Campaña bonus 2016

Datorren 2016ko apirilaren 1ean, 2016ko kanpainari dagozkion Bonus pizgarriak eskatzeko epea hasiko da. Jarraian gogoraraziko dugu zer egoeratan dauden ordura arte gauzatutako kanpaina guztiak.

Arauetan aldaketarik izan da?

Ez. Duela urtebete inguru aurreratu genizkizuen Bonus Sisteman egiteko asmoa zegoen araudi-aldaketa posibleak, pizgarri horren eskaera-, aintzatespen- eta ordainketa-prozesua arintzeko eta sinpletzeko xedez. Aldaketa horiek 2016ko kanpaina honetan indarrean jarriko zirela aurreikusi zen, baina badirudi azkenean beste urte bat itxaron beharko dugula, izan ere, Estatu Kontseiluak 2016ko otsailaren 4an jorratu zuen gai hori eta kontrako txosten bat igorri du gaur egun pizgarri-sistema hori arautzen duen Errege Dekretua aldatzeko proiektuari dagokionez.

 

Ezbehar-indizeen mugako balioei dagokienez, enpresak ezin ditu horiek gainditu pizgarria eskuratzeko, eta 2016ko Kotizazio Aginduak ez duenez aldaketarik ekarri, balio horiek 2015eko kanpainako berberak izaten jarraitzen dute.

 

Zein da ebatzitako azken kanpaina?

Bonus Pizgarriaren Sistemaren konplexutasunak eta aurkeztutako eskaerak ebazteko luzatzeak zalantza ugari sortzen dute enpresetan ebatzitako azken kanpaina zein den edo ordaintzeke dauden kanpainak noiz ordainduko diren jakiteari dagokionez; hortaz, jarraian saiatuko gara zer egoeratan gauden argitzen.

 

2015eko abenduan, Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Orokorrak (GSAZO) 2014ko kanpaina ebatzi du, hau da, 2013, 2013-2012, 2013-2011 eta 2013-2010 behaketa-aldiei dagozkien kanpaina.

Azken kanpaina horretan Mutualiarekin elkartutako 120 enpresari onartu zaio pizgarrirako eskubidea, 1.309.067 euroan. Horrek 10.909 euroko batez besteko pizgarria ematen du enpresa bakoitzeko, eta % 7,16ko berreskurapena aipatutako behaketa-aldian enpresek ordaindutako Gertakuzun Profesionalen kuotei dagokienez (% 5 gutxienez eta % 10 gehienez, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko inbertsioen mugarekin).

Bestalde, 2016ko otsailean GSAZOk jakinarazi du 8 enpresarentzako kontrako Ezarpen bat igorriko duela 2014ko kanpainako Bonusa eskuratzeko baldintzak betetzen zituztela ez egiaztatzeagatik, eta haietatik 4k baino ez dute entzunaldi-izapide bidezko alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurreikus daiteke GSAZOk ez dituela gutxi gorabehera uda erdialdera arte ebatziko, aurreko ekitaldietako esperientziak oinarritzat hartuta.

 

Gainerako kanpainei dagokienez, ondoko laburpen-taulan argitu da egoera:

Kanpaina

2010

2011

2012

2013

2014

2015*

Behaketa-aldia

2009

2010
2009-2010

2011
2010-2011
2009-2011

2012
2011-2012
2010-2012
2009-2012

2013
2012-2013
2011-2013
2010-2013

2014
2013-2014
2012-2014
2011-2014

Egoera

Amaituta

Amaituta

Ebatzi bidean
Ebatzi gabe Gorako errekurtsoen
ebazpena

Ebatzi bidean
Ebatzi gabe Gorako errekurtsoen
ebazpena

Ebatzi bidean
Ebatzi gabe Entzunaldi-izapidearen ebazpena

Ebatzi gabe.

Aurreikusia

2016ko abenduan

Pizgarri aitortua

759.815 €

1.194.029 €

1.273.175 €

1.129.984 €

1.309.067 €

Zain dagoen pizgarri zenbatetsia

90.581 €

302.888 €

132.114 €

1.900.000 €

Pizgarrien % / Onartutako GPengatiko kuotak

4,92%

7,73%

7,78%

7,56%

7,16%

8,72%

Aldeko eskaerak

164

96

103

122

120

143

Kontrako eskaerak

21

7

9

11

4

0

*Gutxi gorabeherako datuak

 

Bonus kanpaina 2016

2016ko apirilaren 1etik maiatzaren 15era 2016ko kanpainako eskaerak aurkezteko epea zabalduko da, hau da, 2015, 2014-2015, 2013-2015 eta 2012-2015 behaketa-aldiei dagozkien eskaerak.

