MUTUALIA FOROAREN HAMABOSTGARREN EDIZIOA 2017ko AZAROA: Autonomoen Lege Berria

Gaia: Autonomoen Lege berria (6/2017 LEGEA, urriaren 24koa,)

Datak:

  • Azaroaren 22a, Asteazkena Gasteiz
  • Azaroaren 23a, Osteguna Eibar
  • Azaroaren 27a, Astelehena Donostia
  • Azaroaren 28a, Asteartea Bilbo

Mutualiaren lan aholkulariei eta kolaboratzaileei dago zuzenduta Mutualia Foroa. Mutualiaren kudeaketa sailak abian jarritako proiektu berritzaile honen helburua sektorean erreferentzia bihurtzea da, bai eta alor bakoitzeko profesional onenek informazio teknikoa emango duten zentro bilakatzea ere. Jakintza, eztabaida eta elkarrengandik ikastea sustatuko dira.
Mutualia Foroa lau hilean behin egiten da, 2009 urtetik, eta partaidetza mugatua du.

Mutualia Foroan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan zure kudeaketa ordezkariarekin.

Ordutegia eta Gaiak:

  • 09:30 Jardunaldiaren aurkezpena
  • 09:35 1. hitzaldia
Lan Autonomoaren Premiazko Erreformei buruzko urriaren 24ko 06/2017 Legearen berritasun nabarmenenak. 
Iñaki Esnal
  • 10:50 Atsedenaldia/Kafea
  • 11:15 2. hitzaldia

Prevención 10 doako prebentzio-plataformaren hobekuntza eta sinplifikazioari buruzko berrikuntzak.

  • 11:30  3. hitzaldia
 Epaien eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren kokapena, “erretiro partzialen jardunaldi-metaketa” eta “aldi baterako kontratua amaitzeagatiko kalte-ordainak” gaiei buruz .
Susana Castaños
  • 12:00  4. hitzaldia
“Jardunaldiaren ordu-erregistroa” delakoari buruzko gaurkotasuna. Langileen Estatutua aldatzeari buruzko 2017ko urriko Lege Proposamena.
Susana Castaños
  • 12:15 Galde-eskeak
  • 12:30 Jardunaldiaren amaiera

Lan autonomoaren premiazko erreformen legearen (urriaren 24ko 6/2017) 15 berritasun

Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) urriaren 25ean argitaratu zuen Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen 6/2017 Legea, Kongresuan aho batez eta Senatuan urriaren 11n onartu zutena. Lege-proiektuaren aldean aldaketarik egin gabe argitaratu dute araua. Hauek dira berritasun nagusiak:

1.- TARIFA LAUA ZABALTZEA

(6/2017 Legearen 3. eta 4. art., 20/2007 Legearen 31. eta 32. art.)

2.- AMATASUNAREN OSTEAN BERRIRO LANERATZEN DIREN EMAKUMEENTZAKO TARIFA LAU BERRIA

(6/2017 Legearen 7. artikulua, 20/2007 Legearen 38 bis artikulua)

6.- EPEZ KANPOKO DIRU-SARRERENGATIKO ERREKARGUA TXIKIAGOA IZANGO DA LEHEN HILEAN

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 3.a eta 1. art., GSLOren 30. art., 1415/2004 EDaren 10. art.)

3.- IN ITINERE ISTRIPUA LANEKO ISTRIPU GISA

4.- KOTIZAZIO-OINARRIA URTEAN 4 ALDIZ ERE ALDATZEKO AUKERA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 2.a, 2064/1995 EDaren 43 bis art. berria)

5.- KUOTA LAN EGINDAKO EGUNENGATIK ORDAINTZEKO AUKERA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 1., 2. eta 9.a, 84/1996 EDaren 46. art., 2064/1995 EDaren 45. art., Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen 22.7 art.)

6.- 12 URTETIK BEHERAKOAK ZAINTZEAGATIKO HOBARIA

(6/2017 Legearen 5. art., 20/2007 Legearen 30. art.)

7.- HOBARIA AMATASUN, AITATASUN ETA BESTE BATZUENGATIKO ATSEDENALDIAN

(6/2017 Legearen 6. art., 20/2007 Legearen 38. art.)

