Mutualiaren XII Argazki Lehiaketako epaimahaiaren epaia

Dagoeneko baditugu irabazleak lan-arriskuen prebentziorako Mutualia argazkilaritza-sariaren 12. edizioan.

     1. Saria

     2. Saria

     3. Saria

Juan Carlos Coto jaunak (Osalaneko Plangintza Zuzendariordea), Lourdes Correa andreak (Laneko Ikuskaritza eta Bizkaiko Gizarte Segurantza), Jorge Arbaiza jaunak (Mutualia, Eragiketetako Zuzendaria), eta  Mª del Mar Crespo Millán andreak (Mutualiako Prebentzio Sailaren arduraduna) osatu zuten epaimahai eta aurkeztu diren 236 argazkien artean, sariak honakoei ematea adostu zuten: 1.200 euroko 1. saria Roberto González Luisi eman zaio, “Formazioa, prebentziorik hoberena”  izeneko argazkiagatik,  900 euroko bigarren saria Raúl Podadera Sanzi«Oinarrizko arauak» izeneko argazkiagatik, eta hirugarren saria, 600 eurokoa, Oscar Lopezi, “Sukaldaria” izeneko argazkiagatik.

Prebentzio sailetik, hurrengo edizioan parte hartzera gonbidatzeko zaituztegu, eta lehiaketara argazkiak bidali dituzten guztiei beraien parte-hartzea eskertu nahi diegu.

Mutualia QH egiaztagiria jaso duen lehenengo mutua da

Ekainaren 25ean Mutualiak QH egiaztagiria jaso zuen OINARRIZKO ZIGILUA + IZAR 1 kategorian, beste behin ere mutuak asistentzia-kalitaterekiko duen konpromisoaren eta etengabeko hobekuntzaren erakusgarri.

Mutualiak eta bertako langile guztiek asistentzia-kalitatearekin konpromiso irmoa dute. 2013an UNE 179003 pazienteen segurtasun-arriskuen ziurtagiria lortu zuen lehenengo mutua izan ginen.

Oraingo honetan, QH (Quality Healthcare) egiaztagiriaren I. ediziora aurkeztu gara. Asistentzia-kalitatearen Espainiako Elkartearen (SECA) eta Espainiako Kalitatearen Elkartearen (AEC) laguntzaz, Osasun-integrazioaren garapenerako Institutuak sustatutako (IDIS) asistentziaren kalitatearen antzemate-sistema bat da.

Egiaztagiri honek kalitatearen adierazle sintetiko bat du oinarri, eta erakunde bakoitzak dituen ziurtagiri eta errekonozimendu desberdinak kontuan hartuz kalkulatzen da.

Mutualiak QH egiaztagiria jaso du OINARRIZKO ZIGILUA + IZAR 1 kategorian, eta hori lorpen handia da, batetik, saria egiaztagiriaren lehenengo edizioan lortu izanagatik eta, bestetik, lortutako mailagatik. Gainera, egiaztagiria jaso duen lehenengo mutua gara.

Saria emateko ekitaldia ekainaren 25ean izan zen Madrilgo Villamagna hotelean. Mutualiatik Víctor Etxenagusia, Leire Sainz de Vicuña, Jesús Martínez eta Luis Canel joan ziren.

Lehenengo edizioan 75 erakunde aurkeztu dira guztira eta horietatik 37k bakarrik jaso dute saria: bakar batek ere ez du lortu maila gorenena (3 izar), 7k 2 izar lortu dituzte (haien artean, Hospital Universitario Moncloa eta Hospital Universitario HM Madrid), 15k izar 1 lortu dute (IMQ Zorrotzaurre eta Mutualia, haien artean), eta beste 15k oinarrizko zigilua (Hospital Clínico de San Carlos, Hospital El Escorial…).

Egiaztagiria aldian-aldian berritzen da, erakundeak lortutako ziurtagiri berriak eta mantentzen dituenak kontuan hartuz. Hortaz, datozen urteetan maila altuagoak lortzeko aukera izango dugu.

Tankera honetako egiaztagiriak Mutualian dugun asistentzia-kalitate eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoaren adierazgarri dira gure bezero, aliatu eta gizartearentzat, oro har.

