
Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2019ko azaroaren 30etik abenduaren 6rako astea.

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2019ko azaroaren 30etik abenduaren 6rako astea.
Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoak kudeatu eta ordaintzeaz arduratzen gara Mutualian, beste jarduera batzuen artean. Esaterako, laneko istripuagatiko eta gaixotasun profesionalagatiko prestazioak. Horrez gain, aipatu egoeratan beharrezkoa den osasun laguntza ere eskaintzen dugu.
Ba al dakizu zer zerbitzu eta prestazio eskura ditzakezun Mutualian, laneko istripua edo gaixotasun profesionala jasanez gero?
Deskargatu gure gida eta kontsulta itzazu Mutualiak zure eskura jartzen dituen osasun zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak.
Informazioa zabaldu eta Mutualiak eskaintzen dizkizun prestazio ororen berri jakin nahi izanez gero, Prestazioak atalean sar zaitezke.

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2019ko azaroaren 23tik 29rako astea.
Gaur, abenduaren 3an, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen da. “Desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzea” lelopean, helburua da, beste urte batez, desgaitasuna duten pertsona guztien eskubideak eta haien ongizatea gizartearen esparru guztietan hedatzea, bai eta haien egoerarekiko kontzientzia sustatzea ere, bizitzako alderdi guztietan.
Mutualian, gizarte inklusiboago bat lortzeko konpromisoa dugu, eta, xede hori lortzeko, gizartean desgaitasuna duten pertsonen bizi-baldintzak hobetzen eta haien inklusio osoa sustatzen laguntzen duten ekintzak eta proiektuak lantzen jarraitzen dugu.
Mutualiak, irisgarritasunaren alde egin duen apustu globalean, DIGA ziurtagiria lortu du 17 zentrotan 2014. urtetik, eta horietako hiruk 5 izar dituzte. Irisgarritasun Mailaren Bereizgarri Integratzaileak (DIGA) egitura fisiko, funtzional eta birtual guztiak osatzen dituzten elementu guztien irisgarritasun-maila ebaluatzen du. Horrenbestez, maila honetako bereizgarria eskuratzeak esan nahi du zentroek aniztasun funtzionaleko irizpideak –izan fisikoak, zentzumenezkoak zein kognitiboak– aintzat hartu dituztela, hartara, edozein pertsona, haren egoera edozein izanik ere, erosotasunez, segurtasunez eta erabilgarritasunez mugitu ahal izateko.
ZEINUKA
Bestalde, Zeinuka izeneko proiektua bultzatzen dugu Mutualian; hain zuzen ere, proiektu aktiboa da hori, eta tresna eraginkorrak ematen dizkie osasun-adituei, kalitatezko asistentzia eta % 100 segurua eskaini diezaieten pertsona gorrei eta entzumen-urritasuna dutenei. Horretarako, gure adituek prestakuntza jasotzen jarraitzen dute zeinu-hizkuntzei dagokienez, eta, gainera, begizta magnetikoen sistema dugu gure zentroetan; sistema horren bitartez, audifonoak erabiltzen dituztenek hobeto entzun dezakete.
