MUTUALIAK KONTZILIAZIO eta ERANTZUNKIDETASUNAREN arloko JARDUNBIDE EGOKIEN berri eman du

MARTXOAREN 21ean, 18:00etan, Elgoibarko Kultur etxean, Elgoibarko Udalaren Berdintasun Sailak antolatuta, jardunaldi hauek egin ziren:

 

Elgoibar Kontziliazioaren eta Erantzunkidetasunaren alde:

esperientzia praktikoak

 

Erakundeen zein enpresen arloko esperientziak aurkeztu ziren. Honako hauek izan ziren hizlariak:

MARIAN GARCÍA

NAFARROAKO KONTZILIAZIOAREN ALDEKO ITUNAK. TUDELAKO UDALA

PACTOS LOCALES DE NAVARRA POR LA CONCILIACION. AYUNTAMIENTO DE TUDELA

CRISTINA MENDIA

MUTUALIAREN ESPERIENTZIA KONTZILIAZIOA ETA ERANTZUNKIDETASUNEAN.

LA EXPERIENCIA DE MUTUALIA EN MATERIA DE CONCILIACIÓN Y CORRESPONSABILIDAD

ITXASNE MARTINEZ

MURGIBE Aholkularitza Consultoría

Moderatzailea Moderadora

 

Hainbat girotako pertsonak bertaratu ziren, emakumeen elkarteak, Lanbide Heziketako Institutuetako ikasleak, etxekoandreak eta Elgoibarko Udaleko udal-sailetako pertsonen talde handi bat.

Saioa amaitzean, entzuleek gogo biziz parte hartu zuten, galderak eginez bai eta elkarren artean erantzunak emanez ere. Esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta Mutualiak bere jardunbide egokiak berriz ere zabaltzeko aukera izan zuen.

Bertaratu ziren pertsonetako batzuek ezagutzen gintuzten jadanik Mutualiara elkartutako enpresetan lan egin zutelako, eta gure esperientzia pozik entzun zuten, enpresaren beharrak ez ezik, pertsonenak ere kontuan hartzerakoan kudeatzeko beste modu bat posible dela sumatzen baitute.

MUTUALIA ANIZTASUNAREN CHARTERRA SINATZEKO ekitaldian

BERRIKUNTZAREN ALDEKO APUSTUA ANIZTASUNAREN KUDEAKETA

Martxoaren 28an Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioaren (CEOE) egoitzan Diversidad Fundazioak antolatutako Berrikuntzaren aldeko Apustua, Aniztasunaren Kudeaketa jardunaldia egin zen. Bertan, Aniztasunaren Charterra Sinatzeko ekitaldia egin zuten enpresa eta erakundeek.

Oraingo honetan, Mutualiara elkartutako EMPTESPORT enpresaren gidari bezala aritu zen MUTUALIA, ekitaldi horretan Aniztasunaren Charterra sinatzen baitzuen.

Diversidad Fundazioko presidente Maria Eugenia Girón Dávilak egin zigun ONGIETORRIA, eta honako hau nabarmendu zuen:«erakundeek pertsonekin zerikusia duten alderdiak kudeatzeko eredua aldatu behar da», erakundeetan aktiborik garrantzitsuenak baitira.

Ondoren, «ANIZTASUNA ETA BERDINTASUNA ENPRESETAN, ERAKUNDE ADIMENTSUAK ERAIKIZ» hitzaldiarekin, Mar Aguilerak, Diversidad Fundazioko zuzendariak, lehian oinarritutako erakundeetan hautaketa-prozesuak ezartzeko beharra jarri zuen agerian, eta lan-inguru inklusiboak eraikitzeko beharra azpimarratu zuen.

Bezeroekin aniztasun-jatorria partekatzen duen kide bat daukan taldea bezero hori ulertzen ez duen taldea baino % 152 gehiago hurbiltzen da, zehaztu duenez.

 

 

Jardunaldian zehar, ENPRESA eta ERAKUNDEEN SINADURA EKITALDIAN,

9 enpresak Aniztasunaren Charterrak defendatzen dituen printzipioen aldeko konpromisoa hartu dute

ALTEN, CALIDAD PASCUAL, EDP ENERGIAS DE PORTUGAL SUCURSAL EN ESPAÑA, EMTESPORT SL, QIPER UGH GLOBAL SLU, SAP ESPAÑA, SCHINDLER, THALES ESPAÑA GROUP SAU. Beste sei enpresak, aldiz, konpromisoa berritu dute: BANKIA, GRUPO ENAGÁS, EMERGIA, FCC SERVICIOS CIUDADANOS, IT CORPORATE SOLUTIONS SPAIN SLU, PROCTER& GAMBLE ESPAÑA SA, SODEXO IBERIA SA.