Gure eskerrik beroena eta zorionak errekonozimendu hau lortzen lagundu duten Mutualiako guztiei.

7. Trebatze gela mutualia

Mutualiak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin lankidetzan zazpigarren Trebatze-gela antolatu zuen 2015eko ekainaren 19an Olarain Ikastetxe Nagusian. Izenburua ondorengoa izan zen:

GAIXOTASUN PROFESIONALAREN BALORAZIO MEDIKOA EGITEKO ESPARRU TEORIKO, KONTZEPTUAL ETA PRAKTIKOA.

Jardunaldian hizlari ezagunek parte hartu zuten, horien artean: José Manuel Vicente, Gipuzkoako GSINko Ezintasunak Balioesteko Taldeko Zuzendari Medikoa;  Araceli López-Guillén García,  Gizarte Segurantzaren Osasun-ikuskaritza Taldeko Mediku Ikuskaria; Jerónimo Maqueda Blasco, Lan-medikuntzako Nazio-eskolako Zuzendaria, Carlos III. Osasun-institutua; eta Alberto Vázquez,  Mutualiako Gaixotasun Profesionalen Koordinatzailea.

Zazpigarren trebatze gelan gaixotasun profesionalaren kontzeptua landu zuten; Mutualian azkeneko bi urteetan eman diren gaixotasun profesionalen kasuetan duen eragina, baita estatuan eta Europan duen esparru eta inguruaren azterketa ere. Ondoren 5 kasu kliniko aztertu ziren xehetasun handiz, eta parte hartzaileei patologia horietan eragina duten hainbat gai eta agenteei buruz eztabaidatzeko  aukera eskaini zitzaien; bereziki jorratu ziren arnastutako agenteen prozesuak eta lanaren ondorio diren hainbat minbiziren ingurukoak.

Erakarpen handia du jardunaldiak, eta aurrekoetan bezala, parte hartu zutenen zenbatekoa altua izan da: hainbat eremu eta espezialitateetako 105 mediko egon ziren bertan, eta beraien esperientzia eta ezagutza elkar banatu zuten.

OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

MUTUALIA, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2zk.ko Mutuaren Zuzendaritza Batzordeak hauxe erabaki du adierazitako datan egindako bileran, Estatutuetako 22. eta 23. artikuluetan xedatutakoari jarraiki: 2015eko uztailaren 17an (ostirala) 12:00etan, aurreneko deialdian, eta 12:30ean, bigarren deialdian, Ohiko Batzar Nagusirako deia egitea mutualistei Donostian, lbaeta auzoko Arriola pasealekuko 26. zenbakian (Pakea klinika).

Gai-zerrenda

1. Presidentearen agurra.

2. Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa txostena, memoria, balantzeak eta emaitzen kontuak -Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiaren ikuskaritza txostenak ezagutu ostean- aztertzea eta, hala badagokio, onartzea. Gauza bera 2014ko ekitaldiko emaitza ekonomiko positiboarekin.
3. 2016rako aurrekontuen aurreproiektuaren berri ematea, eta, hala badagokio, onartzea.
4. Prestazio Berezien Batzordearen kudeaketaren berri ematea.
5.Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatzea eta berritzea.

6. Bilerako akta berresteko eta onartzeko bi kontu-hartzaile izendatzea.

7. Presidentearen hitzaldia.
8. Norberak lekarkeena.

Bertaratzeko eta botoa emateko eskubideak egikaritzeari dagokionez, jakinarazten dizuegu Mutualiaren egoitza sozialean eta operatiboan eta gainerako administrazio guneetan kontrol erregistroa dagoela, Ohiko Batzar Nagusiaren egunarekin eguneratua. Erregistro horretan, kidetutako enpresen zerrenda agertzen da, baita egiteko sozialak beteta dituzten enpresena ere, haiei buruz ditugun datuekin.

Erakundearekin kidetutako enpresaburu guztiek izango dute batzarrera bertaratzeko eskubidea. Hala ere, botoa eman ahal izateko, ezinbestekoa izango da egiteko sozial guztiak beteta izatea. Bertaratzeko txartela jasoko dute denek.

