
Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2019ko azaroaren 9tik 15erako astea.

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2019ko azaroaren 9tik 15erako astea.
Antibiotikoak Zuhurtziaz Erabiltzeko Europako Eguna ospatzen da gaur, azaroak 18. Antibiotikoak infekzio bakterianoak prebenitzeko eta tratatzeko erabiltzen diren sendagaiak dira.
Antibiotikoekiko erresistentzia gertatzen da bakterioek sendagai horien eraginei aurre egiten dietenean; 3 mekanismoren bidez gerta daiteke: erresistentzia naturala, mutazio genetikoa edo gaitasun hori espezie batzuetatik beste batzuetara aldatuta.
Javier de la Fuente Dk., Mutualiaren Infekzio Batzordearen arduradunak, erresistentzia horrek osasunean duen eraginaren berri eman digu, baita prebentzio neurriak azaldu ere.
Antibiotikoekiko erresistentziak gora egin du eta osasun publikoan arazo handia bilakatu da. Zein ondorio ditu?
Antibiotikoekiko erresistentzia mundu osoan handitzen ari da, maila arriskutsuetan. Egunez egun, erresistentzia-mekanismo berriak agertzen eta zabaltzen ari dira planeta osoan, eta horiek arriskuan jartzen dute gaixotasun infekzioso arruntak tratatzeko gure gaitasuna. Gero eta infekzio gehiago, adibidez, pneumonia, tuberkulosia, septizemia edo gonorrea, gero eta zailagoak dira —eta batzuetan ezinezkoak— tratatzen, antibiotikoek eraginkortasuna galtzen duten neurrian.
Mikrobio aurkako ugarirekiko erresistenteak diren mikroorganismoak multierresistente izenez ezagutzen dira, edo kasu batzuetan, superbakterio izenez, eta osasun publikoan oso arazo handia dira, eta handituz doa. Egun, hori dela eta, urtean 700.000 eta hainbat milioi arteko heriotza gertatzen dira. 2014ko apirileko OMEren txosten batek hau ondorioztatu zuen: «Arazoa jada ezin da etorkizuneko mehatxu larritzat hartu; aitzitik, orain gertatzen ari da eta munduko eskualde guztietan, eta edozein pertsona, edozein adinetan eta edozein herrialdetan infektatzeko gaitasuna du». Horregatik, antibiotikoekiko erresistentzia osasun publikoarentzako mehatxu handienetakoa da, egun, eta arazoak, epe ertainean, minbizia ere gaindituko duela uste da.
Prebentzio neurri gisa, antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzea azpimarratzen da urtetik urtera. Zer esan nahi du zehazki?
Antibiotikoak behar denean bakarrik erabiltzea, eta bereziki antibiograma batek germenaren aurka duen gaitasuna egiaztatu duenean. Gizartearentzat funtsezkoa da hezkuntza sanitarioa eta higiene-portaera aldatzea, hainbat neurri hartuta pazienteetan, ospitaleko bisitetan, eta senideetan infekzioak zabaltzea murrizteko, edo bestelako arloetan; adibidez, txertaketa, eskuak garbitzea, segurtasuna sexu-harremanetan eta elikadura-higiene ona.
Mutualian Infekzio Batzorde bat daukagu. Zein da bere eginkizuna?
Infekzio Batzordearen misioa da osasun-asistentziari lotutako kontrako efektuak murriztea, infekzioei dagokienez. Xede hori lortzeko, besteak beste, zeregin hauek ditu: jarduketa-protokoloak definitzea, jakinaraztea eta ezartzea, bai eta adierazleak definitzea eta horien jarraipena egitea ere.
Gure ustez, antibiotikoen aurkako erresistentziaren hedapena kontrolatzeko lan egin behar dugu, ahal dugun neurrian. Horregatik, Mutualiaren Infekzio Batzordeak bat egiten du Antibiotikoen Erabilera Arduratsuaren aldeko Europako Egunaren hedapen-kanpainarekin.
Antibiotikoen aurkako erresistentzia, gaur egun, osasun publikoaren mehatxurik nagusietako bat da. Oso garrantzitsua da guztiek, bereziki osasun adituek, elkarrekin lan egitea, mehatxu handi hori geldiarazteko.
2014an, OMEk mundu guztiarentzat argitaratu zituen hurrengo gomendio hauek, antibiotikoekiko erresistentziaren hedapena prebenitzeko eta kontrolatzeko:

