MUTUALIA Berdintasuneko Bereizgarrien entregan egon da

Joan den uztailaren 14an, Berdintasuneko Estatu Idazkaritzan, Madrilen, Berdintasuneko Bereizgarriak eman zizkieten 2013ko ekitaldian bereizgarri hori lortu zuten enpresei. Hala, jada 95 enpresak daukagu Berdintasuneko Bereizgarria.

Oraingoan, 14 enpresari eman diete Berdintasuneko Bereizgarria, beren berdintasun planak integratzaileak direla eta plan horietan lana lortzeko eta lanpostu maila handitzeko neurriei, eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko prozedurei garrantzi handia ematen zaiela frogatzeagatik.

Bereizgarria lortu duten enpresek adierazi dutenez, lan esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten jarraitzeko akuilua da bereizgarri hori.

Entrega ekitaldian, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko ministroak goraipatu zuen gero eta enpresa gehiago saiatzen direla berdintasun arloan egin duten ibilbidea balioztatzen. Gainera, adierazi zuenez, aurten, lehenengo aldiz, lehenengo deialdian lortu zuten enpresen bereizgarria berritu dute; 2010ean lortu zuten ia denena berritu ere.

Ministroak bere hitzaldian esan zuenez, Ministerioa bereizgarria ematearen inguruko araua berritzeko lanean ari da. Horrez gain, hurrengo deialdian beste alderdi batzuk ere kontuan hartuko direla zehaztu zuen, adibidez: generoen arteko soldata bereizketa eta gizonei zuzendutako lana eta familia uztartzeko neurriak. Halaber, 2014-2016 aldirako soldata-berdintasuneko plan berezian lan egiten ari dela ere aurreratu zuen. Soldaten arteko aldea ezabatzeko eta emakumeek lanpostuari eusteko neurriak jasoko ditu, besteak beste.

Berritasunak aldi baterako ezintasunaren kudeaketan, 2014ko uztailaren 18ko 625/2014 Errege Dekretua.

Joan den 2014ko uztailaren 18an, 625/2014 Errege Dekretua onartu zen. Horrek, bada, aldi baterako ezintasun-prozesuen kudeaketa eta kontrolaren lehen hirurehun eta hirurogeita bost egunetako zenbait alderdi arautzen ditu.

Gure enpesa kidetu eta bulego kolaboratzaileei Errege Dekretu hau onartzeak ekarri dituen aldaketen analisia errazteko, uneko araudia eta aurrekoa alderatzeko koadro batzuk prestatu ditugu.

Horiek kontsultatzeko, sakatu esteka honetan. 625/2014 Errege Dekretuaren koadroak

Faktura elektronikoa

Jasotako fakturen kudeaketa eta ordainketa prozedurak azkartu nahiean eta abenduaren 27ko 2013/25 Legea bete nahiean, Mutualiak fakturak jasotzeko modua “Facturae” formatura egokituko du. Lege honek estatuko, erkidegoko, eta tokiko sektore publikoa faktura elektronikoa ”Facturae 3.2” formatuan erabiltzera behartzen du. Fakturak Espainiako Zerga Agentziak onarturiko ziurtagiri digital baten bidez sinatuak egon beharko dira.

Erabaki honek 5.000 euro gainetiko fakturetan bakarrik izango du eragina. Zenbateko hau gainditzen ez duten fakturen kasuan igorleak erabakiko du paperezko formatua edo eta formatu elektronikoa erabiltzen duen.

Hau dela eta, 2015ko urtarrilaren 15etik aurrera,  5.000 eurotik gorako fakturak igorri behar dituzten hornitzaileek,  beti ere sozietate anonimo edo mugatuak badira (pertsona fisikoak ez),  fakturak bidaltzeko derrigorrez formatu elektronikoa erabili beharko dute.  Mutualiak  ezin izango du beste formaturik onartu.

Hurrengo jakinarazpenetan formatu berria erabiltzeko modua eta faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra erabiltzeko informazioa zabalduko dugu. Bitartean, fakturazio elektronikoari buruz  informazio zehatza izan nahi baduzuewww.facturae.gob.es web orrian aurki dezakezue.

Edozein zalantzatarako  facturelectronica@mutualia.es helbidean aurki gaitzakezue.

