Ekainak 3 Mintegi Teknikoa , Segurtasun arloko arriskuzko jokabideak kudeatzeko tresnak.

Jokabidean oinarritutako segurtasunak neurtu eta kuantifikatu daitezkeen parametroen azterketa du oinarri. Izugarri baliagarria da, batik bat segurtasunez lan egiteko baliabideak izan eta segurtasunez nola lan egin jakin arren langileek seguruak ez diren jokabideen alde egiten duten kasuetarako.

Federico Fernández Diez UNEATLANTICOko Gizarte Zientzia eta Humanitateen Fakultateko dekano eta UPCko Ingeniaritza Departamenduko ikertzailearen eskutik, prebentzioaren ikuspegi ezberdin bat jasoko dugu, arriskuzko jokabideak neurtu eta aldatzea helburu duten metodologiak ezagutuz. Horrela, prebentzio eraginkor baten alde egin ahal izango dugu.

Arriskuzko jokakideen oinarri teoriko funtsezkoak ezagutu ostean, ALUDIUM (lehen ALCOA) eta GERDAU enpresetako ordezkariek euren esperientzia praktikoak azalduko dizkigute. Biak ala biak arriskuzko jokabideen kudeaketan ibilbide luzea duten enpresak dira.

 

Data:    2015eko ekainak 3

Lekua: Yimby aretoa. Ercilla kalea 24, 1 Bilbo (lekua aldatu da)

Ordutegia:        09:30etatik 13:30etara.

Doako izena-ematea. Deialdia

Izen-ematea doakoa izango da. Bertara joateko izena eman beharko da.

Mintegiaren deialdia

Izena emateko fitxa

MUTUALIAk min lunbarrari buruzko 2 txosten aurkeztuko ditu NASS elkartean (North American Spine Society)

Lehenengo aldiz, Mutualiak Bizkarrezurraren Ipar Amerikako Elkartearen (NASS) kongresuan parte hartuko du urrian, Chicagon. Jaime Díaz de Atauri, Oscar Zabalza eta Mikel Ayala doktoreek Spine Care Award sarira proposatutako beren lanak aurkeztuko dituzte, min lunbarrari aurre egiteko protokoloaren erabilerak eragindako eraginkortasunari buruzkoak.

Lehenengo azterlana 2012an abiarazi zen eta Mutualian ezarritako protokoloak baja-adierazpenean eta haren iraupenean nolabaiteko hobekuntza eragiten duela islatzen du, baita tratamendu errehabilitatzailearen preskripzioan bertan ere.

Bigarrenaren bitartez, 2014. urtean artatu ziren lunbalgia pazienteen kostu ekonomikoak aztertzen dira (laneko baja, farmazia, ospitalizazioa, kirurgia, errehabilitazioa, froga osagarriak eta ekintza medikoak); horretarako, min-patroien protokoloa (G1) erabili zen kasuak eta horrelakorik erabili ez zen kasuak (G2) alderatu dira, eta estatistika-desberdintasun esanguratsuak aurkitu dira.

Lunbalgia paziente baten batez besteko kostua: 1.149 € (G1: 1052, G2: 1.257). Kostu horren mediana: 642 € (G1: 619, G2: 672).

Laneko bajaren kostua kenduta, honako hau izan zen batez besteko kostua: 572 € (G1: 543, G2: 605), hau da, kostu osoaren ia erdia. Honako hauek dira batez besteko kostu handiena duten kapituluak, laneko bajaren kostuaz gain: osasun-laguntzari eta erizaintza-laguntzari dagokion kostua (premiazko kontsultak, lehen sorospenak eta hurrengoak,390 €); diagnostiko-frogen kostua (104 €); tratamendu ez kirurgikoen kostua (126 €); eta ospitaleratze- eta kirurgia-kostua (42 €).

Carrera de empresas: mutualia ganadora en la categoría mixta

Maiatzaren 10an Adegi, Donosti-Eventos eta Diario Vascok antolatutako Enpresen lasterketan mila bostehun korrikalari parte hartu zuten. Lasterketan 4 pertsonez osatutako 372 taldek parte hartu zuten. MUTUALIAren izenean hiru talde korrika egin zuten.

Sailkapen mistoan irabazle suertatu zen MUTUALIAko 1. taldea. Lasterketa hasi zen unetik Eneko, Xabier, Jesus eta Maria erraz gailendu ziren, eta 8.500 metrotako ibilbidea egiteko 34:59 denborarekin helmuga zeharkatu zuten lehenengoak izan ziren. Zorionak hamabi parte-hartzailei! Zorionak txapeldunak! Eta mila esker han izan ginenok zuekin gozatu genuelako.

