MINAREN TRATAMENDUA TALKA-UHIN FOKALEKIN:

Lokomozio-aparatuko minaren tratamendu ez-inbaditzailea, kontrol ekografikoarekin 

Talka-uhin fokalen tratamenduak energia handiko eta medikuntzaren azken belaunaldiko teknologia aplikatzen du, minaren aurkako terapia fisikoaren bidez

Terapia honek aukera ematen du medikuntza birsortzailearen tratamendu ez-inbaditzailea egiteko ekografikoki gidatutako patologiaren fokuan. Prozesu hau talka-uhin fokalak sortzen du lesionatutako eremuan, mekanismo biologiko eta mekanikoak erabiliz lortutako efektu elektromagnetiko baten bidez. 

Gorputzetik kanpoko talka-uhinen terapia metodo berritzailea da lokomozio-aparatuko mina tratatzeko, eta zabal ezarrita dago Mutualiako Birgaitze Zerbitzuetan. Mediku errehabilitatzaileek egin dute gure kliniketan, Donostiako Pakea klinikan, Bilboko Ercilla klinikan eta Gasteizko Goi Ebazpeneko Ospitalean. 

Urte askotako esperientziaren ondoren, ebidentzia zientifikoak frogatu du tratamendu honekin tendoi, lotailu, kapsula, muskulu eta hezurretako aldaketa patologiko jakin batzuk hobetu egin direla, eta mina berariaz desagerrarazi ahal dela. 

Gorputzetik kanpoko talka-uhinen terapiak, terapeuta kualifikatu eta esperimentatuek egiten dutenak -hala nola medikuntza fisikoko eta errehabilitazioko mediku espezialistek egindakoak-, muskulu- eta eskeleto-sisteman mina tratatzeko arrisku eta albo-efekturik gabeko tratamendu-metodoa da neurri handi batean. Helburu horrekin, ISMSTk (International Society for Medical Shockwave Treatment) teknologia hau erabiltzeko duten gaitasuna egiaztatzen die profesionalei. 

Gida ekografikoarekin aplikatuta, eraginkortasun eta balio handiagoa ematen zaio tratamenduaren aplikazio fokalari, energia leku egokian fokalizatzeko aukera ematen baitu. 

Zer dira talka-uhinak? 

Talka-uhinak energia altuko soinu-uhin entzungarriak dira. Talka-uhinak 1980tik erabili dira medikuntzan, giltzurruneko harriak desegiteko. 

Minaren terapian, talka-uhinen energia giza gorputzeko min-guneetara transferitzen da. Han bere efektu sendagarriak gara ditzake.  

Nola funtzionatzen du talka-uhinak? 

Mekano-transdukzio izeneko prozesu baten bidez, talka-uhinen estimulu mekanikoak erantzun biologiko bat sortzen du. 


Zelula-nukleoa aktibatzea lortzen da, eta ehunen birmoldatze-prozesuez arduratzen diren proteinak ekoizten hasten da, hau da, hazkunde-faktoreen ekoizpena estimulatzen da. 


Talka-uhinek angiogenesia aktibatzen dute, odol-hodi berriak sortzen dira. Kolagenoaren ekoizpena handitzen dute, TGF-beta1 eta IGF-I bezalako hazkunde-faktoreetatik abiatuta. Ehunen birmoldaketa oxido nitrikoaren askapenaren eta VEGF hazkuntza-faktorearen bidez ere gauzatzen da. Ikerketek PCNA antigenoaren presentzia erakusten dute, eta horrek zelulak ugaritu direla adierazten du. 


Oso berriak diren beste lan batzuek frogatu ahal izan dute talka-uhinek zelula amen bereizketan eta migrazioan duten eragina. Erantzun biologiko horrek tratatutako ehunetan fibrosia sortzea saihesten du. 

Azken batean, gorputzetik kanpoko talka-uhinak saiatzen dira kaltetutako ehunak bizkorrago sendatzen. 

Zer arazo tratatzen dira gehien?

Ukondoa:

Epikondilitisa (tenislariaren ukondoa): Ukondoaren alboko aldeko tendinopatiak narritadura-egoera mingarria sortzen du muskulu hedatzaileen tendoian, eta horrek eragina du eskumuturraren egonkortzean heldulekuak egitean.

