Cooperación Verdades, mentiras y vivencias de una ¿utopía?

Urtean zehar entzun dugun bezala, bertan lan egiten dugun langileok kudeatzen dugu Mutualia, eta gure nortasuna da gure eguneroko lana markatzen duena.

Gutako asko lan-esparrutik kanpo ere aritzen gara laguntzen, eskuzabaltasunez, eta hori bai dela aipagarria, helburu bakarra gehien behar duten pertsonei laguntzea baita.

Abenduan zehar, pixka bat gertuagotik ezagutu ahal izan dugu boluntariotza eta/edo elkarlana zer den. Zehazki, Jose Luis Paulin lankidearen eskutik. Izan ere, Paulinek urteak daramatza gobernuz kanpoko Mundubat erakundearekin elkarlanean, eta bere bizipenak kontatu zizkigun, Pakea Klinikan emandako hitzaldian.

Esperientzia horietako batzuk argitaratu berri duen liburuan daude, eta irakurtzea gomendatzen dizuegu: Cooperación. Verdades, mentiras y vivencias de una ¿utopía?. Bertan, kooperazioaren esparruan nola sartu zen kontatzen digu, eta lankidetzaren abantailak eta desabantailak zein diren azaltzen.

Salmenten bidez lortutako irabazien % 100 gobernuz kanpoko Mundubat erakundeak Saharan daukan osasun-proiektura zuzenduko dute.

 

Gure erakundean eta zuenetan, Gabonek tripakadak izaten dituzte lagun: enpresa-afariak, afariak lagunekin, afariak senideekin,…, erosketak. Baina, hori horrela izanda ere, garai horrek beti izan du elkartasun-kutsua.

Gure erakundetik, joan den hilabete honetan, gure gizarte-jarduerak egoera ahulenean dauden kolektiboei begira egin ditugu, egun hauetan aukerarik ez duten haurrei begira, hain zuzen. Hainbat kanpainarekin elkarlanean aritu gara, adibidez, Gurutze Gorriak egindako «Beren eskubideak jokoan» kanpaina, eta gure hiru lurraldeetan egindako Gabonetako haur-jaiak; azken horien etekinak osorik izan dira minbizia duten haurren familien euskal elkarteentzat: ASPANOVAS, ASPANOGI eta ASPANAFOHA; hiru urte daramatzagu haiekin elkarlanean.

Parte hartu nahiko zenukete gure kanpainetakoren batean? Izango genuke zuek antolatutakoren batean parte hartzerik? Hala bada, ez izan zalantzarik, eta jar zaitez harremanetan Mutualia EIASen Gizarte Ekimenen eta Jardueren Taldearekin: Equipo-EIAS@mutualia.es

Gripea

Azken asteotan, negua eta hotza iristearekin batera, gripearen (edo influentzaren birusa) kasuak biderkatu egin dira Estatu osoan, ospitaleetako larrialdietako gelak kolapsatzeraino. Une honetan, epidemia-zifretara heldu da, 175 kasu baino gehiagorekin 100.000 biztanleko. Aurten, gripea iaz baino 6 aste lehenago heldu da. Gaixotasun biriko honek dozenaka heriotza eragiten ditu urtero, pertsona nagusiei, umeei eta gaixotasun kronikoak dituztenei (diabetesa, kardiopatiak, bronkitis kronikoa edota asma) sorrarazten dizkieten konplikazioen ondorioz.

Aurten, A Gripearen anduiak direla nabarmendu behar da; zehazki, bi andui: H3 eta H3N2. Bietako bat ere ez da duela zenbait urtetako A Gripe hura, denok hainbeste beldurtu gintuena; kasu hartan, gobernuak dosiak erosi zituen populazioaren zati handi batentzat, eta, azkenean, ez zen izan uste bezain hilgarria. Anduiaren izena gogoratzen ez dutenentzat, orduko hura H1N1 zen.

 

PREBENTZIOA

Urtero, influentzaren birusaren kontrako txertaketa-kanpainak egiten dira, batez ere, kutsatuz gero, konplikazioak izateko arriskua duten kolektiboei zuzenduta. Garrantzitsua da jakitea zeintzuk diren hotzeria arruntaren eta gripearen arteko desberdintasunak, gaixotasun honen sintomak eta konplikazioak eraginkortasunez tratatzeko.