MUTUALIAk KUDEAKETA AURRERATUAREN XX. EUROPAR ASTEAN parte hartuko du

2014ko azaroaren 11a – 11:00etatik – 13:30etara

Bizkaiko Medikuen Elkargoa, Lersundi kalea 9-5. solairua – BILBO
“Kudeaketan aurreratuz pertsonak zainduz”

Izen-emateak: mendia@mutualia.es – Cristina Mendia 944252504 / 605715511

MUTUALIAk urtero Euskalit erakundeak antolatzen duen KUDEAKETA AURRERATUAREN XX. EUROPAR ASTEAN parte hartuko du

Datorren azaroaren 11rako, MUTUALIAk, “másfamilia” deituriko Fundazioarekin batera, “Kudeaketan aurreratuz pertsonak zainduz” jardunaldia antolatu du eta Bizkaiko Medikuen Elkargoan ospatuko da, Areilza Aretoan, Lersundi kalea, 9 – 6. solairuan, 11.00etatik 13.30etara.

 

Jardunaldiari Josetxo Hernandezek, Euskaliteko Presidenteak, emango dio hasiera eta Aenor erakundeak eta “Más Familia” Fundazioak parte hartuko dute, FEE (Familia Erantzukizuneko Enpresa) Ziurtagiriaren gaiaren inguruan arituko direlarik.

Ondoren, FEE Ziurtagiria duten hiru enpresa euskaldunek, GUGGENHEIM MUSEOAK, URKIDE Ikastetxeak eta MUTUALIAK Kontziliazio gaiean dituzten Praktika Onak azalduko dituzte.

 

MUTUALIAko Zuzendari-Kudeatzailea eta CONFEBASK-eko Presidentea den Miguel Angel LUJUAk emango dio amaiera jardunaldiari.

 

Zuen zain egongo gara

MUTUALIA – Berdintasunerako Gunea 2014

Datorren urriak 14an, MUTUALIAk jardunaldi bat antolatuko du EMAKUNDEk urtero antolatzen duen eta aurten «Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa» leloa izango duen BERDINTASUNERAKO GUNEAn.

MUTUALIAk, EMAKUNDEren erakunde kolaboratzailea den aldetik, aipatutako ekitaldia babesten du, bere iritzian, berdintasuneko jardunbide egokiak partekatuta, «gizarteak aurrera egin, eta pausoa ematea» lortuko delako.

Mutualiak antolatutako jardunaldia «Avanzando en la Gestión a través de la Igualdad deituko da eta Bizkaiko Mediku Elkargoaren Areiltza aretoan egingo da (Lersundi kalea 9, 6.), urriaren 14an, 12:00etatik 13:30era.

Mutualiak ekitaldira joatera gonbidatzen zaituzte. Doan da eta izena emateko aski da mezu elektroniko bat bidaltzea helbide honetara eta jarraian aipatutakoak adieraztea: mendia@mutualia.es

BERDINTASUNERAKO GUNEA,

  • Jardunaldian parte hartuko du(t)en pertson(ar)en izena(k)
  • Lan egiten duen enpresa

Izen-ematea berresteko mezua jasoko dute Mutualiaren eskutik.

Gainera, Mutualiak antolatutako jardunaldia baliagarria gertatuko zaie berdintasuneko sentsibilizazio-saioetan parte hartu izana egiaztatzeko ziurtagiria jaso nahi dutenentzat; izan ere, gero eta gehiagotan eskatzen da delako ziurtagiria, enpresei edota administrazioari zerbitzuak eskaintzeko lehiaketetan.
Zain gauzkazue.
Ekitaldiari buruzko informazio gehiago jasotzeko, deitu hona:

Cristina Mendia – 944252504 / 605715511

CRETA PROIEKTUA: EGUNGO EGOERA

Lerro hauen bidez, Likidazio Zuzeneko Sistemaren (CRETA Proiektua) garapena zer-nola dagoen errepasatu nahi dugu, horri buruz zalantza eta galdera asko helarazi baitizkiguzue.

 

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak berak eman digun informazioaren arabera,

 

–       Aurreikusten denez, aurtengo urrian edo azaroan onartuko da Gizarte Segurantzaren kuoten likidazio eta sarrerei buruzko neurrien Legea. Lege hori gabe, ezin da abiarazi likidazio-sistema berria.

