
Kepa Bilbao

Kepa Bilbao

DEKRETUAren garapenak honako eginbehar hauek ezartzen ditu: segurtasun-plan bat abiaraztea, jakinarazpen-sistemak ezartzea, pazientearen segurtasun-batzorde bat sortzea eta segurtasuneko erreferentearen figura ezartzea. Mutualian guztiz bat egiten dugu Osasun sailaren proposamenarekin.
Testuinguru honetan, Mutualiak aurrea hartu zion oraingo proposamen honi 2008an, bere lehen Pazienteen Segurtasun Plana abiaraziz, 2009an Arriskuak Kudeatzeko Unitatea eta Infekzioen Batzordea eratuz, eta urte horretan bertan AHQRren metodologiaren bitartez Pazienteen Segurtasun Kulturari buruzko lehen inkesta eginez eta kirurgia-checklista ezartzen lehenetariko erakundeetako bat izanik.
2010ean, Mutualia Osasunaren Mundu Erakundearen Kirurgia Segururako Estrategiari atxiki zitzaion, eta Farmazia eta Terapia Batzordea eratu zuen. 2011n, gure zentroetan ospitaleratutako pazienteak Zalantzarik gabe Identifikatzeko Sistema sustatu genuen, eta 2012an Pazienteen Segurtasunerako Arriskuen Lehen Mapa osatu genuen, Erorikoen Prebentziorako Gida ezarriz.
2013 oso urte positiboa izan zen segurtasun klinikoari dagokionez Mutualian. Urte hartan, Gorabeheren Berri Emateko Sistema jarri genuen abian, eta Pazienteen Segurtasunerako Arriskuen Kudeaketa Politika onartu zen. Horren ondorioz, UNE 179003:2013 ziurtapena lortu genuen segurtasun klinikoaren arloan.
2014an eta 2015ean, Presio Ultzeren Baloraziorako eta Tratamendurako Gida Klinikoa eta Arrisku Handiko Sendagaien Kudeaketarako Gida Klinikoa prestatu genituen, Arriskuen Maparen bigarren berrikuspena egin genuen eta Zerbitzuagatiko Arriskuen Tratamendurako Planak eguneratu genituen.
Azkenik, aurten, gure kliniketako osasun-laguntzari lotutako Infekzioen Zaintza, Prebentzio eta Kontrolerako Politika onartu dugu, eta ospitaleetako osasun-laguntzari lotutako infekzioen zaintza, prebentzio eta kontrolaren arloko UNE 179006:2013 ziurtapena lortzeko dagokion ikuskaritza pasatu dugu; une honetan, erakunde ziurtatzailearen ebazpenaren zain gaude.
Mutualian berretsi egin nahi dugu pazienteen segurtasunean erreferentziazko erakundea izateko gure konpromiso estrategikoa, baita Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetza-Osasun Zerbitzu Publikoarekin lankidetza estua mantentzeko gure gizarte-erantzukizuna ere. Horretarako, abangoardiako osasun-laguntza eskaintzen diegu gure bazkide diren enpresei, gure babespeko langileei eta atxikitako langile autonomoei, osasun-langileen talde hurbileko, garden eta eraginkor baten laguntzaz, osasun-laguntza eskaintzeko orduan segurtasun klinikoaren ahalik eta mailarik altuena sustatuz eta bermatuz.

Gure enpresa kidetuen eta aholkularitza kolaboratzaileen satisfazio-maila zein den jakin nahian, Mutualiak 1.200 elkarrizketa baino gehiago egin ditu maiatzetik ekainera bitartean.
Satisfazio maila globalaren bilakaera


Azken gogoeta gisa, honako ondorioak eta hobetu daitezkeen atalak nabarmendu ditugu:
| ENPRESAS MUTUALISTAK | AHOLKULARITZA KOLABORATZAILEAK |
|
|
Azkenik, eskerrak ematen dizkiegu galdetegiak hain modu adeitsuan erantzun dituzten pertsonei gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetuko duen informazio baliotsua eskaini digutelako. Mutualiak eskerrik beroenak eman nahi dizkie horiei guztiei. Ekarpenen bat egin nahi izanez gero, bidali gure orri honetara: iradokizunak.