HOTZERIAREN ETA GRIPEAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK

Hotzeria arrunta ere gaixotasun birikoa da, baina bere sintomek gutxiago irauten dute, 3 eta 5 egun artean. Sintomek gutxitan ekartzen dute ondoez orokorrik eta sukarrik; soilik arnasaren arloko sintoma arinak, eztula eta mukiak.

Gripearen birusa oldarkorragoa da, eta, hotzeriaren sintomak areagotzeaz eta denboran luzatzeaz gain, sukarra, min muskularra eta zefalea ere agertzen dira.

AHOLKUAK

Kutsatu eta gaixotuz gero, zenbait aholku bete behar dira, beste pertsona batzuk ez kutsatzeko eta gure sintomak arintzeko:

–       Osasun arloko profesional batengana jo, medikamentuak erabili aurretik. Era berean, inoiz ez kontsumitu antibiotikorik, errezetarik gabe.

–       Ohean atseden hartu, sintomak arinduz joan arte.

–       Ur asko edan, organismoa garbitzeko eta deshidratazioa saihesteko.

–       Doministiku edo eztul egitean, sudurra eta ahoa estali, ez kutsatzeko; gainera, zorrotz jokatu behar da higienearekin.

2017ko Ordainketa egutegia

Jarraian, Mutualiak kudeatzen dituen prestazioak ordaintzeko egutegia azalduko dizuegu: (haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak, minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa, langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa).

Ordainketak hilaren 2tik 8ra artean egingo dira. Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzue, jarraian, egutegia ikus dezakezue:

2017ko Prestazio Ekonomikoen ordainketen egutegia
GAEABE ABEDPE HEDNA AGZ AKJE
URTARRILA 5 3 3 3 3
OTSAILA 6 2 2 2 2
MARTXOA 6 2 2 2 2
APIRILA 6 4 4 4 4
MAIATZA 5 3 3 3 3
EKAINA 6 2 2 2 2
UZTAILA 6 4 4 4 4
ABUZTUA 7 2 2 2 2
IRAILA 6 4 4 4 4
URRIA 6 3 3 3 3
AZAROA 6 3 3 3 3
ABENDUA 6 4 4 4 4

Xedapen interesgarriak

2017ko kotizazioko gehienezko eta gutxieneko oinarriak

 

Diputatuen Kongresuak baliokidetu egin du, besteak beste, gizarte-alorreko premiazko neurriak hartzen dituen abenduaren 2ko 3 /2016 Errege Lege Dekretua, gizarte-alorrean honako neurriak ezarrita 2017. urterako:

 

  • Kotizazioko Gehienezko Muga (KGM) eta kotizazioko gehienezko oinarriak gaurkotzea; 2016ko balioekiko, %3 areagotuko dira (kotizazioko gutxieneko oinarria 954,55 eurokoa izango da, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata –LGS–%8 igo izanagatik, eta gehienezko oinarria 3.751,26 eurokoa izango da, aipatutako moduan, oinarria %3 igo izanagatik).
  • Lege-aurreikuspen bat gehitzea; horren arabera, Gehienezko Mugaren (GM) eta kotizazioko gehienezko oinarrien eta horretan eragindako pentsioen gehienezko mugaren hazkundeek zorrotz jarraituko diete horren harira Toledoko Itunaren Hitzarmenen Ebaluazio eta Jarraipenerako Batzorde Parlamentario Iraunkorrak egindako gomendioetara eta eztabaida sozialaren markoan adostutako hitzarmenetara.
  • Gobernuari eskatzea 2017ko LGSren balioan 2016ko baliarekiko %8ko hazkundea ezartzea.