Bonus Sistema ezarri zenetik aurreko kanpainetan gertatu den bezala, pentsatzekoa da eskaerak aurkezteko epea 2016ko ekinaren 30a arte luzatuko dela. Kasu horretan Mutualiaren webgunearen eta hedabide honen bidez jakinaraziko dizuegu.

 

Eskatu beharreko behaketa-aldiari dagokionez, zure enpresak 5.000 euroko gertakizun profesionalengatiko kotizazio-bolumena gainditu behar du 4 urteko epean gehienez, 2012 eta 2015 bitartean, kontuan hartuta urte horiek ez direla aurreko behaketa-aldi batekoak –alegia, aurretik pizgarrira jotzeko aukera eman duenekoak–.

Era berean, gutxienez 250 euro kotizatzen duten eta 2012 eta 2015 bitarteko behaketa-aldian (kotizazioen batuketa) 5.000 euro gainditzen ez dituzten enpresa «txikiek» ere pizgarria eska dezakete, betiere, urte horiek ez badira aurreko eskaera bateko zati.

 

Gogora ekarri nahi dizuegu www.mutualia.es helbidean lor dezakezuela Bonus pizgarriari buruzko informazio gehiago, baita on-line egin ere pizgarriaren eskaera.

Jakin nahi baduzue zuen enpresak pizgarria eskatu ahal izateko gertakizun profesionalengatiko kuota-bolumena lortu duen, zer behaketa aldi eskatu behar duzuen, edota zuen ezbehar-indizeek aldi horretarako muga-balioak gainditzen dituzten, nahiz Bonus pizgarriari loturiko bestelako edozein informazio lortzeko, zuen ohiko kudeatzailearekin harremanetan jar zaitezkete Mutualiaren Kudeaketa Sailean.

 

Lan Ikuskaritzaren jarduketa.

Bonus Pizgarriaren Sistemaren ezarpena arautzen duen 404/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluak zehazten du GSAZOk Gizarte Segurantzako Lan Ikuskaritzaren (GSLI) esku jarriko duela enpresek egiaztatzeko eta dagozkion xedeetarako emandako informazioa. GSLIk eskabidean jasotako datuak egiazkoak ez direla hautematekotan, jasotako pizgarria itzuli behar izango da eta hura eskuratzeko aukera galduko da azken behaketa-aldiari dagokion denbora tarterako, bestelako administrazio-erantzukizun posible batzuez gain, hala badagokio.

Arazoak face-rekin (fakturazio elektronikoa)

Mutualitate honi ez dagozkion arrazoiak direla-eta, gure hornitzaileak/kolaboratzaileak arazoak izaten ari dira, fakturazio elektronikoko FACE aplikazioaren bidez Mutualiari fakturak egiteko orduan, eta arazo garrantzitsuenetakoa fakturak ukatzea da.

Erakunde hau jakinaren gainean dago, eta, IGSSrekin batera, arazoa ahalik eta lasterren konpontzeko lanean ari da. Gainera, honako posta elektroniko hau jarri dugu gure hornitzaileen/kolboratzaileen eskura, gaiari buruzko edozein galdera egin dezaten: facturaelectronica@mutualia.es

FACE

Uretako Fisioterapiaren hastapenak

Fisioterapia, besteak beste, bitarteko naturalak eta mekanikoak erabiltzen dituen tratamendu-metodoa da. Izendapena, grekozko bi hitzen baturatik sortua da: physis (natura) eta therapeia (tratamendua). Ura elementu naturala da, gure organismoaren berezko osagai izan eta bizi-funtzioak errazteaz gain, patologia ugariren prebentzio eta tratamendurako erabiltzen dena.

 

Aisa asko aurki daitezke, ura eragile terapeutikotzat hartuta jarduerak antolatzen dituzten instalazioak, baina zentro hauek ez dituzte betetzen normalean patologia jakin batzuetako pazienteei arreta egiteko baldintzak (langile kualifikatuak, instalazio

egokiak, uraren tenperatura…). Fisioterapiak garen neurrian, uraren propietateak ezagutu eta nola aplikatu ikasi behar dugu.

