MUTUALEX EPAIA 2021EKO OTSAILA

Sentencia
epai judiziala

Eztabaida jurisprudentziala familia-kontziliaziorako eskubidearen inguruan, haurtzaroaren eta generoaren ñabardura bikoitzarekin

Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiaren 996/2020 epaiaren analisia, 2020ko irailaren 1ekoa, Errek. zk. 197/2020

Epaitutako gertaeretan, 2. mailako gobernanta kategoria profesionaleko lanaldi osoko kontratua duen langile baten egoera aztertzen da. Astelehenetik igandera 8 orduko lanaldia du eta bi seme-alaba ditu: bat 2016an jaioa, eta bestea 1999an,% 33ko desgaitasunarekin.

2018an amaitu zuen 2016an jaiotako semea zaintzeagatik zeukan eszedentzia, eta enpresan hasi zenean lanaldia murrizteko eskatu zuen, astean 40 ordu egin ordez 35 egin ahal izateko; ordutegia astelehenetik ostiralera izango zen 8:00etatik 15:00etara.

Enpresak lanaldi-murrizketa onartu zuen, baina ordutegia zehaztea ez, antolakuntzako arrazoien ondorioz. Jakinarazpen horri langileak demanda jarri zion, eta ikustaldirik egin gabe, adiskidetze judizialaren fasean, 2018ko uztailean akordio bat lortu zuten. Akordio horretan, ordutegia zehaztea onartu zuen enpresak eta lanbide-kategoria murriztea langileak; ondorioz, plantako zerbitzariaren kategoria izatera pasa zen, eta soldata ere murriztu egin zitzaion. Hori guztia aldeek finkatu zuten eta haurrik txikienak 12 urte bete arte balioko zuen edo langileak lanaldi-murrizketari uko egin arte.

2018ko irailean langileak jakinarazi zuen lanaldi-murrizketari uko egiten ziola eta aurreko lanaldira itzuli zen; hala, bere kategoria eta soldata berreskuratu zituen.

2018ko azaroan berriro ere lanaldia murrizteko eta ordutegia zehazteko eskatu zuen langileak. Aurreko termino berdinetan egin zuen eskari hori eta enpresak berriro ere murrizketa onartu egin zion, baina ez ordutegia zehaztea; enpresaren erabaki horri demanda jarri zion langileak, 2019ko apirilean eman zen demanda horren epaia eta epai horrek demanda ezetsi egin zuen.

2019ko ekainean, langileak ordutegia moldatzeko eskatu zuen Langileen Estatutuaren 34.8 artikuluaren arabera; ordutegiari eustea eskatu zuen, baina larunbatetan eta igandeetan lanik egin gabe; enpresak ez zuen egoera hori onartu

eta langileari proposatu zion bere eskaera onartuko zuela, baldin eta berriro onartzen bazuen kategoriaren nahiz soldataren jaitsiera.

Langileak aldi baterako ezintasuneko prozesua hasi zuen 2019ko abenduan, eta aldi horretan bi lankidek ordeztu zuten, azpigobernanta kategoriarekin.

Enpresak ezetz esan zionez, langileak demanda jarri zuen lanaldiaren moldaketari buruz, baina arlo sozialeko epaitegiak ezetsi egin zuen, adiskidetze judizialarekin amaitu zen aurreko prozeduratik eratorritako gauza epaituaren salbuespena ikusi baitzuen.

Ebazpen horren aurka, langileak erregutze-errekurtsoa jarri zuen, eta epaimahaiak ondorioztatu zuen ez zela gauza epaitua gertatu, langilearen inguruabarrak aldatu zirela uste zuelako. Alde batetik, ordutegi-moldaketa eskatzen zuen semeak urtebete gehiago zuelako, eta bizitzako etapa horretan beste zaintza batzuk behar zituelako, eta bere gurasoek zuten adinaren ondorioz ezin zirelako 3 urte baino gutxiagoko haur baten kargu egin, urtebete lehenago baino mugikortasun handiagoa zuelako haurrak. Beste aldetik, langilea, auzi berri honen unean, aldi baterako ezintasun-egoeran zegoen, eta generoaren ikuspegia kontuan hartu behar zen eskatutako eskubidea aplikatzean.