 

2017ko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata

 

Ekitaldi honetarako LGS finkatzen duen abenduaren 30eko 742/2016 Errege Dekretua; hauxe da Dekretuaren laburpena:

 

  • 23,59 euro/egun edo 707,70 euro/hilabete edo 9.907,80 euro/urte finkatu da.
  • Aldi baterako edo sasoiko langileen kasuan, enpresa bakar bati 120 egunetik gora zerbitzua ematen badiote, LGS ezin da inola ere 33,51 eurotik beherakoa izan jardueran egindako legezko jardunaldi bakoitzeko.
  • Kanpo-araubidean, orduka lan egiten duten etxeko langileak: 5,54 euro lan egindako ordu bakoitzeko.
  • LGSren zenbatekoa %8 igo denez, legezko aldeek zenbateko berriak aplikatzea adostu ezean, 2017an 2016ko balioa aplikatzen jarraituko da, oinarrizko soldataren edo soldata-gehigarrien zenbatekoa edo hazkundea zehazteko erreferentzia gisa LGS erabiltzen duten eta Errege Dekretu hau indarrean sartu den datan indarrean dauden hitzarmen kolektiboetan. Hitzarmen horien indarraldiak 2017a gainditzen duenean, kontrakoa adostu ezean, hurrengo urteetarako LGSren zenbatekoaren balioa 2016koa izango da, Europako Banku Zentralaren inflazioaren helburuaren arabera areagotuta; hori ez da eragozpena izango hitzarmen kolektiboan ezarritako soldata txikiagoak aldatzeko eta urteko zenbaketan une bakoitzean indarrean dagoen LGSren zenbatekoak aldatzeko, aipatutako zenbatekoak jasotzeko beharrezko zenbatekoari dagokionez; horren haritik, aplikagarriak izango dira konpentsazioari eta xurgapenari buruzko arauak.
  • Indarraldia: 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra.

Informazio juridikoa. 2016ko abenduaren 5etik 24ra bitartean

Aldizkari ofizialetan argitaraturiko interes orokorreko xedapenak, 2016ko abenduaren 5etik 24ra bitartean (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBAO)
I.-SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK: 
2016/12/12
ADMINISTRACIÓN AUTONÓMICA DEL PAÍS VASCO Administración Autonómica del País Vasco. -Resolución del Delegado Territorial de Trabajo, Empleo y Políticas Sociales de Bizkaia por la que se dispone el registro, publicación y depósito del Acuerdo de la Comisión Paritaria del Convenio Colectivo del Sector Ayuda a Domicilio de Bizkaia (código de convenio 480045650119997). Pág 124 y ss.Día 17/12/2016MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

Día 20/12/2016MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

II.-DISPOSICIONES NORMATIVAS:
B.O.E.(Boletín Oficial del Estado):
Día 5/12/2016

MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

Día 6/12/2016

CONSEJO GENERAL DEL PODER JUDICIAL

MINISTERIO DE HACIENDA Y FUNCIÓN PÚBLICA

Día 7/12/2016

MINISTERIO DE LA PRESIDENCIA Y PARA LAS ADMINISTRACIONES TERRITORIALES

Día 9/12/2016

MINISTERIO DE AGRICULTURA Y PESCA, ALIMENTACIÓN Y MEDIO AMBIENTE

 

Día 10/12/2016

JEFATURA DEL ESTADO

CORTES GENERALES

MINISTERIO DE FOMENTO

MINISTERIO DE LA PRESIDENCIA Y PARA LAS ADMINISTRACIONES TERRITORIALES

Día 13/1272016

MINISTERIO DE LA PRESIDENCIA Y PARA LAS ADMINISTRACIONES TERRITORIALES

Día 14/12/2016

MINISTERIO DE AGRICULTURA Y PESCA, ALIMENTACIÓN Y MEDIO AMBIENTE

Día 17/12/2016

MINISTERIO DE HACIENDA Y FUNCIÓN PÚBLICA

MINISTERIO DE LA PRESIDENCIA Y PARA LAS ADMINISTRACIONES TERRITORIALES

 

Día 20/12/2016

MINISTERIO DE HACIENDA Y FUNCIÓN PÚBLICA

Día 21/12/2016

MINISTERIO DE HACIENDA Y FUNCIÓN PÚBLICA

Día 23/12/2016

MINISTERIO DE LA PRESIDENCIA Y PARA LAS ADMINISTRACIONES TERRITORIALES

COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

Día 24/1272016

JEFATURA DEL ESTADO

CORTES GENERALES

MINISTERIO DE HACIENDA Y FUNCIÓN PÚBLICA

B.O.P.V. (Boletín Oficial del País Vasco):
Día 12/12/2016

LEHENDAKARITZA

Día 23/12/2016

DISPOSICIONES GENERALES

 