Bihartik hasi eta azaroaren 24ra arte Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea ospatuko da, EWWR (European Week for Waste Reduction) erakundearen Zuzendaritza Batzordeak sustatutakoa, astebetez baliabide iraunkorrei eta hondakinen kudeaketari buruzko sentsibilizazio ekintzak sustatu eta ezartzeko xedearekin.
Mutualian bat egin dugu egitasmoarekin, eta hartara, 3 R (Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu) deritzonaren garrantziaz jabetzeko helburuarekin, hainbat ekintza zuzenduko zaizkie gure langileei aste osoan zehar. Ekintzok, gainera, GJH-ekin bat datoz (Garapen Jasangarriaren Helburuak). Beste ekimenen artean, aipatu gaiei buruz gure langileek zer dakiten frogatuko dugu eta plastikoa murriztearen garrantzia landuko da.


Gaur, azaroak 14, Diabetesaren Mundu Eguna ospatzen da “Babestu zure familia” lelopean. Diabetesaren jatorria, sintomak, tratamendua eta gaixotasunari lotutako arazoak ezagutaraztea du helburu.
Zer da diabetesa?
Diabetesa metabolismo-nahasmendua da. Odoleko glukosa-maila (azukrea) behar denetik gora igotzea sortzen du. Egoera hori, pankreasak intsulina gutxi sortzen duelako da, eta intsulina da odoleko azukrearen maila kontrolatzen duena. Intsulina gutxiegi dagoela eta, zelulek ezin dute glukosa xurgatu, eta odol-ibilian gehiegizko kantitatea gelditzen da (hipergluzemia).
Diabetesaren ondorio dira osasun-arazo larriak. Adibidez: kardiobaskularrak, begikoak, giltzurrunekoak, nerbioetakoak eta azalekoak. Tratamendu egokia jarraituz gero, eta bizitza osasuntsua edukita aurreko arazoak prebenitu daitezke edo agerrera atzeratu daiteke.
Diabetes-motak
Batez ere, bi diabetes mota bereizi daitezke:
Mota 1: haurtzaroan edo gaztaroan agertzen da, batez ere. Dena den, heldu eta zaharretan ere aurkitu daiteke. Ez dakigu zein den patologiaren jatorria; ez dakigu zergatik sortzen den erreakzio autoimmunea eta gorputzeko defentsek pankreaseko zelulak (intsulina sortzen dutenak) erasotzen dituzten. Diabetes-mota hau duten gaixoek, bizi ahal izateko, egunero jaso behar dute intsulina. Ez dira zehatz ezagutzen gaixotasuna sortzen duten arrisku-faktoreak, baina badakigu genetikak, sistema-immunologiak eta ingurugiroak pisu handia izan dezaketela bere garapenean.
Mota 2: kasu honetan, gorputzak intsulina kantitate desegokia sortzen du edo ez du bere funtzioa era egokian egiten. Diabetes kasuen %80 baina gehiago mota honetakoak dira, eta askotan pazienteak intsulina-tratamendua behar izaten du, aurreko motan gertatzen de moduan. Helduetan ematen da normalean, askotan loditasuna edo hipertentsioa izaten dutenetan; sintomarik ez dagoelako diagnostikoa egiteko zailtasunak egoten dira. Geroz eta gazte gehiago dago diabetes mota 2 daukatenak. Trastornoa azaltzen eragina izan dezaketen faktoreak: adina, elikadura txarra, jarduera fisiko eza edo familiaren aurrekariak. Haurdunaldiko diabetesa izan zutenentzat arrisku-faktore gehigarria izan daiteke.
Gaixotasunaren sintomak
Diabetes-motaren arabera sintomak desberdinak izango dira. Dena den, eta orokorrean, bi sintoma mota izango ditugu:
Mota 1: gaixoa nekatuta sentituko da, eta denbora guztian izango du gernu egiteko gogoa, gose handia eta egarria. Pisua ere galdu dezake aurrekoa dela eta.
Glukosa-maila oso altua denean, arnasketa-erritmoan eragina izan dezake, goragalea eta oka ager daitezke, estomakako mina eta abar. Kontrakoa ere gertatu daiteke: intsulina-tratamenduaren ondorio odolean dagoen azukrea baxuegia izatea. Horrela ondoregoa sintomak izango ditugu: dardara, ahultasuna, pilpirak, izerdia eta gosea.
Diabetes mota 2 duten pertsonak sintomarik gabe egon daitezke lehenengo hilabeteetan, baita urteetan ere. Gaixotasuna zein den jakin ahal izateko odol-analisiaren bitartez egin daiteke. Dena den, gaixo batzuk kontuan hartu beharko diren ondorengo sintomak izan ditzakete: ikusmen lausoa, erekzioaren disfuntzioa, eta oin eta eskuen gogordura.
Diabetesa baldin badut, zer egin dezaket nire osasuna hobetze aldera?
Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari VIII. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu. Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.
Horien lanaren eta lankidetzaren bila gabiltza, zerbitzurik onena eskaintzen lagun diezaguten eta horien mutualitatea izaten jarrai dezagun.
Parte hartu
Gure web-orrian eta gure asistentzia-zentroetan inprimaki sinple bat eskuratu dezakezue, iradokizuna eta egilearen datuak idazteko. Nahi izanez gero, formularioaren bitartez helarazi diezagukezu iradokizuna.
Iradokizunak 2019ko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2020ko urtarrilean kaleratuko da.
Irabazleak iPad Mini bat eskuratuko du.
Deskargatu kartela PDF formatuan
Mila esker hobetzen laguntzeagatik!


Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2019ko azaroaren 2tik 8rako astea.
Mutualiaren Zuzendaritza Batzordeak erabaki du Marta Barredo Unamunzaga 2. presidenteorde izendatzea, Herdit S.L. enpresa arabarraren ordezkaritzan –zuzendari nagusia da–. Mutualiak hiru presidenteordetza ditu, Euskadiko Lurralde Historiko bakoitzeko bat. Zuzendaritza Batzordearen mende dagoen Etika Batzordearen kidea ere izango da Barredo.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatearen eskutik; Kontu Ikuskaritzako masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Estatuko kontu-ikuskaria da Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialean (ROAC).
Gaztea izan arren (41 urte ditu), esperientzia luzea du enpresen alorrean, hainbat enpresatan aritu izan baita lanean, harik eta, 2007an, enpresaren familian sartu zen arte. Gaur egun, hori zuzentzen du, eta giltzarria izan da enpresaren hedatze prozesuan.

Mutualiak exoeskeletoaren erabilera azalduko du aurki bi jardunaldietan. Exoeskeletoa gailu eramangarria da, arnes baten tankerakoa, esfortzu fisikoaren eraginez sortutako gerri eta bizkar aldeko lesioak murrizten eta prebenitzen laguntzen du, eta oso lagungarria da jarrera behartuak hartu edo/eta kargak manipulatzen dituzten langileentzat.
Hala, heldu den azaroaren 12an “Soinean eramatekoak, osasunerako eta lan arriskuen prebentziorako” jardunaldian hartuko du parte Mutualiak. Tecnaliak antolatuta, Donostiako Miramongo Parke Teknologian egingo da.
Halaber, azaroaren 14an, exoeskeletoa nola erabili aurkeztuko du Mutualiak zuzenean Vigon ospatuko den “La prevención y la seguridad industrial 4.0” jardunaldiaren baitan, Seguridad Cuatro Cerok antolatuta.
Mutualiak bi exoeskeleto dauzka hala nahi duten enpresei maileguan eskaintzeko, horien erabilerari buruzko aholkularitza pertsonala emanez, haien lanpostuen ezaugarrietara egokituta, eta erraztasunak emanez gerriko lesioak murrizteko erabiltzen diren era honetako ekipoen erosketa posibleei buruzko erabaki-hartzeei buruz.


Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2019ko urriaren 26tik azaroaren 1erako astea.