Kudeaketa txostena, memoria, balantzeak eta emaitzen kontuak -Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiaren ikuskaritza txostenak ezagutu ostean- mutuaren webgunean kontsulta ditzakezue (www.mutualia.es), Batzar Nagusiaren aurreko 15 egunetan azken hauek Mutualiari jakinarazi bazaizkio, eta jakinarazpenaren datatik aurrera oro har.

Zuzendaritza Batzordeak eta nik neuk eskerrak ematen dizkizuegu etortzeagatik, eta arren eskatzen dizuegu, ekitaldiak hebeto antolatzeko, etorriko zareten ala ez adieraztea (944 252 503 telefono zenbakian). Bertaratze txartelak atxiki ditugu, eta eskatzen dizuegu, arren, parte hartzeko aukera izan ezean, ordezkapena beste mutualista baten esku uztea, horretarako txartel horiek erabilita. lldo horretatik, Zuzendaritza Batzordeko mutualista kideen zerrenda ere baduzue, nahi baduzue, ordezkapena haietako baten esku uzteko.

 2014ko Urteko Kontuak

2014ko Bonus. Pizgarri-sistema eskatzeko epea zabaldu da.

BONUS pizgarriaren eskaera egiteko epea 2015eko ekainaren 30a arte zabaldu da.

Aurreko ekainaren 8an ekainaren 3ko ESS/1068/2015 Ordena argitaratu zen: 2014 urteko pizgarria eskatu eta proposamen-txostenak bidaltzeko epea luzatu da. Aurrekoari babesa ematen dio Martxoaren 31ko 404/2010 Errege-dekretuak; dekretuak lan ezbehar-kopurua gutxitzeko eta prebentziorako ahalegin berezia egin duten enpresentzat lan-gertakariengatiko kotizazioen murriztea erregulatzen du.

Ikusi ESS/1068/2015 Ordena – 2014ko BONUS eskaera egiteko epea ofizialki zabaldu da

 

EGUZKITIK BABESTEKO OINARRIZKO AHOLKUAK

Eguzkia D bitamina sintetizatzeko beharrezkoa da, odol-zirkulazioari laguntzen dio eta azalaren zenbait gaixotasun hobetzen ditu. Hori gutxi balitz, eguzkiak berebiziko eragina du gogo-aldartean, neurotransmisoreen sorkuntza pizten baitu.

Halere, eguzkitan gehiegi egoteak ondorio kaltegarriak (azala erretzea eta begi-lesioak) edo kronikoak (zahartzea, orbanak, azaleko lesioak eta azaleko minbizia) ekar ditzake. Hori dela eta, kontuz ibili behar dugu eguzkipean jartzean. UVA izpien lanparak ere, oro har, ez dira batere gomendagarriak.

Gehiegizko eguzkitik babesteko, gizakiak melanina sortzen du, eguzki-erradiaziorik kaltegarrienak azalean sartzea ekiditen duen eta larruazalari berezko kolore beltzarana ematen dion substantzia.

Pertsona beltzen kasuan, melanina asko ekoizten da eta pertsona zuriei dagokienez, aldiz, oso gutxi. Horregatik, norberaren genetikaren eta eguzkitan jartzearen araberako tonu (eta sentsibilitate) espektro zabala dago.

 

Eguzki-erradiazio motak

 

Eguzki-argia hainbat erradiazio motatan banatzen da lurrazalera heltzean. Horien uhin-luzeraren arabera, ondorengo taldeetan sailka daitezke: erradiazio ultramoreak, erradiazio ikusgaiak eta izpi infragorriak.

Erradiazio ultramoreak, beren aldetik, UVC, UVB edo UVA izan daitezke. UVC izpiek uhin-luzerarik motzena dute eta erredurak sortzeko ahalmenik handiena dute. UVB izpiak epidermisean sartzen dira eta melanozitoak estimulatzen dituzte (melanina sortzen dituzten azaleko zelulak). UVA izpiak, bestalde, larruazalean gehien sartzen direnak dira eta azala zahartzearen eta melanomen (azaleko minbizia) eragileak dira.