B.O.T.H.A. (Boletín Oficial del T.H. de Alava): 
Día 12/12/2016

ADMINISTRACIÓN FORAL DEL TERRITORIO HISTÓRICO DE BIZKAIA

Día 21/12/2016

 

 

B.O.B. (Boletín Oficial de Bizkaia):
Día 7/12/2016

ADMINISTRACIÓN FORAL DEL TERRITORIO HISTÓRICO DE BIZKAIA

 

 

Día 20/12/2016

ADMINISTRACIÓN AUTONÓMICA DEL PAÍS VASCO

Día 21/12/2016

  • Departamento de Hacienda y Finanzas. -ORDEN FORAL del diputado foral de Hacienda y Finanzas 2156/2016, de 7 de diciembre, por la que se aprueba el modelo de declaración 296 Impuesto sobre la Renta de no Residentes. No residentes sin establecimiento permanente. Resumen anual de retenciones e ingresos a cuenta. Pág 3 y ss.

Día 23/12/2016

  • Departamento de Hacienda y Finanzas. -ORDEN FORAL del diputado foral de Hacienda y Finanzas 2198/2016, de 14 de diciembre, por la que se aprueba el modelo 390 de declaración resumen anual del Impuesto sobre el Valor Añadido y su presentación telemática. Pág 3 y ss.

 

  • ORDEN FORAL del diputado foral de Hacienda y Finanzas 2199/2016, de 14 de diciembre, por la que se aprueba el modelo 391 del Impuesto sobre el Valor Añadido y su presentación telemática. Pág 38 y ss.

 

B.O.G. (Boletín Oficial de Gipuzkoa):
Día 9/12/2016

DISPOSICIONES GENERALES DEL TERRITORIO HISTÓRICO DE GIPUZKOA

  • DIPUTADO GENERAL. -NORMA FORAL 4/2016, de 14 de noviembre, de adaptación del sistema tributario del Territorio Histórico de Gipuzkoa a la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco. Correción de errores. Disposición 8467 – 2 págs.
  • NORMA FORAL 5/2016, de 14 de noviembre, de aprobación en el año 2016 de determinadas modificaciones tributarias. Corrección de errores. Disposición 8471 – 2 págs.

 

  • DECRETO FORAL 25/2016, de 29 de noviembre, por el que se establece la obligación de identificar la residencia fiscal de las personas que ostenten la titularidad o el control de determinadas cuentas financieras y de suministro de información acerca de las mismas en el ámbito de la asistencia mutua. Disposición 8472 – 6 págs.

Día 16/12/2016

DEPARTAMENTO DE POLÍTICAS SOCIALES

Día 20/12/2016

DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y FINANZAS

Día 21/12/2016

DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y FINANZAS

Día 22/12/2016

  • DIPUTADO GENERAL. -NORMA FORAL 6/2016, de 15 de diciembre, de modificación de las Normas Forales del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas y del Impuesto sobre Sucesiones y Donaciones, para incentivar la participación de las personas trabajadoras en la empresa. Disposición 8780 – 12 págs.
D.O.U.E. (Diario Oficial de la Unión Europea): 

Kepa Bilbao Zubiaur
Tfno.: 94 425 25 15   Fax: 94 423.22.95
e-mail:informacion.juridica@mutualia.es
• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •
MUTUALIA, MUTUA COLABORADORA CON LA SEGURIDAD SOCIAL N.º 2
HENAO, 26 – 48009 BILBAO

Urtarrileko Mutualia Ikasgela: Laneko istripua, gaixotasun profesionala ala kontingentzia arrunta? Zein irizpide erabiltzen ditu mutualitateak kontingentzia zehazteko?

Jardunaldi honetan, azalduko dugu zein irizpide erabiltzen ditugun zehazteko lesio bat edo lan-ingurunearekin lotutako eragozpen fisikoren bat laneko kontingentzia den edo ez den.

Laneko istripu eta gaixotasun profesional kontzeptuen definizioan sakonduko dugu.

Alta medikoak berrikusteko prozedura zertan datzan azalduko dugu.

Kontingentzia zehazteko espedienteez hitz egingo dugu.