8.- SENIDEAK KONTRATATZEAGATIKO HOBARIAK

(6/2017 Legearen 7. XG eta Azken Xedapenetatik 6.a eta 10.a, 20/2007 Legearen 10. eta 13. XG, GSLOren 12.2 art.)

9.- EPEZ KANPOKO DIRU-SARRERENGATIKO ERREKARGUA TXIKIAGOA IZANGO DA LEHEN HILEAN

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 3.a eta 1. art., GSLOren 30. art., 1415/2004 EDaren 10. art.)

10.- JARDUERA-ANIZTASUNEKO GEHIEGIZKO KOTIZAZIOAK OFIZIOZ ITZULIKO DIRA

(6/2017 Legearen 2. art., GSLOren 313. art.)

11.- JARDUERA ETA ERRETIRO-PENTSIOAREN % 100A BATERAGARRI EGITEKO AUKERA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 5.a, GSLOren 214. art.)

12.- AMATASUN ETA AITATASUNAGATIKO PRESTAZIOAK ARAUTZEN DITUEN OINARRIA ALDATU DA

(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 4.a eta 13.b, GSLOren 318.a art., 47/2015 Legearen 24.1 eta 25.1 art.)

13.- AUTONOMO SOZIETARIOEN GUTXIENEKO OINARRIA

(6/2017 Legearen 12. art., GSLOren 312. art.)

14.- PFEZ-EKO GASTU KENGARRI BERRIAK: HORNIDURAK ETA MANTENUA

(6/2017 Legearen 11. art., 35/2006 Legearen 30.2.5 art., 439/2007 EDaren 9.B.1 b art.)

15.- AUTONOMOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK ETA PRESTAKUNTZA HOBETU DIRA

(6/2017 Legearen 8., 9., 10., 13. art., 2. XG eta Azken Xedapenetatik 8.a, 20/2007 Legearen 19., 21., 22. art. eta 12. XG)

Aurki zehaztuko ditugu neurri horiek, eta Mutualia Foroaren hurrengo ekitaldian ere azalduko ditugu.

 

Prevencion10.es berritu da

ETE-ek eta autonomoek laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako betebeharrak euren baliabideekin kudeatu ahal izateko doako zerbitzu publikoa sortu zenetik egon diren aldaketa azkarretara egokitu da.

 

2010etik, Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzak Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalari eman dio Prevencion10.es izeneko Gizarte Segurantzaren zerbitzua kudeatzeko ardura.

Proiektu hori 2007-2012 aldirako Espainiako Laneko Segurtasun eta Osasun Estrategiarekin abiarazi zen. 10 langile edo gutxiago zituzten enpresariei prebentzio-jarduerak antolatzeari buruzko aholkularitza emateko zerbitzu publiko gisa sortu zen. Egungo 2015-2020 aldirako Espainiako Laneko Segurtasun eta Osasun Estrategiak, oro har, beharrezkotzat jotzen du jarduketak laneko arriskuen prebentzioaren araudiari buruzko informazioa ematera eta sentsibilizatzera bideratuta egotea, batez ere enpresa txiki eta ertainei dagokienez. Halaber, araudian sartzen eta hori ezagutzen zein aplikatzen lagunduko duten tresnak garatzea eta zabaltzea beharrezkotzat jo du estrategiak.

Testuinguru horretan, Prevencion10.es aplikazioaren ahalmena ahalik eta gehien aprobetxatzeko, eta urte hauetan lortutako esperientziatik abiatuz, web-plataforma berritu da, oraindik ezagutzen ez duten enpresetara heltzeko eta enpresa erabiltzaileen zerbitzuak zabaltzeko.

Web-plataforma berritu da

Prevencion10.es plataformak laneko arriskuen arloko aholkularitza eskaintzen du. Zerbitzu publikoak aukera hauek ematen ditu:

• Prebentzio-jarduera kudea daiteke, norberaren baliabideekin, 25 langilera arteko enpresetan, indarrean dagoen araudiari jarraituz.

Ardurapean enplegaturik ez duten langile autonomoei enpresa-jardueren koordinazioaren arloko araudia betetzen laguntzea.

