
MUTUALIAk Familia Erantzukizuneko Enpresa Efr ziurtagiriaren B maila lortu du.

Joan den azaroaren 8an Efr Auditoretzaren Azken Txostena jaso genuen, eta horrek 2013an jasotako Ziurtagiria berretsi du.
Bidalitako dokumentazioa, egindako 38 elkarrizketa eta langileen ordezkariekin izandako saioa aztertu ondoren, auditoretza taldeak egiaztatu du MUTUALIAk B maila lortzeko haina puntu dituela. Oraingoa aurrekoa baino maila altuagokoa da.
Ziurtagiri honek Kontziliazio alorreko enpresa erreferentea bilakatzen gaitu, mutuen alorrean ez ezik, enpresa munduan. Arrazoi horregatik, hain zuzen ere, Mutualia foro eta jardunaldietara gonbidatua izaten ari da gaiaren inguruan bere esperientziaren berri emateko.
Aitortza hau lortzeko, beharrezkoa izan da Mutulia osatzen dugun pertsona guztion partaidetza; horregatik, ospatzeko momentua da eta, era berean, hasitako bidea jarraitzeko estimulu izateko ere balio digu.
Mutualiak qh + 2 izarreko akreditazioa jaso du

2015eko ekainaren 25ean, Asistentziaren Kalitatearen Bikaintasuneko QH Akreditazioa lortu zuen lehenengo mutualitatea izan zen Mutualia, eta, hartara, bere kategoriako QH + IZAR 1 ziurtagiria erdietsi zuen.
2016ko azaroaren 8an, Osasunaren Garapeneko eta Integrazioko Institutuak (IDIS) beste sari bat eman zion Mutualiari: QH + 2 IZAR Akreditazioa, asistentziaren kalitatean eta etengabeko hobekuntzan egindako ahalegina eskertu nahian.

Sariak ematen dituen erakundeak mutualitateak azkenaldian lortutako sari eta ziurtagiriak hartu ditu kontuan mailaz igotzeko, hala nola, Ospitaleko Infekzioen UNE 179006 ziurtagiria, Eraginkortasun Energetikoaren UNE-ISO 50001, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarietako Urrezko Aitorpena, eta Irisgarritasunaren alorrean zentro askotan lortutako hobekuntza.
Gainera, aurretik genituen ziurtagiri eta sari guztiak mantendu izana ere funtsezkoa izan da: Kalitatearen ISO 9001, Ingurumenaren ISO 14001, Laneko Arriskuen Prebentzioaren OHSAS 18001, Gaixoen Segurtasuneko Arriskuen Kudeaketaren UNE 179003, Europako EFQM Sarietarako finalista, etab.
Asistentziaren Kalitatearen Bikaintasuna aitortzeko sistema da. Osasunaren Garapeneko eta Integrazioko Institutuak (IDIS) sustatzen du, Asistentziaren Kalitatearen Espainiako Sozietatearen (SECA) eta Kalitaterako Espainiako Elkartearen (EAC) lankidetzarekin.
Kalitaterako Adierazle Sintetikoan oinarritzen da, eta erakunde bakoitzak dituen ziurtagiri eta aitorpen guztiak kontuan hartuz kalkulatzen da.
Akreditazio horretara aurkeztutako erakundeek aitorpen-maila hauek eskura ditzakete: oinarrizko zigilua, QH + izar 1 (orain arte genuena), QH + 2 izar edo QH + 3 izar (akreditazioaren gehienezko maila, eta, gaur egun, 4 ospitale handik soilik lortu dutena).
Gaur egun, QH aitorpeneko maila duten osasun alorreko 80 erakunde daude (aurkeztutako 178 eskaeretatik).
Hain zuzen ere, III. edizioan, 21 erakunde berrik lortu dute akreditazioa (aurkeztutako 65 eskaeretatik), eta 4 erakundek aurretik zuten akreditazio-maila hobetu dute (Mutualiak bezala).
Mutualitateen esparruan, honakook daukagu akreditazioa:
– Oinarrizko zigilua:
- MAZ.
– QH + izar 1:
- Fraternidad-Muprespa.
- Cesma.
- Mutua Balear.
- Asepeyo (La Cartuja Ospitalea).
– QH + 2 izar:
- Mutualia
- Unión de Mutuas.
- Asepeyo (Sant Cugat eta Coslada ospitaleak).
III. edizioko sari banaketa azaroaren 8an egin zen, Madrilgo Wellington Hotelean. Mutualiaren izenean, Víctor Etxenagusia, Verónica Huidobro, Miguel Ángel Ulibarrena, Jesús Martínez eta Luis Canel izan ziren bertan.

