Automobilismoa Zale leialak eta erakargarritasuna uztartzen dituen kirola

Euskadiko Automobilismo Federazioa aktiboenetako bat da, eta jarduera ugari antolatzen ditu ia asteburu guztietan. Egutegian ez dago ia asteburu librerik, antolatutako jarduerak direla eta. Hainbat modalitatetakoak dira: rallysprint, mendiko rallyak, slalom eta SportRallyes. Ondo banatutako egutegi batean 34 proba egingo dira guztira. Hori dela eta, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetatik organismo horren lanaren aitorpena egin nahi dugu, pilotu ugariren parte-hartzea eta publiko leial bat erakartzeko gaitasuna uztartzen dituelako. Kirol hau zinez erakargarria da, eta federazioa buru-belarri aritzen da lanean probak antolatzerakoan, beti segurtasunaren gaiari garrantzi handia emanez. Inoiz ez zaie hasiera ematen lasterketei publikoa behar bezala kokatu arte eta pilotuak prest egon arte, eta beti betetzen dituzten barneko segurtasun-neurriak. Federazioko presidentea, Ángel Gurrutxaga, zuzendaritza berrian dago, Javier Zuriarrain berriz ere Euskal Kirol Federazioen Batasuneko presidente hautatu eta gero.

Hasiera batean, pentsa liteke automobilismoa jarduera sedentarioa dela alderdi askotan, baina entrenamendu fisiko eta mental handia eskatzen duen kirol gogorra da, espezialitate horrek neke handia eragiten baitu. Automobilismo lasterketa profesional batean, pilotuak ondo prestatuta egon behar du muturreko deshidratazioari aurre egiteko. Kabinako beroak eragindakoa da, eta proba bakar batean kilo batzuk gal ditzake gidariak horren ondorioz. Gainera, istripuak saihesteko ere bere burua fisikoki prestatu behar du pilotuak. Hori dela eta, automobilista profesionalek entrenamendu-programa gogor bat jarraitu behar dute, indarra, arintasuna, erresistentzia eta malgutasuna hobetzeko ariketekin. Pilotuentzako egokiak diren jarduera gomendagarrien artean daude igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa. Prestakuntza fisikoaz gain, automobilismoko pilotuak mental fitnesseko sistemekin ere entrenatu behar dira, arreta eta erreakzionatzeko gaitasuna bezalako alderdi garrantzitsuak zaintzeko. Automobilismoaren kasuan, kirol bezala jasotzen den eta maila gorenera eraman nahi den beste edozein diziplinatan bezala, sakrifizioak egin behar dira, denborari eta diruari dagokienez. Izan ere, automobilismoa praktikatu nahi izanez gero, beste kirol batzuetan ez bezala, gastu handia egin behar da, oso garestia baita behar duzun tresna oinetako batzuekin, futboleko bota batzuekin, arroparekin, stick batekin, pilota batekin, erraketa edo pala batzuekin alderatuta. Izatez, bizikleta baten kostua baino handiagoa da ere. Eta gainera, lasterketetarako auto batek uneoro behar ditu mantentze-lanak. Gainera, mota honetako automobil bat gidatzeko gastu ugariri egin behar zaie aurre, besteak beste: teknikari espezializatuak, tresnak, pneumatikoak, olioa, gasolina, lantaldearentzako eta lehiaketarako ekipamendurako garraioa, izen-emateak, aseguruak eta lizentziak. Federazioa ohartzen da automobilismoa lehen baino askoz kirol seguruagoa dela gaur egun. Kirolak bilakaera handia izan du, autoetan pilotua babesteko instalatzen diren gailu mekaniko eta elektroniko guztien eraginkortasunak bezalaxe. Hala eta guztiz ere, gauza asko pilotuaren beraren eskuetan daude oraindik eta, horregatik, automobilismoaren munduan lasterketa batean hasteko, prestakuntza eta segurtasun handienarekin egin behar da hori.

Jarduera eten duten autonomoentzako prestazio gehiago aitortu dira

Jarduera eten duten autonomoentzako prestazioaren kudeaketan 2015az geroztik egin diren araudi-aldaketei esker, errazagoa da prestazioa lortzea, eta langile gehiagok eskuratu ahal izan dute. Gainera, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak irizpide berriak zehaztu ditu, esaterako: aldi baterako ezintasuneko, amatasun/aitatasuneko eta haurdunaldi/edoskitze naturaleko arriskuko prestazioen ondoriozko sarrerak ez kontabilizatzea jardueraren ondoriozko etekin ekonomiko gisa, sarreren % 10etik gorako galerak baloratzeko orduan. Hori horrela, aukera handiagoa dago prestazioa eskuratzeko.

