Interes orokorreko xedapenak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. y E.B.A.O). 2022ko urtarrilaren 8tik 14rako astea.
Mutualia sarien 9. Edizioa (2022)
MUTUALIA SARIEN 9. EDIZIORA hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago; lan-arloko segurtasuna eta osasuna eta enpresaren baitako aniztasuna sustatzeko helburua dute sariek, eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALAN erakundeekin elkarlanean antolatzen dira.
Bi kategoria daude:
- LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN ARLOKO BERRIKUNTZAREN SARIA
Antolaketa, lan-baldintzak eta enpresako zein haien inguruneko pertsonen ongizatea hobetzeko balio duten egitasmoak aurkez daitezke, edozein erakoak izanda ere: prebentziozko esku-hartzeak, produktuak, sistemak, tresnak, hezkuntza-materiala, konponbide teknologikoak, kudeaketa-metodologiak edo bestelako ekintzak, betiere berritzaileak baldin badira.
- ENPRESAKO ANIZTASUNAREN SARIA
Lan-eremuko aniztasuna hobeto kudeatzeko lagungarria den egitasmo oro aurkez daiteke: prebentziozko esku-hartzeak, prozedurari dagozkion ekintzak, metodologiari dagozkionak etab. Lan-baldintzak erakundeko kideen ezaugarrien arabera egokitzea izango da proiektuen helburua, ez dadin diskriminaziorik gertatu pertsonen artean generoagatik, adinagatik, arrazagatik, hizkuntzagatik edo aniztasun funtzionalagatik, besteak beste.
Enpresek 2022ko martxoaren 15a baino lehen bidali behar dituzte beren proiektuak.
Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan Prebentzio Aholkularitzarekin

MutuaLex 184 zk.
Interes orokorreko xedapenak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. y E.B.A.O) 2022ko urtarrilaren 1etik 7rako astea.
MutuaLex 183 zk.
Interes orokorreko xedapenak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. y E.B.A.O). 2021eko abenduaren 25etik 31rako astea.
2022ko prestazioak ordaintzeko egutegia
Jarraian, Mutualiak kudeatzen dituen prestazioak ordaintzeko egutegia azalduko dizuegu:

- Haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak.
- Minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa
- Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa (Kontingentzia Profesionala / Kontingentzia Arrunta.
- Langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa.
Ordainketak hilaren 2tik 7ra artean egingo dira
Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzue, egutegia ikus dezakezue.
Jakinarazten dizuegu beharrezkoa dela prestazioen eskaera egitea. Eskaerak erraz egiteko, gure zentroetara etorri nahi ez baduzu, aukera duzu agiri guztiak eskaneatuta bidaltzeko, helbide elektroniko hauen bidez:
Senitartekoa zaintzeko eszedentzia emateko arrazoia desagertzearen ondorio juridikoak
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko (aurrerantzean, EAEJAN) Lan-arloko Salak, 2021/05/11n emandako epaian (674/2021 zk.dun Erregutzeko Errekurtsoa), bere enpresak aitaren familia-zaintzarako eskatu zuen eszedentzia eman zion langile baten kasua aztertu du. Aita adinean aurrera eginda zegoen eta gaixotasun larria zuen.
Enpresak eszedentzia hori eman zion urtebeterako eta adierazitako helburu bakarrerako.
Kontua da eszedentzia-egoera hori hasi eta hilabete batzuetara, eta emandako epea amaitu baino lehen, langilearen aita hil zela. Langileak ez zion horren berri eman enpresari, ez eta lanera itzultzeko eskatu ere, eta beste enpresa bati zerbitzuak ematen hasi zen.
Azkenik, jatorrizko enpresak emandako eszedentziaren epearen amaierako data hurbiltzen ari zenean, langileak lanera itzultzea eskatu zuen. Une hartan, enpresa horrek, beste bide batzuetatik jakin baitzuen langilea zaintzen ari zen pertsonaren heriotza, ezetsi egin zuen langilea lanera itzultzeko eskaera.
Enpresaren neurri horrekin ados ez zegoenez, langileak kaleratze demanda jarri zuen enpresaren aurka.
Lanpostua hutsik ez zegoelarik, enpresa horrek bi arrazoi zituen langileari lanera itzultzen ez uzteko. Lehena zen eszedentzian zegoen bitartean langileak beste enpresa bati zerbitzua emanez egin zuela lan. Bigarrenaren oinarria zen, hasieran eskatu eta eman zen arrazoia desagertu ondoren, eszedentzia borondatezkoa bihurtu zela.