 

HIDROTERAPIAREN JATORRIA ETA HISTORIA LABURRA

 

Uraren erabilera gizateria bera bezain antzinakoa bada ere, Hiprokates izan zen erabilera horri bultzada arrazionalagoa eman zion lehenengoa, naturaren ohiko oreka berreskuratzeko lagungarritzat jo zuelarik. Horren haritik, gaur egun erabiltzen diren prozedura asko berberak abiarazi zituen; esaterako, lurrun bainuak, ur gaziaz nahiz gozoaz landutako konpresa heze beroak, ur beroaren poltsak, buztin eta lokatzen aplikazioak, etab.

 

Erromatarrek hidroterapiaren teknikak garatzen jarraitu zuten, ur jakin batzuen alderdi mineral sendagarria nabarmenduz eta terma publikoak erakiz hiri handi gehienetan. Inperioa hedatu ahala, kultura hori ere Europa osoan zehar zabalduz joan zen. Erdia Aroan, Europa kristauan, uraren erabilerak egundoko inboluzioa izan zuen. Higienea eta gorputzarekiko kultua baztertu ziren, aurretik bildutako ezagutza guztia ere deseztatuz. XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, nabarmentzeko moduko aldaketa gertatu zen. Erabilera enpiriko hutsaren gainetik, urak ikuspuntu fisiko nahiz kimikotik izan ditzakeen eragin fisiologikoak ikertzearen aldeko jakinmina zabaldu zen sendagile eta zientzilarien artean. XX. mendearen lehen erdialdean, termalismoa medikuntzaren aurrerakuntzetan txertatu eta esperimentazio kliniko-zientifikoaren helburu bilakatu zen, baina II. Mundu Gerraz geroztik, baztertuta geratu zen berriro ere, medikuntza alorreko aurrerakuntza diagnostiko, terapeutiko eta tekniko berrien eraginez, gainbehera berri batean sartuz.

 

Azken urteotan, badirudi hidroterapia birsortu egin dela, beharbada Europan medikuntza natural ez-erasokorrera itzultzeko nagusitu den joeraren eraginez eta prebentzioaren alorreko terapiek hartu duten garrantziaren ondorioz.

 

URAREN PROPIETATEAK

 

Ura hiru egoeratan aurki daiteke, egoera bakoitzari dagozkion propietate fisikoak tarteko direla. Horrez gain, urak, era horretako fluido batean murgiltzean jasan behar ditugun lege eta fenomeno fisikoak biltzen ditu. Nabarmentzeko moduko efektuen artean, lehenik eta behin, presio hidrostatikoari dagozkion efektuak aipatu behar ditut, odol-zikulazioaren itzulera errazteko eskaintzen dituzten ondorio hemodinamiko mesedegarriengatik. Hauek garrantzi handikoak dira, balizko ondorio kaltegarriei aurre egiteko tratamendu bat ezartzen duten heinean, bereziki gogoan hartuta, bihotzeko arazoak edo odol-zainetako arazo baskularrak dituzten pertsonentzat kontraindikatuta egon daitezkeela.

 

Presio hidrostatikoaren efektuak arnasketa funtziora ere hedatzen dira. Ildo horretan, pareta torazikoari eta diafragmari eragindako konpresioak arnasa botatzea erraztu eta arnasa hartzea zailtzen du (diafragma jaso eta arnasa botatzea errazten da), hondar bolumena gutxituz. Hau mesedegarria da arnasketako patologia batzuetarako, baina ondo gogoan izan behar da uretan ariketak egin behar dituzten persona guztientzat, jarraibide zehatzak emanez, egoera hori ahalik eta erarik eraginkorrenean aprobetxatzeko asmoz. Igerilekuan murgilduta, pazientea, faktore askoren aldi bereko ekintzen eraginpean dago: presio hidrostatikoaz gain, biskositatea, azaleko tentsioa, turbulentziak eta larruazalaren gaineko edo gihar sakonagoetako nerbio-bukaerei eragiten dieten bestelako faktoreak aipatu behar dira. Hauek guztiak estimulu exterozeptiboak dira, propiozeptiboak, hargailu espezifikoen bidez detekta daitezkeenak, eta horiei esker, gorputz eskemaren, posizioaren eta mugimenduaren noranzkoen pertzepzio hobea lortzen da, prozesu edo ondorio postraumatiko edo neurologiko askoren mesedetan.

 

Gogoan izan, halaber, urak dituen berezko beste indar batzuk ere badaudela: kohesioa, biskositatea, azaleko tentsioa, etab. Horiek guztiek uraren barruko mugimenduei kontra egiten diete, eta erresistentzia hau airean baino 600 aldiz handiagoa izan daiteke. Honi gehitzen badiogu mugimenduaren noranzkoa eta abiadura, mobilizatu beharreko azala, eta flotagailu, hegats, paleta eta abarren erabilera bezalako faktoreen bidez mugimenduari kontra egiteko dauden aukerak, ariketa eskaintza zabala programa dezakegu, erraz-errazak nahiz erresistentzia handikoak, betiere paziente bakoitzaren beharrizana, egokitasuna eta tolerantziaren arabera.