Mota honetako akreditazioek Mutualiak asistentziaren kalitatearekiko duen konpromisoa erakusten dute, baita gure bezeroen, aliatuen eta, oro har, gizartearen aurrean izandako etengabeko hobekuntza ere.
Zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu aitorpen hau ahalbidetu duten Mutualiako pertsona guztiei.
Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Mutualia jakitun da gaur egun genero indarkeriaren alorrean dauden gizarte-arazoez eta hori prebenitzeko bidean gizarte-eragile guztiek izan beharreko inplikazioaz; hori dela-eta, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldietan parte hartuko du.
Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila (sakatu hemen irudia deskargatzeko). Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.
365 egunetik gorako bajen kasuan, GSIN-ek emandako alta medikoa: eragin-data.

Baja medikoko prozesuei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak esleituta dituen eskumenen artean, bajako 365 egun gainditu dituzten pertsonei alta medikoa ematea dago.
Berriki, irizpide berri bat ezarri da, eta, hartara, GSINeko ikuskatzaile medikoek emandako altaren eraginak finkatuta geratzen dira, ebazpenaren interesdunari eraginkortasunez jakinaraztean.
Aldaketa horrek 365 egun agortu dituzten aldi baterako ezintasuneko prozesuei soilik eragiten die, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko 170.2 artikuluaren arabera GSINek alta medikoa eman dutenean. Hortaz, ezin izango da aplikatu lehenengo ebazpenean 365 egunak agortu ondoren aldi baterako ezintasuna luzatzea adostu denean edota GSINek alta emateko hurrengo ebazpenetan.
Alta emateko epea egongo da, eta prestazioaren ordainketaren hasierako gabetzea ekarriko duen Ezintasunen Balorazio Taldeak proposatutako egunarekin bat egingo du. Ondoren, alta medikoaren eragin-data finkatuko da, eta langileak ebazpena jasotzen duen egunarekin bat egingo du. Aldi baterako ezintasunaren subsidioa eragin-data horren barruan iraungiko da. Era berean, bigarren data horretatik aurrera, 180 egun natural zenbatuko dira, berriz gaixotu izana zehazteko, eta 4 egun natural, desadostasuna aurkezteko.
Bi epeen artean delegatutako ordainketako konpentsazioak aurkezten baditu, eta ezinezkoa bada osorik erabiltzea prestazioaren hasierako ordainketa kendu zenetiko eguna soilik ezagutzen delako, alta emateko egunaren eta horren eragin-dataren arteko aldian egin gabeko kenkariak itzultzeko eska dakioke Mutualiari.
Elena BilbaoIbarra, Kontingentzia Arruntak eragindako Aldi Baterako Ezintasunen Prestazioen arduraduna.
Kontratazioa eta gazte ekintzaileei laguntzeko neurriak