 

Egun, 800 erakunde baino gehiagok hartu dute konpromisoa Aniztasunaren Kudeaketarekin

 

THALES ALENIA SPACE ESPAÑA, izan da Langileekin sozialki arduratsua den enpresaren Alares ESR Ziurtagiria eta Zigilua jaso dituen enpresa bakarra.

 

Egun horretan, Alberto Rodrigo coach eta aholkulariaren hitzaldi nagusia izan genuen: «GIZAKIAREN ANIZTASUNA: BALIO INDARTZAILEA ENPRESEN PRODUKTIBITATEAN». Bertan, enpresen produktibitatean gizakiaren aniztasunak duen balio indartzailea aztertu zen eta erakunde adimentsuak eraikitzeko beharrezkoak diren tresnak aurkeztu ziren erakundeetan egiten den berdintasun eta aniztasunaren kudeaketa egokiari esker. Ondoren, María Ángeles Alcázar Generación y Talento Behatokiko kide zuzendariak hartu zuen hitza BELAUNALDIEN ARTEKO TALENTUARI BURUZKO I. AZTERKETA aurkezteko.

Enrique Arce, Aniztasunerako Fundazioaren Patronatuko kideak eman zion AMAIERA ekitaldiari.

MUTUALIA 2017ko Emakume Teknologoentzako ADA BYRON saria emateko ekitaldian

Regina Llopis Rivasek, matematika aplikatuetan doktoreak, irabazi du 2017ko Emakume Teknologoentzako Ada Byron saria

 

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Emakume Teknologoentzako Ada Byron sariaren laugarren edizioko batzorde antolatzaileak eta epaimahaiak 2017ko saria Regina Llopis Rivasi eman dio, Berkeleyn dagoen Kaliforniako Unibertsitateko (AEB) Adimen Artifizialari Aplikatutako Matematikan doktoreari. Sariduna AIA (Aplicaciones en Informática Avanzada) taldeko presidentea eta kontseilari delegatua da.

Matematikako doktore tituluaz gain, Regina Llopisek era askotako titulazioak ditu:  enpresa lidergokoa, enpresa teknologikoen zuzendaritzakoa, goi mailako zuzendaritzako programetakoa, telekomunikazio sozietateetarako eta interneterako enpresa estrategietakoa, baita enpresa munduko emakumeen presentzia eta lidergoariburuzkoak ere. Era berean, hainbat eta hainbat artikulu argitaratu ditu eta foro espezializatuetan parte hartu du.

Ekintzailetzako proiektuetan parte hartu du eta emakumeek teknologia eta enpresa esparruetan egiten duten jardunari babes erabakigarria eskaini dio. Irakaskuntzan, ikerketa-zentroen zuzendaritzan eta enpresa eta startup-en sorreran aritu da Ada Byron sariduna.

Ada Byron sariari buruz

Emakume Teknologoarentzako Ada Byron  saria estatu mailakoa da. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak  eratu zuen ikerketa eta garapen teknologikoaren esparruko emakumeen bokazioak sustatzeko, bizitzako esparru guztietan eta gizarte garapenean teknologiari ospea emateko, eta zeregin eta ikasketa horietan emakumeek gizateria osoari egiten dioten ekarpen eta lorpenei balioa emateko.

Saria 3.000 eurokoa da eta IK4ren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Emakunderen babesa du, baita Basque BioCluster eta Innobasquerena ere.

Aurreko hiru edizioetako saridunak hauek izan dira:  Montserrat Meya , adimen artifizialeko eta itzulpen automatikoko aditua; Asunción Gómez , «teknologia semantiko» izenez ezagutzen ditugunetako ikertzailea; eta Nuria Olivar , Telefónicako I + Gko zuzendaria.

Saria apirilaren 5ean eman zen ForoTech 2017 ekitaldiaren inaugurazio-jardunaldian, Deustuko Unibertsitateko paraninfoan.

96 hautagai baino gehiago

Laugarren edizioaren balantzea egitean, epaimahaiak azpimarratu zuen 96 hautagairen erreferentzia jaso eta ebaluatu dituela, 2016an izan zituztenen bikoitza baino gehiago. Hautagai guztiak lanean ari ziren profesionalak ziren, 31 eta 67 urte bitartekoak, irakaskuntza-mundukoak, ikerketa-zentroetakoak eta enpresa-arlokoak.