 

Gorputzaren pisua eta bultzadaren arteko diferentziari itxurazko pisua deritzogu, eta azken hau aldakorra da murgilketamailaren arabera (Lecrenier-en eskema). Zamari eusten dioten egitura muskulo-eskeletikoak dira (aldaka, bizkarrezurraren gerrialdea, etab.) mugimendua errazteko ekintza honetatik onurarik handiena ateratzen dutenak. Aldakak, esaterako, gorputzaren pisuari eusten dio ibileran oin bakarraren gainean bermatzean, baina pazientea murgiltzen denean, leporaino urperatzen baldin bada, itxurazko pisua murriztu eta aldaka askatuta geratuko da, mugimendua errazago eta minik gabe egin ahal izateko. Hauxe da prozesu erreumatiko degeneratiboak edo ondorio postraumatiko edo postkirurgikoak dituzten erabiltzaileek lortzen duten onurarik nagusienetakoa.

 

Uraren tenperatura oso faktore garrantzitsua da tratamendua aukeratzerakoan. Normalean giza-gorputzarentzat temperatura indiferentea 31 eta 33 gradu tartekoa dela gogoan hartuta, bainuak honela sailka ditzakegu: oso hotzak 10-15º, hotzak 16-23º, epelak 24-30º, indiferenteak 31-33º, beroak 34-38º eta oso beroak +40º. Ondorioz, berreziketarako ariketa estatikoak egin nahi baditugu, 33 gradutik gorako tenperaturak erabiliko ditugu, eta gogoan hartzen badugu gure komunitatean erabil ditzakegun igerilekuetako tenperatura 30 gradu ingurukoa izaten dela, ondo baloratu beharko genuke aldez aurretik jarduera terapeutiko bat egiteko lekurik egokiena ote den.

 

UR BEROAREN EFEKTUAK (34-38º)

 

Zirkulazio-sisteman basodilatazio periferikoa gertatuko da, eta frekuentzia kardiakoa ere areagotuko da, giharretara oxigeno eta elikagai gehiago helaraziz eta tonu eta nekearen murrizketa orokorra eraginez, zuntzen erlaxazioari esker. Ur beroak nerbio-sistemari eragiten dio, sentimen periferikoa murriztuz eta minaren ataria handituz, eta honek aukera paregabea ematen dio fisioterapeutari espastizitatearen kontrola hobetzeko eta mugimenaren garapena eta portaera hobeto lantzeko.

 

Beroak arnas frekuentzia bizkortu eta arnasketan hartutako airearen ur-lurruna areagotuko du, termorregulazio-mekanismoari eraginez. Toraxaren gainean egindako presioak arnasa botatzeko muskulaturaren (saihetsartekoak eta abdominalak) aktibazioa erraztuko du, hondar bolumenaren biziklapenean lagunduz eta aretoan nekez trata daitekeen muskulatura horrekin lan egiteko aukera erraztuz. Erraien eta bestelako organoen funtzionamenduari dagokionez, ur beroak hesteetako motilitatea eta urdailaren funtzioa areagotzen ditu, behazun-jarioa sustatuz, giltzurrunen funtzioa

hobetuz eta, horrekin batera, diuresia gehituz.

 

Igerilekuan ur beroaz bainatzeak eskaintzen dituen grabitaterik ezaren esperientziak eta autonomia sentsazioak autoestimua hobetzen dute, lagun arteko harremanak errazten dituzte eta fisioterapeutari alderdi psikologikoak lantzen laguntzen diote.

 

HIDROZINESITERAPIAREN AUKERAK

 

Terapia mota honetaz balia daitezkeen pertsonen profila oso zabala da, burmuineko paralisia duten haurrak eta paraplexikoak bezalako gaixo neurologikoetatik hasi eta kirurgiaren ondoko gaitz traumatologikoak dituzten pertsonetaraino, besteak beste.  Sintomatologiagatik ur-tratamendu batez profita daitezkeen gaitz guztien kasuan, egokia izan liteke fisioterapeuta espezializatu batek errehabilitazio-programa bat hastea, sendagileak ontzat jotzen baldin badu.