Kontratazioa eta gazte ekintzaileei laguntzeko neurriei buruzko indarreko araudia osorik jasotzen duen informazio-liburuxka eguneratu da EEZPko webgunean. Enpresa-ekimeneko eta Gazte Enpleguko Estrategiaren helburua Espainiako gazte askok bizi duten lan-egoerari erantzutea da. Horretarako, gazteen profiletara egokitutako neurri-katalogoa jaso da. Hona hemen helburuak:
- Kontratazioa eta enpresa-ekimena sustatzea gazteen artean.
- Jasotzen duten hezkuntza eta prestakuntza lan-merkatuko errealitatera egokitzea.
- Eskola-uzte goiztiarraren tasa murriztea.
Informazio juridikoa. 2016ko urriaren 14tik 19ra bitartean

| Interes orokorreko xedapenak, 2016ko azaroaren 14tik 19ra bitarteko buletinetan argitaratutakoak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO, eta EBAO) |
| Interes orokorreko xedapenak, 2016ko azaroaren 14tik 19ra bitarteko buletinetan argitaratutakoak (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO, eta EBAO) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Badmintona Kirol azkarra eta gero eta zabalduagoa

Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetan, oraingoan, gazte praktikatzaile eta jarraitzaileen artean gero eta zale gehiago dituen modalitate bat izan behar dugu hizpide. Joan den azaroan, ia bi astean, Miribillako Bilbao Arenan 1.190 badminton-partida jokatu ziren, junior kategoriako Mundu Txapelketa zela eta. 63 herrialdetako 600 jokalarik hartu zuten parte, batez ere Txinakoak ia final guztietan. Euskal ordezkari onena, Gipuzkoako Clara Azurmendi, final-hamaseirenetan kanporatu zuten. Argi geratu zen kirol hau gure artean gero eta arrakastatsuagoa dela, dela poliki-poliki duen gero eta lehiakide gehiagogatik, dela bere irismenagatik, oso entretenigarria dela ikusten ari den modalitate bat baita. Badmintona Euskadin gero eta gehiago praktikatzen den kirol bat da, espezialitate dinamiko, azkar eta oso dibertigarria baita. Diziplina nahiko osatua da, eta aproposa ohiko entretenimenduetatik ihes egin nahi duten pertsona horientzat. Orain arte, amateur modura praktikatzen zen maizago lehiazko joko baino. Egun, gero eta lehiaketa gehiago dago.
Badmintona kirol intentsibo bat da, teknika landua eskatzen du, eta erresistentzia handia partidetan. Erregularki jokatzen denean, besoak eta zangoak indartzen dira, eta belaunetako, izterretako, orkatiletako eta sorbaldetako zalutasuna eta gogortasuna ere hobetzen dira. Izan ere, badmintonak etengabe mugimenduan egotea eskatzen du; hori dela eta, jarduera aerobikoa oso altua da, eta arnas- eta zirkulazio-sistemei on egiten die. Erraketa batekin eta pilota hegalari batekin jokatzen den jokoaren ezaugarriak direla eta, diziplinak koordinazioa, erreflexuak, abiadura, oreka eta lehen aipatutako erresistentzia bizkortzen ditu. Badmintonean gorputzeko ia muskulu guztiak lantzen dira, eta, adibidez, ordu erdiko entrenamendua teniseko ordubetekoaren parekoa da. Abiada hartzerakoan, tarte txikiko korrikaldi azkarretan, asko lantzen dira ipurmasailak, hala nola abdominalak eta dortsalak pilota jasotzean eta itzultzekoan. Beraz, onura asko ditu, gainera artikulazioak indartzen eta espazioko pertzepzioa hobetzen dutenak, baita ikusmen-zolitasuna ere. Badmintonean, afizionatu gisa, kirol-bizitza osoan aritu daiteke. Entrenatzaile eta espezialista askok gomendatzen dute, sasoian egoteko eta zirkulazio sistema eta sistema aerobikoa baldintza optimoetan izaten laguntzeko modalitate bikaina baita. Obesitateari, estresari eta antsietateari aurre egiten ere laguntzen du.
«Badmintona Euskadin nahiko finkatua dago, batez ere, Gipuzkoan, eta zerbait gutxiago Araban. Bizkaian sartzen ari da, eta gero eta interes handiagoa nabaritzen ari da Bilbon egindako Munduko Lehiaketa juniorretik. Klub eta lantalde berriak daude», nabarmendu du Andoni Azurmendik, Badmintoneko Euskal Federazioaren lehendakariak.

