ELIKADURA OSASUNGARRIAREN ESKOLA

Nutrizioa, oro har, eta, bereziki, elikadura, funtsezkoak dira enpresa osasungarri bat lortzeko.  

Enpresa osasungarria da modu aktibo eta jarraituan hura osatzen duten pertsonen osasuna hobetzeaz arduratzen dena; hala, osasungarriagoak egiten dituzte, bai lan-eremua, bai langileen ohiturak, hala enpresan nola enpresatik kanpo. 

Enpresek jakitun izan behar dute langileek lan-ingurunean igarotzen duten denboraz, eta, beraz, lan egin behar dute ingurune horrek ongizate maila ona eskain diezaien haiei, fisikoki nahiz mentalki. 

Testuinguru horretan, enpresek, inoiz baino gehiago, ohitura benetan osasungarriak sustatzeko erronka dute aurrean, eta, batez ere, ongizatean oinarritutako kultura bultzatzekoa. 

Mutualiak Elikadura Osasungarriaren Eskola jarri du martxan, webinar formatuan; askotariko gaiak eta ikuspegiak landuko dira, auzi horri buruzko tresnak eta jakintzak emateko. 

Ongizatea after 50s” izenekoa, ekainaren 9, 16 eta 23an izango da. Emango dizkizuegu jarduera berriak. 

Ongizatea after 50s” izenekoak, 4 ordu eta erdiko iraupena izango du, eta ekainaren 9, 16 eta 23an egingo da, 10:30etik 12:00etara. Toscana Viar farmazialari eta nutrizionista-coachak emango du. Halaber, mediku eta antiaging medikuntzan aditu Mª Antonia Lizarraga ere izango da bertan. 

50 urtetik aurrera, gizonen eta emakumeen gorputzean aldaketak izaten dira. Aldaketa horiek zergatik gertatzen diren eta elikadurak nolakoa izan behar duen jakitea erabakigarria da bizi-kalitatea hobetzeko.  

Gogoratu eskola doakoa dela enpresa elkartuentzat, eta deialdia talde txikientzat dela.  

Froga nuluan oinarritutako kaleratzea ez da kaleratze deuseza.

Konstituzio Auzitegiaren 61/2021 epaia, martxoaren 15ekoa.

Enpresa batek diziplinazko kaleratze bat planteatzen duenean, lehenik eta behin kaleratze hori eragin duten jarduerak frogatu behar ditu. Hala, jatorrian dauden egitateak zerrendatu behar dira kaleratze-gutunean. Kasu zehatz honetan, argudiatu ziren kontratuaren fede onaren hainbat ez-betetze, lan-errendimendu falta, nagusi hierarkikoen jarraibideei ez obeditzea eta haienganako irainak.

Enpresak, langileak ezagutzen dituen informazio-, Internet- eta posta elektronikoko sistemen erabilera onargarrirako arauak aplikatuz, haren ekipamendu informatikoa monitorizatu zuen, errealitatean lanbidea nola betetzen zuzen zehazteko, eta ondorioztatu zuen lanaldiaren % 30 baino ez zuela ematen lan profesionaletan; horrek hura kaleratzea eragin zuen.

Kaleratzeari buruzko epaiketan, epaitegiak langilearen uzia aintzat hartu eta kaleratzea deuseztzat jo zuen oinarrizko eskubideak urratzeagatik (zehazki, komunikazioen intimitatea eta sekretua), froga lortzeko urraketa horretaz baliatu baitzen enpresa; hala, froga hori neurriz kanpoko eta ez-beharrezkotzat jo zuen, existitzen baitira beste frogabide batzuk (norberaren kontuak ematea, emaitzen kontrola…).