 

Lesio neurologiko batean, ibileraren alterazioa faktore mugatzailea izan ohi da, eta pairatzen duen pertsona are menpekoagoa bihurtu ohi da. Orekaren alterazioagatik, koordinazio faltagatik eta mugikortasunaren galeragatik erorketak gertatzeko arriskuak pazientea gurpil-aulki batean egotera behartzen du sarri asko. Urak mugimendu-askatasunaz profitatu eta erori ondoko bigarren mailako lesioak kentzeko aukera ematen die paziente hauei.

Haurrengan, espazio berri baten deskubrimenduak eta materialarekiko kontaktuak, garapen fisiko eta psikikoa errazten duten sentsazio berrien esperimentazioa eragiten dute, norberaren gorputzaren eta uretan dituen aukeren pertzepzioa oinarritzat hartuta. Goputz-eskemaren pertzepzioak bere buruaz eta ura bezain ingurune berezi, heze eta jostagarrian gorputza luzatzeko dituen aukerez konfiantza handiagoa izateko

modua emango die.

 

Lehenbailehen ur-inguruneaz baliatzeak haurraren garapen globala erraztuko du, gorputza arinago, bizkorrago eta mugierrazago sentiaraziko dion gorputzarekiko konexio eta pertzepzioa ezarriz. Horrek guztiak gorputz-eskemaren ezagutza erraztu eta kanpoaldea eta barrualdearen arteko komunikazio sakonagoa ezarriko du, funtzioak areagotuz eta mugimen eta sentimen alorrean erantzuteko aukerak handituz. Programa hasteko, tratatu beharreko umearen balorazioa egin eta epe jakin batean lortu beharreko helburuak antolatzen dira gurasoekin eta umearekin batera, jarduera egiteko gogoan hartu behar diren arazo eta zainketa desberdinei buruzko aholkularitza eskainiz.

 

Maila terapeutikoan, mugimeneko gaigabetasuna duen ume batek uretan mugitzeko erabili behar duen indarra oso-oso txikia da, eta ondorioz, errazago kontrola daiteke grabitate konstanteko ingurunean baino. Uretan egoteak ematen dion mugimendu-esperientziaren haritik, aurreikusteko moduko mugimendu geldoak egingo ditu, eta honek, egonkortasuna, oreka, koordinazioa, mugikortasuna, mugimenduaren disoziazioa, flotazioa, erlaxazioa, irristaketak, etab. lortzea erraztuko dion sentimeneko eta mugimeneko esperientzia aberatsagoa eta grabitaterik gabekoa emango dio.

 

Meniskoko lesioak eta hausturak tarteko dituen kirurgia trumatikoaren ondoren, uretako fisioterapiak lehenago ekiteko eta giltzaduretako mugikortasunaren mugapena eta indar muskularraren galerari aurre egiteko aukera eskaintzen du. Aldakako eta sorbaldako giltzadurak errazago deskonprimatu eta aisago gida daitezke mugimendu berrietarantz min gutxiagoko ingurune batean. Era berean, gaur egungo ebidentzia zientifikoen arabera, uretako fisioterapiari esker, begibistako hobekuntzak gertatu ohi dira fibromialgia, osteoporosia eta artrosia duten pazienteengan. Fibromialgia duten gaixoen kasuan, giltzaduren mugikortasuna luzaroago eta min gutxiagorekin mantentzea lortu ohi da, hobeto atseden hartzeko aukera emanez.

 

Osteoporosia duten pazienteen kasuan, uretan ariketak egiteak hezurren trinkotasuna hobetzen laguntzen du, eta atrosia duten pazienteekin, hobekuntza lortu ohi da mina arindu eta giltzaduren mugikortasunari eusteko ahaleginean.

 

TEKNIKA BEREZIAK

 

HALLYWICK

 

Hallywick kontzeptua James McMillan-ek eta bere emazte Phil-ek garatu zuten 1950 urtean, ezintasun fisiko larriak zituzten pertsonei igeri egiten irakasteko asmoz. Bien artean, fluidoen mekanikako printzipio zientifikoak eta giza-gorputzaren urpeko errotazioak oinarri dituen metodo berri bat abiarazi zuten. Helburua lortzeko, beren-beregi lantzen dira kontrol zefalikoa, arnasketa, koordinazioa, pertzepzioa, oreka, bipedestrazioa, martxa, etab.

Egokitzapen psikikoa eta orekaren kontrola hil ala bizikoakdira eta lehen postua izaten dute uretako jardueretan proposatzen diren helburuen eskarian. Hala ere, protokolo egoki baten bitartez, onura terapeutiko handiak lor daitezke gaitasun eta trebetasun horiek lantzen diren bitartean. Guztira, 10 dira metodo hau osatzen duten puntuak, mugimenaren irakaskuntzako sekuentziatzat erabiliko liratekeenak.

