Mutualia, Asistentziako Kalitatearen Espainiako Sozietatearen XXXIV kongresuan

Urriaren 19tik 21era, Asistentziako Kalitatearen Espainiako Sozietatearen (SECA) XXXIV. Kongresua egin zen Kordoban. Mutualiak bertan hartu du parte, eta mahai-ingurua eskaini du, beste hainbat mutualitaterekin batera; gainera, 4 komunikazio aurkeztu ditu.

Azken urteotan, mota honetako kongresuetan izan gara beti, eta ekarpen zientifikoak eskaini izan ditugu; izan ere, asistentziako kalitatean egindako azken aurrerapenak ezagutzeko aukera aproposa iruditzen zaigu, baita beste erakunde batzuen praktika egokiak ikasteko eta, aldi berean, Mutualiakoak hedatzeko ere.

Aurten, mutualitateek egindako mahai-inguruan hartu du parte Mutualiak; izan ere, Víctor Etxenagusiak Kudeaketa Aurreratuaren ereduari eta Mutualiak gai horretan izandako ibilbideari buruzko azalpenak eman zituen. Mahai-ingurua osoko batzarren aretoan egin zen, eta ia osorik bete zen; hortaz, bertaratutakoen artean gaiak piztutako interes handia nabarmendu daiteke.

 

Mahai-ingurua

Parte-hartzaileak

I. TOPAKETA ADITUEKIN: ESTALDURA ESPEZIALIZATUKO OSASUN ERAKUNDEETAKO AKREDITAZIO-SISTEMARAKO OSAGAIAK.

Moderatzaileak: J. A. Carrasco (ACSA), R. Manzanera (MC Mutua) eta J.J. Mira (Miguel Hernández Unibertsitatea).

 

Hizlariak: M. Plana (MC Mutual), M. Vazquez (Asepeyo), V. Echenagusia (Mutualia), F. García (Fremap) eta P. Santos (Ibermutuamur).

 

Gainera, 2016ko kongresuan, 4 komunikazio aurkeztu ditugu.

Komunikazioa

Egileak

Formatua

5S FISIKOAK OSASUN-ARLOAN EZARTZEA:DENBORA, ESPAZIOAK ETA MATERIALAK KUDEATZEA ZERBITZU KLINIKOETAN.

C. Marino Isidro, G. Olea Goiri,
M. Bodon Mayor, M. Ulibarrena Sáinz eta V. Echenagusia Capelastegui

Ahozkoa

PAZIENTEEK/ERABILTZAILEEK BIDALITAKO IRADOKIZUNAK: ETENGABEKO HOBEKUNTZA, ERREHABILITAZIO ZERBITZUAN.

E. Salazar Sobrino, O. Irazustabarrena Iturrioz eta J.M. Ibañez Ibañez

Ahozkoa

FOKU TALDEEK ZER GEHITZEN DUTE GURE PAZIENTEEN SEGURTASUNERAKO?

G. Olea Goiri, C. Marino Isidro, M. Ulibarrena Sáinz eta V. Echenagusia Capelastegui

Elektronikoa

MUTUALIAKO OALI-EN ZAINTZA, PREBENTZIO ETA KONTROL SISTEMA, UNE 179006:2013 ZIURTAGIRIA

L. Sainz de Vicuña Bravo, J. De La Fuente Ortiz de Zárate, V. Echenagusia Capelastegui, M. Ulibarrena Sáinz, L. Zaldua López eta E. Romero Basterretxea

Elektronikoa

 

Zorionak eman nahi dizkiegu pazienteei eskaintzen diegun asistentziako kalitatea hobetu nahian egunero Mutualian lan egiten duten pertsonei, baita Mutualiako praktika egokiak zabaltzen eta beste erakundetakoak ikasten ahalegintzen direnei ere.

Iradokizun onenaren V. saria

Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Onenaren V Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu.

Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.

Horien lanaren eta lankidetzaren bila gabiltza, zerbitzurik onena eskaintzen lagun diezaguten eta horien mutualitatea izaten jarrai dezagun.

Gure web-orrian eta gure asistentzia-zentroetan inprimaki sinple bat eskuratu dezakezue, iradokizuna eta egilearen datuak idazteko.