Aretoak ezeztatu egin zuen epai hori. Izan ere, froga lortzeko bidea zilegi ez den arren, kaleratzeari dagokionez dituen ondorio juridikoek ez dute deuseztasuna eragiten, ez baita frogatu kontratua azkentzeko erabakiaren helburua oinarrizko eskubideak urratzea zenik, ez eta enpresaburuaren arrazoiak oinarrizko eskubideak urratzen dituen kausa bati erantzuten zionik ere –deuseztasuna ekarriko luke horrek–; aitzitik, haren asmoa langilearen jokabideak egiaztatzea eta kaleratzea justifikatzeko frogak lortzea izan da. Ezin dira nahastu oinarrizko eskubideak urratuta egindako kaleratzea eta oinarrizko eskubideak urratzea, zehapena ezartzeko behar diren egitateen froga lortzeko. Azken hori da kasu honetan gertatzen dena. Ordenagailua monitorizatzeari esker egiaztatutako egitateak epaiketatik kendu ondoren, beste egitate batzuen froga bazegoela ulertu zen, baina ez zirela behar adinako larritasunera iristen. Beraz, kaleratzeko arrazoirik ez zegoenez, epaiak bidegabetzat jo zuen, eta, gainera, ez zuen onartu horren ondoriozko kalte-ordainik.

Auzitegi Gorenak ez zuen kasazio-errekurtsoa onartu, kontraesan faltagatik, baina langileak Konstituzio Auzitegian babes-errekurtsoa jarri zuen babes judizial eraginkorra urratzeagatik, komunikazioen intimitaterako eta sekreturako eskubideari zegokionez. Auzitegi Gorena ez zetorren bat oinarrizko eskubide-urraketaren bidez lortutako frogaren deuseztasunaren ondorio juridikoekin, kaleratzearen kalifikazioari dagokionez. Adierazi zuen froga deuseza bada, horren ondorio diren egintzak eta neurriak ere deusezak direla; eta froga ez balioesteari dagokionez aplikatutakoaren aurkakoa da hori.

Epai horrek garrantzi konstituzional berezia du, ez baitago horri buruzko doktrinarik. Izan ere, zigor-prozesuetara mugatzen da doktrina, eta horietan oinarrizko eskubide bat urratuz lortutako frogak ezin dira kontuan hartu: existituko ez balira bezala da, eta egitateak ez frogatutzat jotzen dira.

Konstituzio Auzitegiaren epaiaren amaieran, zehazten da aurkaratutako epaiaren arrazoibidean ez dela inolako konstituzio-bermerik urratu, eta kaleratzearen kalifikazioaren eta oinarrizko eskubideak urratuz lortutako frogaren deuseztasunaren arteko lotura ezin dela arbitrariotzat edo ez-arrazoizkotzat jo. Epaiaren arabera, ordea, aurkaratutako epaiak kalte-ordaina zenbatetsi beharko zukeen; izan ere, kasu honetan, oinarrizko eskubideen urraketa kaleratzearen egintzak berak eragin ez bazuen ere, egia esan, epaian bertan aitortu zen ordenagailuaren monitorizaziotik eratorritako froga lortzean oinarrizko eskubideak urratu zirela.

Konstituzio Auzitegiaren epaiak honako honetan oinarritzen du bere ondorioa: Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 183.1 artikuluak xedatzen duenez, oinarrizko eskubide baten urraketa deklaratzen duen epaiak kalte-ordainaren zenbatekoari buruzko iritzia eman behar du, eta ez da kaleratzearen kalifikazioaren araberakoa kalte-ordain hori aitortzea, baizik eta langileak diskriminazioa edo bere oinarrizko eskubideetan eta askatasun publikoetan edozein kalte jasan duela aitortzearen araberakoa –kasu honetan deklaratu zen bezala–, eta hori kaleratzearen kalifikazioa alde batera utzita.

Maria Urizar

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

Txertatuta nago… bizitza normala egin dezaket?

Osasun-agintaritzek zehazten duten bezala: populazioaren zati handi bat txertatuta egon arte, EZINBESTEKOA DA PERTSONA GUZTIOK, BAI TXERTATUTA DAUDENEK, BAI TXERTATUTA EZ DAUDENEK, PREBENTZIO-NEURRIAK MANTENTZEN JARRAITZEA: 

  • Erabili maskara eta ezarritako norbera babesteko ekipamenduak. 

Garrantzitsua da maskara gela guztietan erabiltzeanahiz eta bakarrik egon; izan ere, aerosolak airean geratzen dira eta beste pertsona batzuek arnas ditzakete. 