 

Faktore geografikoak

 

Eremu geografikoa zenbat eta altuagoa izan, orduan eta biziagoa izango da esposizioa.

Urtaroak, orduak eta eskualde geografikoaren latitudeak zerikusia dute izpien eraginarekin, baita klimak ere. Izan ere, euriak eta hodeiek erradiazioen zati bat xurgatzen dute. Lurrazal motak ere eragina du, elurrak izpien % 85era arte islatzen baitu eta hondar lehorrak, ostera, izpien % 17ra arte.

 

Eguzkitik nola babestu.

 

Agerikoa badirudi ere, arropak (kolore argikoak eta zuntz naturalez egindakoak, ahal izanez gero) eta kapelak edo txapelak erabiltzea dira eguzkitik babesteko kalterik egiten ez duten metodorik errazenak.

Gure azalak eguzkipean egon behar badu, zentzuzkoena hura eguzki-kremekin babestea da.

Eguzkitarako kremek eguzki-iragazki gisa jokatzen duten substantziak dituzte. Hala, larruazalean sartzen den izpi kopurua murriztu egiten da, erredurak eta azalaren endekapenezko aldaketa saihestuz.

 

 

Eguzki-iragazki motak.

 

Iragazki fisikoak: eguzki-erradiazioarekiko iragazgaitzak diren substantziak, aplikatutako zonetan pantaila bat sortzen dutenak, argia islatuz. Hiru erradiazio motak igarotzea ekiditen dute: izpi ultramoreak, ikusgaiak eta infragorriak. Hauek dira gehien erabiltzen direnak: zink oxidoa, titanio bioxidoa eta mika.

 

Iragazki kimikoak: eguzki-erradiazio ultramorea xurgatzen dute. Azido paraminobenzoikoa (PABA), azido zinamikoa, azido sulfonikoa, kanforra, bentzofenona eta dibenzoilmetanoa dira erabiltzen diren batzuk. Iragazki kimikoak: eguzki-erradiazio ultramorea xurgatzen dute. Azido paraminobenzoikoa (PABA), azido zinamikoa, azido sulfonikoa, kanforra, bentzofenona eta dibenzoilmetanoa dira erabiltzen diren batzuk.

 

Eguzkitarako kremen iragazkiaren ahalmena kuantifikatzeko Eguzkitik Babesteko Faktorea delakoa erabiltzen da. Horrek eguzki-krema erabili ez balitz gorritasun edo eritema bera eragiteko zenbat bider gehiago egon daitekeen neurtzen du.

 

 EGUZKITIK BABESTEKO IRAGAZKIAK
TXIKIA 2-4-6
ERTAINA 8-10-12
HANDIA 15-20-25
OSO HANDIA 30-40-50
ULTRA 50+

Nola erabili behar dira eguzkitik babesteko kremak?

 

Eguzki-kremek behar bezala babes gaitzaten, beharrezkoa da:

  • Azal motaren araberako krema eta babes-faktorea aukeratzea.
  • Krema hondartzara edo igerilekura joan baino lehen aplikatzea, eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago gutxienez, eta hura azal guztiz lehorrean zabaltzea, larruazal guztian zehar krema-geruza handia emanez, ez dadila zonarik gelditu babesik gabe.
  • Uda hasieran babes-faktore handiko kremak erabiltzea, azala beltzaranduz doan heinean murriztuz.
  • Larruazala urez ez lainoztatzea, ezta lurrinez edo koloniaz ere.
  • Lainotuta egon arren, eguzki-babesa erabiltzea. Izan ere, UVA izpiek hodeiak zeharkatzen dituzte. Bestalde, saiatu 11:00ak eta 15:00ak bitartean eguzkitan ez jartzen (erradiazio ultramore gehieneko ordu-tartea).
  • Burua txano batekin, begiak betaurreko egokiekin eta ezpainak ezpain-babeslearekin babestea.
  • Ura edo alkoholik gabeko likidoak hartzea, deshidratazioa saihesteko.
  • Medikamenturen bat hartzen baldin bazara, horrek fotosentikortasuna eragiten duen egiaztatzea. Hala bada, ez da gomendagarria eguzkia hartzea.