Bigarren arrazoi horri dagokionez, EAEJANek adierazi du, Langileen Estatutuaren 46. artikuluan ezarritakoaren arabera, familia-zaintzarako eszedentziak araubide berezia duela, eta borondatezko eszedentziaren gainetik dagoela, besteak beste, lehenengo urtean lanpostua gordetzea barne hartzen baitu. Bada, Auzitegiak uste du senitartekoa zaintzeko berariazko eszedentzia hura eragin zuen arrazoia desagertu zenean, kasu honetan zaintzen zen aita hil zenean, langileak enpresara itzuli behar zuela. Hala egin ez duelarik, Auzitegiak uste du bere eszedentzia borondatezkoa bihurtu zela, eta horrek esan nahi du ez zuela babesten senitartekoa zaintzeko eszedentziarako aurreikusitako berariazko araubidea, baizik eta aplikagarria zitzaiola Langileen Estatutuaren 46. artikuluak berak borondatezko eszedentzietarako arautzen duena, zeinaren arabera ez den ezartzen lanpostu erreserbarik.
Azken finean, Auzitegiak ondorioztatzen du langilearen aita hiltzeak berarekin ekarri zuela senitartekoa zaintzeko eszedentziaren arrazoia desagertzea; beraz, langileak une hartan eskatu behar zuen lanera itzultzea, baina ez zuen hori egin. Beraz, jarraitzen zuen kontratua bertan behera uzteko egoera ez zegoen senitartekoa zaintzeko eszedentziaren babesean, eta borondatezko eszedentzia hasi berritzat jo behar zen, horri dagokion araubide juridikoarekin. Horrenbestez, araubide berezi hori aplikatu behar denez, eta horretan lanpostua gordetzea sartzen ez denez, Auzitegiak ondorioztatzen du enpresak lanera itzultzeari uko egitea, lanpostua hutsik ez dagoela kontuan izanda, ezin dela kaleratzetzat jo.
Kepa Bilbao
Mutualiako Aholkularitza Juridikoa
MUTUALEX 182

Interes orokorreko xedapenak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. y E.B.A.O)
2021eko abenduaren 18tik 24rako astea.
Euskal Kirola Telebista, euskal kirolaren bozgorailua
Unión de Federaciones Deportivas Vascas – Euskal Kirol Federazioen Batasunak sustatzen duen Euskal Kirola Telebista berria aurkezten dizuegu. Proiektu hau Bilboko Bizkaia Aretoan aurkeztu zen ofizialki, eta Euskal Kirol Federazioek antolatzen dituzten txapelketen eta ekitaldien bozgorailua da.
Emanaldiak duela hilabete batzuk hasi ziren, eta zuzenean ikusi ahal izan dira, adibidez, futbol eta saskibaloi partidak, hipika, karatea, errugbia, halterofilia, boleibola edo automobilismo probak. Gainera, egunero, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik aurrera (Euskal Kirola Magazine -euskalkirolatb.eus-) kirol guztiak jorratzen dituen programa bat dago.
“Helburuetako bat da gure ekitaldi, txapelketa eta lehiaketa guztiak zabaltzea, Euskadin Kirol Federatuaren garapena sustatzeko. Hortik esperientzia berri hau Euskal Kirola Telebistarekin, non gure kirolei eta espezialitate ezberdinei ikusgarritasuna emateko beharrizan guztia jartzen dugun, logikoki, hori posible den neurrian. Euskal kirolaren telebista berriaren aurrean gaude”, nabarmendu du Angel Gurrutxagak, UFDV-EKFBko presidenteak.
Erronka handia da erakunde honentzat. Unión de Federaciones Deportivas Vascas – Euskal Kirol Federazioen Batasunaren oinarrietako bat den Euskadiko Kirol Federatuaren garapena sustatzeko hainbat ekitaldi, txapelketa eta lehiaketa zabaltzea da helburuetako bat. Hortik esperientzia berri hau Euskal Kirola Telebistarekin, non kirol eta espezialitate guztiei ikusgarritasuna emateko beharrizan hori betetzeko itxaropen guztiak jartzen dituzten.
Hasiera positiboa izan da, eta etorkizunerako aukerak oparoak dira. Federazioek eskertu egiten dute, eta kirolariek lehen urrats hauetan ikusgarritasun handia duten emanaldietan islatuta ikusten dute euren ahalegina.
Bestalde, Eusko Jaurlaritza eta Unión de Federaciones Deportivas Vascas – Euskal Kirol Federazioen Batasuna lanean ari dira kirol-jardueran sexuagatiko eta sexu-jazarpen eta -abusuko ekintzak gerta ez daitezen.
Horrela, Euskal Federazioek eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak egokitzat eta beharrezkotzat jotzen dute jarduteko eta laguntzeko esparru bat ezartzea, federatutako kirol-jarduera bakoitzean sexuagatiko eta sexu-jazarpena eta -abusua eragiten duten jokabideak prebenitzeko, ikertzeko eta, hala badagokio, zigortzeko.