Gainera, interesdun guztien esku jartzen da laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazio erabilgarria, prebentzio-kultura sustatzeko eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzeko helburu argiarekin.

Gaur egun, Prevencion10.es plataformak hainbat jarduera ekonomikorentzako 85 ebaluazio-galdetegi eta norberaren kontura aritzen diren langileentzako 42 galdetegi ditu.

Web-atari berriak nobedade nabarmenak dakartza:

• Sarbidea oso ona da telefono mugikorretatik eta tabletetatik, web-orriaren responsive diseinuari esker.

• Plataformaren nabigagarritasuna hobetu da; intuitiboagoa eta naturalagoa da.

• Erregistratzeko urratsa kendu da erabiltzaile gonbidatuentzat, eta horrek zerbitzua erabilerrazago egiten du eta edukietarako sarbidea bizkortzen du.

• Erabiltzaileak erregistratzeko urratsa erraztu da, helbide elektronikoa baino ez baitzaie eskatuko.

• Ebaluazio-prozedura hobetu da, eta, horrela, askoz denbora gutxiago beharko da galdetegiak betetzeko.

• Deskargatu daitezkeen dokumentuen (laneko arriskuen prebentzio-plana eta enpresa-jardueren koordinazio-dokumentua) maketazioa berritu da, eta dokumentu bakar batean sartu da enpresako prebentzioa kudeatzeko beharrezko informazio guztia.

Mutualiak hainbat ekimen egiten ditu ETE eta autonomo bazkideek zerbitzua erabiltzea sustatzeko. Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan Prebentzio Sailarekin:

PREBENTZIO SAILA:

prevencion@mutualia.es

944 042 105 | 943 440 526 | 945 009 077

Gure enpresek lidergoaren eta estresaren prebentzioaren arloko prestakuntzan interesa dutela egiaztatu da

Irailean oso harrera ona izan duten bi jardunaldi egin genituen, eta interes eta gaurkotasun handiko gaiei heldu zitzaien.

Urriaren 3an jardunaldi hau egin zen Bilbon: LAP integratzea tarteko agintariak eta prebentzio-arloko teknikariak prestatuz. Jardunaldian Javier Ondarra eta Eduardo Lázaro coach-ak izan genituen gurekin, lidergoaren arloko prestakuntzan esperientzia handia dutenak. Aurkezpenetan, bertaratutakoei modu atsegin eta parte-hartzailean azaldu zieten coaching-ak ematen dituen aukerak, eta nabarmendu zuten tresna hori oso erabilgarria izan daitekeela laneko arriskuen prebentzioa enpresaren maila guztietan integratzeko. LAP integratzeko, beharrezkoak dira coaching-ean erabiltzen diren hainbat baliabide; adibidez, autoezagutza, komunikazio ona, helburuak ezartzea, enpatia eta ikastea.

Jardunaldia bukatzeko, esperientzia praktiko ezin hobea izan genuen, enpresan benetako prebentzio-kultura lortzeko coaching-aren tresnak erabiltzeari eta lidergoaren arloko prestakuntzari buruz. Roberto Castañosek, Sidenor Aceros Especiales enpresaren arduradunak, azaldu zuen istripurik ez egoteko helburu nagusia lortzeko ezinbestekoa dela enpresaren zuzendaritzak argi eta garbi adieraztea LAP lehentasuna dela eta horri jarraituz jardutea, enpresako maila guztietan. Lidergoaren arloko prestakuntza eta coaching-a funtsezko tresnak izan dira agintariak eta langileak inplikatzea lortzeko.

Irailaren 21ean jardunaldi hau egin zen: estresa prebenitzeko eta gatazkak ebazteko trebetasun profesionalen entrenamendua. Jardunaldian jende askok parte hartu zuen, eta modu praktikoan heldu zitzaien estresa prebenitzeko eta gatazkak ebazteko tresnei. Patxi Rocha del Cura psikologo, terapeuta eta coach-ak modu praktikoan azpimarratu zituen estresaren alde kaltegarriei aurre egiteko eta horiek murrizteko teknikak. Jardunaldiaren bigarren zatian, Mª Eugenia Ramosek, zuzenbidean lizentziatuak, gatazken kudeaketan espezializatuak eta Gizagune Fundazioaren koordinatzaileak, azpimarratu zuen garrantzitsua dela enpresan estresa eta gatazkak eragiten dituzten elementuak neurtzeko eta kontrolatzeko metodologia argia eta egiaztatua erabiltzea.