Aurtengo deialdian, Espainiako enpresa teknologikoetan lanean ari diren hautagai gehiago izan zirela ere adierazi zuen epaimahaiak. Gainera, teknologiaren arloan ekintzaile izan diren emakumeak aurkeztu dira lehenengoz.

Diziplinak kontuan hartuta, dibertsitatea izan da 2017ko hautagaien ezaugarria, bai ikasketei (informatika, bioteknologia, fisika, telekomunikazioak, IKTak edo matematika), bai jarduera profesionalei dagokienez (osasuna, teknologia aeroespaziala, materialak, adimen artifiziala, Big Data, energia nuklearra, garraioa, softwarea edo fabrikazio aurreratua).

Era berean, ebaluatutako 96 hautagaien artean, emakume oso gazteen talde bat zegoela kontuan hartu zuen epaimahaiak, lorpen eta merezimendu profesional handiak lortu dituzten emakumeak, generoa eta teknologia uztartzen dituzten ekimenak gauzatu dituztenak.  Antolaketa batzordearen iritziz, emakume horiek aipamen berezia merezi dute, «haien hautagaitzak lagundu egiten baitu emakumezko erreferenteak sortzen eta mundu teknologikoaren inguruko pizgarri positibo izan baitaitezke neskentzat».

 

Ada Byron sariaren epaimahaia pertsona hauek osatu zuten:

Asier Perallos, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoa.
Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidentea.

Begoña Goiricelaya, Gaiker-IK4-ko zuzendari nagusia.

Carmen Vela, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu idazkaria.

Guillermo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoa.

Teresa Laespada Martínez, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuneko diputatua.

Pilar López, Microsoft Ibérica-ko presidentea.

Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria (Eusko Jaurlaritza).

Pedro Esnaola, Basque BioCluster-eko presidentea.

Idoia Maguregui, Sareb-eko bitartekoen idazkari nagusiordea.

Enpresetan berdintasuna sustatzea: Silicon Valley eredurantz

Martxoaren 16an, Mutualiak, Deusto Business School-ek gonbidatuta, «Enpresetan berdintasuna sustatzea: Silicon Valleyko eredurantz» izenburua zuen Pertsonen kudeaketa eta garapenerako tailerrean parte hartu zuen.

 

Jardunaldiak hiru ardatz zituen:

  • Erakundearen berdintasun-politiken ezarpen eta garapenak eskaintzen dituen aukerak aztertzea,
  • Enpresa parte-hartzaileen artean esperientziak partekatzea eta  
  • Enpresaren helburu estrategikoekin bat datozen berdintasuna sustatu eta ebaluatzeko modu berritzaileak zehaztea.

 

Mónica Carballo, Mutualiako Berdintasun Batzordeko kidea jardunaldian egon zen, eta bertan, besteak beste Velatia, Mercedes, Eusko Jaurlaritza, Vidrala, Iberdrola, Grupo Arteche edo Gamesako pertsonekin gogoetak partekatzeko aukera izan zuen.

 

Leire Gartziak  dinamizatu eta moderatu zuen tailerra; Euskal Herriko Unibertsitateko eta Rotterdam School of Management-eko Gizarte eta erakundeen psikologiako europar doktorea da, eta berrikuntza, adimen emozional eta berdintasunarekin zerikusia duten hainbat ikerketa eta proiektu egin ditu.

 

Jardunaldia hasteko, semantikoki oso antzekoak baina analisian oso desberdinak diren bi gai aztertu eta hausnartu genituen:

 

  • Zer egin dezakete enpresek berdintasunaren alde?  eta
  • Zer egin dezake berdintasunak enpresen alde?

 

Lehenengo galderari erantzunez, bertan geunden pertsonok gaur egun lidergoa oraindik ere estereotipo maskulinoetan oinarritzen dela ondorioztatu genuen, eta, badagoela, zuzendaritza-postuetan gero eta emakume gehiago egon arren, era horretako lidergoan betikotzeko arrisku handia, erantzukizun-postuak eskaintzerakoan estereotipo maskulinoei garrantzia ematen baitzaie oraindik ere.

 

Leireren azalpenari esker, enpresetan Lidergo Androginoaren kontzeptua sartuz joateko beharra ikusi genuen, bai sexuaren ikuspegitik (emakumeak gizonekin berdintzen baititu), bai generoaren ikuspegitik ere, buruzagitza mota horretan estereotipo bien balioak nahasten baitira.