Epitrokleitisa (golf-jokalariaren ukondoa): Mina ukalondoaren erdiko aldean, eskumuturreko eta hatzetako muskulu tolestaileak aktibatzen areagotzen dena.

Belaun-zangoa:

Tendinopatia errotulianoa (jauzilariaren belauna): Tendoi errotulianoaren hanturak mina eragiten du errotularen beheko muturrean. Oro har, minak alde bati bakarrik eragiten dio. Tendinitis errotulianoa sarri agertzen da lasterkariengan.

Orkatila-oina:

Akilesen tendinopatia: Akilesen tendoiko minaren sindromea da, eta batzuetan kaltzifikazioa izaten du. Akilesen tendoiko mina edo akilodinia kroniko bihurtu ohi da eta mugapen funtzionala sortzen du.

Oin-zolako faszitisa: Orpoaren ezproia oinaren behealdeko kaltzifikazio bat da. Oin-zolan oin-zolako fasziaren mina eta hantura egoteak oin-zolako faszitisa du izena, eta ibiltzean orpoa bermatzea ezgaitzen du.

Sorbalda:

Tendinopatia kaltzifikatzaileak: Ohikoa da tendoietan eta tendoi-lotunetan kaltzio-metaketak aurkitzea. Tendoi supraespinosoa da gehien erasaten duena.

Aldaka:

Trokanteritisa: Trokanterrean txertatzen diren tendinopatiek mina eragin ohi dute oinez ibiltzean eta gaueko atsedenaldian bermatzean.

Nola funtzionatzen du talka-uhinen tratamenduak? 

Medikuak elkarrizketa eta miaketa fisiko bat egingo du pazientearen historia mediko zehatza lortzeko, eta tratatu beharreko minaren eremua ekografia bidez lokalizatuko du. Tratamendua behar bezala diagnostikatzea eta adieraztea da terapiaren arrakastaren gakoa.  

Tratatu beharreko eremuan gel bat aplikatzen da larruazalean, gorputzean talka-uhinak aplikatzeko, energiarik galdu gabe. Tratatu beharreko patologiari eta pazientearen tolerantziari egokitutako intentsitateak, maiztasunak eta bulkadak aplikatzen dira. 

Zenbatean behin behar da tratamendua eta zenbat irauten du? 

Tratamendu-saio bakoitzak 10-25 minutu irauten du, koadro klinikoaren arabera. Batez beste, 3 eta 6 saio artean behar dira, patologiaren eta tratatu beharreko pazientearen arabera, eta lesioa kontsulta bakoitzean monitorizatzen da. 

Zer-nolako arrakasta du talka-uhin fokalekin egindako tratamenduak? 

Tratamendua behar bezala adierazi eta aplikatu ondoren, paziente askok adierazten dute ez dutela minik sentitzen, edo askoz min gutxiago sentitzen dutela saio bakar baten edo biren ondotik. Mina hobetzeak funtzionaltasuna eta bizi-kalitatea bueltatzen dizkio pazienteari. 

(Irudiak: Storz Medical) 

Agustín Gutiérrez Ruiz  

Mutualian, Medikuntza Fisikoan eta Errehabilitazioan espezialista  

IRADOKIZUN ONENAREN IX. SARIA

Mutualiak IX. urtez antolatu du Iradokizun Hoberenari Saria. Lehiaketaren xedea da gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortzea. Azken edizioaren irabazlea Mariano Moro Santos-ren iradokizuna izan da, Eusko Jaurlaritzako langilea.

Iradokizuna lagungarria izango da eraldaketa digitaleko prozesuan eta osasun-arloko pazienteen arreta hobetuko du. Proposamenak akonpainamendu digitala erraztuko du, gure erabiltzaileen datuen babesa errespetatuz.

Sari-banaketa martxoan izango da.

Jasotako iradokizunen kopurua eta kalitatea eskertu nahi ditugu. Horiei esker gure zerbitzuak hobetzeko aukera izango dugu eta gure bezeroen beharretara egokitu ahal izango gara

IZARDUN PERTSONAK

Haurren Minbiziaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Arabako Haur minbizidunen Gurasoen Elkarteak, Aspanafoako Izarra eman digute, elkartearekin dugun lankidetzagatik. 