  • Egin eskuetako higiene zorrotza. 

Urarekin eta xaboiarekin edo desinfektatzaile batekin. 

  • Mantendu pertsonen arteko distantzia. 
  • Elkarreragin sozialen kopurua mugatu behar duzu. 

Maskara kendu behar duzunean (adibidezofficetan), erabilera indibiduala izan behar da. 

  • Aukeratu, ahal den guztietan, aire zabaleko edo ondo aireztatutako espazioetako jarduerak. 

Ahal duzun guztietanireki ateak eta leihoakberritze laburrak eta sarriak luzeak eta tarteak baino eraginkorragoak dira. 

  • Geratu etxean sintomak badituzu, proba diagnostiko baten emaitzaren zain bazaude edo COVIDa duen pertsonaren batekin kontaktua izan baduzu. 

Jakinarazi lehenbailehenkontaktu estuen azterketaren prozesua martxan jarri ahal izateko. 

Osasun-agintarien protokoloetan, txertatutako pertsonak KASU SUSMAGARRITZAT eta KONTAKTU ESTUTZAT hartzen dira oraindik ere: 

  • KASU SUSMAGARRIA: 
  • KONTAKTU ESTUAK: 

Beraz, GOGORATU: 

  • LANEAN KUTSATZEA SAIHESTEKO EZARRITAKO PREBENTZIO-NEURRIEK INDARREAN JARRAITZEN DUTE PERTSONA GUZTIENTZAT: 
  • KASUAK ETA KONTAKTUAK JAKINARAZTEKO PROTOKOLOEK INDARREAN JARRAITZEN DUTE, KONTAKTUAK ONDO IDENTIFIKATZEKO. 

https://www.vacunacovid.gob.es/preguntas-y-respuestas/puedo-hacer-vida-normal-despues-de-la-vacuna

Kontuz ibilizaindu gaitezen! 

Tenisa

ekfb
ekfb

Edozein adinetan egiteko kirol konpletoa

Euskal Kirol Federazioen Batasunaren hileroko atal honetan, oraingoan, tenisean aritzeak dituen abantailak eta onurak azpimarratuko ditugu. Gure inguruan bada bizitasun handiko Euskal Federazio bat, federatuei zerbitzuak ematen eta modalitate erakargarri hori sustatzen saiatzen dena. Haren xedeak lehiaketako tenisa eta denentzako tenisa dira, eta organismo horretatik, federazio-baimenaren bitartez, era guztietako erraztasunak ematen ahalegintzen dira. Federazioak goi-mailako txapelketak sustatzen ditu, hala nola Bakiokoa, Jolasetakoa (gizonezkoena eta emakumezkoena) eta Donostiako Tenis Elkarte Errealarena. Baita Peña Vitorianarena ere, zeina aurten, seguruenik, emakumezkoen 60.000ko bat izango baita.

Erraketaren joko ederra oso kirol-diziplina konpletoa da, maila profesionalean ahalegin, sakrifizio eta jarraitasun handiak eskatzen dituena, baina zaleen mailan ere goza daitekeena, oso une atseginak bizitzeko. Izan ere, edozein adinetan jardun daiteke tenisean, partekatzeko eta besteekin egoteko balio duten partidak jokatuta. Kirol honetan behar bezala aritzeko, teknika egokia behar da, trebetasun ugari baitaude kolpe-mota guztiei lotuta. Erraketa batekin eta tenis-pilota batekin egiten denez, oso koordinazio zehatza eduki behar da. Gainera, oso kirol ospetsua da; lehiaketa handiek jarraitzaile asko dituzte telebistaren bidez, eta adin-tarte guztietako eta sexu bietako pertsonek egin dezakete.

Tenisa potentzia eta abiadura handiko jokoa izan daiteke, pilota eramatera joateko toki txikian bizitasun handiko mugimenduak egitekoa, eta horrek aukera ematen du erresistentzia handitzeko, giharren potentzia areagotzeko eta kolpeak jo edo eramateko jarrera egokiak aurkitzeko. Adituek diote osteoporosia eragozten duen kirola dela, hezurrak indartzen baititu. Gainera, hein handi batean, gorputz osoaren koordinazioa lantzen du. Hori funtsezkoa da eskuak eta begiak ondo erabiltzeko, gorputzaren gainerako atalekin koordinatuta, kolpe horiek era egokian, arintasunez eta oreka hobetuz jo ahal izateko.