Iradokizunak 2016eko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2017ko urtarrilean kaleratuko da.

Irabazleak iPad bat eskuratuko du.

Ekimena zure enpresako langileen artean zabaltzea eskatzen dizugu. Zenbat eta eskaera gehiago jaso, orduan eta aukera gehiago izango ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Kanpainako kartelak eta bertan parte hartzeko txartelak hemendik bertatik deskarga ditzakezu.

Mila esker hobetzen laguntzeagatik

 

QH** Egiaztagiria

2015eko ekainaren 25ean, Mutualiak QH asistentzia-kalitate egiaztagiria jaso zuen, zehazki QH+ IZAR 1 aitortza. Egiaztagiri hori lortzen duen lehenengo mutua.

Gaur Mutualiak 2016ko azaroaren 8an Osasunaren Garapen eta Gizarteratze Institutuaren eskutik sari berri bat jasoko du: QH + 2 IZAR egiaztagiria. Mutuak asistentzia-kalitate eta etengabeko hobekuntza arloan egindako lanaren aitortza da.

Egiaztagiri hau lortzeko asmoa duten erakundeek, ondorengo aitortza mailak eskuratu ditzakete: oinarrizko zigilua, QH + izar 1 (gaur arte genuena), QH + 2 izar edo QH + 3 izar (lortu daitekeen mailarik altuena eta oso erakunde gutxik lortzen dutena).

Maila igoera hau lortzeko, sari horiek ematen dituen erakundeak kontuan hartu ditu mutuak jaso dituen azken sari eta egiaztagiriak. Horien artean aipatzekoak: Ospitaleko Infekzioen UNE 179006:2013 egiaztagiri berria, Eraginkortasun Energetikoaren UNE-ISO 50001:2011, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarian Urrezko aitortza eta gure eraikin askotan Irisgarritasunean lorturiko hobekuntzak eta, aurretiaz lorturiko egiaztagiri guztiak mantentzea.

Informazio juridikoa. 2016ko urriaren 31tik azaroaren 5era bitartean

Aldizkari ofizialetan argitaraturiko interes orokorreko xedapenak, 2016ko urriaren 31tik azaroaren 5era bitartean (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBAO)
I.- SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK:
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia, 2016/11/1

·         Lan-hitzarmen kolektiboak. – Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, 2016ko urriaren 18koa, urpekaritza profesionalaren eta ingurune hiperbarikoen hitzarmen kolektiboa aldatzeko erabakiaren akta eta urpeko jardueretarako segurtasun-neurrien gaineko akordioa erregistratu eta argitaratzen duena.10070 xedapena – 13 or.

II.- ARAU-XEDAPENAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016/11/1

ESTATUKO BURUZAGITZA

·         Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna. – 1/2016 Lege Organikoa, urriaren 31koa, Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa aldatzen duena. 10025 xedapena- 4 or.

·         Hauteskunde-araubide orokorra. – 2/2016 Lege Organikoa, urriaren 31koa, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa aldatzen duena, hauteskunde-deialdi automatikoaren kasurako, Konstituzioko 99. artikuluko 5. zenbakian xedatutakoari jarraituz. 10026 xedapena – 5 or.

2016/11/3

OGASUN ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO MINISTERIOA

·         Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala. – Administrazio Publikoetako Estatu Idazkaritzaren ebazpena, 2016ko urriaren 27koa, Sinadura eta Zigilu Elektronikoen eta Administrazioaren Ziurtagirien Politikaren Elkarreragingarritasun Arau Teknikoa onartzen duena10146 xedapena – 14 or.

2016/11/4

GOBERNUKO PRESIDENTETZA

·         Antolaketa. – 415/2016 Errege Dekretua, azaroaren 3koa, ministerio-sailak berregituratzen dituena. 10167 xedapena – 5 or.

2016/11/5

JUSTIZIA MINISTERIOA

·         Administrazio-prozedurak. – Kudeaketa informatizatua. – Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren jarraibidea, 2016ko urriaren 25ekoa, notarioek eta erregistratzaileek Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarekiko komunikazioetan bide elektronikoak erabiltzeari buruzkoa. 10201 xedapena – 4 or.

