horrela jasota dago urte horretarako Gizarte Segurantza, langabezia, jarduera eteteagatiko babes, Soldatak Bermatzeko Funts eta lanbide heziketako kotizazioko lege-mailako arauak garatzen dituen Aginduaren zirriborroan.

Aldiz, autonomo sozietarioen gutxieneko kotizazio-oinarria izoztu ordez % 8 igoko da, hau da, araubide orokorreko gutxieneko kotizazio-oinarriak izango duen igoera berbera izango du.

LAABeko 2017ko gehieneko kotizazio-oinarria araubide orokorrekoaren berbera izango da, hau da, hileko 3.751,20 eurokoa.

Aginduan zehazten denez, 2017ko urtarrilaren 1ean 47 urte baino gutxiago dituzten autonomoen kasuan, beraiek hautatu ahal izango dute kotizazio-oinarria, aurretik zehaztutako mugen barruan (893,1 eurotik 3.751,2 eurora). Era berean, LAABen alta egin, data horretan 47 urte izan eta azken kotizazio-oinarria (2016ko abendua) hileko 1.964,7 eurokoa edo gehiagokoa duten langileek ere kotizazio-oinarria hautatu ahal izango, muga horien barruan.

Urte horretako urtarrilaren 1ean 47 urte dituzten eta hileko 1.964,7 euro baino gutxiagoko kotizazio-oinarria duten autonomoek, ezingo dute zenbateko hori baino handiagoa den oinarririk hautatu, aukera hori 2017ko ekainaren 30a baino lehen gauzatu ezean –urte honetako uztailaren 1etik aurrera izango lituzke ondorioak–.

Bestalde, Agindu honen zirriborroan jasotzen denez, datorren urtarrilaren 1ean 48 urte edo gehiago beteta dituzten autonomoen kotizazio-oinarria hileko 963,30 euro eta 1.964,70 euro bitartekoa izango da, ohiz kanpoko kasuren batean izan ezik.

50 urte bete baino lehenago Gizarte Segurantzaren edozein araubidetan bost urtez edo gehiagoz kotizatu duten autonomoen kasuan, hileko 893,1 euro eta 1.964,70 euro arteko kotizazio-oinarria izan beharko dute euren azken kotizazio-oinarria 1.964,7 eurokoa edo txikiagoa izan baldin bada. Kopuru hori gaindituz gero, kotizazio-oinarria hileko 893,10 euro eta kopuru hori gehi % 1 artekoa izango da.

Kotizazioen koadroa erantsi dugu, iazko datuen alderaketa barne hartuta.

Taula PDF Formatuan

Martxan jarri da Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkigintzaren Mutualiako XIV. Lehiaketa

Izena emateko epea 2017ko otsailaren 17an ireki, eta martxoaren 17an amaituko da.

Azken edizioetan interes eta arrakasta handia lortuta, 14. edizioa antolatu dugu aurten, lan arriskuen prebentzioaren errealitatea azaleratzen jarraitzeko helburuarekin. Hori dela eta, gonbit egiten dizuegu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkigintzaren Mutualiako Lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko.

Aurten hainbat berritasun ditugu:

  • Izena emateko epea 2017ko otsailaren 17an ireki, eta martxoaren 17an amaituko da.
  • Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da, eta 2017ko apirilaren amaieran jakinaraziko da.
  • Ez da onartuko “hodeitik” deskargatu beharreko argazkirik.
  • Aurten, ekitaldi batean entregatuko dira sariak. Apirilaren 28an izango da, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira.
  • Era berean, egun hori dela-eta, Prebentziozko begiradak izeneko erakusketa bat inauguratuko da, argazkigintza lehiaketaren edizio guztietako argazkien hautaketa batekin.

Beraz, parte hartzeko epeak aurreratu ditugu aurten. Hortaz, unea iritsi da kamera atera, eta laneko arriskuen prebentzioaren errealitatea harrapatzeko, laneko segurtasunaren eta osasunaren arazoari buruzko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortzen laguntzeko.