Lehenik eta behin, epaiak genero-arazoa aztertzen du, Langileen Estatutuaren 34.8 artikuluan jasotako eskubidea erabiltzeari dagokionez, eta, bigarrenik, epaimahaiak eztabaidatzen du zer eragin izan dezakeen erabaki judizialak, ez enpresaren edo langilearen gainean, baizik eta 3 urtetik beherakoaren gainean; izan ere, ulertzen da adingabearen interes hori gailendu behar dela, haurren eskubideei buruzko nazioarteko konbentzioan finkatuaren arabera eta zehatz esateko, 3.1 artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, epaimahaiak hiru eskubide horien arteko gatazka lotu zuen: langileak lanaldia moldatzeko duen eskubidearen, enpresak antolaketa- eta lan-sistema defendatzeko eskubidearen eta adingabeak adinari dagozkion premietara moldatutako garapena izateko eskubidearen arteko gatazka.

Azkenean, langilearen aldeko epaia izan da, enpresak emandako antolaketa-arrazoiak justifikaziorik gabeak direla uste delako, eta langilea aldi baterako ezintasun-egoeran egon den bitartean ez delako inolako arazorik egon asteburuetan haren ordez beheragoko kategoriako bi langile egoteko.

Gainera, kalte eta galerengatiko kalte-ordaina ordaintzeko agindua ematen dio epaiak enpresari, ordutegia moldatzeari uko egin ziolako.

Epai honetan garrantzizkoena da ordutegia genero-ikuspegitik moldatzeko eskubidea kontuan hartzeaz gain – lehen ere hainbat ebazpen judizialetan landu izan da –, kasu honetan, goragoko mailakotzat jotzen den eskubide bat dagoela jokoan: adingabearen interesa, haren bizi-garapenaren mesedetan.

Beraz, kontuan hartzen dira gatazkan dauden hiru eskubideak, epaimahaiak hirurak hartu ditu aztertzeko eta ondorioztatu du eskubide nagusia zaindu behar den adingabearena dela, haurren eskubideen konbentzioan jasotako haurren eskubideak aplikatuz.

Kasu hau berria da ordutegi-moldaketaren esparruan kontuan izan delako, baina lehendik ere aztertu eta aplikatu izan zen beste prestazio mota batzuetan, hala nola haurdunaldiko arriskuen eta edoskitzearen ondoriozko prestazioan kontuan izatekoan. Beraz, orain arte adingabearen ikuspegiaren interesa ez zuten tratatu legegileek eskubideak eta prestazioak finkatzerakoan, baina orain azaleratzen ari da auzitegiek eskubide horiei buruz egiten duten interpretazioaren bidez.

Ildo horretan, baina kontrako gogoeta eginez, Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak 2020-10-5ean emandako epaia aipatu beharra dugu (2173/2020 zenbakiko Errek.). Ebazpen horretan, instantzia-epaitegiak eta epaimahaiak, antzeko kasu batean, ez dute hirugarren eskubide gisa baloratzen adingabearena, eta eskatutako moldaketa justifikatutzat ez ematea erabaki dute, bakarrik kontuan hartuta proposatutako moldaketa ez dela zentzuzkoa lan-jarduera garatzeko. Izan ere, alegatutako bateraezintasuna 12 urtetik beherako adingabeko baten ordutegia da, eta ulertzen da, hala badagokio, lana eta familia kontziliatzeko dagoeneko existitzen dela lanaldi-murrizketarako eskubidea.

