Balantzea: Mutualiaren parte-hartzea Osalanen Biltzarrean

Ekimenez jositako hiru egunen ostean, Osalanek itxiera eman zion iragan ostiralean IV. Laneko Segurtasun eta Osasunen  Nazioarteko IV. Biltzarrari. Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu da azaroaren 14, 15 eta 16an, Etorkizuneko laneko erronken azterketa izenburupean. 100dik gora hizlarik hartu du parte eta 700dik gora lagun bertaratu dira segurtasunari eta osasunari buruzko ezagupenak eta esperientziak partekatzera.

Mutualia oso presente egon da kongresuan eta esku-hartze zabala izan du egitasmo desberdinen bitartez. Besteen artean, hiru egun horietan Mutualiak bere stand-ean aurkeztu ditu lan arriskuen prebentziorako tresna berritzaile eta erabilgarriak:

Adinaren simulatzailea: Simulatzailea probatzera gerturatu ziren pertsonek adinean aurrera egitearen ondorioekin lotutako zentzumenen funtzioetan zein funtzio motorretan sortzen diren mugek eragindako zailtasunak bizi ahal izan zituzten. Tresna honen helburua da sensibilizatzea eta zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzea.

Gidatzearen simulatzailea: Gidatzen goazenean suerta daitezkeen egoera arriskutsuen aurrean kokatzen gaituen tresna jende askok probatu zuen, izan ere, trafikoko istripuen arriskuarekiko kontzienteago izatea xede baitu tresnak.

Exoeskeletoa: Hau izan zen Mutualiaren stand-ean ikusi eta probatu ahal izan zen beste tresnetako bat. Aukera ematen du esfortzu fisikoaren ondorioz sortutako lesio muskulueskeletikoak murrizteko edo prebenitzeko, izan jarrera behartuek edo/eta kargak edo pertsonak manipulatzeak eragindakoak.

Halaber, Mutualiako prebentzioko teknikariek exoeskeletoaren nahiz adinaren simulatzailearen xehetasunak eskaini zituzten bi tailerretan, eta bertan parte hartu zuen jendeak probatzeko aukera izan zuen. Kongresuaren baitan eman zuten beste tailerra Ahotsaren Eskola izan zen, Mutualian oso finkatua dagoen egitasmoa, edizio guztietan harrera bikaina jasotzen duena. Ahotsa lantresna gisa erabiltzen duten profesionalek ahots-teknika egokia erabiltzen ikasteko eskaintzen da, ahotsaren zainketa landuz, etorkizunean gerta litezkeen gorabeherak prebenitzeko.

Aitzitik, ehunka lagunek bisitatu du Prebentziozko Begiradak erakusketa Euskalduna Jauregiko sarreran, hots, Mutualiak duela 15 urtetik hona antolatzen duen lehiaketan parte hartu duten 30 argazki, Prebentzioaren kultura sustatu, lan-istripuen aurkako kontzientzia hartu eta lan esparru seguruagoak eta osasuntsuagoak lortzea xede duen lehiaketa.

 

 

Mutualia Sariak

Azaroaren 14an 8. Mutualia Sariak banatu zituen Mutualiak. CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta Osalan erakundeen lankidetzarekin banatzen dira sariok bi urtetik behin, helburu argi batekin: berdintasunaren sustapena eta laneko segurtasuna eta osasuna. Aurten, berrikuntza bezala, bi kategoria bereiztu dira: Berrikuntza Saria, Laneko Arriskuen Prebentzioan eta Berdintasun Saria. Mutualiak “Aernnova zaindu” proiektuagatik eman dio Aernnova enpresari laneko arriskuen prebentzioaren arloko Berrikuntza saria, eta Polymat-i Berdintasun saria“Polimeroen arloko emakume zientzialarientzako Emakiker beka” proiektuagatik. Lehen aldia da enpresa irabazleek beren proiektuak zuzenean aurkeztu dutena, eta publikoaren botoen eta kategoria bakoitzerako eratu diren epaimahaien deliberazioen bitartez hautatu direna.

Aurkeztutako proiektuen kalitatea dela-eta, enpresa finalista guztiei accesit bana eman zaie. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko berrikuntzaren kategorian enpresa hauek jaso dute accesita: Bilboko Udala, Somorrostro Formakuntza Zentroa, GAIA, IMQ Prebentzioa, JEZ Sistemas Ferroviarios, Mercedes-Benz Espainia eta Metro Bilbao. Berdintasunaren kategorian, aldiz, beste hauek: Unilever Foods Industrial eta Eusko Trenbideak.

 

 

Mutualiak bere esku-hartzea osatu du mahai-borobil batean egindako saioarekin. Gizarte Segurantzakin lankidetzan diharduten Mutuak eta Lan Arriskuen Prebentzioa izenpean, Susana Castaños jardun zen, Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko eta Betetze Korporatiboko zuzendaria. Ondorengo gaia landu zuen: Estatuan eta Erkidegoan indarrean dagoen araudia eta 1299/2006 Errege Dekretuan onetsitako gaixotasun profesionalen koadroaren eguneratzea, eta baita jasotzen diren gaixotasunekiko eta gaixotasun horiek sortzen dituzten patologiekiko jurisprudentziaren interpretazioa ere. Mahaikide izan zituen Alejandro Romero, MC Mutual-eko Prebentzio Zerbitzuen zuzendaria, Eladio González Malmierca, Ibermutuamur-eko Prebentzio zuzendaria eta Juan Carlos Benito-Butrón Ochoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko magistratua.