Praktikaldirako Kontratuari buruzko informazio-liburuxka eguneratu da EEZPko webgunean

Unibertsitateko eta erdi-mailako edo goi-mailako lanbide heziketako titulua duten langileei zuzenduta dago, hau da, baliokidetzat hartzen den titulu ofiziala edo jarduera profesionala baimentzen duen profesionaltasun-ziurtagiria, baldin eta bost urte igaro ez badira ikasketak amaitu zituenetik (zenbait salbuespen izan ezik).
http://www.sepe.es/contenidos/que_es_el_sepe/publicaciones/pdf/pdf_empleo/contrato_practicas.pdf
Gaur, azaroak 18,ANTIBIOTIKOAK ZUHURTZIAZ ERABILTZEKO EUROPAKO EGUNA da

Europan, antibiotikoen kontsumorik handiena ospitaleaz kanpo izaten da, urtaroen arabera, neurri handi batean, azaroa eta otsaila artean, kasurik gehienetan biralak diren infekzioen tratamendurako. Espainia, Europa hegoaldeko beste herrialde batzuekin batera, biztanleko antibiotiko gehien kontsumitzen duen Europako herrialdeetako bat da.
Antibiotikoen preskripzioen % 90 Lehen Mailako Arretako kontsultetan egiten da, eta % 36ra bitartekoak desegokitzat jotzen dira. Arnasketa-prozesu biriko bat antibiotikoekin tratatzeak ez du ezertarako balio, pertsona beharrezkoak ez diren arriskuen eranginpean jartzen du, eta gainera antibiotikoarekiko erresistentzia handitzen du. Erresistentzia hori gertatzen da mikroorganismoek infekzioak sendatzeko erabilitako sendagaiek eraginkorrak izateari uztea eragiten duten aldaketak jasaten dituztenean.
Fenomenoa kezkagarria da, mikroorganismo erresistenteek pertsona baten heriotza eragin baitezakete, beste batzuei transmititzea eta kostu ekonomiko eta bizitzen kostu handiak. Antibiotikoekiko erresistentzia honako kasu hauetan handitzen da:
- Antibiotikoak behar ez denean erabiltzen direnean, edo, agindurik gabe, espektro zabalekoak erabiltzen direnean.
- Dosi txikiegietan hartzen direnean.
- Tratamendua beharrezko denbora bete aurretik eteten denean, kontuan hartuta beharrezko denbora hori oso aldakorra dela infekzio-motaren arabera.
Gero eta baliabide gutxiago dago antibiotikoekiko erresistentziari aurre egiteko, antibiotiko berriak garatzeko egungo murrizketa kontuan izanik, eta gaur egungoak, erresistentzia horien ondorioz, azkar ahitu daitezkeelako.
Mutualia konprometituta dago problematika horrekin. Horren adierazgarri, Estatuko lehen erakundea izan gara gure klinikak Ospitaleko Infekzioei buruzko UNE 179006 arauaren arabera egiaztatzen.
Zer egin?
|
Pazientea bazara |
Osasuneko profesionala bazara |
|
Hartu antibiotikoak modu arduratsuan.
Antibiotikoak erabiltzean bakterioak sendagai horiekiko erresistente bihurtzen dira; beraz, garrantzitsua da antibiotikorik ez hartzea arrazoi okerrengatik edo modu okerrean.
Hartu antibiotikoak bakarrik medikuak agintzen dizunean, eta jarraitu haren gomendioei, eraginkorrak izaten jarraitu dezaten etorkizunean.
Ez gorde tratamenduaren ondoren soberan geratu zaizkizun antibiotikoak. Medikuak agindu baino dosi gehiago jaso baduzu, galdetu zure farmazialariari nola baztertu.
|
Sustatu antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzea.
Jarraitu gure praktika klinikoko gidei:
Erabili antibiotikoen egonkortasun-taula eta antibiotiko bakoitzaren informazio-orriak.
|
J. de la Fuente Ortiz de Zárate