Kirol honek, era berean, garrantzia du oreka psikofisikorako, erresistentzia handitu, sistema kardiobaskularra hobetu eta zenbait gaixotasun prebenitzen baititu: loditasuna,

hipertentsioa eta bihotzekoak, adibidez. Gainera, estresa desagerrarazteko eta arintzeko sendagai egokia da, eta kirol horretan diharduenari sasoi fisiko eta mental hobea ematen dio. Tenisak bihotza eta burmuina bizkortzen ditu, tanto bakoitzean analisia egin eta erabaki behar baita; zirkulazioa optimizatzen du, eta gorputzaren hazkundea eta mugimen-sistema pizten ditu. Halaber, gutxitu egiten ditu kolesterola eta triglizeridoak, osasun-arazoen iturri izan daitezkeenak.

Laburbilduz, horregatik guztiagatik, tenisean aritzeak lagundu egiten du oreka, koordinazioa eta balantze dinamikoa hobetzen, abiatzearen, gelditzearen eta noranzkoa aldatzearen bitartez. Mugikortasuna, arintasuna, malgutasuna, indarra, egoera fisikoa eta abiadura ere hobetzen ditu, azken hori esprint laburrei esker, eta kaloriak erretzen laguntzen du. Eta mentalki, tenisean kontzentrazioa lantzen da, baita jokaldiak ebazteko jokabideak ere, aurkariaren kolpe bakoitzaren arabera. Norberarenganako konfiantza sustatzen du, immunitate-sistema eta ongizatea hobetzen ditu, eta nutrizio-ohiturak sortzen laguntzen du, ariketa bakoitzaren aurretik eta ondoren ongi elikatu beharra dago eta. Eta are gehiago, lehiatzen eta hutsegiteak gutxitzen ikasteko lagungarria da, baita oztopoei eta presioari aurre egiten ikasteko ere; diziplina eta aurkarien aurreko joko-estrategiak handitzen ditu, irabazten eta galtzen irakasten du, eta eragina du gure trebetasun sozialetan

KONTSULTA JURIDIKOA 2021EKO MAIATZA

KONTSULTA JURIDIKOA
Kontsulta Juridikoa

Enpresaburu nagusiak erantzukizunik eduki al dezake azpikontratatutako enpresaren Gizarte Segurantzaren kuotak ez ordaintzean?

Hotel baten jabe den enpresaburu nagusi batek erreformak egiteko enpresa bat kontratatu nahi badu, bere betebeharren artean dago enpresa horrek Gizarte Segurantzarekin izan ditzakeen zorrak egiaztatzea, zor horiek enpresari ekar diezaioketen erantzukizunetik libratzeko.

Egia da Langileen Estatutuaren obrak eta zerbitzuak azpikontratatzeari buruzko 42. artikuluak jasotzen duela enpresaburu nagusiak obligazioa daukala kontratistak kuota horien ordainketa eguneratuta duela egiaztatzeko, eta horretarako ezarritako modua da zorpekoen ziurtagiri negatiboa idatziz jasotzea; dena den, batzuetan erantzukizunetik salbuesteko froga horrek arazo material batzuk sortzen ditu.

Hala, aipatutako aginduak arautzen du, alde batetik, enpresaburu nagusiaren berezko jarduerari dagokion obra eta zerbitzuen betearazpena hirugarren batekin kontratatzeko bermea, eta, bestetik, Administrazioari bermatzen dio eskatutako baliabideak ordaintzeko betebehar eraginkorra.