 Ekitaldia, elkarteak Gasteizen duen egoitzan egin da, eta honako hauek jaso dute saria: Marta Barredo Mutualiako 2. Lehendakariorde eta Batzorde Etikoko kideak eta Ignacio Lekunberri gure Zuzendari Kudeatzaileak.

Oso pozik eta eskertuta gaude izar honengatik, haurren minbiziaren aldeko ekimenei laguntzeko konpromiso irmoarekin jarraituko dugu.

Aspanafoa eta Mutualia

GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK: GJH 7

ENERGIA ESKURAGARRIA 
ETA EZ-KUTSATZAILEA 

HELBURUA 

Erantzukizun sozialeko politika bat egitea, kudeaketa etikoan, sozialean, ingurumenekoan eta aniztasunean oinarritua. 

EKINTZAK 

Gure zentro guztietan energia berdea kontsumitzea 

                   ISO 50001 ziurtagiria​ 

                   ISO 14001 ziurtagiria​ 

A, B edo C kalifikazioko eraginkortasun energetikoaren ziurtagirirako egokitzapena   

ADIERAZLEAK 

Zentroen % 100ek energia elektriko berdea dute 

                       IHOBEren Erosketa Publiko Berdearen Planarekin bat egitea​ 

                       Energia elektriko berdeko kontsumoa gigajouletan: 8877,76 ​ 

                       Gas naturalaren kontsumoa gigajouletan: 2941,02 ​ 

                       Biomasaren kontsumoa gigajouletan: 2912,68 ​ 

                       Gasoil kontsumoa gigajouletan: 100,1 ​ 

                       Kogeneraziokoaren kontsumoa gigajouletan: 24,03​ 

                       Ziurtagiria berritzea​ 

Etxeko energia ordaintzeko laguntzak, Prestazio Berezien Batzordean​ 

                      ​ 

Enpresaren ibilgailuan instalatutako geolokalizazio-gailuarekin lortutako datuak erabiltzea, langileen aurkako diziplina-neurri bat finkatzeko

Aztertuko dugu enpresak langileari emandako ibilgailuaren GPSarekin lortutako datuak erabiltzea zilegi den edo ez den, kaleratzeko diziplina-neurri bat ezartzeko, enpresak onartzen ez duen helburuetarako erabiltzeagatik.

Ildo horretan, ika-mika sortzen da aztertzen dugunean ibilgailu baten geolokalizazioaren arazoari eta horrek kontratu-harremanean dituen ondorioei nola heldu behar zaion –nahiz eta enpresak langile bat kaleratzeko erabilitako datuak ez izan zuzenean lan-prestaziotik eratorrita–, eta langileen intimitaterako eskubideari nola eragiten dion.

Beraz, kasu honetan, aztertu egin behar dugu, batetik, Konstituzioaren 18.1 artikuluak babestutako intimitaterako eskubidearen balizko urraketa, horrek ekarriko bailuke kaleratze bidezko azkentze-erabakiaren deuseztapena eta zehatutako langilea berriz hartzeko enpresaren betebeharra –Langileen Estatutuari buruzko Legearen 56. artikulua–, eta, orobat, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren aplikazioa, zeinak 90. artikuluan intimitaterako eskubidea arautzen baitu lan-arloan geolokalizazio-sistemak erabiltzean, honela: “1. Enplegatzaileek geolokalizazio-sistemen bidez lortutako datuak tratatu ahal izango dituzte, langileen edo enplegatu publikoen kontrol-eginkizunak betetzeko, Langileen Estatutuaren 20.3 artikuluan eta funtzio publikoaren legerian, hurrenez hurren, aurreikusitako moduan, betiere, eginkizun horiek beren lege-esparruan eta hari dagozkion mugekin betetzen badira. 2. Aldez aurretik, enplegatzaileek berariaz, argi eta garbi eta zalantzarik gabe jakinarazi beharko dizkiete langileei edo enplegatu publikoei eta, hala badagokio, haien ordezkariei, gailu horiek daudela eta haien ezaugarriak. Halaber, informazioa eman beharko diete datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, tratamendua mugatzeko eta datuak ezabatzeko eskubideak balia ditzaketen jakiteko”.