Gizonezkoen sailkapenean JAURE (29:59) eta emakumeen sailkapenean EROSKI (38:38) izan ziren irabazle.

                             ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!!!!!!!!!!

1.    TALDE 

Eneko Yarza
Xabier Iriarte
Jesus Mª Romón
María Iturrioz

2.    TALDE 

Jesús Urretxa
Santi Vidorreta
Jon Irizar
Galder Fernández

3.    TALDE

Sandra Iriarte
M. Fe Calles
Ana Zufia
Sara Arostegui

Arrakasta handia izan du Mutualia Foroaren XIII. ekitaldiak

  • Bilbon izan den lehenengo jardunaldian gaur egungo lan-eremuko hainbat gai jorratu dira, eta 375 lan-aholkularitzak parte hartu dute.
  • Oraingo honetan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Lurralde Zuzendaritzek egin dute Gizarte Segurantzaren Zuzeneko Likidazioaren aurkezpena, eta Mutualiako langileak izan dira gainontzeko gaien aurkezpena egin dutenak. .
  • Hurrengo ekitaldiak, maiatzaren 7an Gasteizen, 12an Donostian eta 13an Eibarren izango dira.

Mutualia Foroa lan-aholkularitzen eztabaida foroa da; bertan, aholkulariek parte hartze aktiboa dute, eta zalantzak eta kontsultak egin eta erantzunak jasotzeko aukera dute.
Mutualiak, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen mutuak, 2009an sortu zuen foroa. Bere helburua lan-aholkularitzen ezagutzak sustatzea izan da; arau berriak ezagutzera ematea; eta aholkularientzat interesgarriak izan daitezkeen berrien berri ematea.

Orain arte hamaika ekitaldi antolatu dira, eta hamahirugarren honetan landutako gaiak ondorengoak izan dira:

09:20 Aurkezpena

09:30

Sistema de Liquidación Directa a la Seguridad Social (SLD) antes conocido como Sistema Cret@

Eva Suarez Magdalena
Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Diru-bilketako Kudeaketako Probintzia Zuzendariordea

Francisco José Izquierdo Zárraga
Bizkaiko RED Sistemaren Koordinatzailea 

Galderak eta eskaerak

11:20 Atsedenaldia – Kafea

11:40 Gaur egungo gaiak

Kotizazio eta kontratazio pizgarriak
Zigor kode berria, azaroaren 20ko 1/2015 Lege Organikoa
Jurisprudentzia interesgarria

Susana Castaños del Molino anderea
Mutualiako aholkularitza juridikoko burua eta letraduna

Iñaki Esnal jauna
Mutualiako aholkularitza juridikoko letraduna

13:10 Galderak eta eskaerak

13:30 Foroaren amaiera

Mutualia Foroak azkeneko urteetan arrakasta handia izan du Euskadin eta posizio sendoa lortu du arauen azken berriak ikuspegi praktiko batetik ezagutzera emanez.

Istripu-tasaren kostuei buruzko mintegi teknikoaren data berriak

Joan den martxoaren 12an Carles Salas Ollé jaunak eskainitako “LANEKO ISTRIPU-TASAREN KOSTUEI” buruzko mintegi teknikora joateko aukera izan ez bazenuen, maiatzaren 11n eta 12an egin ahal izango duzu, Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren.

Carles Salan Ollé jauna sendagile aditua da Laneko Osasunean (Bartzelonako Unibertsitatea), psikologian doktorea (Valentziako Unibertsitatea), Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Teknikaria, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Enpresa Elkartearen Departamentuari atxikitako irakaslea.

Kostuei buruzko bere azalpena lau ardatz nagusi hauetan oinarritzen da: istripuek eragindako kostua aztertzeko justifikazioa eta oinarri teorikoa, prebentzioaren ekonomia, laneko arriskuen kostuak aztertzeko metodologiak eta, azkenik, kalkulu-eredu baten aplikazio praktikoa, erabiltzaile guztientzako adibideak

 

Mintegia prebentzio-teknikariei xedaturik dago.

Data: 2015.eko maiatzaren 11 2015.eko maiatzaren 12a
Lekua: CLINICA PAKEA

Barrio de Ibaieta,

20018 Donostia-San Sebastián

EINBER Gamarrako Industrialdea.

Los Olmos hiribidea, 1. D-1 Eraikina

Lehen solairuan, 108 Bulegoa

01013 Vitoria-Gasteiz

 

Ordutegia:

 

09:30etatik 14:00etara.

 

 

Izen-ematea doakoa izango da. Bertara joateko izena eman beharko da.

Istripu-tasaren kostuei buruzko mintegi teknikoa

Izena emateko fitxa