Sentikortasuna, enpatia, adeitasuna edo soziabilitatea ezaugarriak, besteak beste, funtsezkoak dira lidergo eraginkorrarekin lotutako hainbat jarrera eta jokabiderentzat, eta horregatik ikusten da lidergo-eredu berriak sortzeko beharra, Lidergo Androginoa esaterako, «zuzendaritzan pentsatu-maskulinoan pentsatu» eredutik urruntzen dena, modu «androginoan» pentsatzeko.

 

Horrela, muga asko apurtuko genituzke eta enpresen malgutasuna handituko genuke. Horri guztiari hizkuntzaren erabilera zaintzea eta erakundearen kulturaren barruan balioak sartzea gehitzen badizkiogu, bai enpresak, bai gizartea izango dira irabazle.

 

Bigarren galderari buruz ere ondorio positiboak lortzeko erabakia hartuta, berdintasuna enpresentzat beharrezkoa dela konturatu gara, faktore hauengatik:

 

  • Aldaketaren kudeaketa enpresa-estrategia garrantzitsu bihurtu den errealitate sozial berriagatik.
  • Enpresak kanpora proiektatzen duen irudiak talentua erakartzeko balio duelako.
  • XXI. mendeko erakunde-ereduak estereotipo femeninoagoetara bideratzen ari direlako (pertsonen arteko harremanak, enpatia, helburu komunak, arreta emozioetan jartzea).

 

Jardunaldiaren bigarren zatian berdintasun-planekin lotutako gogoeta-fitxa eta ekintza-fitxa landu genituen taldeka.

Lana oso interesgarria eta emankorra izan zen, izan ere, zenbait enpresa berdintasun-plana egin eta abiarazteko lehenengo urratsak ematen ari ziren, batzuk erdibidean zeuden, eta beste batzuk, Mutualia esaterako, gaiari buruzko erreferentetzat hartzen gintuzten.

 

Bakoitzak bere ideiak, erronkak, zalantzak, erantzunak, proposamenak… mahaigaineratu zituen eta Mutualia eredu izan zen askotan, bertan zeuden enpresentzat, bere estrategiaren barruan berdintasuna, aniztasuna eta bateragarritasuna hartzen baititu.

Mutualiak, OSALANekin eta Bizkaiko Batzar Nagusiekin elkarlanean, «Prebentziozko Begiradak» erakusketa inauguratuko du.

Datorren apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunean, «Prebentziozko Begiradak» erakusketa irekiko zaio publiko orokorrari, Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa-aretoan (Hurtado de Amezaga 6, Bilbo).

Inaugurazio-ekitaldia hilaren 27an izango da, eta bertan izango dira Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui andrea, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonso jauna eta Mutualiako Eraketa Zuzendaria Jorge Arbeiza jauna. Maiatzaren 25era arte egongo da irekita erakusketa.

Erakusketa laneko arriskuen prebentzioari begiratzen dion 31 argazkiko sorta bat da. Ikuspegi askotarikoa eta iradokitzailea, Mutualiaren Laneko Arriskuei buruzko Argazki Lehiaketako azken 13 edizioetan parte hartu duten 1.400etik gorako argazkien artean jasoa.

2004an Mutua Vizcaya Industrialek Laneko Arriskuei buruzko Argazki Lehiaketaren lehen edizioa abian jarri zuenetik, ehunka parte-hartzaileren erantzuna izan dugu hurrengo edizioetan.  Lehiaketa xume bat izaten hasi zena, apirilaren 28a, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna, agerian jartzea eta zabaltzea helburu zuena, publikoa oro har eta argazkigintzan zale direnak bereziki erakarri dituen ekimen bihurtu da. Horiek milioika langileren egunerokotasunean dagoen eta, askotan, bakoitzaren lanaren ohikotasunagatik, nabarmendu gabe geratzen den gai bati begiratu diote. Baina, 31 argazkiko erakusketak askotariko lanetan prebentzioak duen garrantzia islatzen du, eta hori guztia edertasun eta sinbolismo handi batekin.  Inaugurazio-ekitaldia hilaren 27an izango da, eta bertan izango dira Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui andrea, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonso jauna eta Mutualiako zuzendari gerente Ignacio Lekunberri jauna. Maiatzaren 25era arte egongo da irekita erakusketa.