Hurrengo grafikoan, jarduera eteteagatiko prestazioa kudeatzen duten erakundeek 2013tik gaur egunera arte onartu dituzten eskaeren ehunekoa (eskaera onartuak / eskera ebatziak) aldera daiteke. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) 2017an ebatzi diren eskaeren ia % 75 onartu ditu, eta mutuen sektoreak epe berean ebatzi diren eskaeren % 50 baino gehiago onartu ditu. Mutualiak, zehazki, 2017an ebatzi diren eskaeren ia % 71 onartu ditu; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren baliotik oso gertu.

Jarduera eten duten autonomoentzako prestazioaren kudeaketan 2015az geroztik egin diren araudi-aldaketei esker, errazagoa da prestazioa lortzea, eta langile gehiagok eskuratu ahal izan dute. Gainera, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak irizpide berriak zehaztu ditu, esaterako: aldi baterako ezintasuneko, amatasun/aitatasuneko eta haurdunaldi/edoskitze naturaleko arriskuko prestazioen ondoriozko sarrerak ez kontabilizatzea jardueraren ondoriozko etekin ekonomiko gisa, sarreren % 10etik gorako galerak baloratzeko orduan. Hori horrela, aukera handiagoa dago prestazioa eskuratzeko.

Hurrengo grafikoan, jarduera eteteagatiko prestazioa kudeatzen duten erakundeek 2013tik gaur egunera arte onartu dituzten eskaeren ehunekoa (eskaera onartuak / eskera ebatziak) aldera daiteke. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) 2017an ebatzi diren eskaeren ia % 75 onartu ditu, eta mutuen sektoreak epe berean ebatzi diren eskaeren % 50 baino gehiago onartu ditu. Mutualiak, zehazki, 2017an ebatzi diren eskaeren ia % 71 onartu ditu; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren baliotik oso gertu.

Demagun autonomo batek hileko 919,80 €-ko gutxieneko kotizazio-oinarria duela, 20,24 € ordaintzen dituela hilean jarduera eteteagatiko estaldurarako, bi seme-alaba dituela bere kargura eta prestazioa eskuratzeko betekizunak betetzen dituela. Bada, autonomo horri 671,40 €-ko prestazioa emango zaio hilean eta 274,10 € kotizatuko ditu hilean gertakari arruntengatik prestazioak batez beste irauten dituen 9,7 hilabeteetan (gehienez 12 hilabete dira).

Jarduera eten duten autonomoentzako prestazioa aitortzeko joera aldatu dela ikusita, Mutualiak estaldura hori eskuratzera animatzen ditu autonomo eta beren aholkularitza guztiak, gertakari hori babeste aldera, jakitun baita zer nolako garrantzia duten autonomoek herrialdeko enpresa-egituran.

Diego Badosa Quintana. Jarduera Etete Prozesuko zuzendaria

Laneko arriskuen prebentzioa integratzea, erdi-mailako buruak eta prebentzioko teknikariak lidergoan trebatuz.

Mintegi Teknikoa.

2O17ko urriaren 3a
Bilbao. Yimby Sota Aretoa, Gran Vía, 45
9.3Oetik 13.45era

Jardunaldia datorren urriaren 3an egingo da, Bilbon, eta lidergoaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren prestakuntzan esperientzia handia duten hizlariak izango ditugu.

Lidergoa ez da berezkoa edo gaitasun bitxi bat, ikasi, behatu eta neurtu daitekeen zerbait baizik. Jardunaldian zehar, Laneko Arriskuen Prebentzioa (LAP), agintarien eta teknikarien lidergo eta inplikazioa dela medio, erabat integratzeko gakoak azalduko dizkigute hainbat hizlarik.

Kasu askotan, plangintzan eta antolakuntzan oinarritutako lidergo tradizionalak, guztia kontrolpean eta idatziz behar duenak, ez du balio agintariek egungo erronka berriei aurre egin diezaieten. Liderrek pertsonak gidatu behar dituzte; obedientzia bidez izan ordez, konbentzimendu bidez sortu behar dituzte jokabide berri iraunkorrak. Horretarako, eskuragarri dauden baliabide guztiak erabili behar dira. Hori horrela, coaching-a tresna oso erabilgarria izan daiteke, eta aparteko emaitzak lor daitezke.