 

EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria):
2016/11/3

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA

ALHAO (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala): 
BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
EBAO (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala): 

 

 

 

Kepa Bilbao Zubiaur
Tel.: 94 425 25 15   Faxa: 94 423.22.95
e-maila:informacion.juridica@mutualia.es
• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •
MUTUALIA, GIZARTE SEGURANTZAREN 2. ZK.KO MUTUALITATE LAGUNTZAILEA
HENAO, 26 – 48009 BILBO

Informazio juridikoa. 2016ko urriaren 17tik 29ra bitartean

Aldizkari ofizialetan argitaraturiko interes orokorreko xedapenak, 2016ko urriaren 17tik 29ra bitartean (BOE, EHAA, ALHAO, BAO, GAO eta EBAO)
I.-SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK:
Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2016/10/28

·         Lan-hitzarmen kolektiboak. – Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, 2016ko urriaren 28koa, 2016-2018 aldirako aseguru pribatuen bitartekaritzako enpresen estatu-eremuko hitzarmen kolektiboa erregistratu eta argitaratzen duena. 9924 xedapena – 63 or.

 

II.-ARAU-XEDAPENAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
2016/10/21

BARNE ARAZOETARAKO MINISTERIOA

·         Gidariak. Araudia.- INT/1676/2016 Agindua, urriaren 19koa, maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuaren bidez onarturiko Gidarien Araudi Orokorraren I. eranskina aldatzen duena.9637 xedapena – 6 or.

2016/10/24

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

·         Parke Nazionalak.- 389/2016 Errege Dekretua, urriaren 22koa, Plan Nazionalen Sarearen Gida Plana onartzen duena. 9690 xedapena – 26 or.

2016/10/25

ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZA MINISTERIOA

·         Gizarte Segurantza.- Hutsen zuzenketa, honako agindu honena: ESS/1588/2016 Agindua, irailaren 29koa, 2016ko ekitaldirako kontingentzia arruntei dagokien Gizarte Segurantzako kotizazioaren oinarri normalizatuak finkatzen dituena, ikatz-meatzaritzako erregimen berezian. 9747 xedapena- 1 or.

2016/10/27

OGASUN ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO MINISTERIOA

·         Zerga-informazioa.- HAP/1695/2016 Agindua, urriaren 25ekoa, elkarren laguntzaren arloan finantza-kontuen urteko informazio-aitorpena egiteko 289 eredua onartzekoa, eta beste zerga-arau batzuk aldatzekoa. 9835 xedapena – 16 or.

2016/10/28

BARNE ARAZOETARAKO MINISTERIOA

·         Gidariak. Erregelamendua. – Hutsen zuzenketa, honako agindu honena: INT/1676/2016 Agindua, urriaren 19koa, maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuaren bidez onarturiko Gidarien Erregelamendu Orokorraren I. eranskina aldatzekoa. 9891 xedapena – 2 or.

EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria):
2016/10/24  

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA

 

ALHAO (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala): 
20161/10/21

EUSKADIKO ADMINISTRAZIOAK

2016/10/28

Arabako Batzar Nagusiak

 

BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
2016/10/19

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO FORU ADMINISTRAZIOA

 

2016/10/25

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO FORU ADMINISTRAZIOA

 

GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
EBAO (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala): 

 

 

 

Kepa Bilbao Zubiaur
Tel.: 94 425 25 15   Faxa: 94 423.22.95
e-maila:informacion.juridica@mutualia.es
• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •
MUTUALIA, GIZARTE SEGURANTZAREN 2. ZK.KO MUTUALITATE LAGUNTZAILEA
HENAO, 26 – 48009 BILBO

Pazientearen segurtasun-arloko kontrako gorabeherak jakinaraztea

Gure osasun-laguntzan kontrako efektuak jakinarazteko sistema zabaltzeko, pazienteen segurtasunean gertatutako kontrako gorabeherak jakinarazteko orri bat jarri da Mutualiaren webgunean.

Zuk, pazientea edo paziente baten senitartekoa zaren aldetik, kontrako gorabeheraren baten berri jakiten baduzu, agiria betetzea eta guri bidaltzea eskertuko genizuke.

Jakinarazpen horiek lagundu egiten digute gure bezeroentzat nahi dugun arreta-kalitatea areagotzeko helburu behinenean.