 

. Doikuntza mentala (ingurunera moldatzea)

. Errotazio sagitalaren kontrola

. Zeharkako errotazioaren kontrola

. Luzetarako errotazioaren kontrola

. Errotazio konbinatuaren kontrola

. Inbertsio mentalak (urpeko jolasak)

. Oreka gelditasunean

. Turbulentziek eragindako irristaketa

. Progresio sinplea

. Oinarrizko mugimendua

 

 

BAD RAGAZ RING METHOD

 

Bad Ragaz deritzon hidrozinesiterapia-metodo pasibo edo aktiboan, pazienteak, fisioterapeutak zehaztutako puntu finkoa lantzen du, ariketa egiteko parametro guztiak zuzenduz eta kontrolatuz, ezein helduleku edo ekipamendu finkori oratu gabe, baina flotagarritasuna aldarazten duten elementu edo aparatuen laguntzaz.

URETAKO LAGUNTZA NEUROMUSKULAR PROPIOZEPTIBOA

(LNP)

 

Ariketa mota aktiboa da, baina Laguntza Neuromuskular Propiozeptiborako (LNP) metodoetan oinarrituta dago. Ondorioz, fisioterapeuta, espiralean eta diagonalean egindako mugimendu funtzionalak berregiten ahaleginduko da, ahozko, ikusizko eta ukimenezko estimuluen bitartez. Mugimenduak pazienteak egin behar ditu, era aktibo batez nahiz fisioterapiak eragindako laguntzaz edo erresistentziari aurre eginez, eta xede horretara zuzendutako tresnak ere erabil daitezke.

 

WATSU

 

Fisioterapeutak uretan eragindako flexio eta luzapen mugimendu pasiboak dira, trakzioa eta errotazioa barne. Zen Shiatsu delakoa oinarri duen teknika honek zehaztutako helburuak betetzea errazten duen erlaxazio egoera eragiten du.

 

BIBLIOGRAFIA

 

. Valeria Valim, Leda Oliveira.Alina Suda et al. Aerobic Fitness

Effects in Fibromyalgia. (J. Rheumatol 2003;30:1060-9)

. J.M Pazos Rosales, A. Gonzalez Represas. Técnicas de

Hidroterapia Fisioterapia 2002;24 (monografikoa 2):34-42

. E. Sanz Velasco, S.Crego Parra, A.Aguila Maturana. J.C et

al. Ejercicio aeróbico e hidrocinesiterapia. Fisioterapia 2005;

27(3):152-60

medikamentuen erreakzio kaltegarriak (MEK)

MEK -ak,  medikamentu batek sortu ditzakeen nahigabeko erantzun kaltegarriak dira. Medikamentuak osatu, arindu eta gaixotasunei aurre egiteko badira ere (onura), batzuetan, erreakzio kaltegarriak sor ditzakete (arriskua). Ez ditu mundu guztiak pairatzen eta ez dira berdinak ere. Gertatzen  diren maiztasunaren  eta larritasunaren arabera dira. Orokorrean:

  • Erreakzio kaltegarri ohikoenak larritasun gutxiagokoak dira.
  • Erreakzio kaltegarri larrienak ez dira ohikoak.

Orokorrean esan genezake arrisku berezia duten kolektiboak badirela: haurrak, agureak eta polimedikatuak.

 

 

MEK MOTAK

A motako erreakzioak

A  motako erreakzioak  (“augmented”), ohiko dosi terapeutikoa hartzean esperotako baino eragin farmakologiko handiagoak gertatzen direnean ematen dira. Dosiarekin zerikusirik ez duten erreakzioak izaten dira normalean. Adibideak:

  • Hipertentsioarenaurkakomedikamentuekinpresio arterial baxua.
  • Insulinarekinhipogluzemia.

Baita ere A motako erreakzioen barne sartzen dira eragin farmakologikoarekin erlazio zuzena ez dutenak (adibidez,aholehorra, eztula, ..tratamentubatzueilotua).

B motako erreakzioak

B motako erreakzioak (“bizarre”) farmakoarengandik espero ez diren erreakzioak dira. Adibideak:

  • Penizilinarekin anafilaxia.
  • Antibiotikoengatikazalekoerupzioak.