Egoera eztabaidagarri honetatik irtete aldera, jurisprudentziaren etorkizuneko bilakaeraren zain egon beharko dugu, aurrerantzean haurrak ordutegia moldatzeko eskubide horren barnean duen eskubidea nola doan ikusteko

 

Jesus Mª Vicente Cuadrado

Mutualiako aholkularitza juridikoko abokatua

Karatea: Pertsonak eratzen dituen kirol oso baten onurak

ekfb

Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetatik, oraingo honetan, karatea bezalako kirol bat praktikatzeak dituen abantailak nabarmenduko dizkizuegu; arte martziala da, txikitatik has daiteke harekin, eta onura ugari dakartza. Kirol-mota guztietan beharrezkoa den diziplinarekin hasiko gara, karateak beti behar baitu funtsezko errespetua bere ikaskuntzan.

Hortik aurrera, beste bertute fisiko batzuk deskubrituko ditugu, hala nola oreka, bai kata modalitatean –irudiak–, eskuen eta oinen mugimenduen sekuentzian, modua ematen baitu gorputz-egonkortasuna kontrolatzeko, nola kumite modalitatean, borroka horietan mugikortasuna eta gorputza menderatzea funtsezkoa baita aurkari bakoitza ezegonkortzeko. Karatea praktikatzeak, gainera, koordinazio psikomotorrean eragiten du, kolpe edo teknika bakoitzak erabilera edo koordinazio desberdinak hartzen baititu. Gorputz-adarrek trebetasun handiagoa lortzen dute, eta hori gure bizitzako beste alderdi eta jarduera batzuetara eramango dugu. Modalitate honetan garatutako indarra da beste bertuteetako bat; izan ere, adierazi ditugun kolpe- edo defentsa-teknikak alde batera utzita, beste ariketa fisiko batzuk egiten dira gure muskulatura garatzeko. Horren ondorioa izango dira giharrak luzatzeko izango ditugun gaitasunak, eta, beraz, malgutasuna da kirol honek dakarren beste onuretako bat, ostikada baten teknika ona goreneraino irits baitaiteke. Horrela, gorputza zurruntasunetik urrunduko da, eta nork bere burua kontrolatzeko gaitasuna ere izango du. Izan ere, karatea ez da erasoko arte martzial bat, defentsakoa baizik, eta edozein motatako liskarrak saihesten irakasten digu. Bai, geure burua defendatzeko irakasten digu, baina ez borroka bat hasteko, eta, beraz, bizitzan jokabide ona izaten laguntzen du. Hala, bada, kontzentrazioa ere beharrezkoa da, eta indartu egiten da arte martzial oso honetan. Euskadiko Karate Federazioan aholkua edo informazioa eskatuz has zaitezkete arte honetan, Federazioak hainbat klub baititu lurraldeka, eta hainbat txapelketa antolatzen baititu urtean barrena (https://www.karateeuskadi.com/).

Beti gustatu zaigu lerro hauetatik adieraztea modalitate bakoitzak haurrentzat zer esan nahi duen. Eta, pentsa daitekeenaren kontra, karatea lehiatzeko entrenamendua da, baina ez da batere oldarkorra; izan ere, norberak bere burua gainditzea bilatzen du, eta praktikatzaile bakoitza bultzatzen du bere helburuak lortzeko dituen mugetatik harantz