Sariak, ordea, ez dira aldatu:

  • Lehenengo saria: 1.200 €
  • Bigarren saria: 900 €
  • Hirugarren saria: 600 €

Argazkien gaia lan arriskuen prebentzioa izango da, argazkien bidez horren balioak nabarmenduz, eta, horretarako, arrisku-egoerak edo praktika onak erakutsiz; azken horiek oso modu positiboan baloratuko dira. Gaiak Estatuko errealitatea soilik izan behar du oinarri. Aurkezten den argazki bakoitzeko, “Deskribapen-orria” izeneko formularioaren ale bat bete beharko da. Bertan, irudian ikusgai dagoen arrisku-egoera edo praktika ona deskribatu beharko da.

 

Informazio gehiago:   Mutualia.eus    prevencion@mutualia.es

944 042 105      943 440 526       945 009 077

KPI aplikatzeari buruzko zalantza

Gure aholkularitza kolaboratzaileetako batek KPI aplikatzeari buruzko zalantza bat helarazi dio gure Aholkularitza Juridikoari. Jarraian jaso dugu zalantza, gaia gehixeago argitzeko asmoz, behin baino gehiagotan galdetzen baituzue.

Probintziako hitzarmen kolektibo batean adierazi digute KPI SOLDATA-TAULEN GAINEAN aplikatu behar dela. Zein KPI aplikatu behar dugu, probintziakoa ala Estatukoa?

Adibidez: Bizkaiko Ostalaritza Hitzarmenekoak xedatutakoaren arabera, 2017ko ekitaldirako I. eranskineko Ordainsarien Taularen berrikuspena zera da: 2016ko KPI portzentajezko 0,40 puntu handituta.

 

ESTATUKO KPI portzentajezko 1,6 da, eta BIZKAIKO KPI, berriz, portzentajezko 1,7.

 

Zer gertatzen da KPI zehazten ez den hitzarmen kolektiboekin? Zein irizpideri jarraitu behar diogu?

 

Iruzkina:

 

Kontsumoko prezioen indizeak (KPI) familiek kontsumitzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen, kontsumo-funtzio zehatzetan, prezio normaletan lortutakoen prezioen eboluzio koiunturalaren neurri estatistiko bat eskaintzen du.

 

Informazio-iturria Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) egindako estatistika da; hilero egiten du eta Estatuari dagokio. Indize orokor bat eskaintzen da, baita produktu- eta zerbitzu-multzokako prezioen indize bat ere, dela Estatu osorako dela Euskal Autonomia Erkidegorako; urteko batezbestekoen berri ematen da, baita erreferentzia-aldien arteko aldakuntzen eta gehikuntzen berri ere.

EUSTATek EAEkoak ematen ditu.

 

Negoziazio kolektiborik ezean, ez dago inongo gidalerrorik, KPI datu estatistiko bat baita. Hala ere, Estatukoa aplikatuko dela ulertzen da, probintziakoa aplikatu nahiko balitz, ziur aski, legokiokeen hitzarmenean jasota bailegoke.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren kontratuen gida

Urtarrilean eguneratu genuen kontratuen gidak lan-kontratuen eta kontrataziorako pizgarrien arloan indarrean den araudi osoa jasotzen du.

Gidaren xedea gure lan-merkatuan jarduten duten erabiltzaile eta eragileen informazio-eskaerari erantzuna ematea da; gainera, kontratu-ereduen administrazio alorreko sinplifikazio berrira egokitzen da, eta lau kontratu-ereduak (mugagabea, aldi batekoa, prestakuntzara eta ikaskuntzara xedatua, eta praktikak egiteko kontratua) erraz ezagutzeko eskuliburu gisa egituratuta dago. Era berean, horien ezaugarri eta baldintza zehatzak jasotzen dira, langilearen eta/edo enpresariaren berezitasunak kontuan hartuta.