Horrelako kasuetan, enpresak erabilitako baliabidea legitimatzeko eta langileen intimitaterako eskubidean ez sartzeko benetan garrantzitsua dena da langileak geolokalizazio-gailuaren instalazioaren berri izatea, eta, alde batetik, ibilgailuaren erabilera lan-jarduerara mugatzen duen agindu argi bat egotea, eta, bestetik, une oro ibilgailuaren mugimenduari eta kokapenari buruzko datuak baizik ez jasotzea.

Beraz, garrantzitsua da enpresak argi eta garbi ezartzea zein diren langileei emandako tresnak erabiltzeko oinarriak, eta zalantzarik gabe jakinaraztea enpresak entregatutako tresnak kontrolatuko dituela, eta zein bitartekoren bidez egingo duen, baliabideak modu egokian erabiltzen ari direla egiaztatzeko, emandako baliabidearen eraginkortasuna bermatuta.

Hortaz, langileek goian adierazitakoa behar bezala jakiteak soilik emango dio modua enpresari lortutako datuak erabili ahal izateko fiskalizatzeko edota are zigortzeko ere, intimitaterako eskubidean eskua sartzeko baimena izanda.

Puntu honetan galdera berri bat agertzen zaigu: ea datuak legezko eran erabiltzeko aukera ematen denean lanaldian lortutako datuetara mugatzen den, edo lanalditik kanpo lortutakoetara zabal daitekeen, hau da, ea noraino hedatzen den “intimitatearen arrazoizko itxaropena” deritzona; esan nahi baita, ea datu horiek erabil daitezkeen enpresan tolerantziarik ez badago emandako baliabideak erabiltzeko, eta, beraz, enpresaren eskubidea sortzen den; hortaz, enpresak modu frogagarrian jakinarazi badu bere jabetzako tresnak lanalditik kanpo erabiltzea debekatuta dagoela, eta, ondorioz, horiek erabiltzea zilegi ez bada, datuen kontrola ezin da mugatu lanaldi hutsera, eta zilegizkoa ez dela dakien enpresa behartu hori nahitaez jasatera, kontrolatu gabe.

Ildo horretan, Auzitegi Gorenaren IV. Salak berriki emandako epaia jaso nahi dugu, 2020ko irailaren 15ekoa, kontsultatutako auzia ebazten duena.

Jesus Mª Vicente Cuadrado

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

OTSAILAK 22: SOLDATA BERDINTASUNAREN EGUNA

Nazio Batuek emandako datuen arabera, generoari lotutako soldata-arrakala % 23koa da munduan. Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute lan berdina egitearen ordainetan, eta horrek desberdintasunak eta desabantailak areagotzen ditu, emakumeentzako aukerei dagokienez.

berdintasuna

Espainiako eta EBko ordenamendu juridikoek diote aitortutako eskubidea dela emakumeek eta gizonek sari berdina jasotzea, lan berdina edo balio berekoa egiteagatik (soldata-berdintasunaren oinarrizko araudia Archivo pdf. Se abrirá en una ventana nueva ). Era berean, emakumeen eta gizonen arteko ordainsari-berdintasunari buruzko urriaren 13ko 902/2020 Errege Dekretuak (2021eko apirilaren 14an sartuko da indarrean) ordainsari berdinaren printzipioaren eraginkortasuna bermatuko du.Ondorioz, legeak debekatu egiten ditu soldata-diskriminazio guztiak.

Genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea lortzeko helburuarekin, genero-ikuspegia jasotzen du Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren inplementazioak. GJH5ek genero-berdintasuna sustatzen du, eta GJH8k, berriz, lan duina eta hazkunde ekonomikoa, balio bereko lanaren truke soldata-ekitatea duen enplegu duina bilatuz.

Mutualian ere soldata-berdintasunaz arduratzen gara. Gure Berdintasun Planean jasotako helburu nagusietako bat lansarien etena eta ekitatea kontrolatzea da eta hala dugu adierazita gure Garapen Jasangarriko Planean ere, ekintzak eta adierazleak zehaztuta.

GJH5ean (“Genero-berdintasuna”) jasota ditugun ekintzetako baten xedea enplegu bete eta emankorra lortzea da, baita gizon-emakumeei lan duina bermatzea ere, gazteak eta desgaitasuna dutenak barne. Era berean, GJH8an (“Lan duina eta hazkunde ekonomikoa”) jasota ditugun ildo estrategikoetako bat dibertsitatearen, berdintasunaren eta kontziliazioaren eremuetan egiten dugun kudeaketa indartzea da.

