Prebentziozko begiradakargazki-erakusketa ibiltaria da, Mutualiaren Argazki Lehiaketa lehen aldiz (2004) egin zenetik 2017. urtera arte aurkeztu diren lanen multzo batez osatutakoa. Erakusketak 31 argazki hartzen ditu barne, eta prebentzioak laneko arloan duen garrantzia islatzen dute. Gainera, azalpen-testu bat dago argazki bakoitzean, eta testu horren xedea gai horren inguruko gogoeta egitea da.
Prebentziozko begiradak EAEko hainbat tokitan erakutsi da 2016. urtetik. Urte horretan, lehenengo erakusketa egin zen, Bilboko metroan, baina inaugurazio ofiziala Bizkaiko Batzar Nagusietan egin zen, 2017ko apirilean.
Harrezkero, Prebentziozko begiradak hainbat tokitan erakutsi da:
Nabarmendu behar da Prebentziozko begiradakurrian erakutsiko dela, Madrilen egingo den Prevencionar II. biltzarrean. Nabarmentzekoa da 2017. urtean eman zitzaiola hasiera biltzar horri, erakundeetan laneko arriskuak prebenitzeak daukan garrantziaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko xedez; argazki-erakusketak xede bera dauka.
Heldu da uda, eta, honezkero, enpresa gehienek antolatuta dituzte langileen oporrak. Kasu askotan, garai honetan, jarduera jaitsi egiten da, eta, horrenbestez, mantentze-lanak egiteko baliatzen da sasoi hau, urtean zehar egitea zailagoa baita, eta, horrela, ekipamenduak prest egoten dira urtearen bigarren seihilekorako.
Mutualiak “Eraikinen mantentze-lanei buruzko eskuliburua” eguneratu du. Arlo hauei buruzko informazioa dago:
Bezeroaren instalazioetan egin daitezkeen mantentze-lanak, bai eta instalazioak, lanerako ekipamenduak eta makinak behar bezala mantentzeko egin beharreko prebentzio- eta zuzentze-lanak ere.
Halaber, xehatzen dira arriskuzko egoera edo faktore garrantzitsuenak, eta oro har kontuan hartu behar direnak, esate baterako: goietan egiten diren lanak, azalera beroekiko kontaktua, erregaiak gorde eta erabiltzea, konpresoreen erabilera, arrisku elektrikoak, kargak manipulatzea, jarrera behartuak, produktu kimikoen erabilera, eskuzko tresnen eta tresna elektrikoen erabilera, Legionellarekiko esposizioa (osasun instalazioetan)…
Horietan guztietan, ezinbestekoa da mantentze-lanen enpresaren eta instalazioen jabeen artean koordinazio lan egokia egitea; izan ere, koordinazioak erraztu egingo du arriskuen prebentzioa, bai mantentzearen arloko langileei bai hirugarrenei dagokienez.
Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2019ko ekainaren 29tik uztailaren 5erako astea.
Joan den asteazkenean, ekainaren 26an, “Ariketa sendagaia da” jardunaldia izan zen Mutualiaren Pakea Klinikan, Mutualiaren Osasun Hezkuntzako Ikasgelen esparruan. Jardunaldiaren xedea zen osasun-arloko langileei osasun-prestakuntza eta -zabalkundea eskaintzea. Gaian adituak diren lau mediku hauek parte hartu zuten:
José I. Emparanza, Donostiako Unibertsitate
Ospitaleko Epidemiologia Klinikoaren Unitateko medikua: ariketak izan ditzakeen
onura sendagarriei buruz aritu zen.
José F. Aramendi, Pakea Klinika eta
Osasunkiroleko medikua: heriotza-tasaren eta ariketa fisikoa egitearen artean
dagoen harremanaz hitz egin zuen.
Javier Barrera, Real Sociedadeko medikua: pazienteei
ariketa fisikoa preskribatzeak duen eraginaz jardun zuen.
Xabi Valencia, Sociedad Deportiva Eibar-eko
medikua: ospitaleratutako pazienteen eta ariketa fisikoaren arteko harremanaz
hitz egin zuen.