Bukatzeko, zalantzako kasuen inguruko hainbat kasu praktiko aurkeztuko ditugu, aurrez azaldutako kontzeptuak hobeto ulertzen laguntzeko.

 

Eguna: Ostirala, urtarrilaren 13a.

Ordutegia: 09:00-10:15

Lekua: Bilbo- Mutualia, Henao kaleko 26.a

Mutualia presente egon zen Berdinsarearen hamargarren urteurrenean, berdintasunaren aldeko borrokarekin bat eginez

Sarean EAEko 62 udalerri daude eta Euskadiko biztanleriaren % 77 dago ordezkatuta; 2018an erreferente izan nahi du Europan

Abenduaren 20an, Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) eta Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) Berdinsarearen hamargarren urteurrena ospatu zuten Bilbon. Berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako euskal udalerrien sarearen helburu nagusiak bi dira: «berdintasunaren aldeko sareak ehuntzea» eta tokiko politikak trukatu eta koordinatzea.

Cristina Mendia izan zen jardunaldian MUTUALIAren ordezkari.

Eudelek eta Emakundek 2006an sortu zuten Berdinsarea, udalerrietatik berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako politikak sustatzeko. Sarearen printzipioak hauek dira: «tokiko erantzunaren eraginkortasuna hobetzea, tokiko gobernuen arteko lotura baita, eta, halaber, maila anitzeko sare gisa hobetzea, instituzioen artean».

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak esan zuen garrantzitsua dela erakunde publikoak koordinatuta egotea eta eraginkorrak izatea. Besteak beste, adierazpen hauek egin zituen: «Berdinsarea lankidetza instituzionalak duen garrantziaren adibide garbi bat da» eta «Udalak herritarrengandik gertuen erakundeak dira, eta, beraz, haien berdintasun-politikek ondo koordinatuta eta aholkatuta egon behar dute».

Eudeleko ordezkari eta Galdakaoko alkate Ibon Uribek nabarmendu zuenez, «udal-politikak ahalmen eraldatzailea du, berdintasunezkoagoa den gizarte bat eraikitzeko»; horrez gain, eskaera hauxe egin zuen: «udalek etengabe ikas dezatela elkarrengandik». Bestalde, azpimarratu zuen sarea «teknikariena izatetik politikariena izatera» igarotzea gustatuko litzaiokeela. Sareak udaletako teknikari eta politikarien partaidetzarekin funtzionatzen du, hainbat batzorde tematikoren bidez. Alderdi horri dagokionez,

Uribek zera adierazi zuen jardunaldira bertaratutakoak ikusitakoan (alkateak, zinegotziak, berdintasuneko teknikariak, etab.): «gizonezko politikari gutxi ikusten ari naiz, emakumezko politikari asko, eta emakumezko berdintasuneko teknikari asko».

Uribek nabarmendu zuenez, «Euskadi, gaur egun, erreferente bat da Europan berdintasuneko tokiko politiken alorrean». Eta erantsi zuen Berdinsarea «tokiko arloan eredu arrakastatsua eta jardunbide egokia» dela Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren esanetan.

Mutualia, Diversidad Fundazioaren ekitaldi instituzionalera gonbidatuta.

Joan zen abenduaren 14an, Madrilen izan zen Cristina MENDIA, MUTUALIAren ordezkari gisa, Lázaro Galdiano Museoan; izan ere, bertan, Diversidad Fundazioak jardunaldi instituzional bat antolatu zuen, sari hauek emateko: Enpresa Dibertsitatearen Kudeaketako bigarren aitorpenak eta Plantillarekin sozialki arduratsua den enpresaren ESR Alares ziurtagiriak eta zigiluak. Sari-ematean, bestalde, Dibertsitatearen Charterra sinatu zuten.

María Eugenia Girón Dávilak, Diversidad Fundazioaren presidenteak, eman zion hasiera ekitaldiari, eta azpimarratu zuen beharrezkoa dela pertsonekin erlazionatutako alderdiak kudeatzeko erakundeok erabiltzen dugun eredua aldatzea, pertsonak direlako enpresa batean dauden aktibo nagusia.