Soldata-berdintasunaren bitartez lortuko ditugu gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa, kalitatezko enpleguak sortzea, langile eta enpresentzako onurak, eta ekonomia berpizteko eta hazteko oinarria. (Iturria: Emakumeen Institutua. Dokumentua: “Cómo combatir la brecha salarial entre hombres y mujeres en la Unión Europea”

KONTSULTA JURIDIKOA 2021EKO OTSAILA

KONTSULTA JURIDIKOA

Zergak ordaindu eta kotizatu behar dira enpresak telelana egiteko emandako baliabide, ekipo eta tresnengatik, eta horiekin lotutako gastuak konpentsatzeagatik?

Hainbat enpresak planteatu digute gai hau, urrutiko lana arautzen duen 2020ko irailaren 23ko 28/2020 Errege Lege-dekretua eta, zehazki, Lege horren 11. eta 12. artikuluak argitaratu ondoren. Artikulu horietan honako hau ezartzen da: 

11. artikulua. Baliabideak, ekipoak eta tresnak behar bezala hornitzeko eta mantentzeko eskubidea

1. Urrutitik lan egiten duten pertsonek eskubidea izango dute enpresak egoki hornitzeko eta mantentzeko jarduera garatzeko behar dituen baliabide, ekipo eta tresna guztiak, 7. artikuluan aipatutako akordioan jasotako inbentarioaren arabera eta, hala badagokio, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan ezarritako baldintzen arabera.

2. Era berean, zailtasun teknikoak egonez gero, bereziki telelanaren kasuan, beharrezko arreta bermatuko da.

12. artikulua. Gastuak ordaintzeko eta konpentsatzeko eskubidea

1. Urrutiko lana enpresak ordaindu edo konpentsatu beharko du, eta langileak ezin izango ditu bere gain hartu bere lan-jarduerarekin lotutako ekipo, tresna eta baliabideekin lotutako gastuak.

2. Hitzarmen edo akordio kolektiboetan ezarri ahal izango da gastu horiek zehazteko eta konpentsatzeko edo ordaintzeko mekanismoa.

Araudi hori kontuan hartuta, zalantza sortzen da, zein izan daitekeen kontzeptu horiek zerga-arloan eta gizarte-segurantzaren kotizazioan izan dezaketen eragina.

Ildo horretan, esan daiteke gaur egun zergak ordaintzen ez dituzten soldata-kontzeptuak daudela, eta, era berean, kotizatzen eta zergak ordaintzen dituzten soldataz kanpoko kontzeptuak daudela. Ildo horretan, egoki edo defendagarriagoa dirudi kasu honetan soldataz kanpoko kontzeptu bati buruz hitz egitea, baina legegileak emandako idazketak ez du ezer aurreikusi horri buruz, desiragarria izango bazen ere.

Zuzkidura eta konpentsazio horiek zergapetzeko derrigortasunari dagokionez, bereizketa bat hartu behar dugu kontuan: batetik, enpresak baliabideak, ekipoak edo tresnak entregatzea, eta, bestetik, horiek eskuratzeko zenbateko ekonomiko bat ematea, eta, beraz, diruzko errentatzat hartzea.

Alde horretatik, enpresak ordenagailu bat, eskaner bat edo telefono mugikor bat ematea soilik lan-jardueran erabiltzeko ez litzateke gauzazko ordainketatzat hartuko,

eta ez luke PFEZn zergarik ordaindu beharko; dena dela, enpresak diru-kopuru bat ematen badu horiek eskuratzeko edo elementu horiek helburu partikularretarako erabiltzea baimentzen bada, lehenengo kasuan, baliabideak eskuratzeko diruzko errenta bat ematen bada, PFEZn ordaindu beharko ditu zergak oso-osorik, eta, bigarren kasuan, berriz, maila partikularrean erabilitako zatiaren arabera ordaindu beharko ditu zergak merkatuko balioan.