| Interes orokorreko xedapenak, 2016ko ekainaren 20tik 25era bitarteko aldizkari eta buletinetan argitaratutakoak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBAO). | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Kepa Bilbao Zubiaur |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||

MUTUALIAk hainbat jardunalditan parte hartu du, berdintasunaren, aniztasunaren eta kontziliazioaren inguruko bere ikuspuntua eta praktika egokiak azaltzeko.
EMAKUNDEk antolatua; 2016ko urri eta abendu bitartean egingo den «Berdintasunaren gunea» prestatzeko. MUTUALIAk hitzaldi bat antolatuz parte hartuko du gune horretan.
Emakundek John Jauregian antolatua; bertan, osasun azterketetako desberdintasunak aztertu ziren, emakumeen berezitasunak kontuan edukiz (orain arte ez bezala).
Madrilen, ILUNION-ONCEk antolatua
Susana Camarerok, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren estatu-idazkariak, eta Sara Biegerrek, ISOTES plataformaren presidenteak, emakume zuzendarien talentuaren garapenean eta aniztasunaren kudeaketan lan egiten dugun enpresa eta erakundeei deitu ziguten, esperientziak elkarbanatzeko asmoz.
COMMUNITY of INSURANCEk antolatua, Bilboko Udalaren babesaz eta DEUSTO BUSINESS SCHOOL eta MET COMMUNITYren laguntzaz. Emakumeen ekintzailetzan gertatzen den bereizketa aztertu zen, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean.
CCOOk antolatua; parte hartzen dutenen artean, erakundeez gain (Enpresako eta Negoziazio Kolektiboko Berdintasunerako Idazkaritza eta Zuzendaritza Nagusia, besteak beste), berdintasun-politikak ezartzen ibilbide luzea egina duten erakundeak ere badaude, bai eta sindikatuko ordezkariak ere.
MUTUALIAk mahaietako batean parte hartuko du Berdintasunerako Zuzendariorde Nagusiarekin eta Sabadell Bankuarekin batera, SOLDATA-ARRAILAREN AURKAKO EKINTZAK ENPRESAN aurkezteko.

Ekainaren 8an, Getxoko FADURA Lanbide Heziketako Ikastetxeko zuzendaritzak gonbidatuta, Cristina Mendiak, MUTUALIAko Berdintasunerako Zuzendari eta efr Managerrak, Getxoko Fadura Lanbide Heziketako Ikastetxearen Berdintasun Planaren aurkezpenean parte hartu zuen.
EMAKUNDEren zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta Getxoko Udaleko Keltse Eigurenek ere parte hartu zuten.
MUTUALIAko Cristina Mendiak enpresetako berdintasun planen aplikazioa eta Mutualiak berdintasunean, aniztasunean eta kontziliazioaren kudeaketan izan duen ibilbidea aurkeztu zituen.

Ekainaren 2an, Madrilen, efr (Familiarekiko Arduratsu den Enpresa) markaren Enbaxadoreen Izendapen ekitaldia egin zen.
Más familia Fundazioak, bere hamargarren urteurrenaren harira, esker ona agertu nahi izan die kontziliazio-kudeaketa eredua beren enpresetan txertatzeko eta beste enpresa eta instituzio batzuetara zabaltzeko lan egin duten pertsonei. Ereduari, aldez aurretik, efr arauaren ziurtagiria emana zioten (eredu desberdinak, ziurtagiria ematen zaien enpresen tamainaren arabera).
Gaur egun, 500 enpresa inguruk dute ziurtagiria (495ek, zehazki); horien artean, Estatuko hiru pertsona eta Kolonbiako bi nabarmendu nahi izan dira, eta horietako bat CRISTINA MENDIA da, MUTUALIAko efr managerra.
Beste bi enpresak REALE eta MUTUA MADRILEÑA dira; ibilbide luzea dute efr enpresa gisa, eta gaur egun, A+ kategoriaren ziurtagiria dute.
Ekitaldiaren protokoloan, Rafael Fuentesek, Más Familia Fundazioaren Zuzendari Nagusiak, ongietorria eman zuen, eta Roberto Martinezek, Fundazioaren Zuzendariak, Fundazioaren historia labur bat aurkeztu zuen. Ondoren, bere lan-bizitza amaituta Fundazioan laguntzen duen boluntario batek hartu zuen hitza.
Gizartean lana eta familiaz arduratzea bateragarri egiteko beste eredu bat ezartzearen alde egiten dituen kudeaketak azaldu zituen.
Cristina Mendiak, MUTUALIAkoak, enpresen izenean hitz egin zuen, eta ekitaldiari amaiera emateko, Más Familiako taldeak ideia garrantzitsu bat adierazi zuen: «Gizartea eraldatzen ari gara. Ez zalantzarik izan hala dela”