Jardunaldiaren amaieran, elkarrizketa egin ahal izan genion José F. Aramendiri, eta ariketa fisikoaren eta heriotzen arteko erlazioaz egin genizkion hainbat galderari erantzun zien.
Ariketa fisikoa eta heriotza-tasa. Nondik hasiko gara?
Hasteko, ariketa
fisikoari eta heriotza-tasari dagokienez, nire ustez, osasun-arloko
profesionalek ondo jakin beharko lukete arriskurik handieneko faktorea
sedentarismoa dela. Sedentarismoak areago igotzen du heriotza-tasa,
obesitateak, hipertentsioak eta kolesterol altuak baino. Bestetik, ariketa
fisiko erregularrari esker, gure egoera fisikoa 1 MET hobetzen badugu, gure
heriotza-tasak %16 edo 17 egingo du behera; eta eskuan dugun indarra kilo
batean handitzeko gai bagara entrenamendua eginez, gure heriotza-tasak %2 edo 4
egingo du behera.
Zer da gaixotasunak dituzten lagunentzako gainbegiratutako jarduera
fisikoa? Nori dago zuzenduta?
Gainbegiratutako
ariketa terapeutikoa ariketa terapeutiko berezi bat da, osasun-langileek
etengabe gainbegiratzen baitute pazientea, ariketa egiten duen bitartean.
Gaixotasun batzuetan, gainbegiratutako ariketa terapeutiko hau eraginkorragoa
da gainbegiratu gabe egiten dena baino, esate baterako, aldizkako klaudikazioan
edo “erakusleihoetako gaitzean”; gaixotasun honek min bizia eragiten
du hanketan ibiltzean, hanketako arterien arteriosklerosiaren ondorioz.
Zein min-motaz ari gara?
Gaur egun, ondo
dakigu ariketa lagungarria dela tratamendu gisa gutxienez 26 gaixotasunetan,
eta, haietako batzuetan, ariketaren eragina gaitza tratatzeko hartzen diren
botikena bezain indartsua dela.
Nola preskribatzen da ariketa?
Onura horiek
guztiak lortzeko, gomendatzen den gutxieneko dosia da astean 150 minutuan
ariketa aerobikoa egitea, eta astean indarreko ariketen 2 saio egitea.
Zer emaitza lor daiteke?
Ariketa fisiko
erregularra eginez lortzen diren onurak ez dira soilik ikusten heriotza-tasaren
jaitsieran; bestela ere islatzen dira, besteak beste: bizitza-kalitatea
igotzea, antsietateak behera egitea, lo-aldiaren kalitatea hobetzea eta
gaitasun kognitiboa hobetzea.
Jada indarrean da, joan den maiatzaren 12tik, lanaldiaren nahitaezko erregistroa enpresentzako. Neurri honen sarrerarekin enpresa guztiek derrigor egin beharko dute langile bakoitzaren lanaldi erregistroa, lan jardunaren hasierako eta amaierako ordutegiak zehaztuz. Enpresek pairatzen duten lan prekarietateari aurre egin asmoz abiarazi du neurri berria espainiar Gobernuak, eta era berean, lan ordutegien mugak betetzea bermatzeko xedearekin, bai lanaldi osoko jardunetan bai lanaldi partzialeko kontratuetan ere.
Neurri berria txertatzeko hainbat gomendio luzatzen dizkizuegu (langileen kopuruaren eta kolektiboaren arabera), baita lan ordutegien erregistroa behar bezala betetzen ez duten enpresek Lan Ikuskaritzatik zer nolako zigorrak jaso ditzaketen jakinarazten dizuegu ere.
Ekainaren 19an, Miramar Jauregian, EHUren uda-ikastaro hau egin zen: “Psikiatria komun edo arineko prozesuetan aldi baterako ezintasuna modu zuzenean kudeatzeko tresnak”, GT3 lantaldeak antolatutakoa; lantalde horrek Mutualia, Ikuskatzailetza Mediko eta Osakidetzako medikuak eta arduradunak barne hartzen ditu.