Gizarte Segurantzako kotizazio-mailan duen eraginari dagokionez, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 147.1 artikuluak honako hau adierazten du: “1. Araubide Orokorraren babes-ekintzak babesten dituen gertakari eta egoera guztietarako kotizazio-oinarria –lan-istripu eta lanbide-gaixotasunetarako ere bai– langileak edo parekoak hilero jasotzeko eskubidea duen ordainsari osoa izango da –edozein dela ere haren forma edo izena, dirutan zein gauzatan–, edo, bestela, besteren kontura egiten duen lanagatik benetan jasotzen duena, gorakoa bada.” Eta, gainera, 2064/1995 Errege Dekretuaren 23.1.b artikuluak, gauzazko ordainsariari dagokionez, honako hau dio: “b) Oro har, enpresaburuek gauzatan jasotzen dituztenak baloratzeko, jaso beharreko ondasuna, eskubidea edo zerbitzua emateak haiei eragiten dien batez besteko kostua hartuko da kontuan; batez besteko kostu hori honela ulertuko da: ordainsari horri zuzenean egotz dakiokeen ondasun, eskubide edo zerbitzu bat emateak enpresari eragiten dizkion kostu guztiak zati ondasun, eskubide edo zerbitzu horren hartzaile potentzialen kopurua.”

Beraz, soilik lanbide-jarduera garatzeko enpresak eman dituen elementuek ez lukete kotizazio-oinarri arautzailearen barruan egon behar, eta, beraz, enpresak helburu partikularretarako erabiltzea baimentzen badu, erabilera hori baloratu beharko da eta kotizatzekoak diren kontzeptuetan sartu beharko da.

Azkenik, 28/2020 Errege Lege-dekretuaren 12. artikuluan araututako gastu-konpentsazioak ditugu, enpresak emandako baliabide, ekipo edo tresnen erabilerarekin lotutako gastuen konpentsazioaren ondoriozkoak. Kontzeptu horri dagokionez, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 147.2 artikuluan adierazitakoa finkatu behar dugu; artikulu horrek kotizazio-oinarrian zenbatzen ez diren kontzeptuak ezartzen ditu, eta kontzeptu hori ez dago arauan adierazitako zerrendan. Beraz, ulertu behar dugu kontzeptu hori kotizagarritzat hartzen dela, dela soldatako edo soldataz kanpoko kontzeptu gisa, dela gauzazko edo diruzko ordainsari gisa.

Hortaz, argi dago legegileak ez dituela kontzeptu horiek zergapetzetik eta kotizaziotik salbuetsi, eta, beraz, gainkostua dira enpresentzat, kasu batzuetan zerga-gainkostua

ekar diezaiokete langileari, eta, beraz, bi gai horiek galga bat izan daitezke telelanaren bidez jarduera profesionala garatzeko.

Era berean, planteatutako gaiari dagokionez, zerga-agentziek eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak azkenean ematen duten irizpena bete beharko dugu.

Jesus Mª Vicente Cuadrado

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

30eko HIRIA, HIRI SEGURUA

Garai honetan izugarrizko iraultza gertatzen ari da gure hirietan. Zergatik? Jokoan dagoelako mugikortasunaren alorrean etorkizun hobea lortzeko aukera.

30eko muga
30eko mugaArgazkia: Francesco Ungaro ( Pexels )

Hori dela eta, DGTk hainbat aldaketa egin ditu araudian, mugikortasun seguruagoaren, eraginkorragoaren eta atseginagoaren alde diharduten udalei laguntzeko asmoz, eta, horretarako, bide politika gizatiarragoa aplikatu du.

30eko muga jartzeko arrazoiak. OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak) abiadurari eta harrapaketei buruz 2011n egindako azterketa batek ezarri zuen 30 km orduko abiaduran auto batek harrapatuta hiltzeko arriskua gutxienez 5 aldiz murrizten dela 50 km orduko abiadurarekin alderatuta, eta, kasu gehienetan, heriotzarik ez egotea ziurtatzen dela abiadura horretan. Bestalde, ITF foroaren arabera (Garraioaren Nazioarteko Foroa), arau orokor hau babesten dute datuek: batez besteko abiadura %1 igoz gero, %2 igotzen dira, gutxi gorabehera, biktimak eragiten dituzten istripuak, %3 zaurituak eragiten dituzten istripuak eta %4 hildakoak eragiten dituzten istripuak. Eta bada garrantzizko beste datu bat ere: ITF erakundeak berak azpimarratu du orduko 30 km-ko abiaduran geratze distantzia 14 metro ingurukoa dela, eta 50 km-ko abiaduran, aldiz, 30 metrora igotzen dela, hau da, bikoitza baino gehiago.