Kontratuzko harremanaren aurreko zorrei dagokienez, enpresaburu nagusiak ez du era solidarioan erantzuten; izan ere, artikulu honen 2. atalak kontratistek kontrataren indarraldian zehar hartutako betebeharrei egiten die erreferentzia. Horrek arauaren disuasio-helburuari erantzuten dio; izan ere, positiboa bada, enpresaburua jakinaren gainean geratzen da balizko erantzukizun solidario baten arriskuaz, baldin eta zorpekoaren berri izanda ere kontratatzen badu.

Zorrak obrak egin bitartean sortzen badira, enpresaburu nagusiaren erantzukizun solidarioa kontratuzko harremanak irauten duen bitartean izandako zorpekoetara mugatzen da, eta zorpeko horiek lanak bukatu eta hiru urtera arte eska daitezke.

Administrazioan arazoak izaten dira ziurtagiri horiek emateko orduan, eta arauak ezartzen duenez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eskaera egin eta hogeita hamar eguneko epean ematen ez baditu, enpresaburua erantzukizun solidariotik salbuetsita geratzen da.

Kasu hori bakarrik aurreikusteak eta ez du zertan eragotzi ziurtagiri negatibo baten kitatzeko eragina, kontratistak ordainketak egin ez arren. Zehaztasunik gabeko informazioa izango litzateke, eta enpresaburu nagusiari Administrazioaren informazio-ezaren antzeko eragina sortuko lioke.

Hori gerta daiteke GSDN zorren egoeraren errealitateari buruzko informazioa emateko moduan ez dagoenean, alegia, une horretan dituen datuei buruzko informazioa ematen duenean, erreklamatutako zorrik ez dagoela adierazita, baina erreklamatuta ez egoteak ez du esan nahi halakorik ez dagoenik.

Horregatik, enpresaburuari jakinarazten zaio arduraz jokatu behar duela, kontrata in vigilando zainduz zein balizko zorrik sortuz gero informatuta egoteko modu bat itunduz, horrek kontratuzko harreman hori desegitea ahalbidetuko lukeelako.

Gure auzitegiek ezartzen dutenez, aipatutako arauak agerian uzten ditu enpresaburu nagusiaren segurtasunari zuzenean eragiten dioten hutsuneak, kontratistaren egoera egiaztatzeko moduan, baldin eta GSDNk berak objektiboki beste informaziorik eman ezin badu, eta zorpeko negatiboen ziurtagiriak biltzeko zeregina ematen dio, nahiz eta badakien Administrazioak berak ezin dituela horiek ziurtasunez eman.

 

Maria Urizar

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

MUTUALEX EPAIA 2021EKO MAIATZA

epai judiziala
Epai Judiziala

LAN-SUSTRAITZEA: Auzitegi Gorenak doktrina bateratu du lan-sustraitzea egiaztatzeko bitartekoei dagokienez, martxoaren 25eko 452/2021 epaian.

Abiapuntutzat hartuta lan-sustraitzearen eta berau frogatzeko bideen definizioa, zeina 557/2011 EDaren 124.1 tituluan jasota dagoen, planteatzen eta ondorioztatzen den auzia da ea, lan-sustraitzearekin zerikusia duten ezohiko inguruabarrengatik aldi baterako bizileku-baimena lortzeko, nahitaezkoa den ala ez lan-harremana eta haren iraupena egiaztatzeko era bakarra apirilaren 20ko 557/11 EDaren 12.1 artikuluan, bigarren paragrafoan, ezarritako frogabideak izatea; dekretu hori Espainian dauden atzerritarren eskubideei, askatasunei eta gizarteratzeari buruzkoa da.

Artikulu horrek ezartzen duenez, lan-sustraitzeagatik bizileku-baimen bat emateko honako baldintzak bete behar dira:

  1. Lan-sustraitzeagatiko baimena eskuratu ahal izango dute Espainian gutxienez bi urtez jarraian egon izana egiaztatzen duten atzerritarrek, betiere, aurrekari penalik ez badute ez Espainian, ez beren jatorriko lurraldean, ez azken bost urteetan bizi izan diren herrialdean edo herrialdeetan ere, eta frogatzen badute sei hilabetetik beherakoak ez diren lan-harremanak dituztela.