Ikastaro horren bitartez, hiru lurraldeetako KAABEko langile askok 2018. urtean diagnostikoek eragindako bajei buruzko lehen mailako arretarako unitateen araberako mapa geografikoa ikasi zuten. Mapa hori lehen aldiz egin zen urte horretan, eta epidemiologi patroiren bat aztertzea ahalbidetuko du. Izan ere, bitxia bada ere, hainbat gune daude, hala nola Bilbo, eta, bertan, horrelako prozesuek eragindako bajei buruzko datuak laukoiztu egiten dira.
Gainera, ikastaroak erakutsi zuen adimen-osasuneko patologiek eragindako bajek, nahiz eta maiztasunari begira bigarren lekua bete —patologia muskuloeskeletikoen atzetik—, patologia guztien % 14,47 osatzen dutela Euskadin, bai eta iraupen handiena dutela ere patologia onkologikoen artean. Adierazi zen legez, horrek esan nahi du bi milioi baino gehiago gastatu zirela lanegunetan 2018an Euskal Autonomia Erkidegoan, gaixotasun mentalei dagokienez betiere.
Horrelako bajen inguruan eta, bereziki, baja horiek azken urteetan izandako gorakada esponentzialen inguruan Osakidetzak aurreko jardunaldian eskainitako datuakkezkagarriak dira, gorakada horiek % 10ekoak izan baitziren 2014an, eta % 14,47koak, berriz, 2018an; dirudienez, gora egiten jarraituko dute.
Hitzaldia eztabaida batekin amaitu zen, eta, bertan, parte-hartzaileek hainbat ikuspuntu eman zituzten. Guztiek adierazi zuten beharrezkoa dela jarduketa-aliantzak sortzea, zergatiak aztertzeko eta konponbideak aurkitzeko.
Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2019ko ekainaren 22tik 28rako astea.
Sartuta gaude dagoeneko udako sasoian. Askori iritsi zaizkie jadanik horrenbeste espero zituzten oporrak, eta beste batzuei, berriz, berehala iritsiko zaizkie. Eta bela da garai honetan izen gehien duen kiroletako bat. Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunetik jakinarazi nahi dizuegu trebetasun asko lantzen direla bela jardueretan, mota eta ontzi aukera guztietan, eta, orobat, indartu egiten direla giharrak. Dena dela, batez ere, planifikatu egin behar da, ezin baita nabigatzera atera prestakuntza-lan egokia egin gabe. Belak, gainera, estresa baretzen laguntzen du, itsasoarekin harremanetan egiten baita, eta patroiaren jarraibideei jarraitu behar zaienez, erabakiak hartzearen balioa eta talde-lana ulertzen laguntzen du. Urte sasoi honetan nabigatzea oso atsegina da, baina erantzukizun handiko jarduera ere bada, bizitzako beste desafio batzuei aurre egiteko. Belaren jarduerak onura handiak ekartzen dizkie neska-mutilei, besteak beste, leialtasunaren, aurrera egitearen eta harrotasunaren zentzua indartzen baitu. Bela-eskoletan gauza asko ikasten dituzte txikienek: itsasontziei buruzko gauzak, itsasontzietako atalei eta kontzeptuei buruzkoak, itsasoari eta itsasoko bitxikeriei buruzkoak, eta, orobat, erakusten zaie besteekin komunikatzen eta kezkak gainditzen. Naturarekin lortzen den lotura oso baliagarria da ingurumenaren errespetuari eta itsas faunari buruzko balioak erakusteko. Horrez gainera, adiskidetasunaren eta lankidetzaren sentipena sortzen da ontzian doazenen artean. Norbaitek laguntza behar duenean bizkor eta eraginkortasunez erreakzionatzen ikasten da. Era berean, beraien akatsak onartzen dituzte, eta horietatik ikasten dute. Kirol espezialitate erakargarri honetan, bestalde, indar fisikoa eta norabidea zuzentzeko edo belak aldatzeko trebetasuna behar da. Eragina du, beraz, azkarra izateak; baldintza meteorologikoak aldakorrak izaten direnez, estrategiak planifikatu behar dira helburuetara iristeko, eta horrek asko laguntzen du erabakiak eta erantzukizunak hartzeko unean. Azken batean, belak hainbat balio bultzatzen ditu, besteak beste, adiskidetasuna eta sakrifizioa; itsasoarekin zerikusia duten ezagutzen ikaskuntza errazten du; pertsonak prestatzen ditu egoera konplexuetan erreakzionatzen jakin dezaten; indarra eta gaitasun fisikoak hobetzen ditu; eta behar-beharrezko balioak erakusten ditu, esate baterako, ingurumenarekiko errespetua.