 

Antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko gomendioak

Datorren igandean, azaroak 18, Antibiotikoak Zuhurtziaz Erabiltzeko Europako Eguna ospatuko da.

Antibiotikoak infekzio bakterianoak prebenitzeko eta tratatzeko erabiltzen diren sendagaiak dira. Antibiotikoekiko erresistentzia gertatzen da bakterioek sendagai horien eraginei aurre egiten dietenean; 3 mekanismoren bidez gerta daiteke: erresistentzia naturala, mutazio genetikoa edo gaitasun hori espezie batzuetatik beste batzuetara aldatuta.

Mikrobio aurkako ugarirekiko erresistenteak diren mikroorganismoak multierresistente izenez ezagutzen dira, edo kasu batzuetan, superbakterio izenez, eta osasun publikoan oso arazo handia dira, eta handituz doa. Egun, hori dela eta, urtean 700.000 eta hainbat milioi arteko heriotza gertatzen dira. Amerikako Estatu Batuetan, urtean 2 milioi pertsona infektatzen da antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioekin, eta gutxienez 23.000 pertsona hiltzen da hori dela-eta, herrialde horretan.  2014ko apirileko OMEren txosten batek hau ondorioztatu zuen: «Arazoa jada ezin da etorkizuneko mehatxu larritzat hartu; aitzitik, orain gertatzen ari da eta munduko eskualde guztietan, eta edozein pertsona, edozein adinetan eta edozein herrialdetan infektatzeko gaitasuna du». Horregatik, antibiotikoekiko erresistentzia osasun publikoarentzako mehatxu handienetakoa da, egun, eta arazoak, epe ertainean, minbizia ere gaindituko duela uste da.

Antibiotikoekiko erresistentzia mundu osoan handitzen ari da, maila arriskutsuetan. Egunez egun, erresistentzia-mekanismo berriak agertzen eta zabaltzen ari dira planeta osoan, eta horiek arriskuan jartzen dute gaixotasun infekzioso arruntak tratatzeko gure gaitasuna. Gero eta infekzio gehiago, adibidez, pneumonia, tuberkulosia, septizemia edo gonorrea, gero eta zailagoak dira —eta batzuetan ezinezkoak— tratatzen, antibiotikoek eraginkortasuna galtzen duten neurrian.

Erresistentzia hori mugatzeko neurri prebentiboetako bat da antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzea, hau da, behar denean bakarrik erabiltzea, eta bereziki antibiograma batek germenaren aurka duen gaitasuna egiaztatu duenean. Gizartearentzat funtsezkoa da hezkuntza sanitarioa eta higiene-portaera aldatzea, hainbat neurri hartuta pazienteetan, ospitaleko bisitetan, eta senideetan infekzioak zabaltzea murrizteko, edo bestelako arloetan; adibidez, txertaketa, eskuak garbitzea, segurtasuna sexu-harremanetan eta elikadura-higiene ona.

2014an, OMEk mundu guztiarentzat argitaratu zituen hurrengo gomendio hauek, antibiotikoekiko erresistentziaren hedapena prebenitzeko eta kontrolatzeko:

 

 

Mutualiak kanpaina horiekin bat egin du, infekzioak kontrolatzeko eta antibiotikoak behar bezala erabiltzeko jarraibideak emanez, eta horretarako, historia klinikoko dagokion orrian jasotzen dira antibioterapia prebentibo edo terapeutikoko ohar guztiak, eta urtero germenen eta haien erresistentzien azterketa bat egiten da Infekzioen Batzordearen bitartez. Gainera, urtero, gaiari buruzko prozedurak eta jarraibide espezifikoak berrikusten ditugu, zehazki, osasuneko higieneari, profilaxi kirurgikoari eta bakterio multierresistenteen azterketari dagozkionak.

 

IRADOKIZUN HOBERENARI VII. SARIA

IRADOKIZUN ONENAREN VII. SARIA

Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari VII. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu.
Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.

Horien lanaren eta lankidetzaren bila gabiltza, zerbitzurik onena eskaintzen lagun diezaguten eta horien mutualitatea izaten jarrai dezagun.

Gure web-orrian eta gure asistentzia-zentroetan inprimaki  sinple bat eskuratu dezakezue, iradokizuna eta egilearen datuak idazteko.

Parte hartzeko bete ezazu formularioa

Iradokizunak 2018eko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2019ko urtarrilean kaleratuko da.
Irabazleak iPad Mini bat eskuratuko du.

Ekimena zure enpresako langileen artean zabaltzea eskatzen dizugu. Zenbat eta eskaera gehiago jaso, orduan eta aukera gehiago izango ditugu gure zerbitzuak hobetzeko.

Kartela deskargatu PDF formatuan

Mila esker hobetzen laguntzeagatik