Erakusketa laneko arriskuen prebentzioari begiratzen dion 31 argazkiko sorta bat da. Ikuspegi askotarikoa eta iradokitzailea, Mutualiaren Laneko Arriskuei buruzko Argazki Lehiaketako azken 13 edizioetan parte hartu duten 1.400etik gorako argazkien artean jasoa.

2004an Mutua Vizcaya Industrialek Laneko Arriskuei buruzko Argazki Lehiaketaren lehen edizioa abian jarri zuenetik, ehunka parte-hartzaileren erantzuna izan dugu hurrengo edizioetan.  Lehiaketa xume bat izaten hasi zena, apirilaren 28a, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna, agerian jartzea eta zabaltzea helburu zuena, publikoa oro har eta argazkigintzan zale direnak bereziki erakarri dituen ekimen bihurtu da. Horiek milioika langileren egunerokotasunean dagoen eta, askotan, bakoitzaren lanaren ohikotasunagatik, nabarmendu gabe geratzen den gai bati begiratu diote. Baina, 31 argazkiko erakusketak askotariko lanetan prebentzioak duen garrantzia islatzen du, eta hori guztia edertasun eta sinbolismo handi batekin.

Baina argazki hunkigarrienganako arretaren ondoren, gogoeta dator. Gogoeta egiten laguntzeko, argazki bakoitzaren ondoan testuak, datuak eta erantzun beharreko galderak agertzen dira.

Erakusketa ibiltaria izatea nahi da, bai eta, laneko arriskuen prebentzioarekin konprometituta dauden beste erakunde batzuekin elkarlanean, prebentzioaren kultura sustatzea, laneko ezbeharren tasaren aurka kontzientziatzea eta lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak lortzen laguntzea ere.

Mundu guztia animatu nahi dugu apirilaren 28tik aurrera, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunetik aurrera prebentzioari begira diezaion, eta begiratzeari utz ez diezaion, gutxienez 2018ko apirilaren 28ra arte.

Mutualiako Prebentzio Saila

 Prebentziozko Begiradak (PDF 4 Mb)

UVESCO Taldea

«Ángel Jareño elkarrizketatu dugu, Mutualiako Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Uvesco Taldeko zuzendariorde orokorra. Elikagai-banaketako sektorean aritzen den enpresa horren jatorriaren eta ibilbidearen berri eman digu.»

Merkatua etengabe ari da garatzen, eta ez du bereizketarik egiten enpresa-mota batzuen eta besteen artean, haien jatorriari eta kapital-egiturari dagokienez. Gure egokitzapenerako iparrorratz eta iturri ona izan da gure bezeroen beharrak antzemateko eta horiei erantzuteko gure bokazioa eta egunero haiekin harremanetan dauden gure langileei entzuteko bokazioa bateratzea.

Enpresaren jatorria. Familia-enpresa, nor izan zen sortzailea.

 ♦ Noiz eta nola sortu zen?

Uvesco Taldea 1993. urtean sortu zen elikagaien banaketaren sektorean tradizio luzea duten bi enpresa elkartu izanaren ondorioz: Unialco, Irunen (Gipuzkoa) kokatua eta Ves, Corrales de Buelnan (Kantabria) egoitza zuena. Biek lan-filosofia bera zuten: kalitatea zerbitzuan eta produktuan, beste probintzietara zabaltzeko grinarekin batera. Horrek beren ahaleginak batzera eta, bereziki hazkunde organikoaren bidez, garatzera eraman zituen, tokiko beste banaketa-kate batzuk ere barneratuta.

 

♦ Non zaudete eta zein plantilla duzue.

 

Gaur egun, Uvesco Taldea elikagaien banaketan liderra da penintsulako iparraldean. 200 supermerkatu ditugu Euskal Autonomia Erkidegoko, Kantabriako, Nafarroako eta Errioxako herri/hirietako auzoetan, eta 3.950 profesionalek ematen dute zerbitzua, bi ikur komertzialekin (BM eta Super Amara).

 

Aldi berean, zabaltzeko gure politikaren baitan, Madrilgo Erkidegoan garatzeari ekin diogu. Han, 2017ko bukaeran, 20 supermerkatu inguru eta 350 profesional izatea espero dugu.

 

Sustatzen dituzuen balioetako bat da pertsonen balioa eta hurbiltasuna.

 ♦ Nola helarazten da eta nola egiten da ikusgai?