Kontuan hartu beharreko beste datu batzuk: Ingurumenaren Europar Agentziak azaldu du abiadura mugak airearen kalitatean duen berehalako ondorioa hainbat egoeraren mende dagoela, besteak beste, ibilgailuen egoeraren eta gidatzeko estiloaren mende. Garrantzizkoena da, ordea, hiriko zirkulazioaren abiadura moteltzeak ondorio zabalagoak dituela: bide segurtasuna hobetzen du, zarata gutxiago dago, eta ikuspegi erakargarriagoa dute Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuek eta bizikletek. Eta auto ilara gehiago? Kontrakoa pentsatzen bada ere, abiadura muga jaisten denean ez da auto ilara gehiago egoten; zirkulazioaren fluxua mantsoagoa da, bai, baina etenik gabea.

Londresen, esaterako, 20 mph-ko eremuak ezarri ziren (milia orduko, 32 km/orduko inguru), eta horrek %15 jaitsi zuen zirkulazioaren intentsitatea. Alabaina, hain urrutira joan gabe, Pontevedra hiriaren adibidea dugu. 1996. eta 2014. urteen bitartean %30 jaitsi zen zirkulazioa hirian eta %70 erdigunean. Pontevedrak, edo heriotzarik gabeko hiria ezizenaz ezagutzen denak, 2011. urtean izan zuen azken hildakoa ibilgailu batek harrapatuta. 2012an 30eko eremu bihurtu zen hiria. Datu adierazgarria, inondik ere.

Beraz, 30 km orduko muga ez da apeta kontua; aitzitik, ingurumenaren eta osasun publikoaren alorreko faktoreek eragina da, nola diren ingurumenaren kutsadura eta kutsadura akustikoa, eta bereziki heriotza tasaren murrizketa istripua gertatzen denean, ez baitago zalantzarik harreman zuzena dagoela abiaduraren eta istripuaren larritasunaren artean.

Hori dela eta, gure hiriak eremu osasungarriagoak, seguruagoak eta erakargarriagoak izango dira. Ongietorriak 30eko eremuetara.

EUSKO JAURLARITZAREN EROSKETA PUBLIKO BERDEA PROGRAMAK SARIA JASO DU

“Sustainable PURCHASING leadership Council (SPLC)” gobernuz kanpoko erakunde estatubatuarrak, erosketen trantsizio jasangarrirako lidergoa babestu eta aintzatesteko xedea duenak, Eusko Jaurlaritzaren  Erosketa Publiko Berdearen Programa saritu du, erosketa jasangarriaren arloan Administrazio Publiko onena bezala. 

Erosketa eta Kontratazio Publiko berdea Programak 2016an onartu zen, eta haren xedea 2020rako kontratazio publikoan ingurumen irizpideen erabilera gutxienez %50 izatea zen. Horretarako urte hauetan EAEko Administrazio Publiko osoa bere erosketa- eta kontratazio-prozesuetan ingurumen-irizpideak txertatzera bultzatu dute. Erosketa Berdearen programak –haren idazkaritza teknikoaren lanak Ihobe sozietate publikoak betetzen ditu– erosketen % 46 berdetzea lortu duten 38 erakunde publiko ditu, besteak beste, Mutualia

Arantxa Tapia sailburuak, saria jasotzean, erakundeek eta atxikitako enpresek elkarrekin egindako ahalegina aitortu zuen: 

“Sari honek duela 15 urte baino gehiagotik euskal administrazio publiko osoak erosketak ingurumen-irizpideen arabera prestatzeko egiten ari garen lanari balioa ematen dio eta programaren arrakasta Eusko Jaurlaritzaren eta enpresa pribatuen arteko lankidetzari esker lortu da, erosketa publikoetan eskatzen diren ingurumen-irizpideak definituzproduktuen eta zerbitzuen 28 kategoriatanHorri esker, gure merkatuak aukera izan du ingurumen-abantailak dituzten produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko “ 

Iturria: Irekia (euskadi.eus)