–       Legea 2015eko urtarrilean onartuta, baina, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra enpresak Likidazio Zuzeneko Sistema berrira sartzera animatzen hasiko da.

–       Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak igorritako jarraibideen arabera, aldi baterako ezintasunaren kenkariekin lotutako gertakariak –edozer dela gertakaria eta estaldura-erakundea (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala edo mutua)– Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak kudeatu eta ebatziko ditu beti. Horrengana jo beharko da, bada, aurrez aurre edo posta elektronikoz.

 

Mutualian, sistema berria abiarazteko zain gaude. Ezarpenari eta hobekuntzei buruzko informazio-kanpaina bat egingo dugu gure ESTRANETEAN; hobekuntzok oso baliagarriak izango dira gure enpresa kidetu eta bulego profesional kolaboratzaileentzat.

“Zure gizarte segurantza” web atari berria

Uztail honetan, “Zure Gizarte Segurantza” ataria jarri da abian, www.seg-social.es orriaren barruan; herritarrekin harremanetan jartzeko ingurune elektroniko berri bat da, eta helburua da erraztasunak ematea erabiltzaileei, , hala nahi badute, bide telematiko berri hori erabil dezaten Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin (GSIN) dituzten harremanetan.
Sistema horren oinarria da erabiltzaile bakoitzari “kontu pertsonal bat” ematea interneten, eta abantaila argi bat du: erabiltzailearen eta gakoaren bidez jarduten du, eta, hortaz, ez da beharrezkoa ziurtagiri digital bat edukitzea. GSINek herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzurik gehienak egin ahal izango dira atari honen bidez, pixkanaka-pixkanaka (lehen zerbitzuak abian dira uztailetik, beste batzuk urrian egongo dira erabilgarri, eta azkenak, 2015eko lehen seihilekoan).
Horretarako,  Harreman eta Argibideetarako Zentroren batean, edozeinetan, erregistratu behar duzu, telefono mugikorreko zenbakia eta helbide elektronikoa emanez.
Lehendabizikoz, herritarrak modu automatiko eta pertsonalizatuan eskuratuko du Gizarte Segurantzari buruzko bere informazioa.
Zure Gizarte Segurantza desberdina izango da erabiltzaile bakoitzarentzat, haren egoerari eta lan-baldintzei egokituko baitzaie; horixe da, hain zuzen, atariaren diseinuaren gauzarik berritzaileena. Espazio pribatu bat da, eta hor herritarrak Gizarte Segurantzarekin duen edozein harremani buruzko informazio osoa aurkitu ahal izango du (langile, pentsiodun, osasun-laguntzaren onuradun eta abar). Era guztietako izapideak egin ahal izango dira, eta edozein prestazio eskatu, bai eta edozein txosten edo ziurtagiri eskuratu ere.
Eroso eta erraz, honako zerbitzu hauek egongo dira eskura, beste askoren artean:
•Osasun-laguntza jasotzeko, aseguramendua egiaztatzeko agiria lortzea.
•Europako Osasun Txartela eskatzea (eta aldi baterako ordezko ziurtagiria lortzea).
•Pentsioaren ziurtagiria lortzea, edo pentsioduna ez dela ziurtatzen duen agiria.
•Erretiroko adinari buruzko informazioa, kotizazio-aldiaren arabera, eta kotizazio-aldiak lan-bizitzan.
•Erretiro-pentsioaren simulagailua, erretiro-modalitate guztiak kontuan hartuta.
•Erretiroa, alarguntza edo zurztasuna aitortzeko espedientearen izapidea zertan den kontsultatzea.
•Onuradunak sartzea osasun-laguntza jasotzeko.
•Pentsiodunak behar dituen gestio guztiak (pentsioa lekualdatzea helbide-aldaketagatik, PFEZa aldatzea berak hala nahi duelako…).
•Amatasuneko eta aitatasuneko prestazioen eskabideak automatikoki tramitatzea.
•Erretiro-pentsioa, alarguntza-pentsioa, zurztasun-pentsioa eta heriotzagatiko laguntza eskatzea.