 

Lan-harremana eta haren iraupena egiaztatzeko, interesdunak hura aitortzen duen ebazpen judiziala aurkeztu beharko du, edo hura egiaztatzen duen Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren ebazpen administratiboa, arau-hausteko akta berrestekoa.

Aztertu beharreko adibide zehatza Marokoko herritar batena da. Almerían dagoen Gobernuaren Ordezkariordetzak ezetsi egin du hark egindako bizileku-baimenaren eskaria, lan-sustraitzearekin zerikusia duten ezohiko inguruabarretan oinarritua. Inguruabar horiek urtarrilaren 11ko 4/2000 LOaren 31.3 artikuluaren eta 557/2011 EDaren 124.1 artikuluaren babesean aurkeztu dira; baimena Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak berretsi zuen, eta Salak baliogabetu.

Auzia da ea administrazioa eta epaitegiak behartuta dauden sustraitzearen froga bakar modura lan-harremana egiaztatzen duen ebazpen judizial bat edo Lan Ikuskatzailetzaren ebazpen bat onartzera, edo, aldiz, beste frogabide batzuk dauden.

Erantzuna bigarren aukera da. Goi Auzitegiak dio araua hitzez hitz aplikatzeak diskriminazio argia ezarriko lukeela; alde batetik, lan-harremana egon badagoela frogatzeko, hau da, harreman klandestino edo ezkutuak legeztatzeko edo azaleratzeko, auzitegietara edo Lan Ikuskatzailetzara jotzeko beharra dutenen, eta, bestetik, entitate horietara jo beharrik gabe bestelako frogabide baliodunen bitartez egiazta ditzaketenen, hots, lan-harreman normaldua dutenen artean.

Auzitegi Gorenak doktrina bateratu du, eta baliozkotzat eman du lan-sustraitzea egiaztatu ahal izatea zuzenbidean baliozkoa den edozein frogabideren bitartez, barne hartuta lan-bizitzako ziurtagiriak, zeinek dagoeneko indarrean ez dagoen aurreko bizileku-baimen baten ondoriozko lan-harreman bat egiaztatzen duten.

Irtenbide hori aurrez azaldua zuen Auzitegi Gorenak, 782/2007 epaian. Horretan, ulertu zuen aipatutako artikuluak ez zuela murrizten lan-harremana froga dezaketen bestelako frogabideak erabiltzeko aukera, eta irizpide horri eutsi dio Herriaren Defendatzaileak, azaldutakoaren antzeko kasuetan.

Maria Urizar

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

Adi egon!

Alarma Estatuaren amaiera iritsi da, baina horrek ez du esan nahi prebentzio neurriak murriztu behar direnik. Eskuak garbitzea, gizarte tartea, … bezalako neurriak mantentzen jarraitu behar dugu. 

2021eko martxoaren 25ean, Osasun Ministerioak Transmisioa kontrolatzeko prebentzio-neurrien eraginkortasuna” jorratzen duen dokumentua eguneratu du. Txosten horren berrikuspenak etengabe egiten dira, eta gertakarien bilakaeraren eta komunitate zientifikoaren ezagutza zientifiko-teknikoan izandako aurrerapenen arabera eguneratzen da. 

Dokumentu honen helburua da transmisioa murrizteko eta pandemiari eusteko gomendatutako prebentzio-neurrien inguruan eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoaren laburpen analitikoa egitea, bai norbera babesteko, bai herritar guztiak babesteko.  

Dokumentuaren premisa honakoa da: babes-neurrietako bat ere ez da berez % 100 eraginkorra transmisioa ekiditeko, eta beharrezkoa da aldi berean hainbat neurri bateratzea eraginkortasuna areagotzeko. 