 

A eta B motako erreakzioen ezaugarriak:

A motakoak

B motakoak

Iragarridaitezke

Ezindaitezkeiragagrri

Dosiarekinzerikusianormalean

Dosiarekinzerkusiurria

Morbilitatealtua

Morbilitatebaxua

Hilkortasunbaxua

Hilkortasunaltua

Dosiajeisteanerantzuten du

Farmakoauzteanerantzuten du

 

B motako erreakzioak dira farmakologikoki arreta berezia eskatzen dutenak

MAIZTASUNA

Oso maiz: medikamentua hartzen duten 10 pertsonetatik pertsona batengan gutxienez gertatzen  da.

Maiz: medikamentua hartzen duten 100 pertsonetatik pertsona batengan  gutxienez gertatzen da.

Ez oso maiz: medikamentua hartzen duten 1000 pertsonetatik pertsona batengan gutxienez gertatzen da.

Arraroa: medikamentua hartzen duten 10.000 pertsonetatik pertsona batengan  edo gehiagotan gertatzen da.

Oso arraroa: medikamentua hartzen duten 10.000 pertsonetatik pertsona batengan edo gutxiagotan gertatzen da.

Organismoan MEK-ak maiztasun handienean azaltzen diren forma klinikoak, zeinu nahiz sintomak, hauek dira:

  • Goragaleak, beherakoak eta larritasun desberdinetako gorakoak.
  • Apetitu galera.
  • Azal erupzioa (“rash”) , dermatitisa, ekzema
  • Ahultasuna, izerdia.
  • Ultzerak, odol-ateratzea eta anemia.
  • Nahasmena eta beste sintoma neurologikoak
  • Arnas hartzeko zailtasunak

Askotan sor daitezkeen baina nabari ez ditugun beste zenbait zeinu, hauek dira:

  • Laborategiko frogen emaitzen aldaketak
  • Normalak ez diren bihotz taupadak

Medikamentu bakoitzarekin datorren prospektua arretaz irakurri ezazu, gerta daitezkeen erreakzio kaltegarriak ezagutzen badituzu, hauei era hobean egingo diezu aurre.

Medikamentu batek erreakzio kaltegarri bat eragin dizula uste baduzu, arazoa konpontzeko osasun arloko profesional batekin kontsulta egitea garrantzitsua da. Erreakzio kaltegarriak jakinaraziz  medikamentuak hobeto ezagutzen lagunduko dugu, hauek  era seguruagoan erabil ditzagun.

Zuk  zuzenean “Sistema Español de Farmacovigilancia” delakoan erreakzio kaltegarri baten susmoa ezagutarazi dezakezu:  www.notificaram.es

Osasun arloko profesionalei dagokionean: Nork jakinarazi dezake?

Mediku, farmazeutiko, erizain, odontologo eta beste osasun profesionalek, 44/2003 osasun profesionalen antolaketa Legearen arabera.

http://www.aemps.gob.es/vigilancia/medicamentosUsoHumano/SEFV-H/NRA-SEFV-H/notificaSospechas-RAM-profSanitarios.htm#NSRAPS_faqs_p1

MEDIKAMENTU BAT AGINDU DENEAN, LORTZEN DEN ONURA ARRISKU POSIBLEAK BAINO HANDIAGOA DA.

Mintegi Teknikoa: drogazaletasuna lan munduan

Gure gizartean, mendekotasunak osasun publikoko arazo larriak dira. Lan-munduan adikzioa eragiten duten substantziak noizbehinka edo behin eta berriz kontsumitzeak osasun eta segurtasun arriskuak dakarzkie langileei.

Horrek erabat justifikatzen du enpresetan esku-hartzeak egitea mendekotasunak prebenitzearen arloan: arriskuak prebenitzeko planak mendekotasunen balizko eragin negatiboak hartuko ditu aintzat, eragin horiek enpresaz kanpoko eragileek sortutakoak ala lan-esparruko eragileen ondoriozkoak, ala bietarik duten gorabehera.

Gizakia Helburu erakundeko Gorka Moreno Arnedillo, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako Lorena Fernández López eta Mutualiako Aholkularitza Juridikoko arduradun Susana Castaños del Molinoren laguntzarekin, adikzioen eta mendetasuna duen pertsonaren tipologiarekin, adikzioei buruzko lege-proiektuarekin eta enpresen eta langileen erantzukizunekin loturiko hainbat alderdi ezagutuko ditugu . Eta, amaitzeko Carmen Sacristán Barriok, Hijos de Juan de Garay enpresako berezko Prebentzio Zerbitzuko arduradunak, arlo horren kudeaketan duen esperientziari buruz hitz egingo digu.