Bi jardunaldiek oso harrera ona izan zuten, eta ondo baloratu zituzten. Eskerrak eman nahi dizkiegu hizlari parte-hartzaileei, egindako ekarpenengatik, eta bertaratuei hurrengo jardunaldietara etortzeko gonbita egiten diegu.

Azaroaren 23an, estresa prebenitzeko eta gatazkak ebazteko trebetasun profesionalen entrenamendua egingo dugu berriro, Muskizen, Somorrostro Prestakuntza Zentroan.

Familia Adimentsuentzako Eskola, Mutualian GOGO HANDIZ BIZI, VICTOR KÜPPERS

MUTUALIAK zenbait gaien inguruko topaketak sustatzea erabaki du, eta interesa duten erakundeko pertsona guztiei eskainiko dizkie. Horretarako, gure eskura profesionalak jartzen ditu, gure lanerako prestakuntza-beharrez gain interesatzen zaizkigun gaien inguruan aholkuak edo informazioa emateko.

Ekintza horietako bat izan da honako hau sortzea:

FAMILIA ADIMENTSUENTZAKO ESKOLA

Orain arte hiru topaketa egin dira, eta urtea amaitu baino lehen, 2017. urterako planifikatu den azken saioa ospatuko da.

Antonio Ortuño psikologo kliniko eta familia-terapeutak dinamizatzen ditu saioak, eta bere hitzetan,

«erabakiak hartzen eta ziurgabetasuna kudeatzen dakitenak dira familia adimentsuak».

Eta hori, egoera zailetan ere, posible da.

«Egiten duguna aztertu eta funtzionatzen ez duena aldatu besterik ez da egin behar».

 

AFAE (Acción Familiar Euskadi) GKEak urtero antolatzen du Familiaren Astea, «Familia, gure enpresarik onena» lelopean. AFAEren bidez hasi dugu, hain zuzen ere, jarduera.

Aurten, urriaren 16tik 20ra ospatu zen 18. Familiaren Astea, non Mutualiak era aktiboan parte hatu zuen.

Ekitaldia zela eta, Victor Küppers hizlari ospetsuak GOGO HANDIZ BIZI izeneko hitzaldia eman zuen EAEko hiru hiriburuetan (Bilbo, Donostia eta Gasteiz). Hitzaldira bertaratzeko aukera izan genuen, eta gogo handiz lan egiteko eta bizitzeko helburua lortzeko asmoarekin atera ginen; izan ere, horretan ematen dugu bizitza.

Bizitzan JARRERAK duen garrantzia azpimarratu zuen hitzaldian; hala, gainontzeko gaitasun eta ezagutzen balioa bikoiztuko da, eta horrekin batera, pertsona bakoitzaren balioa ere hazi egingo da.

OPORTUNIDADES IGUALES liburuaren aurkezpenean parte hartzera gonbidatu dute Mutualia

Pasa den urriaren 4an, MIRIAN IZQUIERDOREN Oportunidades iguales liburua aurkeztu zuen LID argitaletxeak. Aurkezpen-ekitaldia Red Eléctricaren babespean ospatu zen, Madrilgo Camilo José Cela Unibertsitatean.

 

Sonsoles EscribanokCamilo José Cela Unibertsitateko irakasleen kontseilari eta zuzendariak, ongietorria eman zigun hitzordura bertaratu ginen guztioi.

Ondoren, LID argitaletxeko zuzendari nagusi den Jeanne Brackenek liburua argitaratzeko ideia nola sortu zen kontatu zuen.

Red Eléctrica babeslea ordezteko, enpresako Gizarte Erantzukizun Korporatiboko zuzendaria bertaratu zen. Konpainiaren presidente José Folgadok bertaratzeko zuen interesa adierazi zuen, zeina lehen unetik izan baitzen egilearen aliatua, eta liburua publikoki aurkeztera animatu baitzuen.