Ekainean zehar Mutualiak antolatutako «Estresa saihesteko eta gatazkak konpontzeko, gaitasun profesionalak entrenatzea» mintegi teknikoa egin da Bilbon, Gurutze Gorriko zentroko ikasgeletan.
Mintegia oso arrakastatsua izan da, ehun parte-hartzailetik gora izan baititu aurreikuspen guztiak gaindituz. Parte-hartzaileak Mutualiako bazkide diren enpresetako prebentzio eta giza harremanetako profesionalak izan dira hein handi batean, horietako asko erdi mailako agintariak.
Lehen hitzaldia Izaskun Angulo psikologo, hezitzaile eta coach ziurtatuak eman zuen. Angulo Adimen Emozionalean, Programazio Neurolinguistikoan (PNL) eta Mindfulness meditazioan aditua da. Lehenik, emozioak kontrolatzeko hainbat teknika garatu zituen Angulok; teknika horien bidez, estres-sentsazioa eta emozioen kontzientzia-falta txikitzen nola ikasi landu zuten parte-hartzaileek. Gainera, denbora kudeatzeari begirako teknikak eta gure artean komunikatzeak duen garrantzia ere sakon landu zen, gure trebetasun sozialak sustatuz.
Mintegiko bigarren zatian, Maria Eugenia Ramos Zuzenbidean lizentziatu, gatazken kudeaketan aditu eta Gizagune Fundazioko koordinatzailearen hitzaldia izan zuten parte-hartzaileek. Hain zuzen ere, enpresetan gatazken kudeaketa nola jorratu aztertu zuen Ramosek. Gatazkek eragin handia dute enpresetan, bai maila ekonomikoan bai langileen ongizatean eta osasunean. Hori dela eta, beharrezkoa da haien berri izatea eta haiek kudeatzeko tresnak izatea; horrela, eragin negatiboak saihestuko ditugu. Imq Prevención eta Gizagune Fundazioak sortutako tresna baten berri ere eman zuen Ramosek, ICMA metodoa. Metodo horrek gatazka-egoerak sor ditzaketen enpresaren osagaiak neurtzen ditu, eta ageriko gatazka handien kasuan diagnostiko eraginkor bat ere egiten du.
Bai hitzaldi batean bai bestean nabarmendu zenez, talde heterogeneoetan lan egiteko beharraren eta egunero bizi ditugun egoeren aniztasunaren ondorioz, gaur egun gero eta beharrezkoagoa da profesionalek gatazka-egoerei modu egokian erantzuteko ezagutza eta espezializazioa izatea. Izan ere, horrek eguneroko gatazka-egoerei modu modu eraikitzaile eta positiboan aurre egitea ahalbidetzen du.

Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan, , hain zuzen ere.Irailean ohiko ordutegia egongo da indarrean.
|
||||||||||||||||||||