Jarraian, proposatutako neurri bakoitzaren alderdi azpimarragarrienen laburpen bat aurkeztuko dugu:

Norbera babesteko neurriak 

A. Maskara erabiltzea 

Maskara mota bakoitzari dagokion araudia ondorengoa da: 

Maskara mota Araudia Bakterio-iragazketaren eraginkortasuna Babesa norantza 
Maskara higieniko ez berrerabilgarriak UNE 0064 zehaztapena % 95 Kanporantz 
Maskara higieniko berrerabilgarriak UNE 0065 zehaztapena % 90 Kanporantz 
Maskara kirurgikoak EN 14683:2019 araua  Kanporantz 
Balbularik gabeko maskara autoiragazleak (FFP2 eta FFP3) EN149:2001 araua >% 94 FFP2 >% 95 FFP3 Barrurantz eta kanporantz 
Balbuladun maskara autoiragazleak (FFP2 eta FFP3) Barrurantz 

Maskaren eraginkortasuna honako hauen araberakoa da: 

  • Gailua osatzen duen materialaren iragazketa-efizientzia. Maskaren efizientzia iragazi beharreko partikularen tamainaren araberakoa da, eta ez daukan birus zehatzaren araberakoa; ondorioz, maskara erabiltzea eraginkorra da SARS-CoV-2aren emisioa murrizteko. 
  • Gailua egokitzea giza fisionomiara, hau da, ihesik ez izatea. Maskara ondo egokitu behar da; izan ere, egokitzapenean akats bakar bat egiten bada, iragazketaren eraginkortasuna murriztu egiten da neurri handi batean. 
  • Arnasgarritasuna, hau da, materialak airea igarotzearekiko duen erresistentzia. Maskara erabiltzeak birusarekiko esposizioa murrizten du, arnastutako airea haren bidez iragazten baita. 

Maskara motak eta modu egokian janzteak garrantzi berezia dute esposizioaren kasuan. 

B. Orri-jauzia Pertsonen arteko distantzia fisikoa handitzea eta kontaktu-denbora murriztea 

Gomendioak:  

  • Pertsonen arteko tartea handitzea; izan ere, edozein arnas jariakin infektiborekin kontaktua izateko aukera distantzia laburrak baino handiagoa da. SARS-CoV-2aren transmisioa % 60 murrizten da 50 cm-ra, eta % 70 metro 1era. 
  • Edukierak murriztea: zenbat eta pertsona gehiago egon, orduan eta aukera handiagoa dago horien artean infektatuta dagoen pertsona bat egoteko, eta orduan eta pertsona gehiago daude esposiziopean, indize kasu bakar batez kutsa daitezkeenak. Gainera, aukera gutxiago dago norberaren tarteari eusteko. 
  • Espazio itxietan igarotzen den denbora murriztea: aerosol infektiboekiko esposizioa kontzentrazioaren eta denboraren araberakoa da. Zenbat eta denbora gehiago egon esposizioan, orduan eta dosi infektibo handiagoa, batez ere gaizki aireztatutako espazio itxietan. 

C. Pertsonek aerosolak isurtzea murrizten duten jokabideak 

Ozen hitz egiterakoan, ariketa egitean edo abestean aerosol gehiago isurtzen dira isilik edo baxu hitz egitean baino. Garraio publikoetan, itxarongeletan, eta abar, isilik egotea gomendatzen da. Maskara erabili ezin den lekuetan, jatetxeetan, adibidez, jan bitartean, komeni da zarata-maila baxuak mantentzea (musika edo telebista ez jartzea), pertsonen ahots-tonua murrizteko.

D. Kanpoko espazioak lehenestea:  

Espazio irekiak lehentasunez erabiltzea aholkatzen da, pertsonak igorritako aerosolak aire infinituan disolbatzen baitira. Hala eta guztiz ere, espazio horietan ere maskara eraman behar da eta pertsonen arteko tartea gorde behar da; izan ere, nahiz eta transmisio-arriskua nabarmen murriztu kanpoan, aire zabaleko bileretan ere kutsatzeak eta agerraldiak gertatu dira.

E. Eskuen higienea 

Eskuen higienea mikroorganismoen transmisioa prebenitzeko (SARS-CoV-2a barne) neurri erraz eta eraginkorrena da. Eskuak zikin badaude, soluzio hidroalkoholikoa ez da eraginkorra izango; hortaz, gomendioa da urarekin eta xaboiarekin garbitzea. Garrantzitsuena igurtzaldiaren iraupena da (40-60 segundo, gutxienez).