Mutua Madrileñak liburuaren argitalpena bultzatu zuen, enpresaren jardunbide egokiak ere agertzen baitira liburuan. Rafael González-Palenzuela Giza Baliabideetako zuzendariakordezkatu zuen enpresa, eta liburuko gaien inguruan lan egiten jarraitzera bultzatu gintuen. Liburua oso gomendagarria da, erakunde ugaritan ezarritako ekintzak eta aurrerakuntzak erakusten baititu; eta horrek balio du enpresak ekintza horiek aztertzera bultzatzeko.

 

Mirian Izquierdok labur azaldu zituen punta-puntako enpresen arrakasta-kasuak eta esperientzia liburuan agertzeko arrazoiak. Horrez gain, sareetan lanean jarraitzera animatu gintuen, bidea irekitzeko urrats gisa antzematen hasi ziren sinergiak aprobetxatzeko.

 

Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko estatu-idazkari den Mario Garcés San Agustínek eman zion amaiera ekitaldiari. Hala, Mirian Izquierdoren OPORTUNIDADES IGUALESliburuak izan duen babes instituzionala agerian geratu zen. Hitzaldian, Estatu Idazkaritzak Curriculum Anonimoa ezartzeko konpromisoa hartzeko asmoz hasi duen ekintza aipatu zuen estatu-idazkariak. Hitzarmen horren bidez, kontratatzeko garaian bereizketarik ez egotea bilatzen da. MUTUALIAk ere Berdintasun Bereizgarridun Sareko Enpresa gisa parte hartzen du akordio horretan.

 

CEOEko lehendakariorde Antonio Garamendik aholkatuta, liburua Bilbon aurkezteko ekitaldi bat antolatzeko eskatu zion egileak Mutualiari, baita ekitaldira Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eta enpresak gonbidatzeko ere.

Dagoeneko hasi gara pentsatzen nola antolatuko dugun liburuaren aurkezpena, eta harremanetan jarri gara DenBBora Sarearekin (Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia) eta Bilboko Merkataritza Ganberarekin.

Hurrengo albisteetan emango dizuegu ekitaldiaren berri,

baldin eta bertaratzeko interesa izan dezaketen enpresa eta erakundeekin koordinatzea lortzen badugu.

OPORTUNIDADES IGUALES

Egilea:

MIRIAN IZQUIERDO

LID argitaletxea

Belaunaldien arteko lidergoari buruzko lantaldeetan parte hartzera gonbidatu dute Mutualia

Senior belaunaldia (tradizionalista) Nolakoak dira manager beteranoen zuzendaritza-portaerak?

Pasa den irailaren 29an, Madrilen, Sandoz Farmacéuticaren egoitzan, Generación & Talento behatokiak belaunaldien arteko aniztasunaren ikuspegitik lidergoa aztertzeko egiten ari den lanarekin jarraitu zuen. Enpresa ezagunetako zuzendariek osatutako taldeetan egin ari da lan hori.

Pentsamendua sortzea eta enpresei emaitza onena ematen dien sistematikari heltzea da asmoa, erakundeetan gero eta anitzagoak diren belaunaldiak kudeatzeko.

Hau izan zen egun hartako saioaren helburua:

  • Belaunaldien arteko taldeen lidergoa errazten duten zuzendaritza-portaerak aztertzea eta identifikatzea.
  • Managerren zuzendaritza-estiloak eta -portaerak beren belaunaldiaren arabera diagnostikatzea.
  • Bide-orri bat diseinatzea, belaunaldien arteko taldeak kudeatzeko portaera mesedegarriak nola garatu zehazteko.

Wellness Korporatiboaren Iraultza aurkeztu duten jardunaldira gonbidatu dute Mutualia Onura Korporatiboak, laneko bizi-kalitatea

«Wellness Korporatiboaren Iraultza» jardunaldian goi-kategoriako Giza Baliabideen sektoreko profesionalak aritu ziren mahai-inguru batean. Aipatutako jardunaldia Madrilen egin zuten irailaren 20an, CEOEren egoitzan

 

Mahai-inguru horretan Enrique Arce Compensa Capital Humano enpresako Aniztasun eta Adiskidetzeko Zerbitzuetako zuzendariak Wellness Korporatiboari buruz helarazitako mezua eta informazioa entzun ahal izan genuen.