Udako oporrak ate joka ditugu eta asko gara autoa garraiobide gisa hautatuko dugunok. Udan zehar, gainera, joan-etorri ugari ematen dira errepideetan, eta, horrenbestez, gure ibilgailuaren segurtasuna arreta bereziz zaintzea behar-beharrezkoa da. Errepasa itzazu hurrengo aholkuak eta kontuan har itzazu errepidez edozein joan-etorri egin aurretik. Gogoratu oporrak etxetik irteten zaren unean bertan hasten direla. Ezerk ez diezazula bideaz gozatzea galarazi!
a) Pneumatikoak dira errepidera itsasteko gure puntu bakarra: Sakonerako legezko muga 1,6 milimetrokoa bada ere, gutxienez 3 milimetrokoa gomendatzen dugu, pneumatikoek behar bezala erantzun dezaten. Egoera onean ez dauden edo presio desegokia duten pneumatikoek frenatze distantzia areagotu eta ibilgailuaren egonkortasuna murrizten dute, gidatzearen arriskua nabarmen areagotuz.
b) Olioa funtsezkoa da motorraren funtzionamendurako: Olioa maila egokietan ez badago edo egoera onean ez badago, motorrak ez du behar bezala funtzionatuko. Olioa maila egokietan izatea edo olio behar denean aldatzea funtsezkoa da motorrak luzaro iraun dezan. Horrela egin ezean, nahi ez dugun ustekabekoren bat izan dezakegu.
c) Ez ibili freno gabe… beharko dituzu eta: Frenatzerakoan autoan behar bezala erantzuten ez duela edo diskoek zarata desatsegina egiten dutela konturatu al zara? Hori freno diskoak eta pastillak erabilpenarekin gutxika-gutxika hondatzen joaten direlako gertatzen da. Arazoa eraginkortasun galera horretaz konturatzen ez garenean ematen da; izan ere, egun batean frenoak beharko ditugu eta ez dute behar bezala erantzungo. Gogoratu, era berean, denboraz frenatzeko ezinbestekoa dela freno-likidoa maila egokian izatea.
d) Argiak garrantzitsuak dira, ikus zaitzatela: Zure ibilgailuko argiek behar bezala argitzen ez badute, ez zaituzte ikusiko, eta, berriz, argiak ondo doitu gabe badaude, gainontzeko gidariak itsutu ditzakezu. Horregatik, tailerrean argi-doigailu batekin zure autoko argiak behar bezala dauden egiaztatzea gomendagarria da. Era berean, egiazta ezazu ez duzula funtzionatzen ez duen argirik.
e) Beira-garbigailuak ura, hautsa, intsektuak… kendu behar ditu: Beira-garbigailuaren gomak aldatzea ahaztea oso ohikoa da. Ez dira betiko, eta euria egiten duenean ura behar bezala kentzen ez badute edo beira zikin uzten baldin badute, aldatu egin behar diren seinale izan ohi da. Are ohikoagoa da beira-garbigailuko likido maila oso baxu egotea; era berean, hobe ura bakarrik baino likido garbigarriren bat erabiltzea. Ezin dugu behar bezala ikusi gabe gidatu.
f) Autoak zuzen ibili behar du: Bolantea askatzen baduzu, autoak zuzen-zuzen jarraitu behar du, alde batera desbideratu gabe. Autoa desbideratu egiten bada, ondo lerrokatu gabe dago, hau da, desorekatuta. Bazterren baten aurka jotako kolperen bat edota higadura izan daiteke arrazoia. Tailerrean egiten diren ohiko azterketek paraleloaren egoeraren egiaztapena barne hartzen dute.
g) Bidaiatu segurtasun eta erosotasunez: Esekidura-sistema edo motelgailuak nekez hondatzen dira, baina, egiten dutenean, bideko zulo bakoitza eragozpen bihurtzen da eta arriskua asko handitzen da. Horregatik, esekidura-sistema aztertuta segurtasuna eta erosotasuna irabaziko ditugu.
h) Beharrezko elementu osagarriak dituzula egiaztatu: Ibilgailuan eraman beharreko elementu osagarri guztiak dituzula eta egoera onean daudela egiaztatu: ordezko gurpila (presioa eta egoera onena dagoela egiaztatu gainontzeko lau gurpilekin egin bezala), txaleko islatzailea, katua, giltza eta larrialdietako triangeluak.
Nola jartzen zara bolantearen aurrean? Funtsezkoa da bolantearen aurrean nola jartzen garen, eta, aldiz, oso denbora gutxi eskaintzen diogu hori erabakitzeari, irteteko gogoz izaten baikara beti. Zer posturatan gidatzen dugun funtsezkoa da segurtasunerako. Ikusi hurrengo bideoan askok egiten ditugun akatsik ohikoenak zeintzuk diren eta egiazta ezazu zure gidatzeko postura egokia den edo ez.
BOLANTEAREN AURREN GIDARIAN IZAN BEHARREKO POSIZIO EGOKIA
Jarri ibilgailua martxan, merezitako oporrez gozatzea besterik ez baitzaizu geratzen jada!