 

Data: 2016ko martxoak 17
Tokia: MUTUALIA

Pakea Klinika, Arriola Pasalekua, 26

Ordutegia: 09:30etik 13:30era.
Izen-ematea: izena emateko fitxaren bidez
 jardunaldiaren programa

Azkoitiko Sorospen-zentroaren ordutegi berria

Azkoitiko Sorospen-zentroaren ordutegi berria, Martxoaren 1etik aurrera, ondorengoa izango da:

Astelehenetik ostegunera:   8:30h – 13:00h eta 14:00h – 17:00h

Ostirala:                                  8:30h – 15:30h

 

Ordutegiaren aldaketak eragin positiboa izango duela espero dugu.

MUTUALIA SARIAREN 7. EDIZIOA Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikerketa, berrikuntza edo garapen teknologikoko saria

Mutualiaren sariketaren helburua laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako proiekturen bat burutu duten Mutualiako enpresa kidetuak eta langile autonomoak aitortzea da.

Bi urtean behin ematen den saria Mutualiako enpresa kidetuei, langile autonomoei zuzenduta dago, baldin eta laneko arriskuak prebenitzeko ikerketa-, berrikuntza- edo garapen teknologikoko proiektuak aurkezten badituzte.  Proiektuak askotariko prebentzio-ekintzei buruzkoak izan daitezke, besteak beste: produktuak, sistema edo tresna berriak, ikasteko materiala, irtenbide teknologikoak, metodologiak, kudeaketan laguntzeko baliabideak edota erakundeko edo enpresako lan-baldintzak hobetzen lagun ditzaketen bestelako ekintzak.

Aurten, lehenengo aldiz, Mutualiak sari berri bat eman nahi du: sexu jazarpenaren prebentzioan esfortzua eta praktika egokiak egindako enpresak saritu nahi ditu. Horretarako, prebentzio prozedurarik hoberena burutu duen enpresa akzesit batekin ezagutaraziko da; prozeduraren helburua izango da lantokian ematen diren sexu eta sexista diren jazarpenei aurre egitea eta bere aplikazioa.

Proiektuak Mutualiaren Zuzendaritzako eta Prebentzio Saileko, Osalaneko eta Confebaskeko kidez osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Aurkeztutako proiektua ez ezik, horren ezarpena eta emaitzak eta enpresaren prebentzio-ibilbidea ere balioztatuko ditu. Saritutako pertsonek eta enpresek diploma eta Carlos Ciriza artistaren «Punto Central» izeneko eskultura bana jasoko dituzte.

Hautagaitzak aurkezteko epemuga 2016ko martxoaren 14a da. Parte hartzeko, bete hemen argitaratutako formularioa.

 

Sariketaren oinarriak edo bestelako informazioa kontsultatzeko, sartu www.mutualia.es webgunean edo bidali mezu elektroniko bat prevencion@mutualia.es helbidera.

Ahotsaren Eskolarako izen-ematea zabalik

Mutualiak 2016rako eskaintza zabaldu du, iaz lortutako arrakasta dela-eta.

Mutualiak 2016ko Ahotsaren Eskolan izen-emateko epea ireki du. Urtean gutxienez hiru deialdi egingo dira probintziako, eta prestakuntzarako ordutegi-eskaintza zabalduko da.

Ahotsaren Eskola ahotsa lanabes moduan erabiltzen duten pertsonei (besteak beste, irakasleak, abeslariak, aktoreak, teleoperatzaileak eta esatariak) zuzenduta dago, beren ahotsaren zaintzan hobetzeko eta geroko disfoniak saihesteko.

Alfonso Muñoz Etxebarria jauna logopeda izango da tailerrak zuzentzeko eta emateko arduraduna, eta hiru saio egingo dira horietako bakoitzean. Nagusiki era praktikoan ikasiko dute ahots-teknika egokia erabiltzen. Taldeak oso murritzak izango dira.

Mintegiak doakoak dira, eta ez diete kostu osagarririk eragingo enpresa kidetuei eta joaten diren langileei.

Lehen deialdia eskaintzen da oraingoan, baina deialdi gehiago egingo dira:

• VITORIA-GASTEIZEN: Otsailaren 16an eta 23an eta martxoaren 1ean, 09:30etik 11:30era

• BILBON: Otsailaren 17an eta 24an eta martxoaren 2an, 09:30etik 11:30era

• DONOSTIAN: Otsailaren 18an eta 25ean eta martxoaren 3an, 09:30etik 11:30era

 

Lekua gordetzeko beharrezkoa izango da izen-emateko orria beteta bidaltzea helbide honetara: prevencion@mutualia.es