Federazioek modu horretan lagunduko dute Zuzendaritza horrek erabakitzen dituen edo, UFDV-EKFBrekiko lankidetzan, gauzatzen diren jardueretan. Sexuagatiko eta sexu-jazarpen eta -abusuen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitakoa betetzeko behar diren ekintza guztiak egiten lagunduko dute, bai eta gai horiekin lotutako arau-hausteei buruzko diziplina-espedienteak hasi, izapidetu eta ebazten ere.
Gabon seguruak – Heimlich maniobra
Egun hauetaan, ospakizunekin lotutako etxeko istripuak ugaritzen dira, eta horietako bat janaria kontrako eztarritik joatea izaten da. Heimlichen Maniobra nola egin erakusten duen irudi bat emango dizuegu, kasu hauetan erabili behar den metodorik eraginkorrena baita.
MutuaLex- Kontsulta juridikoa 2021eko abendua
Ezkontidearen seme-alaba adingabea adoptatzen duen pertsona batek jaso al dezake adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioa?
Aztertzen den gaia da ea eskubidea dagoen adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko subsidioa jasotzeko, ezkontidearen edo ezkontzaren antzeko afektibitate-harremana duen pertsonaren ondorengoa adoptatuz gero.
Martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-dekretuak erreforma sakona egin zuen seme edo alaba jaio ondoko amatasun- eta aitatasun-baimenen erregimenean. Aurreko erregimenean, amak hartzen zuen erditzearen ondoko 16 asteko baimenaren onura; lehenengo sei asteak nahitaez hartu behar zituen amak, eta gainerakoak aitari laga ahal zizkion. Alabaina, erregimen hori guztiz aldatu zuen aipatu dugun arauak.
Erreformarekin, Langileen Estatutuan aurreikusitako amatasun- eta aitatasun-atsedenaldiak ezabatu egin ziren, eta haien ordez atsedenaldi bakar bat ezarri. Hala, amatasun- eta aitatasun-prestazioak desagertu egin ziren Gizarte Segurantzan, eta, horren ordez, “adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko” prestazioa ezarri zen, eta prestazio hori guraso bakoitzari aitortzen zaio, Langileen Estatutuan aurreikusitako atseden-egoeretan. Hau da, hasiera batean amak sortutako eta aitari partzialki eskualda zekiokeen baimena bazter utzi, eta beste erregimen batera jo da; eta, hor, bi gurasoek beren baimena dute, iraupen eta zenbateko berekoa, elkarri transferitzeko aukerarik gabe.
Arau-aldaketa horrek ez zuen berariaz jaso zer gertatuko zen ezkontidea edo antzeko ezkontza-afektibitateko harremana zuen pertsona bere bikotekidearen ondorengoaren guraso bihurtzen bazen adingabea adoptatuta. Adoptatzaileak, guraso bihurtzen denak, jaso al ditzake adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko baimena eta prestazioa?
Gai hori Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ebatzi du 2021eko urriaren 19an, kontsulta bati erantzunez, eta kasu horietan baimena eta prestazioa onartzearen alde egin du. GSINren ustez, aipatutako erreformaren ondorioz, baimen horiek langileen eskubide indibidual bihurtzen dira, eta eskubide horiek guraso, adoptatzaile, adopzio-helburuko zaintzaile edo hartzaileetako batek baliatu ahal izango ditu, iraupen berarekin eta transferitzeko aukerarik gabe.
GSINk adierazten du indarrean dagoen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 177. artikuluak, adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioa aitortzeari dagokionez, babestutako egoeratzat hartzen dituela jaiotza, adopzioa, adoptatzeko asmoz egindako zaintza eta familia-harrera –betiere, azken kasu horretan gutxienez urtebeteko iraupena badu–, egoera horiengatik Langileen Estatutuaren 48. artikuluaren 4, 5 eta 6. paragrafoen arabera eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 49 a), b) eta c) artikuluaren arabera erabiltzen diren atsedenaldietan.
Amaitzeko, adierazten du lan-kontratuaren 16 asteko etenaldia baliatzen duen adoptatzaile, zaintzaile edo hartzaile bakoitzak eskubidea sortu ahal izango duela adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioa jasotzeko, indarrean dagoen legeriak jaiotza-kasuetarako jasotzen dituen modu eta baldintza berberetan, eta hori alde batera utzita beste gurasoak adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioa hartu duen edo ez, eskubide indibidual eta independenteak baitira guraso bakoitzarentzat.
Iñaki Esnal
Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko abokatua