Alares Fundazioaren presidente Javier Benavente Barrónek azaldu zuen bi fundazioek lan egiten duela pertsona guztiek izan dezaten gutxieneko asistentzia-zerbitzuetarako sarbidea, haien bizilekua edota egoera sozial edo ekonomikoa edozein dela ere, beren independentzia mantendu dezaten eta beren garapen pertsonala, lanekoa eta soziala izan dezaten.

Oinarrizko zerbitzu horiek dira Alares ESR ziurtagiriaren barnean daudenak, eta etxeko doako laguntza-zerbitzua izatea jasotzen dute gutxienez, enpresa bakoitzak ezartzen duen mugara arte.

Maravillas Rojok, Diversidad Fundazioko patroiak, hitzaldi bikaina eman zuen, azalduz erakundeak gero eta gehiago ari garela aurreratzen, eta dibertsitatea gure enpresetan sartzen ikasten ari garela. Maravillas Rojoren esanetan, «arrisku sozialak ekitatea eta pobrezia du izena». Horregatik, ekitatea hobetzeko hain beharrezkoa den kudeaketan aurrera egitera animatu gintuen, baita talentua nola sustatu behar dugun aztertzera ere, orain dela hamar urte genuenaz oso bestelakoa den testuinguruan. «Talentu kolektiboa eta kapital soziala behar ditugu», azpimarratu zuen.

Ekitaldi instituzionalean, Altran innovación, ManpowerGroup, Rentokil Initial España, Thales España eta T-SystemS ITC IBERICA SAU enpresek jaso zituzten Plantillarekin Sozialki Arduratsua den Enpresaren ESR Alares ziurtagiria eta zigilua.

Era berean, erakunde hauek izan zirenDibertsitatearen charterraren sinatzaileEspainiako Dianova Elkartea, Fraternidad-Muprespa, Motorola Solutions, Essilor, Grupo Isolux Corsan, Pelao, Veolia España eta Grupo Hefame. Beraz, beste 8 enpresa gehitu zaizkie Dibertsitatearen Charterra sinatu zuten 800 enpresei.

Gainera, 68 enpresa eta erakunde aurkeztu dira Enpresa Dibertsitatearen Kudeaketako Bigarren Aitorpenetara. Hauek izan ziren saria lortu ez arrendibertsitatearen kudeaketan jardunbide bikainak dituztelako nabarmendu ziren enpresa finalistak: Accenture SL, Ambuiberica, Amadeus IT Group SA, Fraternidad-Muprespa, Grupo Hefame, Grupo Ilunion, IBECON, JT International SL, La Sepulvedana SA eta Xerox España.

Javier Benavente Barrón eta María Eugenia Girón aritu ziren sariak ematen, Patronatuko kideak ondoan zituztela: Mar Aguilera, Enrique Arce, Rosa María Dumenjó, José Manuel Morán, Maravillas Rojo eta Eduardo Vizcaino. Sari hauek eman zituzten: 

  • ETEen kategorian, Aguas de Valladolid (EX AEQUO) eta Metlife enpresek jaso zuten saria, Enpresa Dibertsitatearen Kudeaketan jardunbide onenak izateagatik.
  • Enpresa Handiaren kategorian, AXA enpresak eraman zuen errekonozimendua, eta Henkel enpresak nazioarteko enpresa-kategorian jaso zuen saria.

Praktika berritzaileak izateagatik eta beren taldeetan dibertsitatearen kudeaketaren alde etengabe egiteagatik nabarmendu dira lau enpresak.

Luis Galindo hizlari eta idazleak eman zion amaiera ekitaldiari. Azalpen bikain batekin, hunkitu eta motibatu egin zituen bertan zeuden 150 gizon-emakumeak, ilusioz bizitzeko eta gizartea eta mundua hobetzeko gakoak azpimarratuz.

Emakundek antolatutako 2016ko berdintasunerako foroan parte hartu du Mutualiak

Urtero egiten duen bezala, Mutualiak jardunaldi bat antolatu zuen DONOSTIAKO Pakea Klinikan, berdintasunaren aldeko Foroan, izenburu honekin:

Berdintasuna hasteko

Azaroaren 22an izan zen jardunaldia. Konferentzia eta solasaldia izatea zen asmoa, berdintasuna enpresaren alor guztietan txertatzea dinamizatzen duten ekintzak aztertzeko, baina, azkenean, oso esperientzia sakona bihurtu zen, dibertsitatea ere txertatu baitzuen.