– Bezeroak: Zerbitzu bikain bat ematen saiatzen gara, arreta zuzenarekin. Gure bezeroak dendako profesionalengandik hurbil senti daitezen nahi dugu, beren erosketarekin lotutako edozein zalantza edo behar azaltzeko erabateko konfiantza izan dezaten. Gure supermerkatuetako profesionalak bezeroarentzako arretan berariazko prestakuntza duten pertsonak dira, gure bezeroari zerbitzu berezi, atsegin eta egoki bat emateko. Era berean, eskaintzen ditugun produktuen ezaugarriei buruzko ezagutza tekniko handia dute.

 

– Hornitzaileak: Gure lehentasunetako bat da tokiko eta hurbileko hornitzaileekin lan egitea, eta gure ahaleginen zati handi bat horretara bideratzen dugu. Tokiko 400 hornitzaile baino gehiagorekin lan egiten dugu, haragi-, fruta- eta barazki-ekoizleekin, baita Kantabriako gure lonjekin ere. Funtsezkoa da gure hornitzaileekin harreman zuzen eta hurbil hori izatea gure bezeroek beren eskura izan ditzaten kalitateko produktuak, beren produktuak dendan egunero banatzeak bermatzen duen freskotasunarekin. Aldi berean, tokiko hornitzaileekin lan egiteak berekin dakar gauden lurraldeen aberastasuna, eta ekonomia jasangarri eta arduratsua gure ingurumenarekin.

 

Langileak: zertan datza zuen garapen profesionalaren, lidergoaren, komunikazioaren eta barne-entzuketaren plana.

 

Normalena da, elkar ezagutzeko hasierako epea igarotakoan, Uvesco Taldean sartzen diren pertsonek beren ibilbide profesionala gurekin egitea. Horrek esan nahi du gaitasun eta trebetasun berrietan prestatu behar ditugula denboran zehar; lehenik gure lehiakortasunari eusteko, baina, hori bezain garrantzitsu, beren enplegagarritasuna etengabe aldatuz joan dadin.

 

Horretarako, gaur egun, Uvesco Taldeko pertsonentzako gure sistemak bi helburu handiri erantzun nahi die: Alde batetik, profesional onenak izatea, eta hala, gure sektorean erosleari esperientzia onena eskaintzen dion enpresatzat hartuak izatea. Beste alde batetik, taldearen ikuspegi bateratua izatea, langile guztientzat batuko gaituen, talde gisa identifikatuko gaituen mezu orokor bat izan dezagun. Horretarako, komunikatzeko bideak ditugu gure langileekin. Horien artean daude barne-entzunari dagozkion bideak. Guztion artean elkarri eragiteko aukera ematen digute, kezkak eta beharrak ezagutzeko aukera, hala nola profesionaletako bakoitzaren funtzioen hobekuntza kolektiborako proposamenak ezagutzeko aukera.

 

Eta bi helburu handi horiek gure programa guzietatik sortzen dira: talentu-, aitorpen- eta garapen-planak, harrobiko planak, profesional berriak sartzekoak, prestakuntza-pilulak, online prestakuntza, barruko aginte-taldeak… Une honetan funtsezkoa da aitorpenaren arloa. Arlo horretan, lanbide-ziurtagiriaren programak abian jartzen ari gara. Ziurtagiri horrek gure profesionalen esperientzia eta ezagutza aitortzen du. Hala, duela gutxi hitzarmen bat sinatu dugu Eusko Jaurlaritzarekin. Horri esker, gure profesionalen esperientzia ziurtatu ahal izango dugu, eta horrekin, merkataritzaren esparruko prestakuntza profesionaleko bulego-titulu bat lortzea erraztuko diegu, gure sektorean aitzindari bihurtuz.

 

– Teknologiaren aldeko apustua.

 

Geografikoki banatutako 200 zentro baino gehiago ditugu, eta gure prozesuetan teknologia digitala sartzea beharrezkoa da, gure erronkei bermearekin ekiteko. Hala, gaur egun, hiru proiektuk hartzen dute gure denboraren zati handi bat:

 

– Online plataforma.

 

BM online denda anbizio handiagoko proiektu baten parte da, gure denda guztiak digitalizatzea helburu duen proiektu baten parte. BM onlinek urtebete egin du, eta emaitza ona izan du. Orain, beste urrats bat eman behar dugu, eta gure denda guztietan wifia eta contact less ordainketa jarriko dugu eta salmenta-gunean online erosketa jasotzeko prestatuko dugu. Proiektu horietako batzuk errealitate dira jadanik, eta aurten erabateko digitalizazioa izatea espero dugu.