 

  • Langileen % 77,5ek eginiko lanaren ondoriozko jarrerei eta ahaleginei egotzitako min arinak dituztela esaten du.

Hori horrela, ehuneko 3,8 puntu igo da kopurua 2007koaren aldean; horrenbestez, osasuna enpresako kezka bihurtzea ez da harritzekoa, zuzenean zein zeharka kostu handiak baitakartza.

 

  • Enpresak konpentsazio malguko planetan eskaintzen dituen produktuetatik osasun-asegurua da oraindik pertsona gehienek aukeratzen dutena.

2016ko amaieran, kudeatzen genituen 180.000 lagunetatik % 31k bat egin zuten produktu horrekin, batez ere 35-45 urte bitartekoek.

 

  • Giza Baliabideetako arduradunek ongizate-programa ezartzen dutenean topatzen duten erronka handia da, eta horri lotuta, honako aholku bat helarazi zuen:

Zerbitzu-eskaintza eta ongizate-neurriak egokitzea langile taldearen aniztasunera eta balio-proposamenaren barruan eskaintzea langileari, sozietatea bera bezain dinamikoa baita.

 

Lehen balio zuenak ez du balio jada eta soldata emozionala pertsonalizatzea da lan-harremanen esparru berria.

 

Ongizateak eragin positiboa du produktibitatean (absentismoa murrizten da) bai eta fidelizazioan ere (osasuna zaintzea eta osasun-aukerak hautematea).

MUTUALIAK bere esperientzia kontatu du Ezagutza eta ilusioa partekatuz

Urriaren 5ean eta 6an, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean egin zen PREBENTZIORAKO I. KONGRESUAN parte hartu zuen MUTUALIAk, eta Berdintasunaren, Dibertsitatearen eta Lana eta Familia Bateratzearen arloan dituen praktika egokiak azaldu zituen, ENPRESA OSASUNTSU kontzeptuaren barruan Prebentzioa, Berdintasuna eta Ongizatea barne hartzen zituen foro horretan.

Gainera, plataformak aukera eman zigun Mutualiak urteetan zehar eskuratu dituen Prebentziorako Argazki Lehiaketetako argazkiak erakusteko.

Jarduera askoko bi egun izan ziren; Prebentzioaren garrantzia, oro har, azaldu zuten hitzaldiak egin ziren, eta publikoak asko gozatu zuen (mila lagun baino gehiago bertaratu ziren). Latinoamerikako herrialdeetatik etorritako pertsona asko zeuden, eta Kongresuko hizlarien profesionaltasuna eta antolakuntza eskertu eta, halaber, oso ondo baloratu zituzten hizlariak.

MUTUALIAk erreferente izatea lortu du berriro ere. Foroetan entzule gisa parte hartzeaz gain, zera lortzen du: Prebentzioaren arloan eta Berdintasunaren, Dibertsitatearen eta Lana eta Familia Bateratzearen arloan duen estrategia aurkezteko espazioak izatea, hain zuzen, estrategia hori garrantzitsua baita Enpresa Osasuntsuaren kalifikazioari dagokionez.

EFR ziurtagiriaren jarraipena egiteko IKUSKARITZA efr 1000-1 araua

MUTUALIA zorioneko dago.

Joan den urriaren 23an, AENOR-eko ikuskatzaile Alexandra Herrerok Mutualiako lanaren eta familiaren bateratzea kudeatzeko sistema aztertu eta zegokion txostena idatzi zuen. Txosten horretan, BAT EZ ETORTZERIK ez adierazteaz gain –hori bere horretan lorpen bat da–, MUTUALIAN lanaren eta familiaren bateratzea jorratzeko moduari lotutako hiru indargune aipatu zituen.

Zorionak Mutualiako pertsona guztiei, pixkanaka antolaketa-malgutasunaren kultura barneratzen ari delako eta, horri esker, berdintasunaren, dibertsitatearen eta lana eta familia bateratzearen arloan erreferentziazko erakunde bat garelako.