Jardunaldi honen bidez, erdi-mailako buruei, zuzendariei eta prebentzioko teknikariei Laneko Arriskuen Prebentzioan haien lidergoaren beharraren berri eman nahi diegu, eta egunerokoan lidergo hori garatu ahal izateko beharrezko esperientziak eta tresnak eman.

Horretarako, hainbat laguntzaile izango ditugu: Eduardo Lázaro Enpresa Zientzietan doktorea, psikologoa, Coach egiaztatua, goi-mailako teknikaria Laneko Arriskuen Prebentzioan, Segurtasuneko zuzendaria Juan Carlos Erregea Unibertsitateko ohorezko kolaboratzailea eta Ga Consultores enpresaren bazkide sortzailea; Javier Ondarra, IS2COACH enpresakoa; eta Roberto Castaño, Meatzeetako ingeniari teknikoa da eta Sidenor Aceros Especiales enpresako prebentzio arduraduna.

  • 9.30  KONPROMISOA LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREKIN: LANEKO ISTRIPU GEHIAGORIK EZ. Javier Ondarra. IS2COACH.
  • 10.30  ERDI-MAILAKO BURUAK PREBENTZIOZKO LIDERGOAN PRESTATZEA: TEORIATIK PRAKTIKA EGUNERATURA. Eduardo Lázaro, Ga Consultores
  • 11.30 ATSEDENA.
  • 11.50  Eduardo Lázaro (Jarraipena).
  • 12.50 PREBENTZIOA ENPRESAREN KULTURAN INTEGRATZEN. Roberto Castaño, Sidenor Aceros Especiales.
  • 13.30 GALDE-ESKEAK.

 

PREBENTZIO SAILA:

prevencion@mutualia.es

944 042 105 | 943 440 526 | 945 009 077

Zer garrantzi ematen diozu zure laneko segurtasunari?

Langile eta buruzagi batzuek ez dute planteatzen prebentzio-neurri zehatzak aplikatzea beharrezkoa den edo ez, obeditu eta arauak betetzera mugatzen dira. Nahikoa al da hori?  Argi dago ezetz. Christian et al. egileen ikerketak (2009) erakusten duenez, laneko segurtasun-giroak harreman estuagoa du langileen parte-hartzearekin arauak modu formalean betetzearekin baino. Baina parte-hartze hori ekintzen bidez frogatu behar da. Sarritan, garrantzitsutzat jotzen dugunaren eta gure jarreren eta erabakien bidez erakusten dugunaren arteko kontraesanak daude.

Javier Sánchez Martínez Urpekariaren begirada. 

Osasun Ministerioko Gizarte Laguntzen Gida argitaratu da

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak Familientzako Gizarte Laguntzen eta Zerbitzuen Gida argitaratu du. Bertsio eguneratua 2017ko uztailean argitaratu da, eta xedea da familia-erantzukizunak dituzten pertsonei informazioa eskaintzea, Estatuko Administrazio Nagusiaren aldetik eskura dituzten onurei buruz.

 http://www.msssi.gob.es/ssi/familiasInfancia/ayudas/ayudasFamiliasNumerosas/Doc2017/guiadeayudasparafamilias2017.pdf

SEPEren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) kontratu-gidaren eguneratzea

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kontratu-giden eguneratzea argitaratu du 2017ko ekainean.

Laneko kontratuen eta kontrataziorako pizgarrien inguruan indarrean dagoen araudi osoa jasotzen du kontratu-gidak. Gure lan-merkatuaren barruko erabiltzaileek eta bertan aritzen diren eragileek izan ditzaketen informazio-eskariei erantzuteko xedea du. Kontratu-ereduei dagokienez, orain gutxi izandako sinplifikazio administratiboari egokitzen zaio, eta honako alderdien inguruan ezagutza-gida ulerterraza izateko moduan egituratu da: lau kontratu-ereduak (zehaztugabea, aldi baterakoa, trebakuntza eta ikaskuntzarakoa, eta praktiketakoa), horien ezaugarriak eta bakoitzak izan ditzakeen klausula espezifikoak, langilearen eta/edo enpresariaren berezitasunen arabera.