 

– Aplikazioa:

 

BM Supermerkatuetako aplikazioa digitalizazio-prozesu horretan geure buruari jarri diogun helburuetako bat da, eta laster ikusiko dugu. Horrekin, bezeroei BMn mugikorraren bidez erosteko abantaila eskainiko diegu, eta hala, erraz, eroso eta azkar jaso ahal izango dituzte baleak, deskontuak eta sustapenak mugikorrean.

 

– Analitika aurreratua:

 

Argi izanda gure bezeroen datuak beraiei dagozkiela, algoritmoen eta adimen artifizialaren bidez haiek gurekin duten harremana hobea izan dadin lagundu dezakegu, laguntza eta aukera asko sartuz eta pertsonalizazioa lortuz eskaintza, aukera eta bezeroaren arretan.

 

♦ Nola lortzen du familia-enpresa batek urte hauetan guztietan egokituz joatea eta lehiakor izaten lortzea.

 

Familia-enpresaren kontzeptua ezin hobeki eta ezinbestez bateragarria da gaitasun altukoarekin eta zuzendaritza profesionala dutenekin.

 

Merkatua etengabe ari da garatzen, eta ez du bereizketarik egiten enpresa-mota batzuen eta besteen artean, haien jatorriari eta kapital-egiturari dagokienez. Gure egokitzapenerako iparrorratz eta iturri ona izan da gure bezeroen beharrak antzemateko eta horiei erantzuteko gure bokazioa eta egunero haiekin harremanetan dauden gure langileei entzuteko bokazioa bateratzea.

 

Horri esker, gure kalitatearen, zerbitzuaren eta tokiko produktuen balioei tinko eutsi ahal izan diegu, sektorean beste aukera batzuek etorkizunean jarraitzeko bidea ziruditen unean.

 

Etorkizuneko proiektuak.

 

Gure apustua kalitateko produktuak eskaintzen jarraitzea da eta beste lurralde batzuetara iristea, gure ikurraren jatorria ahaztu gabe: produktu freskoa, bikaintasuna bezeroarentzako arretan kalitateko lanaren bidez, eta kalitateko aukera. Urte honetan hamar establezimendu berri irekitzea aurreikusita dugu, horietako lehena Gasteizen irekia, urtarrilean, baita aurretik gure lurraldeetan zabaltzeari buruz esandakoa ere.

 

Bereziki zorrotzak dira supermerkatuak osasun-sistemaren hedapen gisa hartzeko eskakizun berriei erantzuteko egiten ari garen egokitzapenak. Izan ere, supermerkatuak osasunean eragile hartzeko joera dago, ez bakarrik elikadura osasungarri baten kontzeptuaren bidez, baizik eta urrats bat aurrera egin, eta medikuntzaren munduarekin elkarlanean arituz, gure bezeroei berariazko elikagaiak eta/edo horien konbinazioak aginduz.

 

Enpresa solidarioa, babeslea eta kolaboratzailea hainbat gai solidariorekin.

 

Uvesco Taldearen jardueraren zati handi bat gure inguruko erakunde eta talde sozialekin elkarlanean aritzeari zuzenduta dago. Horrela, presentzia aktiboa dugu gizartean, eta herritarren ohiko bizitzarekin oso lotuta dauden jarduerak sustatzen ditugu.

 

Arlo solidarioan, hitzarmen bat dugu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kantabriako elikagai-bankuekin, eta elkarlanean ari gara Cáritasekin eta Odol Emaileekin. Lankidetza horiek kolektibo baztertuen bizitza hobetzea helburu duten produktuak modu desinteresatuan eta doan ematea dute ardatz. Elikagai-bankuarekin, lehen emaileak gara Gipuzkoan, eta batez beste, 60 produktu-palet ematen ditugu hilean.

 

Gainera, duela 5 urte baino gehiago, plastikozko tapoiak biltzen ditugu, Aimarri (Sopelako haur gaztea) laguntzeko; guztioi esker 50 tona plastiko bildu dugu.

 

Arlo sozialean, BM Supermerkatuak Irungo Real Unión Cluben, Hondarribia Arraun Elkartearen, Santutxuko BM Bilbaoren eta Castroko La Marineraren babesle da. Horrez gain, eskubaloiko, errugbiko, hockeyko, txirrindularitzako, teniseko, piraguismoko eta abarreko beste kirol-talde eta -jardunaldi batzuekin elkarlanean ari da, baita herri-lasterketa eta -maratoietan ere.