jotzera. Lehen ere nabarmendu dugu defentsa pertsonalerako metodo bat ere badela, erreflexuak, malgutasuna eta trebetasun fisikoak garatzen dituena, besteak beste, ohitura kaltegarriei eta gizentasunari aurre egiten lagunduz. Hainbat ikerketaren arabera, karatea bezalako arte martzialak lagungarriak dira haurrek beren gaitasun fisikoa hobetzeko, koordinazioa, indarra eta malgutasuna landuz, eta, aldi berean, zenbait bertute transmititzen dituzte, hala nola iraunkortasuna, autokontrola eta erantzukizuna. Frogatuta dago karateak txikienengan arnasketa egokia errazten duela, koordinazioa, kontzentrazioa, aipatutako muskulu-malgutasuna, autokontrola eta autoezagutza estimulatzen dituela, espazio-denboraren orientazioa eta ikusmen-trebetasunak indartzen dituela, erreakzio-abiadura eta kolpeen edo mugimenduen exekuzio-denbora laburtzen dituela, gehiegizko energia deskargatzen duela, eta autokonfiantza, segurtasuna eta autoestimua indartzen dituela, eta, horrela, inpultsibotasuna kontrolpean mantentzen duela. Gainera, irakasten du gogoa gorputzarekin kohesionatzen, eta izaera positiboko beste balio batzuk garatzen ditu, hala nola tolerantzia, adiskidetasuna eta erantzukizuna, haurrak diziplinan eta errespetuan hezten baititu, eta ezaugarri horiek lagungarriak baitira kirolari eta pertsona on bilaka daitezen. Izan ere, emozioak erregulatzen eta inpultsibitatea kontrolatzen da. Behar-beharrezko kontua bizi garen garai hauetan.

MutuaLex 141 zk.

mutualex

Azken berri juridikoak. Interes orokorreko antolamenduak, buletinetan argitaratuta (E.A.E., E.H.A.A., A.L.H.A.O., B.A.O., G.A.O. eta E.B.A.O.). 2021eko otsailaren 6tik 12rako astea.

Mutualiak prebentzioaren garrantzia islatzen duten argazkirik onenak sarituko ditu.

Gaur hasiko da Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualiaren XVIII. Argazki Lehiaketaren epea, eta martxoaren 31n amaituko da.

Sariak 2021eko apirilaren 28an emango dira, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, eta 2.700 eurokoak izango dira, guztira.

Oso urte zaila izan da, eta askotariko terminoak ikasi ditugu: esposizio-arriskua, FFP2 maskara, aerosolak, etab. Horregatik, oraingoan inoiz baino gehiago, lan-eremuko prebentzio-jardunbide egokiak islatzen dituzten argazkiak saritu nahi ditu Mutualiak, hala betiko arriskuei dagokienez nola sortu berri diren arriskuei eta SARS-CovV-2 birusaren ondoriozko pandemiarekin lotutakoei dagokienez.

Lehiaketaren helburua da gizartea laneko segurtasunari eta osasunari buruz kontzientziatu eta sentikortzea. Sariek ekarpen ekonomiko hauek egingo dituzte.

  • Lehen saria: 1.200 €
  • Bigarren saria: 900 €
  • Hirugarren saria: 600 €

Lehiaketan, 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahalko dute, amateurrak nahiz profesionalak izan, baina ezingo dute parte hartu epaimahaiko kideek, haien hurbileko senideek eta MUTUALIAko langileek. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar. Argazkiek originalak eta parte-hartzaileak eginak izan behar dute, eta ezingo dira aurkeztu lehenago argitaratu edo beste lehiaketaren batean saritu diren lanak. Argazkiek ezingo dute hirugarrenen eskubiderik izan.

  • Formatu digitalean bidaliko dira, JPEG formatuan, prevencion@mutualia.eus helbidera.
  • Gutxienez 20 x 30 cm-koak izango dira, eta 300 ppp-ko bereizmena eduki beharko dute.
  • Fitxategiaren tamainak ezingo du 25 Mb baino handiagoa izan.
  • Argazki bakoitzarekin batera, deskribapen-orri bat igorri beharko da, behar bezala beteta.

Prebentzioaren garrantzia islatzera animatzen zaituztegu. Gaur, inoiz baino gehiago, zure ikuspegiak axola du!

2021eko HAURREN MINBIZIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Otsailaren 15a Haurren Minbiziaren Nazioarteko eguna da, eta egun horrek ahotsa eta ikusgarritasuna ematen die minbizia duten haurren familieihaien beldurreikezkeiitxaropenari eta indarrari. 