Mutualiako Berdintasun, Dibertsitate eta Kontziliazioko zuzendaria eta Efr managerra den Cristina Mendiak hitzaldi bat eman zuen, eta, horrez gain, Maria de los Ángeles Andrés Achak hartu zuen parte: oso hitzaldi indartsua izan zen berea, eta saiora bertaratu zirenek arreta handiz entzun zituzten haren hitzak. Entzun eta eskertu; izan ere, Marianek esnatzen denetik egunero-egunero saihestu behar izaten dituen zailtasunak izan zituen hizpide, eta bere egoeran ez gauden askok ia ezagutu ere ez ditugu egiten halako alderdiak.

MUTUALIAK Dibertsitatean Charterra sinatu zuen bere garaian, eta dibertsitatea aintzat hartzera zuzendutako ekintzak txertatzen saiatzen da; genero-dibertsitatea ez ezik, funtzionala, belaunaldien artekoa, kulturala eta abar ere bai. Horregatik gonbidatu zuen emakume hori: bere egoeran oinarritutako esperientzia konta zezan. Hausnarketa sakon horrek gure begirada zabaltzen eta gure egoera baloratzen lagundu zigun, emakume horrek ezin baititu egin gainerakook naturaltasun osoz egiten ditugun gauzak.

Bete-betean asmatu genuen Mariani jardunaldian parte hartzeko aukera ematean, energia handiarekin azaldu zigulako bere esperientzia, eta gure egunerokotasunean eta bizitzan dugun jarrerari buruz gogoeta egiteko aukera eman zigulako.

Marian etengabeko prestakuntza jasotzen saiatzen da, eta dauzkan ezagutzak ikastetxe eta elkarteetan zabaltzen. Gizarte-lanean graduatua da Deustuko Unibertsitatean (2011), sexologian graduatua, familiako esku-hartze bitartekaritzan masterra du, unibertsitate-aditua da genero-indarkeria eta tratu txarretan, unibertsitate-aditua da sexologian eta dibertsitate funtzionalean, gizarte-langilea da, eta profesional eta erabiltzaileentzako generoari eta indarkeriari buruzko tailerren prestatzailea eta dinamizatzailea ere bada.

Emakumeek desgaitu eta emakume izateagatik pairatzen duten diskriminazio bikoitzari buruzko datu batzuk aurkeztu zizkigun Marianek, eta datu horiek garbi erakutsi ziguten desparekotasunak deuseztatzeko beharra dagoela, eta, era berean, egoera horretara eraman gaituzten ohiturak ez errepikatzekoa.

Halaber, garraio publikoek daukaten egokitzapen-maila baloratzeko aukera izan genuen, Marian Bilbon bizi baita, eta Donostiara joan behar baikenuen. Eta oso positiboa izan zen egiaztatzea Pesa konpainiako autobusak, Bilbo-Donostia ibilbidea egiten dutenak, ezin hobeki egokituta daudela, Marianek bezala dibertsitate funtzionala duten pertsonak arazorik gabe lekualda daitezen. Autobusaren barneko gunea eta plataforma bidez sartzeko mekanismoa oso ondo egokituta zeuden, eta sistema maneiatzen zuten konpainiako langileak atseginak eta erraztaileak ziren. Zorionak eman nahi dizkiogu Pesa enpresari –Mutualiari atxikita dago, bidenabar–, eskaintzen duen zerbitzuagatik; erabiltzeko beharrik izan ez bagenu, ez genukeen baloratuko.

Hain izan zen positiboa jardunaldiaren emaitza, eta hain pozik geratu ziren bertaratutakoak, non joan ez zirenek –ezin zutelako edo jardunaldiaren berri ez zeukatelako–, halako balorazio positiboa entzutean, benetan pena hartu zutela ez bertaratzeagatik.

Marianekin elkarlanean jarraitzeko asmoa daukagu, bere mezua ahalik eta gehien zabaltzeko bai gure erakundean, bai gizartean. Horregatik, harremanetan jarraituko dugu. Marian bera ere oso pozik egon zen gurekin, eta badaki beste batean beregana joko dugula, Mutualiaren hurrengo edizio batean.