Nobedadeak aldi baterako ezintasun-egoeran kaleratzearen kalifikazioan.

Duela gutxi Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren (Hirugarren Sala-16-12-01) epai bati buruzko iruzkin batzuk agertu dira prentsan; hain zuzen ere aldi baterako ezintasun-egoeran zegoen langile bat kaleratzearen kalifikazioari buruzkoa zen epaia eta, kaleratzea deuseztzat jotzen zuen.

Arazoa Bartzelonako Lan Arloko Epaitegi batek mahaigaineratutako arazo prejudizial batek piztu zuen. Auzia iraupen jakin gabeko aldi baterako ezintasunean zegoen langile baten kaleratzeari buruzkoa zen, eta azken kalifikazio hori da benetan kasurako garrantzitsua dena.

Kaleratzea diziplinazko kalifikaziopean egin zen, ez baitzituen enpresak ezarritako itxaropenak lortzen, ezta bere lanpostuan bere zereginak betetzeko enpresak egokitzat jotzen duen errendimendua ere.

Langileak 2014ko apirilean hasi zuen enpresarekin lan-harremana, luzatuz joan ziren behin-behineko kontratuekin. 2014ko urrian laneko istripu bat izan zuen, irrist eginda, eta azaroan kaleratu egin zuten.

Langileak mahaigaineratutako arazoa Espainiako Konstituzioaren 15. artikuluan ezarritako osotasun fisikorako oinarrizko bere eskubidea urratzean oinarritzen zen eta kaleratzearen benetako helburuak laneko istripuak eragindako bere aldi baterako ezintasun-egoera zuela kausa argudiatzen zuen, eta, beraz, diskriminatzailea zela eta desgaitasunaren kontzeptuarekin lotuta zegoela, Europako 2000/78 Zuzentarauaren arabera.

Langilearen ezinegonari auzialdiko magistratuarena gehitu zitzaion, kaleratzea ez diskriminatzearen printzipioaren, arrazoirik gabeko kaleratzeetan babestearen, lan-baldintza justu eta bidezkoen eskubidearen, gizarte-segurantzako prestazioak izateko eskubidearen eta osasuna babesteko eskubidearen aurkakoa ote zen zalantzan jartzean.

Alegatutako Europako Zuzentarauaren arabera, desgaitasuna bereziki min fisikoek, mentalek edo psikikoek eragindako muga bat da, epe luzekoa, hainbat oztoporen aurrean, dagokion pertsonak bizitza profesionalean osotasunez eta eraginkortasunez parte hartzea eragotz dezakeena gainerako langileen baldintza beretan. Beraz, aldi baterako ezintasunaren kontzeptua definizio horretan sartzen den ikusi behar da.

Interpretazioa «iraunkor» kontzeptuari buruzkoa izango da, arauan ez baita ezer esaten horri buruz, eta, beraz, horren interpretazio autonomo, uniforme eta faktikoa egin beharko baita, hau da, kalifikazio hori langilearen kontra ustez diskriminatzailea den ekintza hori hartzen den unean egingo da, eta une horretan baloratu beharko da bere egoera, amaitzeari edo aldi baterako ezintasuna modu esanguratsuan luzatzeari dagokionez langilea berrezarri aurretik, horretarako dituen proba objektiboetan oinarrituta (dokumentuak eta mediku-ziurtagiriak).

Epai horrekin orain arte erabiltzen zen irizpidea aldatzeko oinarriak ezartzen dira, epai-emaileari aldi baterako ezintasunaren eta aipatutako desgaitasunaren kontzeptuaren arteko baliokidetasuna ezartzeko dituen elementu objektiboen arabera egoera baloratzeko aukera zabaltzen baitio, eta, hala, horren arabera, kaleratzea deuseztzat kalifikatzeko aukera zabaltzen baitu.

Hain zuzen, eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2016ko abenduaren 1eko Epaiaren ondorengo egoera juridikoa onartzeari utzi gabe, kaleratzeko unean ezintasunaren iraupenari buruzko nahikoa zantzu ez emateak, duela gutxi, bidegabekotzat eta ez deuseztzat kalifikatzea ekarri du aldi baterako ezintasun-egoeran zegoen langile bat arrazoi objektiboengatik kaleratzea, Kordobako Lan Arloko Epaitegiak 2017ko otsailaren 15ean emandako epai batean (AS/2017/107).

 

María Urizar, Mutualiako aholkularitza juridikoko letradua