Aurten, Covid-19aren pandemia dela eta, ezin da nahiko luketen bezala ospatu. Hala ere, badakite haurren eta beste minbizia duten familien arazoak zabaltzen eta azaltzen jarraitu behar dutelapandemiaren testuinguru horretangaitza gainez egiteko oztopo handia izaten ari baita. 

Biziraupen hobea posible da” lelopean#EnNuestrasManos #throughourhands hashtagekFederazioaren elkarteek eta nazioarteko erakundeekomenaldia egin nahi diete minbizia duten haur eta nerabeeihaien ausardiagatikkemenagatik eta erresilientziagatikhaien bizitzek munduan uzten duten arrastoa eta gure etorkizun partekatuari forma ematen dioten modua aitortuzHorregatikaurten bizitzaren zuhaitzarekin irudikatu nahi duteminbizia sendatzen dela sinbolizatzeko. 

Gaineraaurten arreta kualifikatua eta diziplina anitzekoa izateak eta minbizia duten adingabeentzako diagnostiko goiztiarrak duten garrantzian jarri nahi dute arretaalderdi horiek guztiz beharrezkoak baitira biziraupen hobea lortzeko. 
 

International Childhood Cancer Day kanpainan parte hartzeko aukera dago, “Bizitzaren Zuhaitza” osatzeko materialak esku daude esteka honetan , familia guztien omenez eta haiek gogoratzeko 
 

Mutualian bat egiten dugu “Haurren Minbizaren Nazioarteko eguna”kanpaianarekin. 

Gernikak eta Bergarak 5 Izar lortu dituzte irisgarritasunean

Gure osasun zentro berriek irisgarritasuneko AIS egiaztagiria lortu dute; maila gorena erdietsi dute, gainera: 5 Izar.

Aitorpen hau Irisgarritasun eta Erantzukizun Sozialerako (ASR) Fundazioak ematen du; irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta izaera sozial nabarmena duten proiektuak garatzen ditu.

Irisgarritasunerako Adierazleen Sistema (AIS) Nazioarteko Egiaztatze Sistema bat da, guztiontzako diseinua eta kudeaketa txertatzeko, erabilgarritasun, erosotasun, segurtasun eta dibertsitate parametroei dagokienez. AISk eskakizun arauemaileak eta ez arauemaileak biltzen ditu (nazioarteko, estatuko eta tokiko legeriak, UNE / ISO arauak, aitortutako praktika onak…).

Elkarrizketa: Ana Aiastui Pujana doktorea – Biodonostia

Otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da; emakume ikertzaileen lana ikusgarri egin eta balioan jartzeko eta nesken artean bokazio zientifikoa sustatzeko sortu zen egun hori.

Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutura joan gara, Osakidetzak Euskadin duen lehen osasun-ikerketarako zentrora; bertako ikertzaileen % 62 emakumezkoak dira. Ana Aiastui Pujana doktorea elkarrizketatu dugu; bera da 3D Inprimaketako Diziplina Anitzeko Plataformaren (3DPP) arduraduna, eta zentroaren jardueraren eta emakumeek ikerketan duten partaidetza sustatzeko dituzten proiektuen berri eman digu.

• Zein da Biodonostiaren jarduera eta zein dira haren jarduera-lerroak?

Biodonostia OIIk nagusiki pazienteak ardatz dituen ikerketa translazionala sustatzen du, eta ardatz nagusia I+G+b da, horrek ematen baitio estaldura Gipuzkoako lurralde historikoan Osakidetzaren esparruan egiten den ikerketa orori. Erakunde anitzeko eta diziplinarteko egitura kolaboratiboarekin, herritarren osasuna hobetu nahi du. Zehazki, bertan garatzen diren ikerketa-lerroak 7 eremu bertikaletan banatuta daude: neurozientziak, gaixotasun hepatikoak eta gastrointestinalak, gaixotasun infekziosoak, onkologia, gaixotasun sistemikoak, epidemiologia eta osasun publikoa eta bioingeniaritza; eta, gainera, 3 zeharkako eremu daude: berrikuntza, medikuntza pertsonalizatua eta zahartzea. Guztira, 412 ikertzaile inguru dira, 26 ikerketa-taldetan.