Euskal Federazioak behin eta berriz adierazi du gazteenengan inbertitu eta haiekin ahalegindu behar dela, bela arinetik hasita, nahi den mailara iritsi ahal izateko. Federazioa lan handia egiten ari da alderdi horretan sakontzeko, eta oinarriaren ahalmena zabaldu nahi du, gazteenak behetik has daitezen eta esperientzia hartzen joan daitezen. Urtean zehar proba asko egiten dira bela arinaren alorrean. Horiez gainera, Euskadiko Gurutzaontzi Txapelketa lau estropadaz osatuta dago. Lehena, ‘Iñigo Jauregui’ izenekoa, aurreko maiatzean izan zen, Hondarribiko uretan. Ondoren, Bizkaiko Txapelketa izan da, Abran, eta ondoren datoz Vicente Munilla Memoriala (uztailak 13 eta 14) eta Getxoko Kopa (irailak 14 eta 15). Alabaina, aurten bi ekitaldi gailenduko dira euskal belaren munduan. Alde batetik, J80 klaseko Munduko Txapelketa izango da. 85 ontzik eman dute izena munduko lehiaketa garrantzitsu horretan parte hartzeko. Uztailaren 13tik 20ra izango da, eta mundu osoko ehunka estropadalari elkartuko dira. Hortaz, Getxon izango dira herrialdeko espezialista onenak, munduko txapeldunak barne, bai eta gero eta jarraitzaile gehiago dituen klase honetan tradizio handia duten beste leku batzuetakoak ere. Izena eman dute, besteak beste, Ingalaterra, Frantzia, Irlanda, Alemania, Belgika, Kanada, Errusia, Polonia, Estatu Batua eta Indiako tripulazioek. Hemengoei dagokienez, honako ordezkari hauek jardungo dute: José Azquetaren ‘Biobizz’ (hirugarrena Espainiako azken Txapelketan), Ramón Zubiagaren ‘Mandovi’, Gonzalo Chávarriren ‘Fin Gol Fin’, Christian Jaureguiren ‘Freus’, José Luis Ribeden ‘Pilgrim’, Ander Etxaberen ‘Intenance-RDT’, Lourdes Bilbaoren ‘Siemens Gamesa’, Ignacio Real de Asúaren ‘Montarto’, Juan Morocoaren ‘Hib-Brut’, Alfonso Churrucaren ‘Alpega’, Pablo Gomezaren ‘Obélix’, Joana Abásoloren ‘Ave Fénix’ edota Juan Llanoner ‘Vissi’. Horrez gainera, estropadalari gazte talde bat dago, ‘J80 Worlds 2019 Getxo’ Munduko Lehiaketan nabigatuko duena. Munduko txapelketa horretan beste hiru modalitate hauek egongo dira: emakumeak (nesken dozena erdi bat tripulazio), corinthian eta senior. 2019ko bela denboraldi hau, bestalde, oso berezia izango da, Euskal Kostaldea-Elkano Zeruertza Estropadaren 28. edizio honen berezitasunak direla-eta. Uztailaren 6an izango da estropada, larunbatean, eta bi irteera egongo dira, Getxon bata eta Hondarribian bestea, eta Getariara iritsiko dira denak. Eta hala izango da, aurten ospatzen delako Magallanesekin batera hasi eta Juan Sebastian Elkanorekin amaitu zuen Munduaren inguruko Lehengo Biraren V. mendeurrena. Ibilbidea euskal kostaldetik izango da, eta bi irteera egongo dira, bat Getxon eta bestea Hondarribian, eta, azkenik, Getarian elkartuko dira ontzi guztiak. Kostaldeko nabigazioa programatuko da, garai hartako espedizioetan funtsezkoa izan zen Euskal Kostaldea omentzeko, bertatik irten baitziren nabigatzaile handiak, Juan Sebastian Elkano esaterako, euskal ontzioletan egindako ontzietan.
Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan, hain zuzen ere. Irailean ohiko ordutegia egongo da indarrean.
Gure klinikek 24 orduko zerbitzua mantentzen dute: Ercilla eta Pk 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalean.
Udako ordutegia hau izango da
Uztailaren 15tik irailaren 06era:08:00 – 15:00
Azkoitia
Abuztuaren 5tik abuztuaren 23era itxita -Irekita 27an eta 29an
Bergara
Uztailaren 01etik irailaren 06era:08:00 – 15:00 Abuztuaren 16an Itxita
Ekainean eta uztailean, hainbat ahots-eskola eman
eta emango dira EAEko hiru lurraldeetan.
Ahots-eskolaren helburu nagusia da ahotsa lantresna gisa erabiltzen duten profesionalek ahots-teknika erabiltzen ikastea. Fonazio-aparatuak nola funtzionatzen duen eta modu zuzenean nola erabiltzen den azalduko zaie; ohitura eta ahots-higiene egokiak edukitzeko jarraibideak emango zaizkie, eta ahotsaren gaixotasun eta patologia nagusiak ezagutu eta prebenitu ahal izango dituzte.
Jardunaldiak doakoak izango dira elkartutako enpresentzat, eta
esperientzia handiko logopeda batek emango ditu; bertan, ahots-teknika landuko
da modu praktikoan eta talde txikietan.
Mutualiako ahots-eskolaren jardunaldi berriak urrian izango
dira, honako egun eta ordutegi hauetan:
BILBO: Urriak 8, 15 eta 22, 13:00 – 15:00.
DONOSTIA: Urriak 9, 16 eta 23, 13:00 – 15:00.
GASTEIZ: Urriak 10, 17 eta 24, 13:00 – 15:00.
Estresa kudeatzeko eskola
Erakundeetan, estresaren eragiletzat har
ditzakegun egoerak gertatu daitezke. Gaur egun, badakigu erantzuteko modua kontrolatu
dezakegula, hau da, estresa gainditzeko estrategiak geureganatu ditzakegula.
Beharrizan horren jabe, Mutualiak estresa
kudeatzeko eskola sortu zuen, estresaren prebentzio-kudeaketaren gaia
jorratzen laguntzeko —bai enpresen aldetik, bai langileen aldetik—, baita
estresa identifikatzen, horren abiarazleak zeintzuk izan litezkeen eta berau
maneiatzeko teknikak ikasteko ere. Ikastaroa doakoa da enpresa elkartuentzat,
eta gaian aditua den psikologo batek emango dizkie eskolak talde murriztuei.
Aurten, estresa kudeatzeko eskola EAEko hiru
lurraldeetan egingo da, irailean eta azaroan, honako egun eta
ordutegi hauetan:
URTEKO LEHENENGO ESKOLA:
BILBO: IRAILAK 10, 17 eta 24, 09:30etik 13:00era.
DONOSTIA: IRAILAK 11, 18 eta 25, 09:30etik 13:00era.
GASTEIZ: IRAILAK 12, 19 eta 26, 09:30etik 13:00era.
URTEKO BIGARREN ESKOLA:
BILBO: AZAROAK 5, 12 eta 19, 09:30etik 13:00era.
DONOSTIA: AZAROAK 6, 13 eta 20, 09:30etik 13:00era.
GASTEIZ: AZAROAK 7, 14 eta 21, 09:30etik 13:00era.
Absentismo-topaketak
Gaur egun, absentismoa enpresen arazo nagusietako bat da; izan ere, eragin nabarmena dauka, hala emaitzetan nola sistema eragileetan. Horrexegatik, Mutualiak aholkularitza-zerbitzu bat emango die enpresa elkartuei, eta zerbitzu horren xedea izango da laneko absentismoa murrizteko beharrezkoak diren jarduketa-ildoen inguruko orientazioa ematea. Helburu hori aintzat hartuta, hainbat mintegi eta tailer eskainiko dira, eta adituak prest egongo dira gai horretan pertsonalizatutako aholkularitza emateko.
Absentismoa kudeatzeari buruzko topaketak ekainean hasi dira, Laudion eta Durangon, baina beste tailer batzuk egingo dira irailean, beste udalerri batzuetan.