Espazioak egokitzeko neurriak 

A. Garbiketa eta desinfekzioa 

Ohiko desinfekzio-prozesuen ostean, birusaren material genetikoa gutxitan detektatzen da, baita Zainketa intentsiboen Unitateetan ere, eta detektatu den kasu bakanetan birusak ez du hazkuntzarik lortu. Behaketa horiek adierazten dutenez, baldintza errealetan, antza denez, gomendatutako garbiketa- eta desinfekzio-metodoak eraginkorrak dira. 

B. Aireztapen naturala edo mekanikoa 

Barneko espazioetan aerosolen bidez patogenoak transmititzeko arriskua murrizteko, eraginkorra da aireztapena hobetzea (barruko airea kanpoko airearekin berritzea). Aireztapena naturala (ateak eta leihoak irekita), derrigortua (mekanikoa) edo bi sistemen konbinazioa izan daiteke. 

C. Espazioak berregituratzea 

Pertsonen arteko tartea bermatu behar da; horretarako, edukierak murriztu beharko dira, eserlekuak bereizi… Halaber, manpara moduko babes-gailuak erabiltzea gomendatzen da, kasu batzuetan babes osagarria eskaintzeko (dendak, autobusak, liburutegiak…).

Biztanleriarentzako neurriak 

A. Maskararen erabilera orokorra 

Zenbait azterketa esperimental eta konparatibok erakusten dute igorleak eta hartzaileak orokorrean maskarak erabiltzea eraginkorra dela alde bakarreko erabilerarekin edo ez erabilerarekin alderatuta. Pertsonen arteko 50 cm-ko tarteko transmisioaren murrizketa ez zen % 100era heldu ezein maskara motarekin, eta % 70era artekoa izango litzateke maskara higienikoaren erabilerarekin; % 80koa kirurgikoarekin eta % 90-95ekoa FPP2rekin, doikuntza hobeko zehaztapenekin ere. 

B. Neurri murriztaileak bateratzea 

Gizartearen neurri murriztaileen eragin erlatiboa, besteak beste, abiapuntu egoeraren araberakoa da. Horrela, maskara oro har erabiltzen den eta harreman sozialak eta mugikortasuna murrizten diren testuinguru batean, neurri gehigarrien eragina pandemiaren hasieran ikusitakoa baino txikiagoa izango da, orduan ez zelako inolako neurririk gomendatzen. 

GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK: GIH 10

GIH10: DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA 

XEDEA 

Enplegu osoa eta produktiboa lortzea, eta gizon-emakume guztiei, gazteak eta desgaitasunak dituzten pertsonak barne, lan duina bermatzea. 

Hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria sustatzea, bai eta enplegu osoa eta produktiboa, eta guztiontzako lan duina ere. 

Emakumeen parte-hartze osoa eta lidergorako aukera berdintasuna lortzea, eta emakumeen ahalduntzea sustatzea. 

EKINTZAK 

Talentua kudeatu eta atxikitzeko plan bat garatzea, barne hartuko duena beste erakunde eta instituzio batzuekiko harremanen kudeaketa. 

Euskalduntze plana zabaltzea. 

Mutualisten dibertsitateari arreta jartzeko plana egitea. 

Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko 1112/2018 Errege Dekretura egokitzea. 

Arreta prozesuetan, erabiltzaileek humanizazioari buruz dituzten premiak eta itxaropenak sartzea. 

Boluntariotzak, ahalduntze- eta boluntariotza-programetan eta/edo maila guztietan inklusioa behar duten pertsonentzako babes-sareetan. 

Gaitasunen araberako ebaluazio-sistema abiaraztea.  

Sustapenen/Kontratazioen aurrean, postuak finkatzeko irizpideak ezartzea.   

Hurrengo berdintasun plana egitea eta berdintasuna bermatzen duten neurrietan aurrera egitea.  

Ordainketa-sistema gardena eta bidezkoa definitzea. 

Informazio- eta babes-mekanismoak sartzea zaurgarritasun- eta desberdintasun-egoeran egon daitezkeen langileei begira (sistema proportzionalak ikasteko laguntzetan…) 

Pertsona guztien inklusio soziala, ekonomikoa eta politikoa indartzea.