• Zenbat langile ari dira Biodonostian lanean eta zein dira profil nagusiak?

Biodonostia OIIn 412 langile daude, eta horietatik, % 62 emakumezkoak dira; prestakuntzari dagokionez, batez ere Biologia, Biokimika eta Bioteknologia ikasitakoak daude; prestakuntza-mailari dagokionez, gehienak doktoreak dira (% 46), gero lizentziadunak (% 36) eta, azkenik, graduatuak (% 12).

• Nola sustatzen duzue emakumeen partaidetza ikerketa-proiektuetan?

Iaz, 2020an, Biodonostia OIIn Berdintasun Batzordea eratu zen, Biodonostia OIIn segregazio bertikala eta “kristalezko sabaia” desagerrarazteko neurriak txertatzeko.

Batzorde hori zenbait jarduera egiten ari da, emakumezkoen partaidetza sustatzeko ikerketa-proiektuetan; esate baterako, talde buruen irizpideak zehaztu aukera berdinak izan ditzaten; kontziliazio-neurriak jarri, emakumezkoen lidergoa sustatzeko; berariaz emakumezkoei zuzendutako osasuna zaintzeko neurriak jarri…

Horrez gainera, laster, berdintasunaren alorreko prestakuntza emango zaie langile guztiei, eta, iaztik, edoskitze-gune bat daukagu prestatuta Institutuan.

• “Afrika 3Dn” proiektua: zertan datza, nola sortu zen eta zer helbururekin?

Proiektua Biodonostiako Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuko Batzordetik (RRI) sortu zen. RRIren oinarrian sei printzipio daude: hezkuntza zientifikoa, genero-berdintasuna, sarbide irekia, gobernantza, etika eta herritarren partaidetza. Aldi berean, 3D Inprimaketako Diziplina Anitzeko Plataforma (3DPP) sortu zen, zeina oinarritzen baita 3D inprimatze-teknologian.

RRIren ideia da ikerketa-prozesu guztien eta haien emaitza sozialen arteko lotura sustatzea, pertsonen itxaropenak eta beharrak hobeto betetzeko.

Ideia hori eta 3D teknologia edukita, egokia iruditu zitzaigun proiektu bat planteatzea, afrikar emakume ikertzaile baten egonaldia finantzatzeko, 3Dko inprimaketako ikerketa-proiektu bat garatzeko ospitaleetan.

Gainera, proiektu honek beste helburu espezifiko batzuk ditu:

· Eredu aurre-kirurgikoak sortzea 3Dn, planifikazio kirurgikoa azkartzeko, eta 3Dko piezak sortzea, Afrikako ospitaleetan, osasun zentroetan eta ikerketa-institutuetan lagungarri izan daitezen.

· Afrikar emakumezkoaren lidergoa sustatzea ikerketa zientifikoan, teknologiaren transferentzia bultzatzea, eta haien jatorriko herrialdeetako ikerketa-zentroen asistentzia-gaitasuna sustatzea.

· Sortutako ereduak eta afrikar ikertzaileak lortutako “expertise”a transferitzea jatorrizko lekura, hango profesionalak ere 3Dko inprimatzearen alorrean sar daitezen eta mediku egoiliarrei irakasteko kasu gisa erabil ditzaten.

• Aplikatu al daitezke horrelako ekimenak hainbat erakundetan emakumezkoen lidergoa sustatzeko ikerkuntzan?

Noski. Proiektu honekin, emakumezko zientzialari erreferente bat sortuko dugu, eta horrek balio dezake neskak inspiratzeko, batetik, ez dezaten ikerkuntzaren esparrua alde batera utzi, eta, bestetik, ikerkuntzan zer-nolako proiektu berritzaileak egiten ditugun ikus dezaten.